Elebitasunetik eleaniztasunera. Ikastolen “Eleanitz-English” hezkuntza berrikuntza proiektua: oinarriak, bilakaera eta ekarpenak (1991-2010)
Contribuinte(s) |
Garagorri Yarza, Xabier Etxeberria Murgiondo, Juan Didáctica y Organización Escolar;;Didaktika eta Eskola Antolakuntza |
---|---|
Data(s) |
01/04/2016
01/04/2016
18/11/2011
18/11/2011
|
Resumo |
437 p. Doktorego-tesi honen helburua, Ikastolen Elkarteak elebitasunetik eleaniztasunera egindako 20 urteko ibilbidean, “Eleanitz-English” hezkuntza-berrikuntza proiektuaren oinarriak, bilakaera eta ekarpenak jasotzea da. Proiektu hau, H3ren sarrera goiztiarrarekin abiatu zen (ingelesa 4 urterekin), Bigarren Hezkuntzan Gizarte Zientziak ingelesez irakastera iritsi arte. Bi aztergai nagusi ditu tesiak: (1) Hirugarren hizkuntzaren ezarpen goiztiarrari buruzko ikerketa longitudinalaren ezaugarrien eta emaitzen berri ematea. (2) Proiektuaren hezkuntza-berrikuntzarako eredu sistemikoaren deskripzioa eta balorazioa egitea. Proiektuaren oinarri teorikoak ezarri ondoren, honen ebaluazioak metodología kuantitatiboa eta kualitatiboa, biak baliatzen ditu. Metodologia kuantitatiboa erabiliz, proiektuaren hizkuntza-emaitzak zein emaitza akademikoak aztertu dira Derrigorrezko Hezkuntza osoa (4-16 urte) hartu duen luzetarako ebaluazio esperimental baten bidez. Proiektuko ikasleen lehen bi promozioak ebaluatu dira (12 ikastetxe, 700 ikasle). Jasotako emaitzek hizkuntzen arteko menpekotasunaren ebidentziak erakusten dituzte, eleaniztasun gehigarriaren aztarnekin batera. Ingelesa mailan hobekuntza nabarmena gertatu da 8 urterekin ingelesa lantzen zuten sare bereko beste ikastetxe batzuekin alderatuz. Aldiz, ingelesaren ezarpen goiztiarrak ez du euskarazko emaitzetan eraginik izan eta gaztelaniako emaitzek idatzizko ekoizpenean hobekuntza erakutsi dute. Ama hizkuntzaren araberako analisietan, H3ren ikaskuntza indartzeak ikasleen H2ri mesede egin dio, euskararen zein gaztelaniaren kasuan. H3n ikasitako Gizarte Zientziak arloaren emaitza akademikoak direla-eta, ez da kalterik gertatu, ez ebaluazio esperimentalean (2003), ez eta proiektuaren orokortze fasean egindako ebaluazio berrian (2010). Lanaren alderdi kualitatiboan, berrikuntza proiektu honen garapena eta ezaugarriak aztertu dira eta baliatutako berrikuntza-eredu sistemikoa definitu egin da. Eredu honek bere baitan biltzen ditu hizkuntz-plangintza; metodologia eta ikasmaterial berritzaileen garapena; irakasleen berezko prestakuntza-eredua; bai eta prozesuan txertatutako ebaluazioa. Horrekin batera, parte hartzen duten ikastetxeen eta proiektua gidatzen duen erakundearen arteko sinergia bultzatzen duen kudeaketa egitura diseinatu da. Tesi honen ondorio nagusia zera da: Izandako emaitza baikorrak ez dira H3ren ezarpen adinaren ondorio, baizik eta aldagai askotarikoen emaitza dira. Aldagai horiek definitutako berrikuntza ereduan biltzen direnak dira, hain zuzen ere. |
Identificador |
978-84-9082-386-6 http://hdl.handle.net/10810/17751 116778 10862 |
Idioma(s) |
eus |
Publicador |
Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua |
Direitos |
info:eu-repo/semantics/openAccess |
Palavras-Chave | #eleaniztasuna #atzerriko hizkuntzaren sarrera goiztiarra #hezkuntza berrikuntza #hizkuntzen ebaluazioa #ebaluazio longitudinala |
Tipo |
info:eu-repo/semantics/doctoralThesis |