968 resultados para kooperazioa eta garapena
Resumo:
Helburuak: Goi-Tentsioko linea eta kableen egoera iraunkorreko kalkulu elektrikoak burutzeko oinarriak azaltzea. Norentzat: Goi-Tentsioko linea eta kableekin kalkulu elektrikoak egin behar dituztenentzat.
Resumo:
90. hamarkadaren hasieran Gobernu irlandarrak bertako ekonomian eragin positiboa izango zuten hainbat erabaki estrategiko hartu zituen. Erabaki hauek zergen murrizketak eta ekonomiaren liberalizazioa suposatzen zituzten. Honi esker esportazioak hazkunde ekonomikoaren bultzatzaile nagusi bihurtu ziren. XXI. mendearen hasieran higiezinen sektoreak kanpo sektorea ordezkatuko du ekonomiaren dinamizatzaile nagusi bezala. Euroan sartzeak, atzerriko aurrezkia etxebizitzen erosketara bideratuz, higiezinen burbuilaren sorrera ahalbidetu zuen. Higiezinen sektorean oinarritutako hazkunde ekonomikoa 2007. urtean eztanda egin zuen finantza krisi globalaren ondorioz bukatu egingo da. Gaur egun, Irlandako ekonomia hazkunde jasangaitzeko garai horren ondorioak pairatzen ari da. Hau dela eta, krisi sakoneko egoera bat igarotzen ari da, Europar Batasunak erreskatatu behar izan du eta bere fi nantza sektorearen zati handi bat sektore publikoaren esku dago.
Resumo:
Helburuak: Ikasmaterial honen helburu nagusia ikasleek C-ko eta Java-ko klase teorikoetan lantzen dituzten ezagutzak sendotzea da. Norentzat: Programazioari buruzko lehen ezagutzak sendotu nahi dituen edozein ikasleei zuzenduta, baina bereziki telekomunikazio ikasketak egiten ari diren ikasleei.
Resumo:
Lan honetan giza baliabideen zuzendarit zari buruzko literaturaren berrikuspena egiten dugu ikuspegi kulturaletik. Helburu honekin, kulturaren eragina hainbat eremutan lant zen duten lanak aztert zen ditugu, esaterako, erakundeen konfi gurazioan edo giza baliabideen funt zioan bertan duen eraginean erreparatuz. Gainera, arreta berezia eskaint zen diogu nazioarteko testuinguruari, ikuspegi honen muinak ñabardura aipagarria baitauka ingurune honetan. Literaturan kultura aldagaiak duen kont siderazioari buruz eta baita ere etorkizunean ikuspegi teoriko hau aplikagarri izateak eskat zen dituen ikerketa beharrei buruz hausnarketa egiten dugu.
Resumo:
Artikulu honetan Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura egokitzeko prozesuaren ondorioz enpresa-ikasketen alorrean gertatu diren aldakuntzak aztertuko ditu egileak, irakaskuntza-metodologia berritzaileak ezartzeko egindako ahaleginaren argitan eta, bereziki, aipatu ikasketetan Ameriketako Estatu Batuetan dagoeneko klasiko bihurtu den praktikaren eta teoriaren arteko eztabaidaren argitan. Egilearen aburuz, dagoeneko ibilitako bideari atzera erreparatuz, Boloniako planak ekarri duen balizko berrantolaketatik nekez atera daiteke ondorio positiborik aipatu tentsioaren orekarako, nahiz eta, zentzuzkoa deritzon, eszeptizismo handiegiaz bada ere, oraindik ere itxaropenari eustea.
Resumo:
Etxebizitzaren prezioak berebiziko hazkundea jasan du milurteko berriaren lehen urteetan eta erlatiboki moteltzen ari bada ere sektore honetako prezioaren hazkundea, honen guztiaren gaineko eztabaida zahar eta berriak gaurkotu egin dira, besteak beste, burbuilaren teoriaren gainekoa. Hori dela eta, artikulu honetan etxebizitzaren prezioa, burbuilaren teoria eta EAEko kasua izango dira aztergai, teoria ekonomikoa eta analisi enpirikoa batera txertatuz.
Resumo:
[ES] El objeto de este trabajo es desarrollar la situación de la mujer auditora en el contexto de la CAV y a nivel español. Para ello utilizaremos datos del Registro Oficial de Auditores de Cuentas gestionado por el lCAC. Por un lado detectamos que hay una diferencia significativa en el número de mujeres auditoras ejercientes respecto de hombres. Nuestros datos revelan que sólo el 10% de auditores en ejercicio con plena responsabilidad son mujeres. Por otro lado, pretendemos analizar las causas que han propiciado esta situación. Entre otros, consideramos que la formación y la cultura, tanto geográfica como de los negocios, han sido aspectos clave. Aún así, las empresas son conscientes de la incorporación de la mujer al mercado laboral, y por tanto hay que buscar el aprovechamiento del talento, implicando y motivando a las personas y buscando nuevas estrategias.
Resumo:
Artikulu honetan euskal enpresen ikuspegitik erabaki zentroen lekualdatzeei buruzko analisi bat aurkezten dugu. Lanaren lehenengo zatian, globalizazioaren eremuan aztertuko ditugu enpresa gertakari hauek, aparteko erreferentzia bat eginez enpresa multinazionalen egiturazko ezaugarriei. Enpresa hauek estatuekin dauzkaten harremanak aztertzen ditugu bi alderdi oinarritzat hartuz: batetik enpresa multinazionalen aberriaren inguruko eztabaidan murgilduko gara, eta, bestetik, enpresa hauen egoitzak lekualdatzeak lurralde batean eragiten dituen arrazoi eta ondorioei erreparatuko diegu. Bigarren zatia, euskal ehun industrialean ari diren enpresa multinazional atzerritar eta bertakoei arreta desberdindua eskeiniz hasten da. Segidan, euskal enpresen egoitza aldaketak hartuko ditugu aztergai, zenbait euskal enpresa ez-kooperatiboen hedapen estrategiak Arrasateko kooperatiben hedapen eta multinazionalizazio ereduekin kontrajarriz. Azkenik,lana gogoeta batzuekin amaitzen da, hauen helburua, azken ondorio batzuk ematea baino haratago, garatutako gaiei buruzko eztabaida sustatzea delarik.
Resumo:
[EN] The main focus of this paper is the cohesion of the theme. First of all, placing anaphoric cohesion within the theoretical framework developed by Bronckart (1985, 1996), we need to distinguish between cohesion, connection and coherence; and furthermore, within the field of cohesion we need to distinguish between verbal cohesion and cohesion as regards nouns. Similarly, the paper also defines discourse as the linguistic realisation of the text, and talks about different types of discourse and textual genres. Next, the paper focuses on the different approaches to cohesion. Since anaphoric cohesion is the cornerstone of the study, some limits of this concept are defined and its main indicators specified. Studies carried out from four different perspectives are taken into consideration: those that focus on understanding pronominal anaphora; those that seek to analyse the discursive side of language acquisition; those that look at anaphora and written texts; and those that concentrate on the didactic side of anaphora. From the model offered by Bronckart’s theory and the aforementioned studies, the following hypothesis is extracted: in Basque, language development is something which takes a long time, and textual genre plays an important role in defining and determining this development.
Resumo:
Artikulu honen helburu nagusia da EAEren eta Txinaren arteko harreman ekonomikoak aztertzea: zein izan da harreman horien bilakaera eta zein egungo garrantzia? 80ko hamarkadatik Txinak lortu duen hazkunde ekonomiko biziaren eraginez bi ekonomien arteko loturak estutu egin dira: 2011n, EAEk Txinan erosi zuen bere guztizko inportazioen %5,3, eta Txinako merkatuan saldu zuen bere esportazio totalen %2,2. Halaber, gero eta enpresa gehiagok erabaki dute Txinan ezartzea. Argi dagoenez, Asiako Dragoi Handiaren hazkundeak aukerak eta erronkak dakartza herrialde garatu guztiontzat, eta EAEko ekonomiaren etorkizuna ere estuki lotuta egongo da inguru global berrian lehiakor izateko gaitasunarekin.
Resumo:
XX. mendeko azken hamaraldiko zinemagilerik esanguratsuenetariko izan zen Krzysztof Kieslowski poloniarra. Bere zinemaren giltzarriak aurkitu eta azaltzea da lan honen xede nagusia
Resumo:
Ikerketa honen ardatza bi puntutan bana daiteke. Lehenengoa CdSe nanopartikulen sintesia, eta ondoren hauen funtzionalizazioa blokezko kopolimero bati gehitzean blokeetako batean hauen dispertsio egokia lortzeko. Horrela CdSe nanopartikulen kasuan ondoren aurkezten diren propietateetan tamainak duen garrantzia kontutan izanik, sintesi parametro ugari aztertu dira (egonkortzaile mota, pH eta Cd:Se erlazioa) nanopartikulen sintesia optimizatzeko,. honez gain, nanopartikularen gainazalean ondorengo eraldaketetarako egokia den talde funtzionala lortuaz. Behin nanopartikulen sintesia optimizatuta, hauen gainazala eraldatzeko teknika ezberdinak aztertu dira, ondoren blokezko kopolimeroei gehitzean nanokonpositeetan dispertsio onak lortzeko. Funtzionalizaziorako teknika ezberdinak erabili dira, hala nola amonio gatzekin eraldaketa edota grafting teknika ezberdinak (grafting from eta grafting through). Azken honen bitartez nanopartikulen dispertsio on bat lortu delarik blokezko kopolimero baten poliestireno fasean.Nanokonposite egokiak lorturik, hauen eta hauek osatzen dituzten nanopartikula eraldatuen propietate elektrostatikoak aztertu dira indar elektrostatikozko mikroskopia neurketa bidez.
Resumo:
Mugarri nº 10. Texos en euskera y castellano.
Resumo:
Gaur eguneko politika ekonomikoak aztertu ezkero berehala ohartuko ginateke azpiegitura - proiektuei ematen ari zaien garrantzi gero eta handiagoaz. Aurrekontuetan, beste zenbait kontusailetan murrizketak edo gutxienez mugaketak planteatzen ari diren bitartean azpiegituren ezarrerarako baliabide gehiago destinatzen dituzte. Eta ildo hau nagusitzen ari da esparru guztietan, europarretik hasita udal esparruraino. Artikulu honen helburua ez da izango gai honen sakoneko azterketa xehetu eta osatua eskeintzea, horrek luzez gaindituko bailuke aldizkari batetako idazlan batek bete dezaken funtzioa. Gure helburua, hortaz, askoz ere apalagoa izango da; zera da lortu nahi duguna: gure lurraldearentzat hain erabakior diren azpiegitura - proiektuei buruzko jakinmina sortaraztea irakurleongan, aurrerantzean interes eta arreta handiagoaz jarrai ditzaten gaiaren nondik norakoak, komunikabideek horren maiz zuzentzen diguten informazioaren bidez.
Resumo:
Artikulu honetan egitasmo zabal baten aurkezpena egin nahi izan da, "Euskara eta Ekonomia" gaiaren inguruan. Hori mamitzeko, hizkuntzaren eta ekonomiaren arteko erlazioen artean, bereziki hizkuntza minorizatuen esparruan kokatu behar da lana. Nahitaezkoa da arlo honetan Euskal Herriaren antzeko egoera linguistikoetan dauden lekuetan eduki ditzaketen esperientziak alderatzea eta lortutako emaitzak kontutan hartzea. Ondoren, eta euskararen kasura mugatuz, euskal ekonomiarekin dituen harreman zehatzak aztertu nahi dira, aurreko puntuetan adierazi diren ikerketa-ildoak jarraituz, horietako bakoitzaren metodologia finkatu eta lan sistematiko bat prestatu ondoren.