968 resultados para Txintxarra eta inurria


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

EUSKARA LABURPENA:Haurrek hizkuntza idatzia nola barneratzen duten eta irakasteko metodorik egokiena zein izan daitekeen inguruko eztabaida egon izan da aspalditik. Gai horri buruz, haurrek idazketaz egiten duten jabekuntza prozesuan irakasleen ikuspegi psikopedagogikoek zer nolako eragina duten haurrengan ikertu dugu. Ikerketaren alde kualitatibo eta kuantitatiboei erreparatuz, metodologia berritzaileen aplikazio ezberdinak egiten dituzten Bizkaiko Avellaneda, Etorkizuna eta Eguzkibegi ikastetxeetan ikerketa sinkroniko bat eraman dugu aurrera. Lanerako lagina HHko etapako 5 urteko gelan dauden 55 ikaslek eta 6 irakaslek osatu dute. Emaitzek adierazten dutenez, ikuspegi tradizionalean heziak dauden haurrek idazkeraren alde figuratiboekiko ziurtasun handiagoa erakusten dute eta eredu eraikitzailean hezitakoek, berriz, komunikazio gaitasun handiagoa dute. Eredu bakoitzak bere indar-guneak eta ahulguneak izateak zaildu egiten du eredu baten egokitasuna nabarmentzea.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

LABURPENA: Ingelesaren sarrera goiztiarra ohikoa bihurtu da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. Jendeak, oro har, bere eraginkortasuna defendatzen du, baina bere hedapen neurrigarriak kontrako jarrerak ere sustatu ditu. Zurrunbiloaren erdian dago haurra, ingurutik helarazten zaizkion mezuen bitartez hizkuntzekiko bere ikuspegia osatuz doalarik. Bere jarreretan eragiten duten aldagai anitzen artean irakasleek zeresan berezia dute. Hori dela eta, zenbait irakaslek ingelesaren sarrera goiztiarrarekiko duten ikuspuntua aztertzea du helburu ikerketak. Emaitzei erreparatuz, nola tutoreek hala ingeleseko irakasleek jarrera baikorra agertu duten arren, ingelesari eskaini beharko litzaiokeen denborak bereizketa argia azalerazi du. Halaber, irakasleen uste eta iritziak, zenbaitetan, ikasleen adinaren garrantzian oinarritutako sineskerietatik haratago doazela plazaratu da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Laburpena. Lan honek irakurzaletasunak eskola haurrari eskaintzen dizkion onurak zeintzuk diren zehazten du, eta azken urteotan eskoletan irakurzaletasuna sustatzeko gauzatu izan diren jarduera eraginkorrenetariko batzuk aurkezten ditu. Erabili izan den metodologia bilaketa bibliografiko sakon batean oinarrituta dago, hemen aipatzen den ekintza eraginkor bakoitzak izandako emaitzak kualitatiboki nahiz kuantitatiboki frogatuta daudelarik. Lanak hainbat muga dauzka, oso zaila delako egin diren ekintzen jarraipenen zifrak lortzea; horregatik, eraginkorrak diren beste hainbat ekintza egongo dira hemen aipatzen ez direnak datu faltagatik. Hala ere, ikerketa interesgarria da irakurzaletasunak dakartzan onurak frogatzen dituezten adituen testigantzak biltzen dituelako eta emaitza onak lortu dituzten ekintzak soilik aurkezten dituelako.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Eskola garaian dauden haurrengan irakurketak duen garrantzia ikusita, eskola eremuan irakurzaletasuna sustatzeko teknika ezberdinak eraman izan dira aurrera urteen joanean. Gaur egun, ordea, eskolan gero eta presentzia handiagoa duten IKTak haurren irakurketa grina oztopatzen duten tresnatzat ditu askok, irakurzaletasunaren sustapenean egin ditzaketen ekarpenei inolako aukerarik eman gabe. Lan honen bidez, beraz, gaur egungo eskoletan irakurzaletasuna sustatzeari Haur zein Lehen Hezkuntzan zer nolako garrantzia ematen zaion aztertzeaz gain, irakurketarekiko jarrera baikorra eraikitzerako orduan gauzatzen diren teknika eta esperientzietan IKTek zer nolako presentzia duten ikusi nahi izan da, profesionalen iritzi eta jarrerak kontuan hartuz.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

LABURPENA: Aurrerapen zientifikoek aurrera egin ahala, lehen haurtzarorako begirada eraldatu egin da, bereziki garapen motorraren alorrean. Haurtxoa izaki pasibo bezala ikusten zuten ikuskerek, subjektuaren konpetentzia goiztiarren aurrean begiruneko jarrerak gartu dituzte. Lan honetan kalitatezko hezkuntza eredu instituzionalizatua garatu zuen Emmi Pikler-en ekarpenak aztertuko ditugu. Eredu honek printzipio pedagogiko zehatz batzuen arabera jaioberria eta haurtxo txikia ikusteko beste era bat eta hezitzaile bezala zaintzen dugun ume bakoitzarekiko betetzen dugun rolaren eraldaketa proposatzen du. Honek hezitzailearen jardunbide tradizionala birplanteatzera bultzatzen gaitu, haurrenganako maitasuna eta begirunea oinarritzat duen hezkuntza sistema bat eraiki ahal izateko.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren elementu nabarmen bat erabiltzen diren material eta baliabideak dira, eta horien artean unitate didaktikoak eta proiektuak. Era askotakoak daude, baina gehienak zaharkiturik daude eta ez dute ikasleen interesa eta motibazioa pizten. Umeen errealitatea, gustuak eta nahiak, eduki, kolore eta jolasekin erlazionaturik dagoen proiektu original eta berritzailea sortzea izan da lan honen helburua. Ikasleak era aktiboan barneratuko dituzte edukiak eta praktikara eraman ahal izango dituzte, ikasketa esanguratsua eta parte hartzailea bultzatuz. Horrek guztiak haurren egunerokotasuna eta interesak barne hartzen dituen proiektu honetan eragina du, emaitza positiboak jasotzerako orduan, eta beraz, ikasleen aldetik, harrera ezin hobea eskaintzen du.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Ez da arraroa, egungo eskolan, nolabaiteko aukera eza aurkitzea Haur Hezkuntzako haurraren sormena garatzeko. Aukera eza honi erantzuna emateko asmoz sortu da proiektu hau. Hiru bitarteko nagusi uztartzea proposatzen da: alde batetik, musika, sormenaren garapenerako aukera anitz eskaintzen dituelako; bestetik, mugimendua, haurraren garapenen fisiko eta kognitiboan berebiziko garrantzia duen funtzioa; eta, azkenik, jolasa elementu integratzaile bezala, gizakiok haurtzaroan dugun oinarrizko jarduera. Ondoren proposatzen diren jolasak zehazki sortuak, aukeratuak eta moldatuak izan dira sormena era ludikoan garatzeko. Barakaldoko Alkartu Ikastola Publikoan praktikan jarri eta gero, esan dezakegu haurrek ia mugarik gabeko sormena garatu dezaketela, irakasleak bitarteko egokiak eskura jartzen badizkie.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur egun, konpetentzia zientifikoen garapena Lehen Hezkuntzako eskolan gutxi garatuta eta eztabaidagarria den gaia da. Ikasleek kultura zientifikoan murgiltzeko forma aurkitu eta, bereziki, argumentazio gaitasuna garatzen laguntzea, zientziak hitz egiteko aukerak emanez, ez da batere arrunta gure eskoletan. Esku-hartze berritzaile hau egoera honi aurre egiteko eta arazoari irtenbide bat bilatzeko diseinatuta izan da. Honen bidez, Lehen Hezkuntzan zientzienganako interesa sustatzen saiatzen da, zientziako klaseetan datuen erabilerari eta argumentazioari lehentasuna emanez. Ekimena 2013-2014ko martxoan jarri da martxan.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Peio Salaburu, Patxi Goenaga eta Ibon Sarasola (arg.)

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Txosten honen bitartez, etxebizitza baten egiaztatze teknikoa burutu da. Horretarako, beharrezkoa den etxearen informazioa lortu egin da eta CE3X programa erabiliz neurtu dira etxearen bero galerak. Hau egin eta gero, etxe honen bero galerak minimizatzeko zenbait hobekuntza garatu dira, europar batasunean eta estatu espainiarrean dagoen legedia aztertu ostean hobekuntzak gauzatzeko laguntzarik dagoen ikusteko. Hauen bitartez, kalifikazioa hobetu egin da Ftik Cra pasatuz. Azkenik, hobekuntza bakoitzaren txosten teknikoak eta aurrekontuak garatu dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Gradu amaierako lan honetan, Industria Ingenieritza graduan zehar emandako zenbait irakasgaietan landutako kontzeptuak oinarri bezala hartuta SCARA robot industrialaren analisia egin da. Lau askatasun gradu dituzten robot hauek oso erabiliak dira industrian beraien lan ziklo azkar, karga handiak jasateko kapazitate, errepikortasun eta aplikazio ugariengatik. Proiektua, bi zati nagusitan banandu da: SCARA motako robot baten analisi zinematikoa, robotaren irudikapena eta ibilbideen sorkuntza Matlab programa erabiliz. Adept Cobra e-Vario 600, SCARA motako prototipo errealarekin interakzioa. Proiektuan zehar garatuko diren edukien egitura ondorengoa izango da: Lehenik eta behin, proiektuko lehen atalean proiektua kokatuta dagoen testuinguruaren azalpena emango da, baita ere testuinguru horrek gaur egun, sail desberdinetan, duen garrantzia. Proiektuko bigarren atalean, lana egiterakoan proposatu diren helburuak eta proiektuak eskaintzen dituen onurak adieraziko dira. Bestetik, proiektuko hirugarren atalean, gaiaren egoeran, SCARA robotera heldu arte robotek historian zehar izan duten garapena eta hauen sailkapen desberdinak azalduko dira. Laugarren atalean, metodologian, proiektu honetan garatuko diren bi zati nagusien deskribapen zehatza emango da. Azkenik, proiektuko azken atalean, lana burutzeko bete behar izan diren ataza bakoitzaren deskribapena eta iraupena, aurrekontua, arriskuen analisia eta proiektu honetatik atera ditugun ondorioak ematen dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Gaur egun, 2010/31/UE legearen arabera eraikinen ziurtagiri energetikoa derrigorrezkoa da izatea eraiki, alokatu eta saldu nahi diren etxebizitzentzako. Ziurtagiriarekin, etxebizitzak ingurugiroa zenbat kutsatzen duen adierazten du letren arabera, hau da, zenbat CO2 igortzen duen. Lan honetan, CE3X programa erabili da kalifikazio energetikoa lortzeko horretarako, etxebizitzaren datuak, inguratzaile termikoaren datuak, instalazioen karakteristikak eta kolektore termikoen datuak sartu dira. Honekin, E letra lortu da baina, fatxadan isolamendua kanpotik jarriz eta kondentsazio galdara bat jarriz kalifikazioa C letraraino hobetu egin da. Ondorioz, aplikatutako neurriak onak dira letra asko hobetu baita eta eraikina efizienteagoa bihurtu baita.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Hiru dimentsioko inprimaketa etorkizun handiko teknologia bezala azaltzen zaigu gaur egun. Esate baterako, biomedikuntza arloan aukera berritzaileak ekar ditzake, baina baita hezkuntza, heziketa eta ikerketa munduetan ere. Teknologia berri honen abantailarik nagusiena prototipatze azkarrean datza, eta honi esker, mikro- eta makro- egitura definituak dituzten objektuak diseinatu eta fabrikatu daitezke modu lehiakorrean. Lan honen helburua 3D inprimagailu baten bitartez inprimaturiko polimero biobateragarri eta biodegradagarrietan oinarrituriko ereduen garapen eta fabrikazioan datza. Hala ere, lehenik eta behin, lehengaiak bai fisikoki eta bai termikoki karakterizatu behar dira, ondoren, 3D inprimagailuaren parametroen arteko erlazioa ezarri, eta azkenik, produktu finalaren egitura propietateak eta kalitatea aztertu. Aipaturiko lana aurrera eramateko erabili den materiala polilaktida (PLA) izan da, zeinen erabilera oso zabaldua dagoen medikuntza arloan inplante (torloju, iltze, plaka eta abar) moduan eta ehun ingeniaritzaren munduan.