996 resultados para ez konparatzeko


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lanaren helburuak haur ospitaleratu eta erizainen arteko komunikazioaren ezaugarriak eta hau hobetzeko neurriak eta haurren antsietatea eta sintomatologiaren kontrola hobetzeko komunikazioa eta honekin erlazionatutako estrategiak aztertzea dira. 6-12 urte bitarteko ume ospitaleratuek pairatzen duten antsietatea murrizteko komunikazioak duen eragina lantzen duten artikuluen berrikuspena egin da azken 10 urteetan idatzitako artikuluak bilatuz. Haurrek berez ospitalak eragindako estresa murrizteko gaitasunik ez dutenez, erizainarekin bideratzen duten komunikazioa eta honekin batera erabilitako beste teknika batzuk oso eraginkorrak direla antsietatearen murrizketan ondorioztatu da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Migraina gure gizartean prebalentzia handia duen gaixotasun neurologiko bat da. Berrikuspen bibliografiko honek gaixotasun honi tratamendu prebentibo eraginkor bat topatzea du helburu. Lehenik eta behin tratamendu prebentiboa jasotzeko bete beharreko baldintzak aztertuko dira, era beran tratamenduaren hasieran lagungarriak izan daitezkeen zenbait gomendio emanez. Azken urteotan ikertuak izan diren lau farmako familia dira nagusienak: betablokeanteak, antiepilekektikoak, antidrepesiboak eta kaltzioaren kanal blokeatzaileak. Hala ere farmako talde hauetako medikamentu guztiak ez dira lehen mailako aukerako farmakoak izango. Betablokeanteen artean propanolol eta metoprolol nagusitzen dira migrainen tratamendu profilaktikotzat erabiltzeko orduan. Antiepilektikoen artean topiramato eta azido valproikoa gailentzen dira. Eta azkenik lehen mailako farmakotzat flunarazina, kaltzio kanal blokeatzailea nabarmentzen da. Bigarren mailako farkamoak amitryptilina eta venlafaxina antidepresiboak, bisoprolol eta timolol betablokeatzaileak izan daitezke. Azkenik, hirugarren mailako aukerako farmakoak migrainen profilaxiarako candasartan, lisinopril, toxina botilunikoa, ferverfew, magnesioa, koentzina Q10 eta rivoflavin proposatzen dira. Hala ere, tratamendu farmakologikoaz gain, terapia naturalen eraginkortasuna aztertu nahi da berrikuspen honetan. Emaitza positiboak agertu dira zenbait tratamendu ez farmakologikoetan, haien artean: biofeedback, akupuntura eta dietaren maneiua. Azkenik erizainak pazientearen heziketan izan dezakeen garrantzia aztertuko da. Alde batetik gaixotasuna eta tratamenduari erlazionatutako heziketa emanez, eta bestetik migrainan eragina izan dezaketen zenbait bizi ohituren aldaketa sustatuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Paziente paliatiboak, heriotzera hurbilduz doazen heinean, hainbat erabaki hartzera behartuta ikusten dute euren burua. Horrekin erlazionatuta, kalitatezko adierazle bezala, hiltzeko lekuaren aukeraketa aurkituko litzateke. Hau, urteekin eraldatuz joan da, aukera gehiago zabalduz gaixoari. Helburuak: paziente paliatiboak, Europa mailan, hiltzeko aukeratuko luketen lekuaren eta azkenean hil egiten diren lekuaren arteko bat etortze mailaren analisia. Horrez gain, kongruentziarik ematen ez den kasuetan, zeintzuk faktore esku hartzen duten aztertu da. Diseinua: bibliografiaren berrikuspena. Metodoak: bilaketa bibliografiko bat burutu da datu base ezberdinetan (Pubmed, IME, Cuiden). Barne hartze eta baztertze irizpideak erabili ondoren, 24 artikuluren analisia egin da. Emaitzak: gaixo paliatiboen artean, etxean hil nahi duten eta bertan hiltzen direnak %48a dira. Bestetik, ospitalean hiltzen direnen artetik soilik %30ak hil nahi du bertan. Beste aukera posibleak, erresidentzia eta ospitale paliatiboa izango lirateke, eta bertan hil nahi duten eta bertan hiltzea lortzen duten pazienteen ehunekoa %75 eta %26.5ekoa izango litzateke hurrenez-hurren.Ondorioak: paziente paliatiaboak hil nahi duen lekuaren eta errealitatean hil egiten den lekuaren artean bat etortze adierazgarririk ematen ez dela ikusi egin da. Nahia eta gertatutakoaren arteko ezadostasun maila, hainbat faktorerekin lotura dauka, batez ere, faktore biopsikosozialekin. Hala ere, estatuen artean desberdintasunak ematen dira, kongruentzia mailarik onena Erresuma Batuak lortzen duela ikustaraziz. Beraz, oraindik ere, programa eta politika ezberdinen sustapena beharrezkoa izango da, bizi bukaeran horrenbesteko pisua hartzen duen erabaki honetan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Genero biolentziaren biktima diren emakume kasuak detektatu eta aurre egiteko osasun langileek daukaten garrantzia nabaria da. Helburua: argitaraturik dagoen bibliografiaren berrikuspen kritikoa eginez, erizainek eta bestelako osasun langileek genero biolentzian duten heziketa mailak kasuen detekzioan erlaziorik dagoen edo ez behatzea da. Metodologia: lehenik eta behin gaia finkatzeko asmoz bilaketa bibliografiko orokorra egin da. Ondoren, gai zehatzaren inguruko bibliografia bilaketa kritikoa egin da datu base desberdinetan. Lorturiko bibliografia guztitik aukeraketa egin eta azkenean hautatutakoekin gaia landu eta azkenik lanaren erredakzioa burutu da. Emaitzak eta diskusioa: Genero biolentzia kasuen detekzioa osasun profesionalek arlo horretan daukaten formazioarekin erlazionatzen da. Hala ere, orokorrean gehienek ez dute haien burua zera egiteko guztiz gai ikusten, beste batzuen artean formazio faltaren oztopoa sumatzeko dutelako. Ondorioak: genero biolentzian osasun profesionalek formazioa izatea ezinbestekoa da kasuen detekzio egokia burutzeko. Horrela, heziketa maila handituz, osasun profesionalek detekzioa egiteko gai izango dira, kasuen maneiu hobea lortuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Haur-obesitatea gorputzeko gantz kantitatea gehiegizkoa izateari deritzo. Gaixotasun epidemiko kontsideratu den arren, urtero, prebalentzia goraka doa. Eritasun honek ondorio latzak ekar ditzake, besteak beste, beste hainbat gaixotasun eragin baititzake. Hori dela eta, prebentzioan lan egitea da biderik onena, eta horretarako, haur eta gurasoak arrisku faktoreei buruz informatzea da bide zuzena. Lan honen bitartez, gaixotasun honen prebentziorako suertatu diren interbentzio eraginkorrak aztertu eta horietan erizainaren funtzioa zehaztu nahi dugu. Horretarako, 2010 urteaz geroztik argitaratuta dauden ikerlanetan, eraginkortasuna baieztatuta duten prebentzio-programak bilatu dira Pubmed eta Scopus datu baseak erabilita. Bilaketan, entseiu klinikoak eta berrikuspen sistematikoak kontuan hartu dira eta horietan burutatuko interbentzio eraginkorrak aztertu dira. Behin hori edukita, horietan erizainak duen funtzioa aztertu eta prebentzioan duen garrantzia analizatu da. Horretaz aparte, frogatu gabe dauden interbentzio-programak ere aztertu dira, nahiz eta daturik eraginkortzat eman ez den, erizainak barnebiltzen dituen betebeharrak zehazteko eta prebentzioan duen erabilgarritasuna aztertzeko. Hainbat entseiu kliniko aztertu eta gero, haur-obesitatearen aurkako programak eraginkorrak direla ondorioztatu da. Gainera, erizainak hauetan paper garrantzitsua du, kontrolen segimendua eta obesitatearen inguruko heziketa azaltzen baitu. Honek konfidantza eta segurtasun nahikoa ematen die guraso zein umeei eta obesitatea pairatzeko probabilitatea gutxitzen du. Beraz, heziketa eraginkorra izan dadin eta prebentzioan lan egin ahal izateko, erizainak batez ere eskolako testuinguruan ume eta gurasoei eragiteko dituen gaitasunak jorratu dira. Erizainak, heziketa egokia jasoz gero, aholkuak emateko, ohitura-osasuntsuak sustatzeko, azterketa fisiko zein psikologikoa egiteko, zalantzak argitzeko eta konfidantza bermatzeko gai da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

254 p : il, graf. col.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Jakin dakigunez, Heziketa Fisikoko irakasle moduan gure helburua ikasleen garapen integrala ematea da. Horretarako, prestatu eta proposatu beharreko edukiak ahalik eta osatuagoak lantzea ezinbestekoa bilakatzen da. Lan horretan, jakina da saio bakoitzean planteatutako ekintza edo jarduera guztiak jokaera motorrak osatutako aspektuak jaso edo landu behar direla. Ekintza hauek, arlo biologikoa, arlo emozionala, harremanen arloa eta arlo kognitiboa barneratzen dituelarik. Lan hau aurrera eramateko orduan, aldiz, arlo emozionalean oinarritu naiz, ikerketaren norabidea alderdi honetara bideratuz . Izan ere, lan honen bitartez alderdi emozionalari garrantzia emateaz gain, Heziketa Fisikoan duen garrantzia azpimarratzen da. Bertan, egoera motor bakoitzean (Psikomotoreak ala soziomotoreak; eta soziomotorretan aurkaritzakoak, lankidetzakoak eta, lankidetza-aurkaritzakoak) ematen diren emozio positiboak ikertzen dira. Ikerketa hau, Bilbon, Irala auzoko Gallego Gorria eskolako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei bideratu zaie. Guztira 64 ikaslek parte hartu dute. Ikerketako datuak jasotzeko prozedura ez da metodologia batean oinarritu, baizik eta metodologia kualitatiboaren zein kuantitatiboaren bitartez bideratu da. Horrela, ikerketa ezberdinak burutu eta emaitzak interpretatu ostean datu batzuk jaso ditut: Heziketa Fisikoak emozio positiboak eragiten dizkio ikasleei, jolas soziomotoreen eta psikomotoreen artean, emozio positiboak jolas soziomotorretan ematen direla, eta hauen barnean ematen diren esperientzia ezberdinetatik, ikasleek aurkaritzalankidetza jolasetan biltzen dituztela emozio positiboak.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Hizkuntzaren Prozesamenduan bada alor bat, testu anonimo bat emanda, eta anonimoak ez diren garai beretsuko testu multzo bat izanda, testu anonimoaren egile probableena zein den ebazten saiatzen dena. Lan honetan, egileen esleipenean egin diren aurrerapenak aztertu eta euskarara ekarri nahi izan dira. Zehazki, Bertsolari Txapelketa Nagusietako bertsoekin metodoa fintzea izango da helburua, eta gaur egungo bertsoen egileak zein diren asmatuko dituen sailkatzailea garatzea.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektu honen helburua Bilboko Ingeniaritza Eskolako tailer mekanikoan dagoen d??andrea etxeko ta-center 125 mandrinaketa buruaren zinematika eta erresistentzia ikerketa izango da.Lehenik d??andrea etxeak pasatako planoekin,buruaren modelizazioa egingo da hiru dimentsiotan, mekanismoaren funtzionamendua ulertzeko solid works 2008 programaren bitartez. Honekin mandrinaketa buruaren kalkulu zinematikoa egingo da barnean duen engranai tren epizikloidalak kalkulatuz eta konprobatuz. Amaitzeko erresistentzia kalkuluak egingo dira buruak jasaten dituen indarrekin. Nx7.5 elementu finito bidezko programaz modelizatuko da eta emaitza teorikoak proba esperimental batekin alderatuko dira

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektu honetan izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikor bat eraikiko da. Plataforma honek aurrera, atzera, eskumara eta ezkerrerako mugimenduak egingo ditu urrutiko aginte baten bidez bidalitako aginduen arabera. Plataforma mugikor hori beldar gurpilez mugitzen den plataforma bat izango da. Bi beldar gurpil izango ditu eta horietako bakoitza motor batez mugiaraziko da. Mugimendua ez da zuzenean motorretatik beldar gurpilera transmititzen, motor bakoitzak dagokion engranajeari transmitituko dio mugimendua. Bi engranaje tren izango dira beldar gurpil bakoitzean, eta azkenik mugimendua beldar gurpil bakoitzari transmitituko zaio.