134 resultados para irakasleen jarrera
Resumo:
[Eus] Lan honetan Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek fisikaren barnean Newtonen mugimenduen legeei buruz zer dakitenaren azterketa kuantitatibo bat egitea izan da. Horretarako, Gernika-Lumoko Seber Altube ikastolako 94 ikasleri Lehen Hezkuntzako ikasleentzat moldatutako FCI (Force Concept Inventory) testa pasatu zitzaien, ondoren emaitzak aztertzeko. Egindako ikerketan aurkitutako emaitzek, aurretiaz gai honi buruz izan diren lanekin bat egiten dute, generoaren araberako ezberdintasunak baztertuz eta Newtonen legeen artean emaitzen arteko ezberdintasun esanguratsuak azalduz.
Resumo:
[eus] Jakina da eskolan arrakasta izateko hizkuntzaren erabilera aldagai garrantzitsua dela. Hori horrela, lan honetan 4-7 urte bitarteko hamabi neska mutilen jariotasuna eta lexikoaren ezagutza aztertzen dira. Betiere, kontuan izanda haur horien ama hizkuntza ezberdina dela, hots, euskara edota erdara (atzerriko edozein hizkuntza). Helburua herriko hizkera lagunartean (eskolan) bertan gauzatzen dela frogatzea da. Horretarako, haur hauek galdetegi baten bidez elkarrizketatu dira. Jarraian transkribatu eta honen azterketa linguistikoa egin da, jariotasuna eta lexiko aztertuz. Azkenik, konparaketa taulez baliatuz galdetegietako emaitzak aztertu dira eta zenbait haurrek hitz egiterako orduan erakusten duten jariotasuna handitu ahal izateko eskolan lantzeko zenbait proposamen egin dira.
Resumo:
[es] El ejercicio de una ciudadanía plena y autónoma con deberes y derechos, es un factor fundamental para asegurar la inclusión de las personas. En este Trabajo de Fin de Grado, se analiza y pone en evidencia la situación de desigualdad que tienen las personas con parálisis cerebral para constituirse como una ciudadanía de pleno derecho. Con este objeto, se ha realizado un diagnóstico de dicha situación en el Territorio Histórico de Bizkaia, recogiendo datos de diversas fuentes tanto bibliográficas como sobre el terreno. De acuerdo a las conclusiones obtenidas, se presenta un diseño metodológico de intervención para empoderar a las personas con parálisis cerebral como una ciudadanía autónoma, con derechos y deberes sociales.
Resumo:
[eus] Lanaren helburu nagusia hauxe izan da: Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan gehien dantzatzen diren, eta Youtubeko bideoetan agertzen diren, euskal dantzen erabilera aztertzea eta balioztatzea. Horretarako, Lehen Hezkuntzako eskolek eta dantza taldeek ekoiztutako dantzak behatu dira. Ikerketa hau egiteko etnografia birtualaren metodoa erabili da. Emaitzei erreparatuz, esan daiteke, eskoletako dantza gutxi dagoela Interneten, eta euskal dantzek ikasleen formakuntzan onurak edo laguntzak eskaintzen dituztela; izan ere, ikasleen garapen integralean beharrezkoak diren faktoreak lantzea eskatzen baitute. Gainera, euskal dantzei esker, ikasleek bere herriaren ondare kulturala ezagutzeko eta gozatzeko aukera izango dute.
Resumo:
[eus] Azken hamarkadetan egon diren aldaketak direla eta, gaur egungo gizarteak, pertsona sortzaileak eskatzen ditu, beraz, oraingo erronkei erantzuten dien hezkuntza baten beharrean gaude. Honetarako, pertsonen interes eta trebetasunetatik abiatzen den hezkuntza behar dugu, sormenari eta adimen emozionalari lekua uzten dion hezkuntza, hain zuzen ere. Hau lortzeko, lehenik eta behin gure inguruko zentroen egoera aztertu eta beste motatako esparruetara jo da, hauen ezaugarriak, zailtasunak eta aukerak ezagutzeko asmoz. Aipatutako bi gaitasun hauek pertsonengan duten garrantzia ikusita eta zenbait lekutan nola lantzen dituzten aztertu ostean, emaitzak jasoko dira gure inguruko zentroetan, sormena eta adimen emozionala bultzatzen duen metodologia baten ezaugarriak eskeintzeko. Aipatuko diren, jarduera motak eta irakasleen papera Hezkuntza Sortzailea oinarritzat izango dute, pertsona guztien berezitasunak, interesak eta trebetasunak kontuan hartzen dituen hezkuntza izanik.
Resumo:
[eus] Lan hau 3 urteko umeen gelan egindako ikerketa bat da, bertan, jolas tradizionalak praktikan jarriko dira eta hauek umeen emozioetan duten eragina aztertuko da. Horretarako ikerketa hau 3 fase desberdinetan planteatu dugu: lehenengo pausua, jolas tradizionalak irudien bidez zer diren azaltzea izan da; ondoren, kontinente desberdinetako jolas tradizional batzuk burutu egin ditugu; eta, jarraian, umeak sentitu dutena marrazki batean adierazi dute. Praktikatutako jardueren barne logika aztertu dugu, espazio, denbora, harremanak eta objektuak eta umeek marraztutako marrazkiekin erlazionatu ditugu.
Resumo:
[EUS] Ikerketa lan honen helburua urte biko gela batean ematen diren egoera gatazkatsuak eta horietan burutzen diren esku-hartze mota desberdinak aztertzea izan da. Horretarako, bi alditan banandu da ikerketa honen zeregina: fase esploratzailean eta fase zientifikoan, hain zuzen. Lehenengoan, gaiari buruzko hausnarketa teoriko sakon bat gauzatzearekin batera, ikerketaren behaketa esparruak zehaztu dira, hala nola, zer, noiz, non eta nola behatuko den. Orduan, goizeko une gatazkatsuenak behatzea erabaki da; saio kolektiboa, txokoak eta batzeko unea, hain zuzen. Ondoren, fase zientifikoan, hiru esparru horietan behatutako datu guztiak bildu eta hainbat taula eta grafiko eratu dira. Lortutako emaitzen arabera, argi gelditu delarik eskolan biolentzia erabiltzea nahiko ohikoa dela; autoritarismoa, diziplina inposaketa eta boterearen erabilera bortitza. Hori dela eta, batetik garatutako lan enpirikoan eta bestetik Pikler-Lóczy eskolatze goiztiarraren hezkuntza-eredu arrakastatsuan oinarritutako hausnarketa egin da, gatazka egoeretan erabili daitezkeen baliabide nahiz esku-hartze mota kalitatezko eta egokiagoak eskaintzeko asmotan.
Resumo:
[EUS] Gaur egun, zientzia irakasterako orduan, zientzialari guztiek bat egiten dute konpetentzia zientifikoaren garrantzian. Hala ere, egungo eskola askotan gaitasun honen azpigaitasun desberdinak alde batera uzten dira. Hau jakinda, hurrengo proposamenak materiaren propietateak, dentsitatea eta flotagarritasuna erabili ditu konpetentzia zientifikoaren datuen erabilera eta argumentazio gaitasuna lantzeko. Modu honetan, ikasleek gai honen inguruan duten aurreiritzi eta zailtasunak ikusi dira, hala nola, flotagarritasuna objektuen pisuarekin eta barruan duten aire kantitatearekin erlazionatzea edota dentsitate kontzeptua ulertzeko eta argumentu justifikatuak lortzeko zailtasunak.
Resumo:
[eus] Gaur egun, konpetentzia zientifikoaren garapena Lehen Hezkuntzako eskolan gutxi garatu den gaia da. Ikasleak kultura zientifikoan murgiltzeko forma aurkitu eta ikerketa gaitasuna garatzen laguntzea, planteatutako arazoei erantzuna bilatzeko ikerketa propioak diseinatuz, ez da batere arrunta gure eskoletan. Esku hartze hau, egoera honi aurre egiteko eta arazoari irtenbide bat bilatzeko diseinatuta izan da. Honen bidez, Lehen Hezkuntzan, ikasleak ikerketen bitartez zientzietan konpetenteagoak izatea da helburu nagusia. Martxan jarritako ekimenean, ikasle gehienak ikerketaren diseinua eraiki dute, emaitza hobeak lortu dira taldean aritu direnean eta flotagarritasuna dentsitatearekin lotzeko gai izan dira.
Zientzien irakaskuntza: argumentazio gaitasuna sustatzeko proposamena, sendagaien ezagupenaren bidez
Resumo:
[eus] Gaur egun, aditu desberdinek diotenez, Lehen Hezkuntzan konpetentzia zientifikoa garatzeko zailtasunak daude . Egoera hobetzeko, kultura zientifikoan murgiltzeko aukera, eta argumentazio gaitasuna garatzeko aukera eskaini behar zaie ikasleei. Esku-hartze honetan, eztabaida soziozientifikoen bidez, argumentazio gaitasuna lantzen da, sendagaien eraginkortasuna eta efektu sekundarioen arteko harremana eztabaidagai izanik. Esku-hartzea burutzean, ikusi ahal izan da adin txikiko ikasleak, aukera eskaintzen zaienean, argumentu justifikatuak emateko gai izan direla konpetentzia zientifikoa lortzeko bidea eraikiz. Aldi berean, sendagaien eraginkortasunaren eta efektu sekundarioen arteko harremanaz ohartu dira.
Resumo:
[EUS] Azken urteetan eskolatze goiztiarrak nabarmen egin du gora gure gizartean. Gero eta gehiago dira hilabete gutxirekin haur eskolara joaten hasten diren haurrak, beraientzat segurtasun iturri den ingurunetik aldenduz. Banaketa hau bereziki zaila suerta dakieke ume gehienei aparteko ezinegonak, larritasun uneak edota gaixotasunak sortuz, eskolarekiko harremana betirako baldintzatzeaz gain. Hori dela eta, haur txikiaren eskolatzearen inguruan hausnartzeko beharra dago ezinbestean. Gaur egun haurra haur eskolako erritmo eta eskakizunetara ahalik eta azkarren moldatzeko asmoz, egokitzapen aldi bezala ezagutzen den denboraldia eskaintzen zaio haur txikiari, bere garaian Haur Hezkuntzaren bigarren ziklokoei eskaintzen hasi zitzaien bezala. Zoritxarrez honek egoerari zailtasun gehiago erantsi dizkio, ez baitira haurtxo eta haur txikiaren erritmoak errespetatzen. Hori dela eta, hezitzaileen muina eskola atsegina bihurtzeko asmotan, komunikazioan eta errespetuan oinarritutako etxekotze prozesua aurkezten da, zeinen helburua haurraren hezkuntzan parte hartzen duten guztien, familia eta eskola, elkarlanari esker bere ongizatea bermatu eta haur eskolarako igarobidea erraztuko duen giro lasaia, atsegina eta ez bakarrik adinari, baizik eta norberaren beharrizanen arabera egokia sortzea den.
Resumo:
437 p.
Resumo:
Egungo krisi sozioekologiko orokor eta sistemikoari irtenbidea emateko hezkuntza halabeharrezko elementua da. Egoera jasangaitzetik iraunkortasunera eramango gaituen trantsizio sozioekologikoan lanabes baliagarria izan daiteke hezkuntza eremu formal eta ez-formalean garatzen den ingurumen hezkuntza. Gizarte modernoetako botere ekonomiko eta politikoek hazkunde ekonomiko iraunkorraren mesederako erabili dute ingurumen hezkuntzaren oinarria den garapen iraunkorra. Desazkunde mugimenduak etengabeko hazkunde hori auzitan jarri du oinarri teoriko argiak erabiliz, eta oinarri teoriko horiek dira ikerlan honek ingurumen hezkuntzara ekarri nahi lituzkeenak. Proposamen horren egokitasuna baloratzeko, hezkuntza formalean garatu diren bi proiektu herritarren oinarriak aztertuko dira metodologia kualitatibo bidez.
Gorputz adierazpena eta emozioak lantzen ikerkuntza-ekintzaren bidez: irakasle talde baten ibilbidea
Resumo:
391 p.
Resumo:
Actualmente se esta viviendo una evolución de la educación y del aprendizaje en general. Los alumnos no se sienten motivados frente a la materia y a las metodologías tradicionales, como la lectura o la explicación oral del profesor, y además, se trata de los procedimientos que menor aprendizaje generan. Por ello, recientemente se están impulsando metodologías y actividades donde el estudiante ha de implicarse y adquirir competencias interpersonales, tomando un papel activo en clase. En base a ello, en este trabajo se describen dos experiencias de aprendizaje colaborativo, puestas en marcha a través del Puzzle de Aronson y la Investigación en Grupos mediante TIC de Sharan, con un colectivo de estudiantes de primero de bachillerato de la asignatura Economía. El objetivo principal de esta investigación es conocer la eficacia de la técnica del aprendizaje colaborativo frente a la metodología tradicional