Makina hidraulikoak: ariketa-bilduma
Data(s) |
08/05/2014
08/05/2014
2013
|
---|---|
Resumo |
Helburuak: Ikasmaterial hau Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (IGET) Makina Hidraulikoak irakasgaian 2004-2005 ikasturtetik 2010-2011 ikasturtera bitartean proposatu diren azterketetako enuntziatuen bilduma bat da. Ariketa horietan, makina hidrauliko guztien artean, bereziki turbomakinak landu dira helburu hauekin: Industria mailan fluidoekin lan egiten duten instalazioen eta makinen kalkuluetan trebetasuna hartzea. Ponpaketa-instalazioetan ponpen aukeraketa egitea, funtzionamendu-puntuak zehaztea, lan-baldintza egokiak zeintzuk diren ulertzea eta ager daitezkeen arazoak aurreikustea. Elektrizitatea lortzeko erabiltzen diren turbina hidraulikoen kalkuluak lantzea: aukeraketa, dimentsionaketa, funtzionamendua, antzekotasuna eta abar. Norentzat: Ikasmaterial hau Ingeniaritza Industrialeko 5. mailako Fluidoen Instalazioak eta Makinak izeneko irakasgaian erabiltzeko aproposa da. Horrez gain, Ingeniaritza Industrialeko Hidraulikari dagokion espezialitatean bereziki eta baita beste alor batzuetan ere erabilgarria izan daiteke: Fluidoen Mekanika, Instalazio Hidraulikoak... Orokorrean, Makina Hidraulikoekin zerikusia duten gaiak lantzen dituen edozein ikaslerentzat prestatutako lana da. Liburu honetan atal hauek agertzen dira: 1.- Hitzaurrea, 2.- Ponpak 3.- Turbinak, 4.-Emaitzak |
Identificador |
Peñalva I., Ibarra G., Alegria N & Olondo C. (2013) Makina hidraulikoak: ariketa-bilduma. EHUko Ikasmaterialen Sare Argitalpenak. http://testubiltegia.ehu.es/Makina-hidraulikoak 978-84-9860-810-6 |
Idioma(s) |
eus |
Publicador |
Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetza |
Relação |
http://testubiltegia.ehu.es/Makina-hidraulikoak |
Direitos |
info:eu-repo/semantics/openAccess |
Tipo |
info:eu-repo/semantics/other |