997 resultados para stars: individual (eta Carinae)
Resumo:
[EU] Lan honetan epe luzean gobernuak hornitutako zerbitzu publiko produktiboek hazkunde ekonomikoan izan dezaketen eragina aztertzen da. Horretarako metatu daitezkeen faktoreetan eskala etekin konstanteak erakusten dituen produkzio funtzio bat erabili da, hazkundea endogenoa izatea eragingo duena. Zerbitzu publikoak produktiboak izanik, kanpo eragin positiboak sortaraziko dituzte ekoizpenean, eta beraz, hazkunde ekonomikoan. Zerbitzu hauek finantzatzeko, distortsio eraginak sortarazten dituzten produkzioaren gaineko zerga proportzionalak eta zerga tinkoak erabiltzearen eraginak aztertuko dira.
Resumo:
[EU] Lanaren xedea immigranteek lan-merkatuan izan duten portaera aztertzea da, bai Espainiako ekonomia hedapen fasean zegoenean bai eta ondorengo krisi garaian ere bai. Zehazki, immigranteen lan-nitxoak zeintzuk diren ezagutu nahi izan da.
Resumo:
Gaur egun baliabide eta lehengai askotan dugun eskasia dela medio, garapen sostengarria izatea eta ingurumena babestea nazioartean garrantzia handia duen gai bat da. Egoera hau, urte askoren bitartean eztabaidatua izan den gai bat izan da. Horretarako politika eta estrategia desberdinak aurrera eraman dira, etorkizunera begiratuz. Estrategia hauen eraginez, enpresek geroz eta erantzukizun handiagoak dituzte. Haien politiketan, gizartea eta ingurumenarekiko ardura islatzea eskatzen da. Honek eragiten du, enpresek egoera aktibo eta arduratsu bat hartu behar izatea haien operazioek sortzen dituzten inpaktuen gainean. Erantzukizun honen helburuetariko bat, erakundeak aurrera eramandako praktiken eragin positiboak enpresarekin erlazioa duten eremu desberdinetan ikustea da, eragin negatiboak saihestuz. Era berean enpresaren lehiakortasunari eta iraunkortasunari lagunduz. Lan hau, garapen sostengarria eta ingurumenaren babesaren alorrean zentratzen da, enpresen egoeran sakonduz. Bereziki, Eroskiren kasua aztertuko da, izan ere bere jatorritik enpresa erreferentea izan da ingurumenarekiko babesean eta gizartearekiko erantzukizunean, eta horretarako erakunde honen politikak eta aurrera eramandako proiektu garrantzitsuenak komentatuko dira. Beraz, alde batetik, analisi teoriko bat egingo da, bilaketa bibliografiko landu baten bitartez, non Europa, Espainia eta Euskal Herri mailan garapen sostengarriaren alorreko legediak azalduko diren, enpresen ingurumen aldetiko erantzukizuna zein den aztertuko den eta kontsumo sostengarriaren alorreko azalpenak emango diren. Beste alde batetik, Eroskiren kasua aztertuko da, erakundearen politikak eta aurrera eramandako proiektuak komentatuz. Hau, enpresak duen web orrialdearen eta argitaratutako txosten desberdinetatik ateratako informazioaren bitartez lortu da. Horretaz aparte, elkarrizketa bat egin dugu Alejandro Martinezekin, Eroskiko Produktu Informatzaileko Zuzendariarekin. Bertan Eroskik garapen iraunkorraren alorrean duen papera azaltzen du eta ingurumena babesteko emandako pausuak. Baita pausu hauek aurrera eramateko modua eta erabakietan kontuan hartutako elementuak azaltzen dira. Azkenik, Gradu Amaierako lan honen garapenaren emaitza bezala lortu diren ondorio nabarmenenak agertzen dira, sintesi esfortzu bat egin delarik. EUSKERAZ EGINA.
Resumo:
[EU] Gradu Amaierako Lan honetan SAKANA kooperatiba da aztertzeko erabili dudan enpresa. 1975. Urtean sortu zen fundizio enpresa industrial bat da. Enpresa hau Lakuntzan dago kokatuta (Nafarroa) eta gaur egun 290 langile ditu. SAKANAK krisi ekonomikoarekin batera etorri zen eskariaren jaitsiera sufritu zuen. Hala ere, gaur egungo egoera ona da, lehiakide batzuen porrota ikusita, krisiari aurre egitea lortu duen enpresa bat izan da. Egungo egoera honen erantzulerik nagusiena 2007. urtean egin zuten aldaketa estrategikoa da. Aldaketa hau integrazio bertikalean oinarritu zen. SAKANAK pieza eolikoak funditzeaz gain, mekanizazioa eta margotzea gehitu zituen bere balio katera. Aldaketa honek kooperatiba honen etorkizunerako norabide bat markatu zuen. Estrategia aldaketa horren kudeaketari dagozkion atal nagusiei egingo zaie aipamena lan honetan, hau da, estrategia horren ezarpena aztertuz eta balorazioa eginez.
Resumo:
[EU] “Fusioa enpresa-proiektu baten emaitza da, baita aliantza kooperatiboa eta aukera estrategikoa ere. Horri esker, bi entitateek Euskadin eta Nafarroan finantza- operadore gisa duten lehiatzeko kokapena indartu egingo dute. Era berean, bi entitateek eutsi egingo diete izaera kooperatiboari, tokiko sustraiei eta garapen ekonomikoarekiko konpromisari” (Euskadiko Kutxa/Caja Laboral, 2012ko Urteko Kontu Indibidualak). Baieztapen horretatik abiatuz, Gradu Amaierako Lan honen helburu nagusia Laboral Kutxa kreditu kooperatibaren sorrera eragin zuen Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxaren fusioa aztertzea da, Euskadiko Kutxaren ikuspegitik eta enpresa estrategia moduan. Kasu batean oinarritutako metodologia erabiliz egin da ikerketa, etorkizunean fusioa beste hainbat ikuspuntutatik analisatzeko bidea erraztuz. Lanak lau atal nagusi ditu: hasteko, sarrera, non gaiaren justifikazioa, erabilitako metodologiaren aurkezpena eta helburuak planteatzen diren. Bigarren atala ikerketa bibliografikoari dagokio, estrategia eta hazkunde bideen inguruko hurbilketa kontzeptuala egin da. Horren ondoren, kasu praktikoa landu da, fusioaren abantailak, desabantailak, ordaintzeko modua eta kooperatiba bien integrazio kulturalari buruzko ikerketa eginez. Azkenik, laugarren atalak ondorioak eta etorkizuneko ikerketa lerroak biltzen ditu.
Resumo:
Alemania eta Espainiako ekonomia eta aspektu sozialaren deskribapena
Resumo:
Azken hamarkadan eredu liberalaren hedapenak eraginda nazioarteko akordioak, gehienbat eskualde mailakoak, ugaritu egin dira. Horrek, ekonomia arloan, merkataritza eta inbertsioak gai nagusi bihurtu ditu. Nazioarteko mailan harreman ekonomikoak zehaztasunez aztertzera bultzatzen gaitu. Nazioarteko harreman hauetan aipatzekoak dira potentzia ekonomiko maila ezberdinen arteko elkartrukeak. Hala nola periferia-zentro edota ipar-hegoaldeen arteko merkataritza erlazioa, AEB eta Mexikoren NAFTA merkataritza librerako ituna adibide dena.
Resumo:
Garapena lortzeko Milaurteko Akordioa sinatu zenetik gaur egun arte eman diren aldaketen analisi sakon bat egin, helburuen nondik norako jarraipen bat eginez eta errealitatea zorrotz aztertuz. Hizkuntza: Euskera.
Resumo:
[EU] Phillips-kurba-k langabezi eta inflazioaren arteko erlazio negatiboa erakusten du. Erlazio hau 1958. urtean aurkeztu zen lehen aldiz eta geroztik hainbat aldaketa, kritika eta eztabaida jasan ditu. Hala ere, honek ez du saihestu hainbat herrialdek politika ekonomiko desberdinak aurrera eraman izana erlazio honetan oinarrituta. Lan honetan Phillips-ek aipaturiko erlazioak jasandako aldaketa desberdinak azalduko ditugu, haren oinarriak eta eraldaketak aztertuz. Espainia eta Euskadiko Phillips kurben egoerak aztertuko ditugu eta Phillips-ek proposaturiko erlazioa betetzen den ala ez konprobatuko dugu.
Dielectrophoretic assembly of high-density arrays of individual graphene devices for rapid screening
Resumo:
[EUS] Laurogeita hamarreko hamarkadan, Eusko Jaurlaritzako Berriztapen Pedagogikoaren Zuzendaritzak eta Bartzelonako Unibertsitateko CREA (Gizarte eta Heziketarako Ikerkuntza Zentroa) ikerkuntza-taldeak Ikas Komunitateen proiektua jarri zuten martxan, elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko lau zentrotan. Zentro horiek hezkuntza-proiektu berri bat abiatzeko bidea ematen dute; izan ere, porrot akademiko handia izatearren hautatu dira, ikasle-taldeen aniztasunaren egoerari heltzeko arazo ugari dituztelako edota dauden lekuetan gizarte-bazterkeriarekin loturiko arazo anitz daudelako. Aldi berean, proiektuak eraldaketa proposatzen du, bai eskolarena, baita inguruarena ere, eta, horretarako, eskolako partaide guztiak hartzen ditu kontuan. Emaitza onak ikusi ostean, eta, hezkuntza-berriztapenaren alorrean lehentasuna izanik, ekimena zabaltzen hasi zen hastapeneko zentroez bestelako ezaugarri sozioedukatiboak dituzten eskoletara ere. Esperientzia berritzaile horiek aurrera eramateko gogo handiz agertu ziren, baita ere, «praktika on»en paradigma ez zirenak, eta, emaitzei begiratzen badiegu, dirudienez, etekin onak lortzen ari dira zentroetan. Ikas Komunitateen proiektuak berekin daraman gaitasun eraldatzaileak egokitzeko berezko ahala erakusten du. Egokitzapen horretan, eskolaren —inguruarekin batera— eta proiektuaren arteko sinbiosia lortzen da, hezkuntzako arrakasta- ekintzak sustatuz.
Resumo:
Lan honetan diru zuritzea eta bere prebentzioa aztertu dira erakunde finantzarioak gidalerro izanik. Diru zuritze kontzeptua jorratu da bere ezaugarri, faktore, historia, marko legala eta ondorioak aztertuta. Prebentzioari dagokionez, GAFIren 40 Gomendioak (2012ko berrikusketa) eta 10/2010 Diru Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko Legea landu dira. Gainera, diru zuritzea murrizten lagunduko lukeen irtenbide posible bat aztertu da: eskudiruaren amaiera.
Resumo:
EZKUTUKO eKONOMIA ETA PARADISU FISKALAK Zer da Ezkutuko Ekonomia? Zer dira Paradisu Fiskalak? Eta zein da hauen artean dagoen erlazioa? Lan honen laburpena hiru galdera horien erantzunean aurkitzen da. Ezkutuko Ekonomia herrialde jakin bateko Kontabilitate Nazionalak arakatu gabeko jarduera oro izango da, eta Paradisu Fiskalak, herrialde jakin bateko zerga-sistema baino tributazio onuragarriagoak izango dituzten herrialdeak dira. Hala, Ezkutuko Ekonomiaren existentzia arrazoitzeko hainbat kausa egon daitezke, eta noski, kausa horiek ondorio batzuetara eramango gaituzte, guztiak edo ia guztiak ondorio negatiboak izango direlarik. Modu honetan, Ezkutuko Ekonomiaren baitan hainbat jarduera nabarmentzen dira eta jarduera horiek egoera ekonomiko txarretan, gaur egungo krisia kasu, indartu egiten dira. Honekin loturik, Ezkutuko Ekonomiaren esanahia zehatz mehatz ulertu ahal izateko, urteen poderioz fenomeno ekonomiko honek izan duen eboluzioa aztertzea ere azpi-gai garrantzitsua da, denboraren poderioz gertatzen denak esango baitigu fenomeno honek zenbaterainoko garrantzia duen gure gizartean. Azkenik, Ezkutuko Ekonomiarekin amaitzearren, Etika moralak guzti honengan duen iritzia jakitea ere komeni da, eta noski, Ezkutuko Ekonomiaren aurka borrokatzen dutenek zein motatako neurri aplikatzen dituzten ere jakin beharko dugu. Lan honen bigarren gai nagusiari eutsiz, Paradisu Fiskalak zehazki zer diren, zein ezaugarri betetzen dituzten eta herrialde bitxi hauetara jotzen duten erabiltzaileak zer nolakoak izaten diren arakatu beharko dugu. Bestalde, Paradisu Fiskal deritzen herrialdeak aukeratzerako orduan egin daitekeen aukeraketa ere aztergai izango dugu, ezaugarrien araberako Paradisu Fiskal ezberdinak sailkatzen direlarik. Modu honetan, herrialde guztiek ez dituzte banku mota berdinak izaten, banku guztiek ez dituzte zerbitzu berak eskaintzen eta ez da gauza bera izango sozietate mota bat edo beste eratzea. Hala, lehengo atalean egin moduan, Paradisu Fiskalen aurkako neurriei buruz ere jardungo gara eta baita Espainia inguruan, Europa eta mundu mailan abantaila fiskal onuragarriak dituzten herrialdeez ere. Bukatzeko, bi atal nagusiak arakatu ondoren, bi gai hauen arteko erlazioa sakonduko dugu, guzti honen inguruko ondorioak ateraz.
Resumo:
Lan honetan giza baliabideen kudeaketa berritzaileak aztertu eta ikusi ditugu errealitatean.