134 resultados para SNOMED sare semantika euskaratu
Resumo:
Gaur egun Twitter moduko mikroblogintza aplikazioak zalantzak argitzeko gero eta gehiago erabiltzen dira. Erabiltzaileak laguntza eskaera adierazi eta sare sozialaren bidez bere kontaktuei helarazi egiten zaie. Erabiltzaileak galdera eta erantzunen kudeaketa sare sozial nahaste baten barruan egin beharko du. Proiektuaren helburu nagusia mikroblogintza plataformetako kanala programazio lengoaien IDEen barruan bateratzea da, modu honetan laguntza eskatzeko prozesua IDEetan bertan kudeatzeko.
Resumo:
Helburuak: Materialaren helburua elkarrekintza elektromagnetikoaren oinarriak ahalik eta erarik argiena azaltzea da, Fisikaren oinarrizko printzipioekin duten lotura azpimarratuz. Hori dela eta, gaian sakonkiago murgildu behar dutenentzat harrera izan daiteke. Irakurleak elektromagnetismoaren oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak ulertzea ez ezik, kasu sinpleetan erabiltzen jakitea da xedea: eguneroko fenomeno elektrikoen zergatia, zirkuituen funtzionamendua, energia elektrikoaren sorkuntza, ... Norentzat izan daiteke baliagarria: Teknologian edota zientzian interesa duten guztientzat, ingeniaritzaren eta zientziaren lehenengo mailako ikasleak, bereziki.
Resumo:
Helburuak: Material honek zirkuituen laborategiko euskarria izatea du helburu. Zirkuituak materia Ingeniari Elektrikoen formazioan oinarrizkoa da. Laborategian ikasleek lehenengoz jarriko dira harremanetan, beren formakuntzan zehar berebiziko garrantzia edukiko duten hainbat, tresna, prozedura eta programa informatikoekin. Baita lan egiteko modu berri batekin ere: aurre ikasketa autonomoa, saikuntza, hausnarketa. Horregatik material honek praktika bakoitzerako hiru ataletan banatuta dago: aurre ikasketa autonomorako garatu diren oinarrizko kontzeptuak eta simulazioa; laborategian bertan egingo diren saiakuntza, muntaketak eta datuen bilketa; eta, azkenik, hausnarketarako testuan txertatuko galderak. Lan egiteko modu honek laborategiko jarduera mekanikoa gainditzeko aukera ematen du, hausnarketa eta ikasgaiko eduki teorikoen ulermena bultzatuz. Norentzat izan daiteke baliagarria: Ingeniaritza elektrikorako dago bideratuta batik bat. Baina aurre ikasketa autonomoaren atala edozein ingeniaritzako ikaslek erabil dezake, sistema elektrikoen hainbat kontzeptu eta tresnen erabilera ulertzeko.
Resumo:
Helburuak: Ingeniaritzako proiektuei buruzko zenbait ariketa bildu dira ikasmaterial honetan. Proiektuen oinarri teorikoak eta metodologikoak hainbat liburutan azaltzen direnez, ikuspegi praktiko bat proposatu da hemen. Mota askotako ariketak bildu dira, helburu espezifiko hauek betetzeko asmoz: oinarri teorikoak ezagutzea eta ulertzea, informazioa bilatzea, iragaztea eta analizatzea, kasuak ebaztea, erabakiak hartzea, hautaketak egitea, arrazoitzea, eta abar. Norentzat izan daiteke baliagarria: Ingeniaritzako ikasketetako proiektuen alorreko irakasgaien ikasle eta irakasleentzat da ariketa-bilduma hau. Nahiz eta energiako, meatzeetako eta obra zibileko ariketak erabili diren, proiektu teknikoetan interesik duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.
Resumo:
[EU]Hizkuntzaren prozesamenduko teknikak erabilita, poesia-sorkuntza automatikoan lehen urratsak eman dira. Hau erdiesteko, corpusen prozesamenduan oinarritutako bilaketak erabili dira, bai bilaketa arruntak eta baita bilaketa semantiko aurreratuak ere, horretarako IXA taldean garatutako tresna ezberdinak erabiliaz. Hizkuntza poetikoko testuek, gramatikaltasun eta metrika hertsitik haratago, semantika eta pragmatika barneratuta dituzte. Lan honetan semantikaren auziari heldu zaio nagusiki.
Resumo:
Helburuak: Liburu honetan zehar, osagai, zirkuitu eta sistema elektronikoak gauzatzeko erabiltzen diren teknologiez aritzen gara. Teknologia elektronikoa izugarri garatu da azkeneko berrogei urteotan, batez ere azkeneko bi hamarkadetan, eta ezinezkoa litzateke teknologia elektronikoaren ikuspegi oso eta zabala testuliburu bakarrean ematea. Aldiz, ingeniari elektronikoak osagai elektroniko erabilienen teknologia ulertzeko eta osagaien aukeraketa eta erabilera egokia egiteko beharrezkoak izango dituen ezagutzak testu bakarrean bildu nahi izan ditugu. Norentzat izan daiteke baliagarria: Ingeniaritza elektronikoaren edozein adarretan ikasten ari diren ikasleei zuzenduta dago testu hau batez ere, baina ingeniaritza elektrikoko ikasleentzat ere interesgarria izango delakoan gaude. Bestalde, lanbide heziketan, Elektrizitate eta Elektronika arloan aritzen diren ikasle eta irakasleentzat ere baliogarria izan daiteke kontsultarako testu gisa.
Resumo:
Helburuak: Ikasmaterial hau Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (IGET) Makina Hidraulikoak irakasgaian 2004-2005 ikasturtetik 2010-2011 ikasturtera bitartean proposatu diren azterketetako enuntziatuen bilduma bat da. Ariketa horietan, makina hidrauliko guztien artean, bereziki turbomakinak landu dira helburu hauekin: Industria mailan fluidoekin lan egiten duten instalazioen eta makinen kalkuluetan trebetasuna hartzea. Ponpaketa-instalazioetan ponpen aukeraketa egitea, funtzionamendu-puntuak zehaztea, lan-baldintza egokiak zeintzuk diren ulertzea eta ager daitezkeen arazoak aurreikustea. Elektrizitatea lortzeko erabiltzen diren turbina hidraulikoen kalkuluak lantzea: aukeraketa, dimentsionaketa, funtzionamendua, antzekotasuna eta abar. Norentzat: Ikasmaterial hau Ingeniaritza Industrialeko 5. mailako Fluidoen Instalazioak eta Makinak izeneko irakasgaian erabiltzeko aproposa da. Horrez gain, Ingeniaritza Industrialeko Hidraulikari dagokion espezialitatean bereziki eta baita beste alor batzuetan ere erabilgarria izan daiteke: Fluidoen Mekanika, Instalazio Hidraulikoak... Orokorrean, Makina Hidraulikoekin zerikusia duten gaiak lantzen dituen edozein ikaslerentzat prestatutako lana da.
Resumo:
Helburuak: Sektore elektrikoan gaur egun energia elektrikoa sortzeko erabiltzen diren teknologiei buruzko oinarrizko ezagutza bat lortzea. Norentzat: Energia elektrikoaren sorkuntza ikasgai bezala duten ikasleentzat
Resumo:
592 p. (versin en euskera) ; 117 p. (versin en alemn)
Resumo:
Desde el desarrollo de la resucitacin cardiopulmonar (RCP) y la optimizacin de los cuatro eslabones de la cadena de supervivencia, el nmero de pacientes que se recupera de la parada cardiaca (PC), recuperando la circulacin espontnea ha aumentado considerablemente. Sin embargo, este mismo aumento de la supervivencia ha generado a su vez, una nueva condicin clnica, conocida como Sndrome Post parada cardiaca (SPP), que es responsable de que un importante nmero de estos pacientes fallezca al de pocos das, generalmente por dao cerebral. Algunos autores han propuesto los cuidados postparada cardiaca como el quinto eslabn de la cadena de superviencia; pero, por ahora es el eslabn ms dbil y del que menos informacin disponemos. Objetivos: realizar una lectura crtica de las publicaciones sobre el SPP, sintetizando el material publicado hasta ahora e identificando los aspectos relevantes del mismo. Metodologa: revisin bibliogrfica sistemtica a travs de las bases de datos electrnicas: MedLine, PubMed, Crochane, Dialnet, Scopus, Cuiden. Resultados: en general, la calidad de los artculos revisados es baja debido, principalmente, a que la metodologa utilizada para la seleccin y evaluacin de los estudios individuales no est descrita en ninguno de ellos. Conclusiones: An existe escasa investigacin sobre el SPP, y la mayora de estudios publicados parten de los datos obtenidos en el artculo de consenso ILCOR 2008.
Resumo:
Sistema banatuak zenbait konputagailu edo gailu autonomoaz osaturiko sareak dira, non algoritmo banatuen bidez partaide guztien lana koordinatzen da entitate bakarra izatearen irudia emanez. Eredu honi esker sistemaren sendotasuna handitzen da, posible baita sistemak aurrera jarraitzea zenbait partaidek huts egin arren. Sistema banatuak diseinatzeak badu zenbait zailtasun, prozesu guztien arteko koordinazioa lortu behar baita. Erronka nagusietako bat adostasuna edo consensus lortzea da; hau da, prozesu guztiak ados jartzea zerbait erabaki behar dutenean. Ingurune desberdinetan planteatu badaiteke ere, lan honetan Byzantine ingurunean egingo da. Ingurune honetan partaideen hutsegiteak ausaz gerta daitezke eta edozein momentutan. Horrez gain, hutsegite horiek edozein motakoak izan daitezke, hala nola, prozesu bat bertan behera geratzea edota prozesu baten eskaera okerra edo lekuz kanpokoa egitea. Aurkeztutako consensus arazoa garrantzi handikoa da sistema banatuen arloan, honen bitartez beste hainbat helburu lortu baitaitezke. Horien artean Secure Multy-party Computation (SMC) dugu, non sare banatu bateko partaide guztiek adostasuna lotu behar dute partaide bakoitzaren informazioa gainontzekoei ezkutatuz. Horren adibide bezala aberatsaren arazoa azaldu ohi da, non partaide guztiek aurkitu behar dute zein den beraien artean aberatsena, partaide bakoitzak gainontzekoen aberastasuna ezagutu ahal izan gabe. SMC erabili daiteke soluzioa emateko planteamendu bera jarraitzen duten aplikazio erreal askori, hala nola, enkante pribatuak edo bozketak. SMC inplementatu ahal izateko TrustedPals izeneko plataforma dugu, non diseinu modularra jarraituz smartcard bat eta algoritmo banatuak konbinatzen dira lehenengo consensus eta ondoren SMC lortzeko. Karrera amaierako proiektu honen helburua TrustedPals proposamenaren alde praktikoa jorratzea izango da. Horretarako proposamenaren algoritmo banatuak inplementatu eta simulatuko dira zenbait probetako kasuetan. Simulazioak bideratzeko gertaera diskretuko NS-3 simulagailuan erabiliko da. Simulazio eszenario desberdinak inplementatuko dira eta ondoren emaitzak aztertuko dira.
Resumo:
XX. mendean eman zen hezkuntza sistemaren aldaketa dela eta agertutako Eskola Berriaren mugimenduaren barnean dagoen Amara Berri Sistema mugimendu garrantzitsua eta oso berritzailea da. Hezkuntza kalitatea hobetzeko nahiarekin, hogei hezkuntza zentro baino gehiagok lan-sare bat osatzen dute, non sistema honen finkatzeari eta garapenari erreferentzia egiten dioten helburuak ezartzen diren. Ikerketa lan honetan ikasleen kalifikazio akademikoak eta irakasleek Amara Berri Sistemaren gainean duten pertzepzioa ageri dira. Horrela, Amara Berri Sistemak eskolari eta bertako kideei dakarkien onurak anitzak direla eta egiaztaturik daudela baieztatzen dugu.
Resumo:
[ES]Ante el desarrollo que est experimentando la energa elica en la actualidad, suponiendo un porcentaje cada vez ms elevado de la totalidad de la potencia instalada, la adecuacin de los requisitos tcnicos que ha de cumplir esta tecnologa para minimizar su impacto sobre la red elctrica se ha convertido en una prioridad. Para aprovechar al mximo los beneficios medioambientales que presenta el aprovechamiento del viento como fuente de energa, se deben estudiar alternativas para mejorar su comportamiento ante rfagas de viento y huecos de tensin. En este documento se incluye una breve explicacin del funcionamiento de las tres diferentes tecnologas de aerogeneradores, as como los problemas que derivan de la aparicin de huecos de tensin y el comportamiento que presentan ante variaciones en la velocidad de viento. Se comprueba, a su vez, el modo de operacin y la eficacia de las posibles soluciones que existen en la actualidad para minimizar el impacto que los inconvenientes de la energa elica tienen sobre la red y la calidad del suministro elctrico mediante la realizacin de simulaciones.
Resumo:
[ES]En este proyecto se disea y se desarrolla todo lo necesario para la realizacin y el establecimiento de un sistema de comunicaciones integrales para ambulancias haciendo uso de redes de nueva generacin, siguiendo la estructura de NGN (Next Generation Networking). Con este fin, se analiza en profundidad el funcionamiento habitual de las ambulancias y su metodologa en el uso de los medios de comunicacin actuales. De esta manera, el sistema se desarrollar cumpliendo todas las caractersticas de los medios de comunicacin de emergencias actuales y supliendo las deficiencias de estos, siendo de relevancia todas las comunicaciones multimedia
Resumo:
[ES]El objetivo de este proyecto ha sido desarrollar una herramienta software que permita medir el rendimiento de redes con tecnologa mvil 4G, tambin conocida como LTE. Para ello se ha creado un sistema software que est compuesto por una aplicacin mvil y un servidor de aplicaciones. El sistema en conjunto realiza la funcin de recoger indicadores de calidad de la red mvil de diversa ndole, que posteriormente son procesados utilizando herramientas software matemticas, para as obtener grficas y mapas que permiten analizar la situacin y el rendimiento de una red 4G concreta. El desarrollo del software ha llegado a nivel de prototipo y se han realizado pruebas reales con l obteniendo resultados positivos de funcionamiento.