808 resultados para ERE


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Azken bolada honetan osasun gastuaren hazkundea dela eta Estatuko Herri Administrazioan zein Autonomi Erkidego guztietan egonezin izugarria piztu da. Izan ere, gai honek zer ikusi handia du Ongizate Estatu ereduarekin. Ongizateren Estatuaren funtsezko neurritako bat osasun gastuak kontrolatzeko sistema on bat izatea da. Baina, horretarako ezinbestekoa da aurrekontuak egitura garbia eta arautzailea izatea. Beraz, aztertuko dute EAE-k zer nolako kontrol sistema juridikoa erabiltzen du.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Erretamendu finantzarioa,edo popularki ezagutzen den bezala leasinga, azken urte hauetan indar izugarria hartu duen finantzaketa bide bat da. Baliabide hau ez dute solik enpresa handiek erabili bere inbertsioak finantzatzeko, baizik eta enpresa ertain, txiki eta profesionalen artean ere erretamendu finantzarioak hedapen ikusgarria izan du.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

503 p. (Blbliogr. 485-503)

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Enpresa bateko tekniko informatikoak bi motako lanak egiten ditu enpresa batean: langileek beren ordenagailuetan dituzten arazoak konpondu eta enpresako web orria kudeatu. Langillek planteatzen dituzten arazoen kopurua Poisson-en banakuntzaren araberakoa da, batazbestekoa 4 izanik. Hala ere, teknikoak k muga ezartzen du konpontzen dituen arazoetarako, web orriak gutxieneko denbora bat behar duelako.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Arazoak ez direla inoiz banan bana etortzen azaltzen da. Korapiloa nahiko mardula da, baina hari mataza askatzen saiatuz gero kontabilitate informazioaren erabilgarritasuna bermatua aterako denares esperantzaz lan egin behar da. Alde batetik enpresa buruen etikazko jokaera espero behar da. Bestetik, enpresek emango duten informazioa geroz eta gardenagoa baldin bada, eta kontabilitate informazio hutsaz gain, beste finantza indikatzaileak emango badira, informazioaren erabilgarritasunaren aldetik aurrera pausu garrantzitsua emango da. Azkenik, auditoreen lana ere kalitatezko zerbitzua bilakatu denez, guztiak kontutan harturik finantza informazioaren etorkizuna itxaropentsu ageri da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Bada etxe handiek eskain ditzaketen baino esperientzi aberats eta biziagoak eskaintzen dituen etxe txikirik. Hori dela-eta, badira nahita tamaina murriztean pentsatu eta eraiki izan diren adibideak ere. Etxearen kalitatea bertan egiten den bizimoduaren arabera neurtuko da. Transzenditze beharra gizadiaren funtsezko beharra bada, betikotasuna izango da etxeak biztanleari eskain diezaiokeen gehiena. Etxe txikietan behar hau nabariagoa egingo da, mingarriagoa, sakonagoa.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honen asmoa ez da marketinaren teoriaren azterketa historikoa egitea, literaturak ondo askorik bete baitu lan hau. Honen nahia zera da: ingurunean ditugun antolakundeetan poliki-poliki sartzen ari diren marketin-ikuspegi berriei buruzko hausnarketa egitea; baita etorkizunean ikuspegi hauek indartzen lagunduko duten marketin-tresnak aztertzea ere.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

354 p. (Bibliogr. 271-303) - Correo electrónico de la autora: andrea.guridi@gmail.com

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honetan azaltzen da gaur egun pratiken inguruko ekimenen bi zutabe daudela: estatu mailakoak eta Europakoa. Zentzu honetan, praktiken normalizazio eraginkorrago bat lortzeko komenigarria izango litzateke bai unibertsitateek eta bai enpresek jarduera eremu globalizatuago bat izatea, eta beraz bi ekimenak bakar batean biltzea. Bestetik, ikaslea atzerrira joan beharrak ere praktiken kudeaketa zailtzen du.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honetan azaltzen da nola enpresen ingurune ekonomikoa azkar aldatzen ari den. Panorama berri horri globalizazioa deitzen diote eta, horren aurrean, enpresak egokitzen eta estrategiak definitzen ari dira berrikuntza, garapen teknologikoa eta nazioarteratzea bultzatzeko eta, horrela, mundu mailako merkatuan lehiatzeko eta integratzeko duten gaitasuna areagotzeko. Eta kooperatiba enpresak ere ez daude enpresen testuinguru berri horretatik at.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honetan Markowitz-en eredua azaltzen da. Hasieratik Markowitz-en ereduak garrantzia handia izan du teorikoki, garapen eta eratorri ugari eraginez. Gainera, finantza aktiboen merkatuko oreka teoria desberdinen oinarria ere izan dela esan daiteke. Dena den, karteren kudeatzaile eta analisigileen artean praktikan duen erabileran ez da teorian izan duen adina arrakastatsua izan. Egindako ikerketa enpirikoan Markowitz-en ereduak merkatuko erreferentzia karterak (IBEX-35 eta IGBM) gainditzeko gai diren karterak ematen ditu alde batetik. Eta bestetik, IBEX-35 eta IGBM ez dira kartera eraginkorrak eta ez dute merkatuko kartera teorikoaren portaera islatzen.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honetan, adibideetan oinarritutako patroi batzuk sortu ditugu, erregeletan oinarritutako itzulpen-sistema automatiko bat hobetzeko asmoz. Patroirik erabilgarrienak emango zituzten adibideak bakarrik hartzeko, euren erabilera-maiztasunari eta itzulpen automatikoen egokitasunari erreparatu diegu. Ondoren, adibideetako entitate-izenak eta zenbakiak orokortu ditugu, elementu horiek aldatuta ere, patroiak erabili ahal izateko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak: Materialaren helburua elkarrekintza elektromagnetikoaren oinarriak ahalik eta erarik argiena azaltzea da, Fisikaren oinarrizko printzipioekin duten lotura azpimarratuz. Hori dela eta, gaian sakonkiago murgildu behar dutenentzat harrera izan daiteke. Irakurleak elektromagnetismoaren oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak ulertzea ez ezik, kasu sinpleetan erabiltzen jakitea da xedea: eguneroko fenomeno elektrikoen zergatia, zirkuituen funtzionamendua, energia elektrikoaren sorkuntza, ... Norentzat izan daiteke baliagarria: Teknologian edota zientzian interesa duten guztientzat, ingeniaritzaren eta zientziaren lehenengo mailako ikasleak, bereziki.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak: Material honek zirkuituen laborategiko euskarria izatea du helburu. Zirkuituak materia Ingeniari Elektrikoen formazioan oinarrizkoa da. Laborategian ikasleek lehenengoz jarriko dira harremanetan, beren formakuntzan zehar berebiziko garrantzia edukiko duten hainbat, tresna, prozedura eta programa informatikoekin. Baita lan egiteko modu berri batekin ere: aurre ikasketa autonomoa, saikuntza, hausnarketa. Horregatik material honek praktika bakoitzerako hiru ataletan banatuta dago: aurre ikasketa autonomorako garatu diren oinarrizko kontzeptuak eta simulazioa; laborategian bertan egingo diren saiakuntza, muntaketak eta datuen bilketa; eta, azkenik, hausnarketarako testuan txertatuko galderak. Lan egiteko modu honek laborategiko jarduera mekanikoa gainditzeko aukera ematen du, hausnarketa eta ikasgaiko eduki teorikoen ulermena bultzatuz. Norentzat izan daiteke baliagarria: Ingeniaritza elektrikorako dago bideratuta batik bat. Baina aurre ikasketa autonomoaren atala edozein ingeniaritzako ikaslek erabil dezake, sistema elektrikoen hainbat kontzeptu eta tresnen erabilera ulertzeko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Hizkuntzaren prozesamenduko teknikak erabilita, poesia-sorkuntza automatikoan lehen urratsak eman dira. Hau erdiesteko, corpusen prozesamenduan oinarritutako bilaketak erabili dira, bai bilaketa arruntak eta baita bilaketa semantiko aurreratuak ere, horretarako IXA taldean garatutako tresna ezberdinak erabiliaz. Hizkuntza poetikoko testuek, gramatikaltasun eta metrika hertsitik haratago, semantika eta pragmatika barneratuta dituzte. Lan honetan semantikaren auziari heldu zaio nagusiki.