19 resultados para errendimendua


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Proiektu honen helburu nagusia hirigune batean LTE teknologiaren errendimendua aztertzea da. Hau lortzeko, OMNeT++ eta SUMO softwareak batera lan egiteko integratu dira; horrela, konexio-puntu batekin LTE komunikazio bat abian duen ibilgailu baten edo gehiagoren ibilbideak simulatzen dira, atzerapena edo pakete-galera bezalako parametro esanguratsuak neurtzeko. Lortutako emaitzen laguntzaz, LTE teknologiaren kapazitatearen mugak aztertuko dira, erabiltzaileei QoS minimoa bermatzen diotenak zehaztuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburua enpresaren estrategia konpetitiboak Errendimendu Altuko Lan-Sistemen (EALS) ezarpenean zeresanik izan dezakeen aztertzea da, hau da, sistema hauen ezarpenean faktore baldintzatzaile bezala jokatu dezakeen edo ez analizatzea. Giza Baliabideen Zuzendaritza Estrategikoaren esparruan ikerketa asko egin dira “praktika onenen” potentzialtasunean estrategia konpetitiboaren jokaera aztertu dutenak, zehazki, Giza Baliabideen Zuzendaritza-Errendimendua binomioan duen eragina ikertu dutenak. Baina hauetan batez ere bere izaera moderatzailea aztertu da ikuspegi kontingentean oinarrituz. Izaera baldintzatzaile hau aztertzeko helburuarekin, lehenik eta behin literaturaren azterketa egiten dugu. Giza Baliabideen Zuzendaritza eta estrategia konpetitiboen arteko harremana lant zen duten ereduak berrikusten ditugu eta estrategia hauek EALS-kin erlazionat zen dituzten lanak ere kontutan hartzen dira. Ondoren, eta bereziki Porter-ek (1985) proposatutako estrategia konpetitiboei buruzko tipologian oinarritzen den eredua aztertuz, bertatik eratortzen diren konklusioak proposatzen dira. Horrez gain, aurrera begira EALS-n ikerketa ildo honetan sakondu beharko liratekeen urratsak proposatzen dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Nabigazioa robot mugikorretan eta pertsonen jarraipenerako sistema baten ebaluazioa

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburua: Ikerketa honen helburu nagusia kadete eta jubenil futbolarien arteko ezberdintasunak analizatzea izan zen azelerazio, norabide aldaketa, jauzi bertikal eta jauzi horizontal gaitasunetan. Metodoak: Lagina Romo Futbol Club-aren 34 futbol jokalarik osatu zuten, denak gizonezkoak (16,03 ± 1,22 urte, 1,73 ± 0,07 m, 66,86 ± 7,65 kg, 22,21 ± 1,91 kg.m-2). Lagina bi taldetan banatu egin zen, lehiatzen zuten kategoria kontutan hartuta. 1.taldeak (KAD) Kadeteen Euskal Ligan jokatzen zuen (15,12 ± 0,70 urte, 1,71 ± 0,07 m, 63,06 ± 6,66 kg, 21,48 ± 1,56 kg.m-2), 2.taldeak (JUB) Jubenilen Nazional Ligan egiten zuen bitartean (16,94 ± 0,90 urte, 1,76 ± 0,07 m, 70,65 ± 6,77 kg, 22,93 ± 2,00 kg.m-2). Testak bi egun ezberdinetan burutu egin ziren eta jokalariek ez zuten intentsitate altuko jarduerarik egin frogen aurreko bi egunetan. 1.egunean, asteartea, jokalari guztien datu antropometrikoak hartu ziren eta azelerazio gaitasuna, norabide aldaketa gaitasuna (CODA) eta jauzi horizontala (HJ) neurtzeko testak burutu ziren. 2.egunean, osteguna, salto bertikalari (VJ) dagozkion frogak eraman ziren aurrera. Emaitzak: Azelerazio gaitasunean ezberdintasun esanguratsuak eskuratu ziren kadeteen eta jubenilen artean. Hala ere, MAT testan lortutako emaitzak antzekoak izan ziren bi taldeetan. Ezberdintasun esanguratsuak eskuratu ziren elastizitate indizean (IE) eta efektuaren tamaina altua edo moderatua izan zen VCMJ eta CMJAS frogetan. Ezberdintasun esanguratsuak aurkitu ziren bai HCMJ jauzian zein H3BT jauzian jokalari kadete eta jubenilen artean. Konklusioa: Ikerketa honetan kategorien arteko ezberdintasunak aurkitu ziren (kadete eta jubenil) azelerazio gaitasunean, baina ez norabide aldaketa gaitasunean. Jauzi gaitasunari dagokionez, jokalari jubenilek jauzi horizontal gaitasun handiagoa eskuratu zuten. Hala ere, ezberdintasun hauek ez ziren ikusi jauzi bertikal mota guztietan. Kontra mugimendurik gabeko jauzi bertikal testan (VSJ), emaitzak antzekoak izan ziren adin ezberdinetako jokalarien artean. Emaitza hauei erreparatuz, interesgarria izan daiteke azelerazio (5 eta 15 m), luzatze-laburtze ziklodun jauzi bertikal (VCMJ eta VCMJAS) eta jauzi horizontal (HCMJ eta H3BT) testak erabiltzea errendimendua analizatzeko futbolari gazteetan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[ES]El objetivo de este proyecto ha sido desarrollar una herramienta software que permita medir el rendimiento de redes con tecnología móvil 4G, también conocida como LTE. Para ello se ha creado un sistema software que está compuesto por una aplicación móvil y un servidor de aplicaciones. El sistema en conjunto realiza la función de recoger indicadores de calidad de la red móvil de diversa índole, que posteriormente son procesados utilizando herramientas software matemáticas, para así obtener gráficas y mapas que permiten analizar la situación y el rendimiento de una red 4G concreta. El desarrollo del software ha llegado a nivel de prototipo y se han realizado pruebas reales con él obteniendo resultados positivos de funcionamiento.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Gaur egungo sareetan egunetik egunera garraiatzen den paketeen trafikoa handituz doa eskariak horrela behartzen duelako. Beste alde batetik, gure sareen eta batez ere sare pribatuen segurtasuna gero eta garrantzitsuagoa da, bertan dauden datuen eskuragarritasuna mugatze aldera. Ondorioz segurtasun teknika hauek aplikatzeko ahalik eta denbora gutxien erabiltzea garrantzitsua da sareak duen datu garraiorako errendimendu altua manten dezan, segurtasuna bermatua. Proiektu honetan, enpresa eta erakundeetan oso arruntak diren firewall, segurtasun tekniken inguruko azterketa egingo da. Firewall ezagun baten eta driver baten arteko integrazioa burutuko da firewallak sarean duen errendimendua hobetze aldera.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[ES]Este estudio tiene como objetivo analizar el rendimiento de diferentes aplicaciones ITS sobre el protocolo de movilidad de redes NeMHIP, el cual garantiza un alto nivel de seguridad y de calidad de servicio. En primer lugar, se seleccionarán las diferentes aplicaciones. A continuación, se identificarán los parámetros más significativos para medir el rendimiento y se definirá un plan de pruebas y un escenario. Posteriormente se realizarán las medidas con las aplicaciones previamente seleccionadas, y por último se analizarán los resultados obtenidos para determinar la eficiencia de cada aplicación sobre el protocolo NeMHIP.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[ES]En este documento se tratará de recopilar toda la información y documentación que ha sido necesaria para la correcta elaboración del proyecto que estamos llevando a cabo. El objetivo final del mismo consiste en el diseño y análisis de un reflectoarray que trabaje en banda L, pero cuyo diseño sea adaptable a otras bandas de funcionamiento existentes. Estará destinado a la transmisión de una señal de modo que resulte un sistema que optimice tanto rendimiento como coste. Para ello, en este documento se recogen aspectos como: análisis teórico de funcionamiento, resultados de simulaciones, planificación de tareas, etcétera, es decir, todo lo necesario para finalizar con éxito el proyecto, logrando los objetivos previamente establecidos.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honen abiapuntua, goi errendimenduko emakumezkoen futbol partida batean ematen diren korner errutina ezberdinak aztertu eta horietatik eraginkorrenak diren ekintza eta jokaldiak identifikatzea izan da. Ikerlanean, hiru denboralditan zehar (2012-2013; 2013-2014; 2014-2015), Espainiako emakumezkoen futboleko lehenengo mailako, hau da Superligako taldeek 51 partidutan burututako korner jaurtiketak aztertu dira. Horretarako erabili den metodologia, bideo analisi eta analisi notazionala izan dira. Bideoan jasotako informazioa, aldagai guztiak kontutan hartzen dituen taula berezi batzuetan bildu dira. Horietan, jokatutako partidua, partiduko unea (0’-15’; 15’-30’; 30’-45’; 45’-60’; 60’-75’; 75’-90’), kornerra jaurtitzeko aldea (eskuin edo ezkerra), jaurtiketa gauzatutako hanka (eskuina edo ezkerra), jaurtiketa gauzatzeko modua (luze edo motza), jaurtiketaren helmuga puntua (lehenengo zutoina, erdira edo bigarren zutoina) eta azkenik, jaurtiketaren eraginkortasuna mailakatu da (gola, errematea atera, errematea atetik kanpora, aurkariak urrundu, aurkariak kanpora bota edo jaurtiketa kanpora) aldagaiak bereizi dira. Tauletan jasotako datu guztiak Microsoft Excel eta IBM SPSS statistic 23 programan bildu dira ekintzen deskribapena (bataz besteko eta desbideratze estandarra), frekuentzia (kopuru eta portzentajeak) eta aldagaiek eraginkortasunarekin duten erlazioa ateratzeko. Emaitzek adierazten dutenez, bataz beste 7,88 korner jaurtiketa burutu dira 56 partidutan 2,97ko desbideratze tipikoaz, horietatik bi kasutan bakarrik lortu da jokaldia golean amaitzea eta jaurtiketen %22,89an errematatzea. Gainera, korner jaurtiketen bidez, talde erasotzaileek gol aukera gutxi sortzen dituztela ikusi da. Baita ohiko errutinak luzez jaurtitzea, lehenengo zutoin aldera eta eskuin hankaz direla ere. Emaitzak ikusita ondoriozta daiteke, korner jaurtiketak erasoko egoeran gehiago landu beharko liratekeela eraginkortasun handiagoa lortu eta gol aukera gehiago sortzeko. Hitz gakoak: futbola, emakumeak, goi errendimendua, partidu analisia, kornerrak, analisi notazionala.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Gaur egun, Europa mailan European Rail Traffic Management System (ERTMS) seinaleztapen-sistema bateratua hedatzen ari dira trenbide sare desberdinen arteko elkar eragintasuna bultzatzeko. Proiektu honen helburua da ERTMS sistemaren barneko ETCS protokoloa hedatzea simulazio hibridodun ingurune batean, ERTMS sistemaren hedatzea azkartuko duten erakusleak sortuz. Horretarako, OPNET simulagailuaren System-in-the-loop erreminta erabili da. Erreminta hau baliatuz ETCS protokoloaren pakete errealak ingurune simulatuan integratzeko funtzioen liburutegi bat idatzi da. Amaitzeko, liburutegi hori baliatuz ETCS protokoloak sareko arazoen aurrean duen errendimenduaren analisi bat burutu da eta liburutegi berri horrek pakete errealak simulatuetara itzultzean (eta kontrakoa) duen errendimendua zein den aztertu da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektu hau, atletismoko abiadura frogatako eta bereziki atletismoko 100 metroko frogako korrikalarietan zentratzen da. Honela, korrikalari hauen artean bi poblazio ezberdinduko dira, hauen azterketa biomekanikoa eginez eta euren arteko ezberdintasunak ikusiz. Hasiera batean, lanak marko teoriko txiki bat aurkezten du, biomekanika zer den azalduz eta biomekanikak kirol munduan duen garrantzia aipatuz. Ondoren, biomekanika kirolarekin eta abiadura lasterketarekin harremanetan jartzen ditu, gai nagusia izanen den atalerako sarrera txiki bat izanik. Jarraian, abiadura lasterketan garrantzitsuak izanen diren parametro batzuk aurkezten dizkigu, hauek justifikatuz eta definituz. Hauekin, bi poblazio ezberdinen zenbait datu aurkeztuko dizkigu parámetro horietako bakoitzean. Azkenik, parametro hauek elkarrekin alderatzen ditu T de student izeneko testaren bidez. Honela, elkarren artean ezberdintasunak dauden esaten du lan honek eta lan hau lortu nahi den arloan erabiltzeko baliagarria den argitzen du.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Kapital sozialaren ikuspegian oinarriturik eta kotizatu gabeko 172 familiaenpresa espainiarren lagin bat erabiliz, barne hartuz enpresan kudeaketa-funtzioak betetzen dituzten pertsona elkarrizketatu bi eta guztira 344 galdetegi izanik, uste dugu kapital sozial familiarrak bitartekari gisa balio duela kapital sozial ez-familiarraren eta enpresaren jardueraren artean. Gainera, gure emaitzek kapital sozialaren ulermena familia-enpresatik haratago hedatzen dute, erakundeek talde sozial nagusi baten presentzia ezaugarritzat duten testuinguru batean.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Existe una versi??n en espa??ol, con el t??tulo "Segundo Informe de la Evaluaci??n PISA 2003. Resultados en Euskadi. Proyecto para la Evaluaci??n Internacional de los Estudiantes de 15 a??os en Matem??ticas, Lectura, Ciencias y Resoluci??n de problemas"

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Existe una versi??n en espa??ol, con el t??tulo "Proyecto PISA. Ejemplos de ??tems de Conocimiento Cient??fico"