117 resultados para irakasleen jarrera


Relevância:

70.00% 70.00%

Publicador:

Resumo:

LABURPENA: Ingelesaren sarrera goiztiarra ohikoa bihurtu da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. Jendeak, oro har, bere eraginkortasuna defendatzen du, baina bere hedapen neurrigarriak kontrako jarrerak ere sustatu ditu. Zurrunbiloaren erdian dago haurra, ingurutik helarazten zaizkion mezuen bitartez hizkuntzekiko bere ikuspegia osatuz doalarik. Bere jarreretan eragiten duten aldagai anitzen artean irakasleek zeresan berezia dute. Hori dela eta, zenbait irakaslek ingelesaren sarrera goiztiarrarekiko duten ikuspuntua aztertzea du helburu ikerketak. Emaitzei erreparatuz, nola tutoreek hala ingeleseko irakasleek jarrera baikorra agertu duten arren, ingelesari eskaini beharko litzaiokeen denborak bereizketa argia azalerazi du. Halaber, irakasleen uste eta iritziak, zenbaitetan, ikasleen adinaren garrantzian oinarritutako sineskerietatik haratago doazela plazaratu da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

LABURPENA: Lan enpiriko honen helburua Lea-Artibaiko hiru ikastetxetako ikasleen jarrerak aztertzea izan da, jatorria eta ama-hizkuntza bezalako faktoreek ezberdintasunik eragiten duten ikusteko. Horretarako, Likert eskalako galdetegien bidez informazioa bildu, ikasleen motibazioak -integratzailea eta instrumentala-, bigarren hizkuntza ikasteari eskaintzen dioten garrantzia eta haien gurasoen laguntza neurtu eta ondoren talde ezberdinen arteko konparaketa gauzatu da. Parte-hartzaile guztiek emaitza onak erakutsi badituzte ere, ama-hizkuntza euskara dutenek eta jatorriz euskal herritarrak direnek eskuratu dituzte emaitzarik baxuenak jarrerak deskribatzeko erabili diren aspektu horietan. Hala, ondorioztatu da testuinguru honetan etxeko hizkuntzak eta jatorriak badakartela desberdintasunik bigarren hizkuntzaren ikaskuntzarekiko jarreran.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

LABURPENA:Ikerkuntza hau Lehen Hezkuntzako irakasleen konpetentzia emozionalen esparruan kokatzen da. Helburua, irakasleen tentsioa eragiten duten egoerek eta horien aurrean euren erantzunak ezagutzea da. Metodologia kualitatiboa erabili da. Informazioaren bilketarako, irakasleek buruturiko landa oharrak erabili dira. Lorturiko emaitzen artean, autoritatearen galeraren sentsazioak sortzen dituen tentsio eta egonezin egoerak azpimarra daitezke.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan ingeles irakasleen oinarrizko prestakuntzaren inguruan azterketa bat egingo dugu. Horretarako, Suediako Stockholms Universitet eta Bilboko Irakasle Unibertsitate Eskolan eskaintzen diren bi kurtsoren arteko konparazioa burutu dugu.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburua, egungo gizarte eta hezkuntzaren desoreka digitala egiaztatzea eta horri aurre egiteko proposamen bat planteatzea izan da. Hori burutzeko, irakasle talde bati Informazio eta komunikaziorako Tresnen (IKT) inguruko galdera batzuk egin zaizkie, teknologia berriekiko haien jakintza, prestakuntza eta erabilera zeintzuk diren ezagutzeko. Jasotako emaitzak aztertu dira eta irakasle hauen ezjakintasun maila baliabide teknologiko berritzaileekiko altua dela ondorioztatu da, haien gaitasun digitala oso baxua izanda. Hori dela eta, arazo horri irtenbide berritzaile bat bilatu zaio, Lehen Hezkuntzako irakasleen prestakuntzara bideratutako tutorial ezberdinak sortu direlarik, web 2.0-ko baliabide batzuen erabilera zein den azalduz.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gure gaur egungo gizarte globalizatuak, internazionalki komunikatzeko beharra areagotu du, eta horregatik atzerriko hizkuntzak ikastea ezinbestekoa bihurtu da. Eskola errealitatearen isla denez, behar horri aurre egiteko, gero eta gehiago dira irakaskuntza eleaniztuna garatzeko ikuspegi metodologikoak. Ikuspegi metodologiko hauen artean, CLIL/HEBI eta HTB dira garrantzitsuenetarikoak. HEBIk hizkuntzak eta edukiak batera ikasteari egiten dio erreferentzia, eta HTBk curriculumeko hizkuntzen programazio adostuari. Lan honetan metodologia hauen nondik norakoak aztertzen dira, baita hauek ikastetxe batean nolako ibilbidea izan duten eta nola lantzen diren ere. Azken honetan ikastetxearen eta ikasleen aldetik HEBIrekiko dagoen jarrera aztertzen da, galdetegi batzuen bitartez.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Bernard Aucouturier pedagogoak sortutako praktika psikomotorrak, bide motrizetik abiatuta, haurraren heltze psikologikoa helburu duen metodoa da. Haurra bere garapenean ulertu eta lagundu ahal izateko psikomotrizitatearen beharraz kontziente izanik eta Aucouturier metodologia abiapuntutzat hartuta, lan honetan, hezitzaile bakoitzari bere praktika hobetzeko eta horren inguruan hausnartzeko erreferentzia markoa eskainiko zaio. Horretarako, bi urteko gela bateko irakaslearen esku hartzearen analisiaren bidez, jardunaren egokitasuna ebaluatzearekin batera, esku hartzea hobetzeko proposamena eskainiko da. Izan ere, hezitzailearen oinarrizko funtzioa praktika psikomotorrean modu ez zuzentzailean esku hartzeko egoerak sortzea da, horretarako formakuntza pertsonal eta profesional sendo eta zorrotza ezinbestekoa izanik.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honekin bilatu nahi izan dugun helburu nagusia irakasleek generoaren berdintasunean oinarritzen duten bere jardun praktika ezagutzea izan da. Horretarako, hainbat adituren hitzak kontuan izanik, eskolek eta bertako irakasleek genero estereotipoen desagerpenean betetzen duten funtzioa aztertu dugu eta diagnostiko txiki bat egin dugu, Haur Hezkuntzako ikasgela batean ikerketa ez-parte hartzaile bat aurrera eramanez eta zenbait elkarrizketa eta dokumentu analizatuz. Lortutako emaitza eta datuekin ondorioak atera ditugu lan hau, etorkizunera begira, hezkuntza hezkidetzailea lortzeko lagungarria izango delakoan.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Gradu Amaierako Lan honetan, Lehen Hezkuntzako talde batean ikasleen parte-hartzea eta harremanak aztertu, eta hauek hobetzeko musikan oinarritutako lau proposamen didaktiko planteatzen dira, ikerketa-akzioaren bidez batetik besterako birmoldaketak eginez. Hainbat autoreen esanetan, musika harremanak sustatzeko baliabide eraginkorra da. Era berean, ikasleen zein irakaslearen arteko harremanak positiboak izanez gero, ikasleak ondo eta eroso sentitu, eta eguneroko jardueretan jarrera aktibo eta baikorragoaz arituko dira. Lortutako emaitzen aurrean, baiezta daiteke taldean hitz eginez parte hartzeko zailtasunak dituzten ikasleak musikaren bidez harremantzeko erosoago sentitu direla.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gizarteak jasandako aldaketak direla eta, eskolatze goiztiarrak nabarmen egin du gora azken urteotan. Haurrak bere biziko lehen hilabeteetan gurasoengandik aldendu eta haur eskolara joan beharra dauka. Hala ere, lehen haurtzaroko edo 0-3 urte bitarteko haurren premiak ez dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko haurren beharrizanen berdinak eta, ondorioz, gure hezkuntza sistema egoera berri horretara egokitzen jarraitu beharra daukagu. Lan honetan haurra behatu eta tratatzeko eredu ezberdin bat aurkeztuko da, Emmi Pikler pediatrak sortutakoa eta Lóczy-n aurrera eramaten dena. Horretarako, Pikler-Lóczy pedagogia horretako atal batean, hots, eguneroko zaintzetan murgildu eta horiek sakon aztertzeari ekingo diogu. Eredu hori gure eremuko haur eskolakoetatik aldendu arren, gure jardunbidea birplanteatzeko aukera paregabea eskaintzen digu.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]XX. mendearen azken bi hamarkadetatik hona jendartean gertatu diren aldaketek, Lanbide Heziketaren (lan merkatura bideratzeko langileen prestakuntza oinarri duen heziketaren epe gisara ulertuta) planteamendua birpentsatu beharra ekarri dute. Dinamikoa eta aldakorra den jendarte honetan, Lanbide Heziketari bere hezkuntza jardueraren gaineko gogoeta egin beharra suertatu zaio, eta baita zer eta nola irakatsi lanbidea garatzea helburu duten ikasleei bezalako galderei erantzuna eman ere. Ingurumari honetan konpetentzia kontzeptua eta haren inguruko esperientziak eta metodoak garatu dira hala nazioartean nola Euskal Herrian. Master Bukaerako lan honetan Lanbide Heziketan aurrera eraman den irakasleen etengabeko prestakuntza programa baten azterketa egin dugu. Horretarako, berrikuntza eta kalitatea sustatzeko zeregina duen Tknika zentroak zuzendu eta gidatutako Ikaskuntza Agertoki Berriak prestakuntza programan parte hartu duen Tolosaldeko Lanbide Institutua aukeratu dugu, kasu azterketaren ikuspegia erabiliz. Azken xedea, laburki, irakasleei konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza aukera didaktikoak eskaini eta haiei buruzko gogoeta egitea da, gero praktikara eraman ditzaten. Gure ikerlanaren helburua, berriz, programa horren asmoak praktikan nola ebazten eta gauzatzen diren ikustea da, prozesuan engaiatuta dauden pertsonen bizipenetatik abiatuta. Hurbilketa kualitatibo eta interpretatibo honetatik lau irakasle elkarrizketatu ditugu eta haien igurikapen, kezka eta bestelakoak jasotzen saiatu gara. Ondorio nagusienak, honakoak: (i) konpetentzien bidezko irakaskuntza-ikaskuntzaren potentziala oso nabarmena dela ikusten dutela elkarrizketatuek, (ii) gogo eta motibazio handia dutela, (iii), ikastetxean, euren egunerokoan, zailtasun eta oztopo andana topatzen dutela, (iv) zailtasunak kasu batzuetan metodologia berari dagozkion arren beste askotan ikasleak eurek ez dutela aldaketarako borondate handirik atzematen da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): De 31 a 40 horas.Nivel educativo: Grado

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Este artículo se puede encontrar en castellano en la revista Cuadernos de Psicomotricidad, nº 29,(2005) titulado Resonancias, y nº 30, (2005) titulado Palabras enraizadas.