Ezkutuko ekonomia eta paraisu fiskalak
Contribuinte(s) |
Sáez Vegas, Lucía E.U.E. EMPRESARIALES -SAN SEBASTIAN DONOSTIAKO ENPRESA IKASKETEN U.E. Grado en Administración y Dirección de Empresas Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua |
---|---|
Data(s) |
02/02/2016
02/02/2016
02/02/2016
18/02/2015
|
Resumo |
EZKUTUKO eKONOMIA ETA PARADISU FISKALAK Zer da Ezkutuko Ekonomia? Zer dira Paradisu Fiskalak? Eta zein da hauen artean dagoen erlazioa? Lan honen laburpena hiru galdera horien erantzunean aurkitzen da. Ezkutuko Ekonomia herrialde jakin bateko Kontabilitate Nazionalak arakatu gabeko jarduera oro izango da, eta Paradisu Fiskalak, herrialde jakin bateko zerga-sistema baino tributazio onuragarriagoak izango dituzten herrialdeak dira. Hala, Ezkutuko Ekonomiaren existentzia arrazoitzeko hainbat kausa egon daitezke, eta noski, kausa horiek ondorio batzuetara eramango gaituzte, guztiak edo ia guztiak ondorio negatiboak izango direlarik. Modu honetan, Ezkutuko Ekonomiaren baitan hainbat jarduera nabarmentzen dira eta jarduera horiek egoera ekonomiko txarretan, gaur egungo krisia kasu, indartu egiten dira. Honekin loturik, Ezkutuko Ekonomiaren esanahia zehatz mehatz ulertu ahal izateko, urteen poderioz fenomeno ekonomiko honek izan duen eboluzioa aztertzea ere azpi-gai garrantzitsua da, denboraren poderioz gertatzen denak esango baitigu fenomeno honek zenbaterainoko garrantzia duen gure gizartean. Azkenik, Ezkutuko Ekonomiarekin amaitzearren, Etika moralak guzti honengan duen iritzia jakitea ere komeni da, eta noski, Ezkutuko Ekonomiaren aurka borrokatzen dutenek zein motatako neurri aplikatzen dituzten ere jakin beharko dugu. Lan honen bigarren gai nagusiari eutsiz, Paradisu Fiskalak zehazki zer diren, zein ezaugarri betetzen dituzten eta herrialde bitxi hauetara jotzen duten erabiltzaileak zer nolakoak izaten diren arakatu beharko dugu. Bestalde, Paradisu Fiskal deritzen herrialdeak aukeratzerako orduan egin daitekeen aukeraketa ere aztergai izango dugu, ezaugarrien araberako Paradisu Fiskal ezberdinak sailkatzen direlarik. Modu honetan, herrialde guztiek ez dituzte banku mota berdinak izaten, banku guztiek ez dituzte zerbitzu berak eskaintzen eta ez da gauza bera izango sozietate mota bat edo beste eratzea. Hala, lehengo atalean egin moduan, Paradisu Fiskalen aurkako neurriei buruz ere jardungo gara eta baita Espainia inguruan, Europa eta mundu mailan abantaila fiskal onuragarriak dituzten herrialdeez ere. Bukatzeko, bi atal nagusiak arakatu ondoren, bi gai hauen arteko erlazioa sakonduko dugu, guzti honen inguruko ondorioak ateraz. |
Identificador |
http://hdl.handle.net/10810/17195 58042-632243-10 15987-632243 |
Idioma(s) |
eus es |
Direitos |
© 2015, el autor info:eu-repo/semantics/openAccess |
Palavras-Chave | #ezkutuko ekonomia #paradisu fiskalak #ekonomia globala #offshore sozietateak |
Tipo |
info:eu-repo/semantics/bachelorThesis |