Euskal enpresen egoitza eta erabaki zentroen lekualdatzeak


Autoria(s): Errasti Amozarrain, Anjel Mari; Etxezarreta Etxarri, Enekoitz; Olaskoaga Sarasola, Jon
Data(s)

25/03/2013

25/03/2013

2008

Resumo

Artikulu honetan euskal enpresen ikuspegitik erabaki zentroen lekualdatzeei buruzko analisi bat aurkezten dugu. Lanaren lehenengo zatian, globalizazioaren eremuan aztertuko ditugu enpresa gertakari hauek, aparteko erreferentzia bat eginez enpresa multinazionalen egiturazko ezaugarriei. Enpresa hauek estatuekin dauzkaten harremanak aztertzen ditugu bi alderdi oinarritzat hartuz: batetik enpresa multinazionalen aberriaren inguruko eztabaidan murgilduko gara, eta, bestetik, enpresa hauen egoitzak lekualdatzeak lurralde batean eragiten dituen arrazoi eta ondorioei erreparatuko diegu. Bigarren zatia, euskal ehun industrialean ari diren enpresa multinazional atzerritar eta bertakoei arreta desberdindua eskeiniz hasten da. Segidan, euskal enpresen egoitza aldaketak hartuko ditugu aztergai, zenbait euskal enpresa ez-kooperatiboen hedapen estrategiak Arrasateko kooperatiben hedapen eta multinazionalizazio ereduekin kontrajarriz. Azkenik,lana gogoeta batzuekin amaitzen da, hauen helburua, azken ondorio batzuk ematea baino haratago, garatutako gaiei buruzko eztabaida sustatzea delarik.

Identificador

Revista de Dirección y Administración de Empresas = Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkaria (15) : 29-41 (2008)

1135-2051

http://hdl.handle.net/10810/9885

Idioma(s)

eus

Publicador

Escuela Universitaria de Estudios Empresariales

Relação

http://www.enpresa-donostia.ehu.es/p256-content/es/contenidos/informacion/euempss_revista/es_revista/revista.html

Direitos

info:eu-repo/semantics/openAccess

Palavras-Chave #multinazionalak #lekualdatzeak #erabaki zentruak #egoitza efektua, #Arrasateko kooperatibak
Tipo

info:eu-repo/semantics/article