854 resultados para Jarduera fisikoa bularreko minbizia izan ostean


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektu honen helburua hizkuntzaren prozesamendurako tresnek irakaskuntza arloan izan dezaketen erabilgarritasuna aztertzea da. Konkretuki, irakaskuntza materialen sorkuntzan laguntza handia eskaini dezake gaur egun hizkuntzaren prozesamenduak. Ariketak automatikoki prestatzeko sistemak, testu idatzien kalitatea hobetzen laguntzeko sistemak, laburpengintza sistemak... denetarik sortu da azken aldian. Baina, beste hizkuntzetarako buruturiko lana handia den arren euskararako buruturiko lana oso murritza da. Honek bultzatuta, proiektu honetan euskararako ariketak automatikoki sortzeko sistemetan azterketa bat burutuko da, galdera ariketak automatikoki sortzeko zehazki. Galdera hauen helburua ikasleek testuen ulermena lantzea izango da, horretarako testuko alderdi esanguratsuenei buruz galdetzen saiatuko direlarik. Ataza hau burutzeko bi ikerketa lerrotan sakonduko da: Alde batetik, testuko zati esanguratsuenak bilatzen lagunduko duen modulu bat inplementatuko da. Modulu honen helburua testuan agertzen diren termino garrantzitsuenak markatzea eta pisatzea izango da. Termino esanguratsuak bilatuz testuan garrantzitsu diren kontzeptuak zein izan daitezkeen jakin dezakegu. Hau abiapuntu egokia izan daiteke testu baten ulermena lantzen hasteko. Termino hauek markatzeko metodoa probabilitatean oinarriturikoa izango da, hizkuntzaren prozesamenduko alderdi estatistikoa jorratuz. Beste alde batetik, testuan bilaturiko termino garrantzitsuenen inguruan galderak automatikoki eraikiko dituen modulu bat inplementatuko da. Honen helburua esaldi bat eman eta ahalik eta galdera zentzuzko eta zuzenenak sortzea izango da. Honetarako erregeletan oinarrituriko modulu bat inplementatuko da, hizkuntzaren prozesamenduko alderdi linguistikoa jorratuz. Bi modulu hauekin probak burutu ahal izateko euskararako existitzen diren hainbat corpusen azterketa burutuko da. Proiekturako interesgarriak izan daitezkeen corpusak eskuratu eta beharrezko bada corpus berriak biltzeko helburua izango du azterketa honek. Amaitzeko, modulu bakoitzean modu independentean burutuko diren ebaluazioez gain ebaluazio orokor bat ere burutuko da. Bertan bi moduluak elkarrekin lotu eta eszenatoki erreal batean sorturiko aplikazioak izan dezakeen erabilgarritasuna aztertuko da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Azken bolada honetan osasun gastuaren hazkundea dela eta Estatuko Herri Administrazioan zein Autonomi Erkidego guztietan egonezin izugarria piztu da. Izan ere, gai honek zer ikusi handia du Ongizate Estatu ereduarekin. Ongizateren Estatuaren funtsezko neurritako bat osasun gastuak kontrolatzeko sistema on bat izatea da. Baina, horretarako ezinbestekoa da aurrekontuak egitura garbia eta arautzailea izatea. Beraz, aztertuko dute EAE-k zer nolako kontrol sistema juridikoa erabiltzen du.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Ekonomia globalizatuan kooperatiba enpresaren garapenak dakarren problematikan kokatzen da lan hau. Zehazki, MCC korporazioak bere jarduerak nazioarte mailara egokitzeko sortu eta erositako filialetarako politika sozial propioa garatzeko gakoak eta egungo jokabide kodeek izan dezaketen baliagarritasuna ditu aztergai. Lankidetzaren esparruan kokatzen diren enpresek, batik bat handiek, globalizazioaren aurrean duten problematikan sakontzeko ikuspegi baliotsua eskain diezaguke MCCren nazioarteko ibilerak.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Modernitatearen asmakuntza bat besterik ez da guk "lanak" bezala ezagutzen duguna. Lan hau ezagutzeko,burutzeko eta bakoitzaren bizitzaren muinean kokatzeko erabiltzen dugun modua asmatu izan zen; eta gero, industrialismoaren bidez orokortu egin zen

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Enpresetako zuzendariek, enpresa handi nahiz txiki edo ertainekoek, kontuan izan beharko lukete gehienetan enpresan informazio tekonlogia berriak sartzen direnean antolaketan eta prozesu produktiboan berrantolaketak burutu behar direla %100ean aprobetxatu nahi badira behintzat teknologia berri horien emaitzak.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Erretamendu finantzarioa,edo popularki ezagutzen den bezala leasinga, azken urte hauetan indar izugarria hartu duen finantzaketa bide bat da. Baliabide hau ez dute solik enpresa handiek erabili bere inbertsioak finantzatzeko, baizik eta enpresa ertain, txiki eta profesionalen artean ere erretamendu finantzarioak hedapen ikusgarria izan du.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

503 p. (Blbliogr. 485-503)

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Mikroekonomiaren bitartez, hizkuntza gutxitu bateko hiztunek egin beharreko aukera, hizkuntzaren erabilerari dagokionean, kontsumitzailearen teorian oinarritutako eredu batez aurkezten da, bertan,euskararen egoera eta bilakaera aztertzeko oso baliagarria izan daitekeen tresna eskaintzen zaigu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

316 p. (Bibliogr. 301-316)

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur egun burtsan bizi garen egoera dela eta berba asko egiten hari empresa munduko, politikari eta kaleko jendeen artean. Enron-en kasua bezalako enpresa anitz agertu izan dira eta akziodunen konfidantza merkatuekiko zeharo kutsatua dagoela esan dezakegu. Dudarik gabe enpresa hauen porrota astindu ederra eman dio burtsari. Hau dela eta mugimendu inportanteak eman dira arazo honi aurre egiteko, hauen artean aipagarria da Estatu Batuetako presidenteak (2002-3-8) aurkeztu zuen plana.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Bada etxe handiek eskain ditzaketen baino esperientzi aberats eta biziagoak eskaintzen dituen etxe txikirik. Hori dela-eta, badira nahita tamaina murriztean pentsatu eta eraiki izan diren adibideak ere. Etxearen kalitatea bertan egiten den bizimoduaren arabera neurtuko da. Transzenditze beharra gizadiaren funtsezko beharra bada, betikotasuna izango da etxeak biztanleari eskain diezaiokeen gehiena. Etxe txikietan behar hau nabariagoa egingo da, mingarriagoa, sakonagoa.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Idazleen nahia, esatariaren lehentasunak eta antolaketa mugaketak kontuan izanik, helburu anitzeko eredu bat zehaztea da, horrela Osakidetzako erietxe konkretu bateko jarduera zehaztu ahal izango dugu eta beraz, baita aurrekontuaren esleipena. Aldi berean, aurrekontu zuzkidura doituz, zentroaren baliabideen erabilpenaren efizientzia azter dezakegu eta orokorrean, zentroaren osasun-laguntzen emaitzak hobetzen lagundu dezakete.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

354 p. (Bibliogr. 271-303) - Correo electrónico de la autora: andrea.guridi@gmail.com

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honetan azaltzen da gaur egun pratiken inguruko ekimenen bi zutabe daudela: estatu mailakoak eta Europakoa. Zentzu honetan, praktiken normalizazio eraginkorrago bat lortzeko komenigarria izango litzateke bai unibertsitateek eta bai enpresek jarduera eremu globalizatuago bat izatea, eta beraz bi ekimenak bakar batean biltzea. Bestetik, ikaslea atzerrira joan beharrak ere praktiken kudeaketa zailtzen du.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Finantza bazterketa gaur egun orduan eta garrantzia handiagoa duan errealitatea da. Hau dela eta, finantza bazterketaren kontzeptua, zergati posibleak eta egungo egoera aztertuko dituzte. Ondoren banku etikoetan zentratuko dira, finantza bazterketari aurre egiteko bide bat baita. Aurrekarien gainbegiraketa labur bat egin ostean, oro har banku etikoak Europan duen egoera eta Espainian, zehazki, duen garrantzia aztertuko dute, gogoeta batzuekin amaituz.