882 resultados para ingurumena eta enpresa gobernu arduratsua
Resumo:
Lan honetan, marketinean eman diren azkeneko aldaketak direla eta Omnikanalitatearen ingurune berrira egokitzeko enpresen beharra adierazten da, gai honen garapena burutzeko marko teoriko bat sortuz. Marko teoriko honetan, marka-esperientzia, kontsumitzaileen lotura eta kontsumitzaile berrien portaera aipatzen dira, bakoitzaren alderik garrantzitsuenen azalpena emanez eta aldagai hauek Omnikanalitatearekin duten lotura adieraziz. Gainera, lanaren azkeneko zatian, bi ikerketa praktiko garatu dira; bat kontsumitzaileen ikuspuntua zehaztuz bi enpresa garrantzitsuren kontsumitzaileei galdeketa eginez eta bigarrena, gaian aditua denarekin izandako elkarrizketaren ikuspuntua adieraziz. Azkenik, aztertu diren aldagaiak kontuan hartuta eta bateratuta, lanaren ondorioak atera dira.
Resumo:
[EUS] Gaur egun mundu osoa 2007ko banku krisian murgilduta dabil. Krisiaren sorrera hainbat ikuspuntutik azaldua izan da azken urteotan. “Bankuen gobernantzaren eragina 2007ko banku krisian: basileako printzipioak eta adituen iritziak oinarri” lanak, 2007-ko krisia banku gobernantzak izandako akatsetatik aztertu egiten du. Horretarako, arriskuaren kudeaketan, ordainsari sistemetan edota kontseiluetan krisi aurreko urteetan egondako gertaerak aztertuko dira. Aipatutako azterketa, Basileako printzipioetan eta bai aditu ezberdinen iritsietan oinarriturik egongo da. Hori dela eta, krisi aurretiko garaian indarrean zeuden Basilea I eta Basilea II azalduko dira lehenik eta behin. 2007ko Krisia eta baita banku gobernantzak bertan izandako akatsak aztertuko diren hurrengo esparruak dira. Banku gobernantzaren akatsen artean, arriskuaren kudeaketa, produktu finantzario berriak, ordainsari edo pizgarri sistemak eta kontseilua azalduko dira batez ere, hauek izan baitziren akats larrienak izan zutenak. Behin krisia eta haren faktoreak azalduta, Basilea III azalduko da krisi aurreko printzipioak (Basilea I eta Basilea II) krisi ondoren zelan aldatu diren ikusteko. Azkenik adituek banku gobernantza zelan hobetuko luketeen azalduko da eta gainera, aditu hauen iritsien eta basileako printzipioen aldaketen arteko konparaketa bat egingo da komunean zein ondoriotara hel daitekeen aztertzeko. Banku gobernantzaren akatsak aztertzeaz aparte, adituen ustez banku gobernantza nola hobe daitekeen ere aztertu egingo da arazoari irtenbideak bilatzeko asmoz. Krisiak Basileako printzipioetan eragindako aldaketak ere azalduko dira, banku gobernantzaren arauak zelan aldatu diren ikusteko. Beraz, banku gobernantzak izandako akatsak aztertuko dira. Akats guzti horiek etika aldetik zein eragin izan duten eta batez ere krisialdiaren hasieran izan zuten papera zein izan zen aztertuko da.
Resumo:
[EU]Lan honetan hiru atal nagusitan murgilduko gara: EAEko sektore publikoaren analisian eta, kontabilitatearen eta kontrol sistemaren sektore pribatuarekiko konparaketan.
Resumo:
[EU] Gradu amaierako lan honetan, XXI.mendeko Lan Erreforma adierazgarrienak kronologikoki erakusten dira, hauetako bakoitzean, hurrengo lau aldagai hauen analisiaren bitartez, hain zuzen, kontratazioak eta enplegua, langabezia, pentsioak eta negoziazio kolektiboa. Gainera, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuei elkarrizketa bat burutu zaie, erreformei buruzko iritzia jaso eta kolektibo bakoitzaren ezinegonak eta parekotasunak ezagutzeko helburuarekin. Era honetan, analisi zehatz honen bidez, XXI.mendean zehar enpleguan eta lan harremanetan emandako aldaketak islatzea da funtsezko xedea.
Resumo:
[Pentsio-sistema honela antolatzen da: lehen maila, kotizaziopeko pentsioak jasotzen ez dituztenei pentsioak ordaintzera bideratzen da; bigarren maila, Gizarte Segurantza edo kotizaziopeko pentsioena da; hirugarren maila, borondatezko gizarte-aurreikuspen osagarriari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoan eta pentsio-planei Espainian. Bigarren mailan, Gizarte Segurantza banaketa-sisteman oinarritzen da. 2050ean erretiro-pentsioak finantzatzeko arazoak egotea espero da. Etorkizuneko egoerari aurre egiteko, 27/2011 Legearen eta 5/2013 Errege Lege Dekretuaren bitartez, erreformak burutu dira. Hirugarren mailan, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-aurreikuspen osagarria Eusko Jaurlaritzaren esku dago eta Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen (BASE) aurreikuspen-planak bertako pentsio-plan propioak dira. Lan honetan, batez ere, pentsio-sistemaren bigarren eta hirugarren mailak aztertuko ditut. Lehenengo marko teorikoa, ondoren alde praktikoa, eta azkenean datuetan oinarrituz proposamen batzuk eman eta ondorioak aterako ditut.]
Resumo:
[EU] EEUUetan aurrera eramandako titulizazioek eta nazioarteko finantza sektoreek bideratutako gestio desegokiek, mundu mailan ezagutu izan den finantza krisirik handiena sorrarazi izan dute. Hau horrela izanik, asko izan dira nazioarte mailan hazkundea berriro ere gauzatzeko aurrera eraman beharreko neurriak. Espainiako kasuan zentratuz, finantza sistemak izugarrizko berregituraketa prozesua bizi izan duela aipagarria litzateke, horrek, banku sistema osoan aldaketa bortitza suposatu duelarik. Onartu berri diren lege berrien kopurua nabarmena da, eta horrek, etorkizunera begira sistemaren jasangarritasuna kolokan jartzen dutela esan genezake. Izan ere, oraindik ugari baitira herrialdean bertan zein bertatik kanpo topa genitzakeen arrisku politiko eta ekonomikoak.
Resumo:
Europa 2008tik jasaten ari den krisi ekonomikoaren ondorioz, zor publikoaren krisi larria sortu da zenbait estatutan. Kinka larri honetatik irteteko, Europar Batasunak troikaren adostasunarekin hartu duen irtenbidea, austeritatearena izan da, baina ez dirudi konponbide hau egokia denik, oztopo handia delako estatu askoren hazkunde ekonomikorako. Lan honetan zehar, austeritate politikaren alternatibak aztertuko ditugu, zenbait ekonomialari ospetsuren irtenbideetan oinarrituta.
Resumo:
Inguruko enpresa baten egoera ekonomiko finantzarioa aztertuz, ondoen egokitzen zaizkion finantza baliabide desberdinen azterketa eta hautaketa egitea helburu duen gradu amaierako lana.
Resumo:
Denboraren poderioz garapen inguruko zenbait ikuspuntu aldatu egin dira. Lan honetan, kontzeptu honen eta honekin erlazio zuzena duten bilakaera ikertu egin da. Lehenengo atalean, alde batetik, garapen kontzeptuaren inguruan emandako aldaketak azaltzen dira, hau da, 1940. hamarkadan garapen teoria ekonomika modernoaren arabera, garapenaren azken helburua hazkundea zen, gainera produkzio gehiago eta pobrezia gutxiago kontzeptuen artean lotura estua zegoela uste zen. Urteak pasa ahala, honen inguruan ideiak aldatzen hasi ziren, MahbubulHaq-ek egindako lanari esker, 1989.urtean Giza Garapen kontzeptua indarra hartu zuen (gaur egun indarrean jarraitzen duena), honekin azalarazi nahi zen zer nolako garrantzia zeukan gizakiaren papera eta honen beharrak (osasuna, bizi kalitate duina…) garapena lortzeko eta pobrezian ez bizitzeko eta nola garapen hau kuantifikatzeko adierazle batzuk (Giza Garapen Indizea (GGI) eta Pobrezi Multidimentsional Indizea (PMI)) sortu ziren. Lanaren bigarren atalean, lurralde konkretu baten (Erdialdeko Amerikako Guatemala) sakondu egin da: lehenik eta behin, lurraldearen testuingurua azaldu da historian zehar emandako egoera garrantzitsuekin, bestetik bertako Giza Garapen eta Giza Pobreziaren egoera ikertzeko (GGI) eta (PMI)-ra jo da, arlo hauetan emandako bilakaera ikusteko. Guatemalako egoera kaskarra dela ondorioztatu daiteke, eta egoera hori hobetzeko Milurteko Garapen Helburuak (MGH) eta bestelako ekintza planteatu dira gaur egunerako eta etorkizunera begira.
Resumo:
Enpresa munduari dagokionez, gizarte erantzukizuna eta garapen jasangarriaren azterketa: definizioak, printzipioak eta bilakaera. GRI ereduaren erabilpena, aztergai gisa, Espainiako bi finantz entitate.
Resumo:
[EU]Lan honen helburua, ikuspuntu teoriko eta praktiko batetik ner group erakundea eta enpresa familiarra aztertzea da, erakunde honen enpresa familiarretan eta enpresa familiarrak ner groupen daukan eragina zein den ezagutzeko. Honetarako, harreman estilo berria aztertu ondoren, ner groupeko arduradunari elkarrizketa bat egin eta erakundeko bi enpresa familiar aukeratu ondoren, hauei ere elkarrizketak egin dizkiet biak hurbilagotik ezagutzeko, alderatzeko eta aztertzeko. Honela, enpresa familiarretan harreman estilo berria aplikagarria dela frogatu da baina enpresa familiar bakoitzak dituen baldintzak funtsezkoak izango dira estiloaren ezartzean. Era berean, enpresa familiarrentzat ner group erakundean barneratzea abantaila suposatzen diela aztertu da.
Resumo:
[EU] Lan honetan epe luzean gobernuak hornitutako zerbitzu publiko produktiboek hazkunde ekonomikoan izan dezaketen eragina aztertzen da. Horretarako metatu daitezkeen faktoreetan eskala etekin konstanteak erakusten dituen produkzio funtzio bat erabili da, hazkundea endogenoa izatea eragingo duena. Zerbitzu publikoak produktiboak izanik, kanpo eragin positiboak sortaraziko dituzte ekoizpenean, eta beraz, hazkunde ekonomikoan. Zerbitzu hauek finantzatzeko, distortsio eraginak sortarazten dituzten produkzioaren gaineko zerga proportzionalak eta zerga tinkoak erabiltzearen eraginak aztertuko dira.
Resumo:
[EU] Lanaren xedea immigranteek lan-merkatuan izan duten portaera aztertzea da, bai Espainiako ekonomia hedapen fasean zegoenean bai eta ondorengo krisi garaian ere bai. Zehazki, immigranteen lan-nitxoak zeintzuk diren ezagutu nahi izan da.
Resumo:
[EU] Gradu Amaierako Lan honetan SAKANA kooperatiba da aztertzeko erabili dudan enpresa. 1975. Urtean sortu zen fundizio enpresa industrial bat da. Enpresa hau Lakuntzan dago kokatuta (Nafarroa) eta gaur egun 290 langile ditu. SAKANAK krisi ekonomikoarekin batera etorri zen eskariaren jaitsiera sufritu zuen. Hala ere, gaur egungo egoera ona da, lehiakide batzuen porrota ikusita, krisiari aurre egitea lortu duen enpresa bat izan da. Egungo egoera honen erantzulerik nagusiena 2007. urtean egin zuten aldaketa estrategikoa da. Aldaketa hau integrazio bertikalean oinarritu zen. SAKANAK pieza eolikoak funditzeaz gain, mekanizazioa eta margotzea gehitu zituen bere balio katera. Aldaketa honek kooperatiba honen etorkizunerako norabide bat markatu zuen. Estrategia aldaketa horren kudeaketari dagozkion atal nagusiei egingo zaie aipamena lan honetan, hau da, estrategia horren ezarpena aztertuz eta balorazioa eginez.