Hutsune bizkarroiak eta sasi-A’-kateak
Data(s) |
04/02/2016
04/02/2016
2013
|
---|---|
Resumo |
Gehienetan arrunt bereizirik aztertzen diren bi espresio isil, argumentu isilak eta nz-mugimenduaren aztarnak (hots, kopia isilduak), modu bateratuan aztertzearen alde egiten dut lan honetan. Horretarako, bi kategoria hauen ezaugarriak batzen dituen fenomenoa aztertzen dut : hutsune bizkarroiak.Hutsune bizkarroien ezaugarri sintaktikoetatik hasirik, eta euskararen ikuspegitik begiraturik, kategoria isil hau berez izenordaina den baina nz-kopia moduan ezabatzen den osagai sintaktikoa dela proposatzen dut. Hau da, eratorpena argumentu soil izaerarekin hasten du, baina FFn kopia ezabaketarako baldintzak betetzen dituenez, hala bailitzan ezabatzen da. Horrek esplikatzen du zergatik batzen dituen izenordainen eta aldagaien ezaugarriak.Analisi honetan, izenordainak argumentu gisa ala nz-kopia gisa isil daitezen, ’berdintasun’ baldintza bakarraren mende dira. Horrek argumentu isiltze eta nz-mugimendu fenomenoaren elkargune bat existitzen dela erakusten duen heinean, funtsean fenomeno bakarraren bi aurpegi besterik ez direla iradokitzen dut. Bigarren atalak artikuluaren oinarrizko problematika azaltzen du : argumentu isilak eta nz-mugimendua Forma Fonetikoko (FF) isiltze batean oinarritzen baldin badira, orduan biak modu bateratuan aztertzea – funtsean, fenomeno bakarrera murriztea – desiragarria da kontzeptualki, eta izaera hibridoa duten hutsune bizkarroiek lagundu gaitzakete bide horretan. Hirugarren atalak hutsune bizkarroien fenomenoa aurkezten du xeheki : ezaugarri nagusiak eta literaturan proposatu izan diren azterbideak. Laugarren atalak, ondotik, euskararen ikuspegitik behatzen dio fenomeno sintaktiko honi : kategoria isil hau ikusezina dela erakutsiko dut, hizkuntza honetan argumentu isilek duten hedadura dela-eta. Bosgarren atalean, azkenik, lortu emaitzetatik abiaturik, hutsune bizkarroien analisi berri baten oinarriak garatzen ditut, A’-kateetan FFko ezabaketarako baldintza (disjuntibo) bat baino gehiago badela proposatuz. Horrek argumentu isilen eta nz-aztarnen analisi bateratuaren alde egiten duela erakusten dut. Seigarren atalak lanaren ondorioak laburbiltzen ditu. |
Identificador |
Lapurdum 17 : 55-74 (2013) 1273-3830 1965-0655 http://hdl.handle.net/10810/17245 DOI : 10.4000/Lapurdum.2411 |
Idioma(s) |
eus |
Publicador |
IKER UMR 5478 |
Relação |
http://lapurdum.revues.org/2411 |
Direitos |
info:eu-repo/semantics/openAccess |
Palavras-Chave | #basque (langue) #syntaxe #euskera |
Tipo |
info:eu-repo/semantics/article |