969 resultados para Insectivorous bat


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen bitartez,2013.urtetik aurrera, etxebizitza hutsen gain aplikagarria den errekargu bat ezarri izanak,ekarri dituen ondorioak zein izan diren aztertuko dira. Eragin hau gehienbat zergetan emango da baina baita biztanlerian edo Udal Finantzaketarako Foru Fondoan ere. Etxebizitza hutsen gain aplikatuko den errekargu hori ekiditeko biztanleriak inolako akziorik hartu duen aztertzea izango da lan honen helburu nagusia. Burutu nahi den analisia egiteko, Gipuzkoa mailako datuak aztertzen hasiko gara eta ondoren zenbait irizpideren arabera hautatuko lagin ezberdinetan zentratuko gara, 10 udalerriz osaturiko lagin bakoitzarekin analisiak eginez.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu amaierako lan hau, Mausitxa gaztandegiari egindako aholkularitza lan bat da. Euskeraz egina dago.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Merkataritzako banaketa sektoreak bilakaera nabarmena izan du azken urte hauetan, Espainiako sektore garrantzitsuenetariko batean bilakatzera iritsiz. Gaur egungo banaketa sektorean zentratuz, elikagaiak merkaturatzen dituzten enpresak dira nagusienak eta horren barruan, Mercadona enpresa munduko banaketa sektoreko talde garrantzitsuenen artean sailkatzen da, Espainiako banaketa sektoreko lehen postuan kokatuz. Ikuspuntu hau jarraituz, lan honek Mercadona eta bere ingurunearen analisi bat egin nahi du, Espainian izan duen zabalkuntza eta konkurrentzia aztertuz, garrantzi berezia jarriz Mercadonaren Euskal Herriko etorrerari. Analisi hau burutzeko, Mercadonaren ingurune orokor eta espezifikoaren azterketa egin da, negozio eredua, markak eta hornitzaileak ere ikertuz, gerora Euskal Herriko sarreraren inguruan sakontzeko. Lanaren lehenengo zatian gaur egungo banaketa sektorearen egoera azalduko da, merkataritzak izan duen bilakaera erakutsiz eta Espainia eta EAEko txikizkako merkataritzan barrenduz. Beste alde batetik, Mercadonaren Euskal Herriko etorreraren barruan, banaketa enpresa nagusiak erakusten dira, Eroskiri atentzio berezia ipiniz, Euskal Herriko banaketa sektoreko talderik garrantzitsuena baita. Gainera, Eroski eta Mercadonaren arteko konparaketa bat burutzen da, bertara egindako bisitak aprobetxatuz. Amaitzeko, beste helburuetako bat Mercadonaren etorrerak tokian tokiko dendetan eta banaketa enpresa handiengan nola eraginen duen aztertzea izan da, eta bertatik ateratako ondorio nagusiena denda txikiengan eragin nabarmena izan duela da, gehien eragin duen sekzioa elikagaiena izanik.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gehienetan arrunt bereizirik aztertzen diren bi espresio isil, argumentu isilak eta nz-mugimenduaren aztarnak (hots, kopia isilduak), modu bateratuan aztertzearen alde egiten dut lan honetan. Horretarako, bi kategoria hauen ezaugarriak batzen dituen fenomenoa aztertzen dut : hutsune bizkarroiak.Hutsune bizkarroien ezaugarri sintaktikoetatik hasirik, eta euskararen ikuspegitik begiraturik, kategoria isil hau berez izenordaina den baina nz-kopia moduan ezabatzen den osagai sintaktikoa dela proposatzen dut. Hau da, eratorpena argumentu soil izaerarekin hasten du, baina FFn kopia ezabaketarako baldintzak betetzen dituenez, hala bailitzan ezabatzen da. Horrek esplikatzen du zergatik batzen dituen izenordainen eta aldagaien ezaugarriak.Analisi honetan, izenordainak argumentu gisa ala nz-kopia gisa isil daitezen, ’berdintasun’ baldintza bakarraren mende dira. Horrek argumentu isiltze eta nz-mugimendu fenomenoaren elkargune bat existitzen dela erakusten duen heinean, funtsean fenomeno bakarraren bi aurpegi besterik ez direla iradokitzen dut. Bigarren atalak artikuluaren oinarrizko problematika azaltzen du : argumentu isilak eta nz-mugimendua Forma Fonetikoko (FF) isiltze batean oinarritzen baldin badira, orduan biak modu bateratuan aztertzea – funtsean, fenomeno bakarrera murriztea – desiragarria da kontzeptualki, eta izaera hibridoa duten hutsune bizkarroiek lagundu gaitzakete bide horretan. Hirugarren atalak hutsune bizkarroien fenomenoa aurkezten du xeheki : ezaugarri nagusiak eta literaturan proposatu izan diren azterbideak. Laugarren atalak, ondotik, euskararen ikuspegitik behatzen dio fenomeno sintaktiko honi : kategoria isil hau ikusezina dela erakutsiko dut, hizkuntza honetan argumentu isilek duten hedadura dela-eta. Bosgarren atalean, azkenik, lortu emaitzetatik abiaturik, hutsune bizkarroien analisi berri baten oinarriak garatzen ditut, A’-kateetan FFko ezabaketarako baldintza (disjuntibo) bat baino gehiago badela proposatuz. Horrek argumentu isilen eta nz-aztarnen analisi bateratuaren alde egiten duela erakusten dut. Seigarren atalak lanaren ondorioak laburbiltzen ditu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen bidez, Espainiako legislazio antiterroristen neurri garrantzitsuenetariko baten azterketa burutzen da, atxiloketa inkomunikatuarena alegia. Bertan, honen atzean dagoen testuinguru zein historia plazaratuz,neurriaren oinarri konstituzionala eta aplikotasuna aztertuz, eta nazioartean indarrean dauden neurri antiterroristen inguruko konparaketa bat burutuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honetan Ebaluatoia aurkezten da, eskala handiko ingelesa-euskara itzulpen automatikoko ebaluazio kanpaina, komunitate-elkarlanean oinarritua. Bost sistemaren itzulpen kalitatea konparatzea izan da kanpainaren helburua, zehazki, bi sistema estatistiko, erregeletan oinarritutako bat eta sistema hibrido bat (IXA taldean garatuak) eta Google Translate. Emaitzetan oinarrituta, sistemen sailkapen bat egin dugu, baita etorkizuneko ikerkuntza bideratuko duten zenbait analisi kualitatibo ere, hain zuzen, ebaluazio-bildumako azpi-multzoen analisia, iturburuko esaldien analisi estrukturala eta itzulpenen errore-analisia. Lanak analisi hauen hastapenak aurkezten ditu, etorkizunean zein motatako analisietan sakondu erakutsiko digutenak.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

166 p. : il. col.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

103 p.; 102 p.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

EUSKERA: Lan honen helburua eskolan arteen bidezko sormena sustatzea izango da, ikuspegi interdiziplinar batean. Horretarako, ikasleen ezagutzaren bereganatzeaz gain horien espiritu kritikoa eta ekintzailea piztuko duen proiektu bat proposatuko da, haien sormena garatzea xede nagusitzat izango duena. Berebiziko garrantzia dauka hezkuntzan haien kabuz pentsatzeko pertsonak eratzeak, eta edukien gainetik nortasuna garatzera zuzendutako metodologiak diseinatzeak. Izan ere, horrela bakarrik lortuko dugu gizarte honek zein etorkizunekoek aurkezten dizkiguten eguneroko erronkei aurre egitea.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[es] El objetivo de este Trabajo de Fin de Grado es identificar las actitudes y prejuicios lingüísticos hacia el euskera de las personas inmigrantes residentes en Vizcaya. Por ello, se ha realizado una investigación cuantitativa con una muestra de 180 personas de entre 18 y 60 años. De este modo, se ha podido reflexionar sobre los resultados obtenidos para potenciar la presencia del euskera en la sociedad y al mismo tiempo, acercar este colectivo a dicha lengua. Teniendo en cuenta los resultados obtenidos en el estudio cuantitativo y analizando las actitudes, disposición, motivaciones, prejuicios y razones por las que las personas inmigrantes no aprenden euskera se ha creado la página web “Bai Es Guay” con el propósito de facilitar el aprendizaje de este idioma a este colectivo.