Osagai eta sistema elektronikoen teknologia


Autoria(s): Basterrechea Oyarzabal, Koldobika
Data(s)

08/05/2014

08/05/2014

2013

Resumo

Helburuak: Liburu honetan zehar, osagai, zirkuitu eta sistema elektronikoak gauzatzeko erabiltzen diren teknologiez aritzen gara. Teknologia elektronikoa izugarri garatu da azkeneko berrogei urteotan, batez ere azkeneko bi hamarkadetan, eta ezinezkoa litzateke teknologia elektronikoaren ikuspegi oso eta zabala testuliburu bakarrean ematea. Aldiz, ingeniari elektronikoak osagai elektroniko erabilienen teknologia ulertzeko eta osagaien aukeraketa eta erabilera egokia egiteko beharrezkoak izango dituen ezagutzak testu bakarrean bildu nahi izan ditugu. Norentzat izan daiteke baliagarria: Ingeniaritza elektronikoaren edozein adarretan ikasten ari diren ikasleei zuzenduta dago testu hau batez ere, baina ingeniaritza elektrikoko ikasleentzat ere interesgarria izango delakoan gaude. Bestalde, lanbide heziketan, Elektrizitate eta Elektronika arloan aritzen diren ikasle eta irakasleentzat ere baliogarria izan daiteke kontsultarako testu gisa.

Testuaren edukia lau atal nagusietan bana daiteke: lehenengoan, eta sarrerako kapituluaren ostean (1. Kap.), osagai elektronikoen teknologiak eta aukeraketarako irizpideak lantzen dira, osagai pasiboak, aktiboak eta optoelektronikoak barne (2., 3. eta 4. Kap.). Atala burutzeko, zirkuitu integratuak fabrikatzeko teknologia mikroelektronikoaren hastapenak esplikatzen dituen kapitulu bat ere badago (5. Kap.). Bigarren atalean osagai elektronikoen propietate mekanikoak eta termikoak aztertzen dira, hau da, osagaien kapsulak eta beroa xahutzeko sarritan erabiltzen diren bero-irradiagailuak (6. Kap.). Hirugarren atalean, sistema elektroniko konplexuak gauzatzeko eman beharreko pausuei jarraituz, zirkuitu inprimatuen diseinua eta fabrikazioa (7. Kap.) eta ekipo elektronikoak muntatzeko sistema modularrak (8. Kap.) aztertzen dira. Bukatzeko, osagai eta sistema elektronikoen fidagarritasunaren inguruko kontzeptuei eta kalkulurako tresna matematikoei dedikatutako kapitulua dago (9. Kap.) StatCounter - Free Web Tracker and Counter

Identificador

Basterretxea, K. (2013) Osagai eta sistema elektronikoen teknologia. EHUko Ikasmaterialen Sare Argitalpenak. http://testubiltegia.ehu.es/Osagai-sistema-elektronikoen-teknologia

http://testubiltegia.ehu.es/Osagai-sistema-elektronikoen-teknologia

978-84-9860-715-4

http://hdl.handle.net/10810/12363

Idioma(s)

eus

Publicador

Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetza

Relação

http://testubiltegia.ehu.es/Osagai-sistema-elektronikoen-teknologia

Direitos

info:eu-repo/semantics/openAccess

Tipo

info:eu-repo/semantics/other