15 resultados para jarrerak
Resumo:
LABURPENA: Ingelesaren sarrera goiztiarra ohikoa bihurtu da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. Jendeak, oro har, bere eraginkortasuna defendatzen du, baina bere hedapen neurrigarriak kontrako jarrerak ere sustatu ditu. Zurrunbiloaren erdian dago haurra, ingurutik helarazten zaizkion mezuen bitartez hizkuntzekiko bere ikuspegia osatuz doalarik. Bere jarreretan eragiten duten aldagai anitzen artean irakasleek zeresan berezia dute. Hori dela eta, zenbait irakaslek ingelesaren sarrera goiztiarrarekiko duten ikuspuntua aztertzea du helburu ikerketak. Emaitzei erreparatuz, nola tutoreek hala ingeleseko irakasleek jarrera baikorra agertu duten arren, ingelesari eskaini beharko litzaiokeen denborak bereizketa argia azalerazi du. Halaber, irakasleen uste eta iritziak, zenbaitetan, ikasleen adinaren garrantzian oinarritutako sineskerietatik haratago doazela plazaratu da.
Resumo:
Lan honetan Alonsotegiko ikastetxeko 6. mailako ikasleek matematikarekiko dituzten jarrerak aztertu izan dira; konkretuki antsietatea, konfiantza, motibazioa, matematikari esleitutako balioa eta gustua. Matematikarekiko jarrerak aztertu beharreko gaia direla uste dut, eremu afektiboaren osagai izanda eragin zuzena dutelako ikasleen eremu kognitiboan zein lortutako emaitzetan. Jarrerak neurtzeko ikerketa kuantitatiboa eta ikerketa kualitatiboa egin izan dira. Lehenengoa Likert motako 13 item-eko ikasleentzako galdetegiaren bidez egin da eta bigarrena irakaslearen iritzia jasotzera bideratutako galdetegi irekiaren bidez. Emaitzek matematikarekiko jarrera positiboak erakutsi dituzte. Generoaren araberako desberdintasunak daude eta mutilak dira matematikarekiko jarrera positiboagoak erakusten dituztenak.
Resumo:
Aniztasun funtzionala duten pertsonen hezkuntzaren inguruko GALa da hau. Hezkuntzak arlo honetan izan duen ibilbidea ezagutu ostean, EAE eta Irlandako hezkuntza sistemak aztertzen dituena. Ikerketa lana da hau eta gaiaren inguruko azterketa bibliografiko sakona izateaz gain bi herrialdeetan datu bilketa egin izan da, bi herrialdeetako irakasleak betetako galdetegien bitartez. Tresna hauen helburua batzuen zein besteen jarrerak ezagutzea eta konparatzea zen, hauen garrantziaz jabetuz. Ikerketa lanaren ostean bi herrialdeek heziketa berezia ulertzeko bi modu desberdin dituztela azaleratzen da: EAEn integraziotik inklusiora bidean gauden bitartean, Irlandan kontraesan ugari daude; izan ere, inklusioa bultzatu nahi da, baina eskola bereziak mantenduz. Irlandan badute zer aldatu, baina bertan ere badugu. Inklusioa da jarraitu beharreko bidea; ez da erraza izango, baina aniztasun funtzionala duten haurrekin elkar bizitzea aukera bat da eta guztiok izan gaitezke irabazle.
Resumo:
LABURPENA: Lan enpiriko honen helburua Lea-Artibaiko hiru ikastetxetako ikasleen jarrerak aztertzea izan da, jatorria eta ama-hizkuntza bezalako faktoreek ezberdintasunik eragiten duten ikusteko. Horretarako, Likert eskalako galdetegien bidez informazioa bildu, ikasleen motibazioak -integratzailea eta instrumentala-, bigarren hizkuntza ikasteari eskaintzen dioten garrantzia eta haien gurasoen laguntza neurtu eta ondoren talde ezberdinen arteko konparaketa gauzatu da. Parte-hartzaile guztiek emaitza onak erakutsi badituzte ere, ama-hizkuntza euskara dutenek eta jatorriz euskal herritarrak direnek eskuratu dituzte emaitzarik baxuenak jarrerak deskribatzeko erabili diren aspektu horietan. Hala, ondorioztatu da testuinguru honetan etxeko hizkuntzak eta jatorriak badakartela desberdintasunik bigarren hizkuntzaren ikaskuntzarekiko jarreran.
Resumo:
Eskola garaian dauden haurrengan irakurketak duen garrantzia ikusita, eskola eremuan irakurzaletasuna sustatzeko teknika ezberdinak eraman izan dira aurrera urteen joanean. Gaur egun, ordea, eskolan gero eta presentzia handiagoa duten IKTak haurren irakurketa grina oztopatzen duten tresnatzat ditu askok, irakurzaletasunaren sustapenean egin ditzaketen ekarpenei inolako aukerarik eman gabe. Lan honen bidez, beraz, gaur egungo eskoletan irakurzaletasuna sustatzeari Haur zein Lehen Hezkuntzan zer nolako garrantzia ematen zaion aztertzeaz gain, irakurketarekiko jarrera baikorra eraikitzerako orduan gauzatzen diren teknika eta esperientzietan IKTek zer nolako presentzia duten ikusi nahi izan da, profesionalen iritzi eta jarrerak kontuan hartuz.
Resumo:
LABURPENA: Aurrerapen zientifikoek aurrera egin ahala, lehen haurtzarorako begirada eraldatu egin da, bereziki garapen motorraren alorrean. Haurtxoa izaki pasibo bezala ikusten zuten ikuskerek, subjektuaren konpetentzia goiztiarren aurrean begiruneko jarrerak gartu dituzte. Lan honetan kalitatezko hezkuntza eredu instituzionalizatua garatu zuen Emmi Pikler-en ekarpenak aztertuko ditugu. Eredu honek printzipio pedagogiko zehatz batzuen arabera jaioberria eta haurtxo txikia ikusteko beste era bat eta hezitzaile bezala zaintzen dugun ume bakoitzarekiko betetzen dugun rolaren eraldaketa proposatzen du. Honek hezitzailearen jardunbide tradizionala birplanteatzera bultzatzen gaitu, haurrenganako maitasuna eta begirunea oinarritzat duen hezkuntza sistema bat eraiki ahal izateko.
Resumo:
I. Sarrera: 1. Ikerketaren helburua. 2. Aurrekariak. 3. Corpusaren justifikazioa. 4. Ikerlanaren marko teoriko-metodologikoa eta eleberriek lantzen dituzten ardatz tematikoak. 5. Ikerlanaren atalak. II. Memoria eta modus autobiografikoa: 1. Sarrera. 2. Memoria ardatz tematiko, eta modus autobiografikoa kontamolde. 3. Landuko den corpusa eta haren justifikazioa. 4. Espazio femeninoaren sorkuntza idazketan izaten den joera autobiografikoa. 5. Kapitulu honetan aztertu diren nobelen ezaugarriak. 6. Pertsonaien aurkezpena (krisialditik jaiotako pertsonaiak). 7. Ondorioak. III. Genero indarkeria: 1. Sarrera. 2. Kapitulu honetan landuko diren nobelak. 3. Indarkeria ikuspegi soziologikotik. 4. Narratologiatik pertsonaiak aztertzen. 5. Indarkeria sinbolikoaren neurketa semantikoa. 6. Ondorioak. IV. Amatasunaren inguruko diskurtsoak: 1. Sarrera. 2. Amatasunaren inguruko datu soziologikoak. 3. Landuko diren nobelak. 4. Corpuseko eleberriak: amatasunaren kontrako jarrerak. 5. Amatasunaren aldeko aldarria egiten duten corpuseko eleberriak. 6. Emakumeen arteko genealogiak eta ama-alaben arteko harremanak. 7. Ondorioak. V. Ondorio orokorrak: 1. Pertsonaia protagonista femeninoen bilakaera. 2. Emakume berria. 3. Pertsonaia berri horren eraikuntza. VI. Bibliografia.
Resumo:
Ikerketa honetan, aspalditik euskara mintza-hizkuntza izan ez duen komunitate batean ¿Arabako Errioxan¿ euskara biziberritzeko politikek ekarri dituzten ondorioetako batzuk aztertu dira. Ikerketa honen aztergai nagusia elebitasunaren eta euskararen inguruko jarrerak dira. Jarrera orokorrak jasotzeaz gain, hizkuntza-ereduek, gaitasunarekin eta erabilerarekin lotutako zenbait hizkuntza-aldagaik eta aldagai psikosozial batzuek ¿bizindarra, identitatea, euskal hiztunekiko harremana¿ jarrerekin duten erlazioa aztertu da.Metodo kualitatiboak eta kuantitatiboak baliatu dira ikerketa honetan. Elkarrizketen eta behaketaren bidez, Arabako Errioxako bizilagunen ikuspegiak atzeman nahi izan dira. Galdesortak erabili ziren, berriz, eskualdeko ikasleen datuak biltzeko.Azterlanaren alderdi berritzaile bat da jarrerek denboran zehar duten bilakaeran sakontzen duela. Ikerketa bi fasetan egin da, zortzi urteko denbora-tarteaz (2001ean eta 2009an). Lehen fasean, analisi kualitatiboak eta kuantitatiboak egin ziren ikerketaren testuinguru zabala atzemate aldera. Bigarren fasean analisi kuantitatiboak soilik egin ziren, eta fase bakoitzean neur-tresna bera erabili zen, konparaketa erraztearren.Ikerlan honen ondorio nagusietako bat da ikasleek oro har jarrera positiboak dituztela, hala elebitasunarekiko nola euskararekiko. Ikasleek era bertsuan erantzun zuten 2001ean eta 2009an, nahiz eta euskararen aldeko jarrerak apalxeagoak ziren 2009an. Ereduei dagokienez, jarrera positiboenak D ereduko ikasleek dituzte, eta epelenak A eredukoek. Oro har emaitzek erakusten dute korrelazioa dagoela aztertutako aldagai linguistiko zein psikosozialen eta jarreren artean. Jarrerekin korrelazio indartsua dute, besteak beste, euskara erabiltzeko nahiak eta identitateari lotutako aldagaiek.
Resumo:
[EUS]Helburua: Deskribatu erditze gelan erizainak duen rola heriotza perinatalak gurasoengan dakarren lehen uneko doluan, horretarako erizainak burutu beharko dituen jarrera eta ekintzak identifikatuz. Metodologia: Errebisio bibliografiko hau burutzeko Pubmed, Cochrane eta Elsevier data baseetatik jasotako lan ugariren analisia egin da, emaitzak jasotzeko zehazki 18 lan aztertu izan direlarik, beti ere kontuan hartuz aztertzen ari zen lanaren mota eta bakoitzaren kalitate zientifikoa, emaitzen limitazioak ezagutu ahal izateko. Ondorioak: Kontuan hartuz gaur egun gai honen inguruko ikerketa kopurua eskasa dela, planteatu izan den egoeran erizain batek jarraitu beharreko jarrerak eta burutu beharreko zeregite nagusi eta egokienak zehaztu ahal izan dira. Horretaz gain, ikusi da nola osasun profesionalen lana hobetu ahal izateko aukera egokiena arlo honetako formakuntza sustatzea eta egoera honetan erizainaren rola zein den zehaztuko lukeen gida bateratu bat sortzea den.
Resumo:
[es] El objetivo de este Trabajo de Fin de Grado es identificar las actitudes y prejuicios lingüísticos hacia el euskera de las personas inmigrantes residentes en Vizcaya. Por ello, se ha realizado una investigación cuantitativa con una muestra de 180 personas de entre 18 y 60 años. De este modo, se ha podido reflexionar sobre los resultados obtenidos para potenciar la presencia del euskera en la sociedad y al mismo tiempo, acercar este colectivo a dicha lengua. Teniendo en cuenta los resultados obtenidos en el estudio cuantitativo y analizando las actitudes, disposición, motivaciones, prejuicios y razones por las que las personas inmigrantes no aprenden euskera se ha creado la página web “Bai Es Guay” con el propósito de facilitar el aprendizaje de este idioma a este colectivo.
Resumo:
[eus] Burututako ikerketa honen bidez, Ikas Komunitateen proiektuak, Elejabarri eskolan izan duen eragina ikustea bilatu da, eskolan sortu den aldaketa prozesua aztertuz. Horretarako, metodologia kualitatiboa erabili da, elkarrizketa erabiliz, beharrezko datu eta informazio guztiak lortzeko asmoz. Egindako elkarrizketa hauen bidez, ikusi da, Ikas Komunitateen proiektuari esker, aldaketa nabaria egon dela eskolan, aztertutako aspektu edo kategoria guztietan (absentismo maila; ikasle kopurua eta hauen ezaugarriak; ikasleen jarrerak; ikasleen, irakasleen eta familien arteko harremanak eta ikasleek lortutako emaitzak). Hori dela eta, Ikas Komunitateen proiektuak, eskolan eragin handia izan duela ondorioztatu da.
Resumo:
676 p.
Resumo:
Existe una versi??n en espa??ol, con el t??tulo "Segundo Informe de la Evaluaci??n PISA 2003. Resultados en Euskadi. Proyecto para la Evaluaci??n Internacional de los Estudiantes de 15 a??os en Matem??ticas, Lectura, Ciencias y Resoluci??n de problemas"
Resumo:
64 p. : il. - E-mail de la autora: maddijuaristi@gmail.com
Resumo:
(EUSKERA) Azken urteetan, marken irudi eta posizionamendua neurtzeko asmoz, bai eremu profesionaletik bai hezkuntzaren eremutik ekarpenak egiten ari dira. Lan honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko (Espainia) eta Bavariako (Alemania) eremu geografikoetara mugatuz kirol marken inguruko merkataritza ikerketa bat garatu izan da. Kontsumitzaileen portaeran eta pentsaeran ematen diren aldaketa azkarrak merkatuaren analisi jarraitu baten beharra sortzen dute. Planteamendu honekin, lan honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bavariako kirol marka nagusien irudia eta posizionamendua aztertu da, hauek definitzen dituzten funtsezko ezaugarriak eta jarrerak deskribatuz eta bezeroen pertzepzioei dagokienez antzekoak diren marka taldeak identifikatuz.