13 resultados para inklusioa
Resumo:
Aniztasun funtzionala duten pertsonen hezkuntzaren inguruko GALa da hau. Hezkuntzak arlo honetan izan duen ibilbidea ezagutu ostean, EAE eta Irlandako hezkuntza sistemak aztertzen dituena. Ikerketa lana da hau eta gaiaren inguruko azterketa bibliografiko sakona izateaz gain bi herrialdeetan datu bilketa egin izan da, bi herrialdeetako irakasleak betetako galdetegien bitartez. Tresna hauen helburua batzuen zein besteen jarrerak ezagutzea eta konparatzea zen, hauen garrantziaz jabetuz. Ikerketa lanaren ostean bi herrialdeek heziketa berezia ulertzeko bi modu desberdin dituztela azaleratzen da: EAEn integraziotik inklusiora bidean gauden bitartean, Irlandan kontraesan ugari daude; izan ere, inklusioa bultzatu nahi da, baina eskola bereziak mantenduz. Irlandan badute zer aldatu, baina bertan ere badugu. Inklusioa da jarraitu beharreko bidea; ez da erraza izango, baina aniztasun funtzionala duten haurrekin elkar bizitzea aukera bat da eta guztiok izan gaitezke irabazle.
Resumo:
[eus] Gradu Amaierako Lan honek Haur Hezkuntzako etapan familia aniztasunari ematen zaion trataera aztertzea du helburu. Horretarako Bilboko Elizbarrutiko ikastetxe zehatz batean kasu ikerketa bat egitea erabaki da. Azterketaren ardatza ikastetxearen izaera konfesionala familia eredu berrien aniztasuna lantzeko zenbateraino traba izan litekeen frogatzea izan da. Ikerketarako erabilitako metodologia kualitatiboa izan da, eztabaida taldea, elkarrizketa sakonak, behaketak eta edukien analisien bidezko teknikak nagusiak izanik. Teknika horien bitartez lortutako informazioaren inguruan zenbait ondorio atera dira eta, azkenik, horiek guztiak kontuan harturik hobekuntzarako proposamena planteatu da.
Resumo:
Ondorengo lerroetan eskolan ikasleen garapena sustatzeko orduan kontuan hartu diren alderdiak aztertuko dira. Alde batetik urteetan zehar inteligentzia kognitiboa garatzea garrantzitsuena denaren ikuspuntuaren azalpenak agertzen dira, baita hau neurtzeko sortu ziren lehenengo probak aipatu ere. Bestetik, ikaslearen garapen integrala sustatzeko bidean, inteligentzia anitzen agerpenarekin alderdi emozionala garatzeari eman zitzaion garrantzia azaltzen da. Ondoren, ikaslearen garapen emozionala sustatzeko bidean hezkuntza emozionalaren inguruko ideiek ikasleen garapen integralari egiten dioten ekarpena azalduko da. Azkenik, teorikoki jorratutako ideiak praktikara eramango dira eskolako errealitaterako sekuentzia didaktikoa sortuz, testuinguru konkretu bateko ikasleengan garapen integrala bermatuko duen alderdi emozionalaren lanketa dramatizazioaren bitartez emanez.
Resumo:
Gizarte Hezkuntzako Gradu Amaierako Lanaren barruan kokatzen den lan teoriko honek, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren gaineko informazio iturri esanguratsuenetarikoak kontuan harturik, bere izaera inklusiboa berrestea du helburu. Horretarako, metodo berritzaile honen argibide kontzeptualak azaltzeaz batera, prozesu demokratizatzaile eta inklusibo bat ematea posible egiten duten gakoak argitu eta bazterketari aurre egitea ahalbidetzen duen jabekuntza prozesuaz eta kapital soziala bereganatzeko moduaz idatzi da. Jendarte eraldaketa gizarte hezitzaileen lanbidearen eginbeharretako bat izanik, asmo hau lortzeko bide berrien emariak jaso beharko liratezke. Arrazoi horregatik, zerbitzu solidario bat eskaintzearen bitartez, ezagutzak areagotzea eta transformazio prozesu bat abian jartzen duen metodologia honen garrantziaz ohartarazten da.
Ikas-Komunitateak: solasaldi dialogiko literarioak eta irakur-laguna, Etxebarriko Kukullaga eskolan.
Resumo:
[EUS] Egungo informazioaren gizartean, etengabeko aldaketa sakonak jasaten eta sortzen ditugu, halaber gure gizabanako harremanetan ere. Hala ere, hezkuntzak oraindik ez du aldaketa handirik egin, izan ere, nahiko estatikoa izaten jarraitzen du eta bertan ematen diren harremanak zeharo hierarkikoak dira. Honengatik guztiagatik, ikerketa honen xede nagusia, Ikas-Komunitateak eta honen barruan dagoen Etxebarriko KUKULLAGA LHI (Bizkaia) aztertzea izango da. Horrez gain, eskolarekin batera diseinatu dudan proiektua aurkeztuko dut, zeinean Ikas-Komunitateen bi jarduera burutzen diren: irakur-laguna eta solasaldi dialogiko literarioak. Bertan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta 5 urteko ikasleek parte hartu dute. Aipatzekoa da lortutako emaitzak guztiz baikorrak izan direla eta epe-laburrerako ezarritako helburuak lortu direla. Horrez gain, epe-luzerako helburuak hein handi batean beteko direla aurreikusten da. Beraz, argi dago, zentroetan antolakuntza egoki bat ematen bada, Ikas- Komunitateen proiektuarekiko inplikazioa badago eta komunitatearen kohesioa lortzen bada, hezkuntza sistema hein batean alda daitekeela. Hori gertatuz gero, edozein motatako pertsonak hezkuntza emaitzarik onenak lor ditzake eta baita informazioaren gizarte honetan jarduten ikas dezake ere.
Resumo:
[spa] Este trabajo se centra en las tertulias literarias dialógicas calificadas como prácticas educativas de éxito para fomentar la inclusión y la transformación social desde el sistema escolar. Contextualizando estas actividades dentro de la educación inclusiva y abordando los principios del aprendizaje dialógico, se analiza la metodología de las mismas para presentar una propuesta de intervención en el CEP Juan Bautista Zabala. Todo ello con el objetivo de implementar esta estrategia exitosa y evaluar la actividad desde la perspectiva de la metodología comunicativa crítica, es decir, otorgando especial relevancia a las opiniones de los protagonistas sobre la experiencia vivida.
Resumo:
Burutu dudan GRAL lan hau hezkuntza arloan kokatzen da eta lan honetan unibertsitatean irakatsi dizkiguten ezagupenak aplikatu nahi izan ditut. Gaiaren inguruko azterketa sakona egin ondoren, lana Getxoko Aixerrota instituturako proiektu baten proposamena da. Proiektu honen bidez bilatzen dena hain zuzen Aixerrotara ailegatuko diren aurre-nerabeak ikastetxera heldu aurretik elkar ezagutzea eta bide batez haien ahalmen pertzeptibo-motorea garatzea da. Egitasmoaren oinarrian joko-jolasak daude eta haien bidez ume taldeen elkareen arteko ezagutza eta inklusioa sustatuko dira garapen pertzeptibo motorearekin batera. Umeak Lehen Hezkuntzako eskolatik Bigarren Hezkuntzako ikastetxera igarotzean ume sentitzetik nagusi sentitzera pasatzen dira. Aldaketa handiak ematen dira umeen bizitzetan, hala nola: ikastetxe berria, lagun berriak, beste sexuarekiko interesak…Aldaketa hau gogogorra izaten da askotan, ume batzuk berehala ohitzen dira, baina beste batzuk zailtasunak dituzte egoera berrira moldatzeko. Nire proiektuaren bidez nagusiki bi helburu zabal landu nahi ditut: Batetik Aixerrota ikastetxera joango diren umeen sozializazioa eta inklusioa ahalbidetu nahi dut joko jolasen bidez. Bestetik oraindik osatu gabe dagoen gaitasun pertzeptibo motorearen garapena sustatu nahi dut joko jolasetan oinarrituta. Ideia honekin Aixerrotara joango diren ikasleen eskoletan, (Andra Mari, Berangoko eskola, Geroa, Zabala) 6. mailako ikasleak harremanetan jarriko ditugu, hau da joko jolasetan oinarritutako programa bat jarraituko da, lau eskoletako 6. mailako ikasleak harremanetan jarriaz. Garrantzitsua iruditzen zait Aixerrota bezalako ikastetxe handi batean honelako proiektu bat aurrera eramatea. Nahiz eta zaila eta nekeza izan eskolak harremanetan jartzea, guztiz beharrezkoa da nire ikuspuntutik proiektu hau edo antzekoren bat gauzatzea, umeengan barneratzen diren balio eta gaitasunengatik.
Resumo:
Proiektu hau Udarregi Ikastolako inklusibitate mailaren ingurukoa da. Lanaren zergatia ulertzeko arazoaren muinera joan behar dugu, hau da, baztertzearena. Inklusio falta horretan batez ere, arazoak eta urritasunak dituzten pertsonak dira eragin handiena jasaten dutenak. Heziketa Fisikoan ere, sarritan gaitasun jakinak dituzten ikasleak baztertzera jotzen da, eta proiektu honekin hori ekiditea lortu nahi dugu aldaketa txiki batzuk eginaz. Proiektuaren lehen pausua baztertuak dauden haurrak edota inkluituak ez daudenak identifikatzea da, eta horretarako behaketaren metodoa erabili dugu. Taula baten bidez ikasle bakoitzaren inklusio maila aztertu dugu, eta kaltetuenak suertatzen diren haurrei laguntzea erabaki dugu inklusiorako prozesu honetan. Haur hauek ez daude zeharo baztertuak, baina uste dugu beharrezkoa dela inklusio osoa ematea, ikasketa prozesu bateratua eta progresio egoki bat izan dezaten. Ariketa moldagarriak planteatzen ditugu, klaseko ikasle guztien ezaugarrietara egokituta eta batez ere inkluituak ez dauden ikasle hauen ezaugarrietan fokatuz. Klase horretan ematen den bazterketatik abiatuta, berak jasotako bazterketa eta ez gaitasun maila moldatu dezakegu gero gizartean aplikatu ahal izateko. Interesgarria da, ikasle guztiei ohartaraztea, ariketa eta une jakin batzuetan edonor aurki daitekeela muga edota zailtasun baten aurrean, ez gaixotasun edo urritasuna dutenak bakarrik. Azken finean, batez ere heziketa fisikoan eta jarduera fisikoan trebea sentitzea integrazio eta sozializazio tresna bat da. Horregatik, arazoak dituzten ikasleentzako nolabaiteko moldaketak egiten badira saioaren barruan, hauen motrizitatearen garapena eta inklusioa bultzatuko dira. Beraz, hasteko, behar bereziak dituzten haurrei buruzko informazioa emango dugu eta zer den lortu nahi dugun inklusioa azalduko dugu. Ondoren, behin lortu nahi duguna jakinik, ikasleen azterketarekin jarraituko dugu, horrela, egin beharreko aldaketak zein diren jakingo dugularik. Azkenik, jasotako esperientzia ikusita, ikasle hauentzat programa pertsonalizatu txiki batzuk sortu ditugu. Hemen dituzten zailtasunak kontuan izanda, klaseetan egin beharreko aldaketak aipatzen ditugu. Behaketa hau aurrera eramateko ikastolako langileen laguntza ezinbestekoa izan da, beren laguntzarik gabe ezinezkoa izango baitzen behaketak behar bezalakoak izatea. Irakasleak prest egon dira une oro laguntza eskaintzeko eta beren saioetan behaketa lanak egiten uzteko. Gainera, beren atseden uneetan ere nire dudak argitzeko prest agertu dira eta honek asko lagundu dit lanarekin jarraitzeko orduan.
Resumo:
Gorputz hezkuntzaren eta Jarduera fisikoaren baliabideak erabiliz, kultura amankomun bat sortzea etorkin guztiekin. Horretarako anistazuna ez da izango oztopo bat, tresna emankorra baizik.
Resumo:
Azken hiru hamarkadetan, Euskal Autonomia-Erkidegoan aldaketa garrantzitsua eman da HPB (heziketa premia bereziak) duten ikasleei ematen zaien heziketa-erantzunean, laguntzaren behar orokor eta iraunkorrak aurkezten dituenari dagokionez bereziki. Gaur egun, ikasle hauek, LH eta DBH zentro arruntetan kokatutako gela egonkorretara joan daitezke. Gela hauetako curriculuma zabala eta malgua da eta ez dago era arauemailean Hezkuntza Sailagatik araututa. Gela horietan matrikulatutako ezgaitasuna duten ikasleek, eskola-ordutegi barruan, gorputz-hezkuntzako jarduerak egiteko eskubidea dute, bere etapako beste kideek bezala. Ikasle hauekin bultzatzen diren jarduera fisikoek bere bizi-kalitatea eta komunitatean bere inklusioa hobetzera orientatuta egon behar dute. Beraz, egokia izango litzateke zentro honen H.F. ikasleak jarduera horiek talde horrekin egiteko denbora espezifikoa bere ordutegian kontuan izan zezan . Ikasle horiek zentroaren bizitzan parte hartzeaz gain, institutuko irakasleek parte hartu behar dute mutil horien jardueretan. Inklusioak bere gain hartu behar ditu heziketa komunitatearen kide guztiak. GrAL honetan proposatzen eta justifikatzen da GH irakasleak irakasten duen kirola igeriketa izan dadila, ikasle hauen ezaugarriak kontutan hartuta eta fisiko, psikiko eta sozial mailan eragiten dituen onurengatik. Erabilitako metodoa analisi orokorrekotik kasu zehatz baten praktikara joatea izan da. Eusko Autonomia Erkidegoko HPBk duten ikasleei ematen zaien erantzun orokorra aztertzen hasi da gela egonkorretara heldu arte, bereziki Sopela BHI-ko G.H. kurrikuluma zehaztuz.
Resumo:
Umeen garapen psikologikoan bi oinarrizko faktorek eragiten dute, besteak beste: familia eta eskola. Hortaz, familia hain garrantzitsua izanda, horren kulturak lehen mailako papera hartzen du garapen horretan. Kultura ijitoa ikerketaren oinarri bezala hartuta, beharrezkoa da ume horien egoera behatzea. Hori dela eta, lan honek objektibo bikoitza dauka: kultura ijitoaren ohiturak zein eskolarekiko duen harremana ezagutzea eta eskolaratze arrakastatsuaren klabeak lortzea. Eskola, gizartearen ordezkari bezala, pertsona guztien eskubideak betetzen dituen berdintasunezko gizarteak sortzeko oinarrizko eta erantzukizunezko bidea da.
Resumo:
[es] El ejercicio de una ciudadanía plena y autónoma con deberes y derechos, es un factor fundamental para asegurar la inclusión de las personas. En este Trabajo de Fin de Grado, se analiza y pone en evidencia la situación de desigualdad que tienen las personas con parálisis cerebral para constituirse como una ciudadanía de pleno derecho. Con este objeto, se ha realizado un diagnóstico de dicha situación en el Territorio Histórico de Bizkaia, recogiendo datos de diversas fuentes tanto bibliográficas como sobre el terreno. De acuerdo a las conclusiones obtenidas, se presenta un diseño metodológico de intervención para empoderar a las personas con parálisis cerebral como una ciudadanía autónoma, con derechos y deberes sociales.
Resumo:
140 p.