Mercadona Euskal Herrira etortzeak bertako txikizkako merkataritzan izan ditzaken eragin ekonomiko eta sektorialei hurbilpena
Contribuinte(s) |
Begiristain Zubillaga, Mirene E.U.E. EMPRESARIALES -SAN SEBASTIAN DONOSTIAKO ENPRESA IKASKETEN U.E. Grado en Administración y Dirección de Empresas Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua |
---|---|
Data(s) |
02/02/2016
02/02/2016
02/02/2016
28/09/2015
|
Resumo |
Merkataritzako banaketa sektoreak bilakaera nabarmena izan du azken urte hauetan, Espainiako sektore garrantzitsuenetariko batean bilakatzera iritsiz. Gaur egungo banaketa sektorean zentratuz, elikagaiak merkaturatzen dituzten enpresak dira nagusienak eta horren barruan, Mercadona enpresa munduko banaketa sektoreko talde garrantzitsuenen artean sailkatzen da, Espainiako banaketa sektoreko lehen postuan kokatuz. Ikuspuntu hau jarraituz, lan honek Mercadona eta bere ingurunearen analisi bat egin nahi du, Espainian izan duen zabalkuntza eta konkurrentzia aztertuz, garrantzi berezia jarriz Mercadonaren Euskal Herriko etorrerari. Analisi hau burutzeko, Mercadonaren ingurune orokor eta espezifikoaren azterketa egin da, negozio eredua, markak eta hornitzaileak ere ikertuz, gerora Euskal Herriko sarreraren inguruan sakontzeko. Lanaren lehenengo zatian gaur egungo banaketa sektorearen egoera azalduko da, merkataritzak izan duen bilakaera erakutsiz eta Espainia eta EAEko txikizkako merkataritzan barrenduz. Beste alde batetik, Mercadonaren Euskal Herriko etorreraren barruan, banaketa enpresa nagusiak erakusten dira, Eroskiri atentzio berezia ipiniz, Euskal Herriko banaketa sektoreko talderik garrantzitsuena baita. Gainera, Eroski eta Mercadonaren arteko konparaketa bat burutzen da, bertara egindako bisitak aprobetxatuz. Amaitzeko, beste helburuetako bat Mercadonaren etorrerak tokian tokiko dendetan eta banaketa enpresa handiengan nola eraginen duen aztertzea izan da, eta bertatik ateratako ondorio nagusiena denda txikiengan eragin nabarmena izan duela da, gehien eragin duen sekzioa elikagaiena izanik. |
Identificador |
http://hdl.handle.net/10810/17216 65414-654375-11 29705-654375 |
Idioma(s) |
eus es |
Direitos |
© 2015, el autor info:eu-repo/semantics/openAccess |
Palavras-Chave | #sector distribución #valoración de empresas #Mercadona |
Tipo |
info:eu-repo/semantics/bachelorThesis |