76 resultados para Ari Þorgilsson, froði, 1067-1148.
Resumo:
Donostian bizikletak garraiobide bezala bizi duen egoera azaltzen da lan hontan. Txirrindaz desplazatzen den populazioa eta txirrindaz desplazatzeko dagoen azpiegituraren egoera analizatzen da. Bestalde, jendea bizikletaz desplazatu dadin sustatzeko gaur egun aurrera eramaten ari diren proiektuak eta hauetaz arduratzen diren organizazioetaz ere hitz egiten da. Azkenik, aurrekoa analizatu ostean, jendea hirian txirrindaz gehiago desplazatu dadin lortzeko helburuarekin sortutako proposamen bat egiten da. Bertan hainbat ekintza egingo dira aipatu dugun helburua lortzeko. Gure proposamenak aurrera jarraitzekotan gauzatu beharreko faseak, egon beharko liratekeen areak, kontuan hartu beharreko faktoreak eta halakoak lantzen dira proiektuak garapen eta gestio egokia izan dezan
Resumo:
Futbolean egoten ari den garapenarekin bat, indibidualizaziorako joera ezartzen ari da futbolean, postu espezifiko bakoitzaren beharren arabera entrenatzaile zein prestatzaile fisikoek entrenamendu prozesuak egokituz. Ikerlan honen helburu nagusia zelaiko postu espezifikoen arteko ezberdintasunak aztertzea izango da azelerazio gaitasunean, trebetasunean, behe gorputz adarreko indar elastiko esplosiboan eta ahalmen aerobikoan denboraldiko bi une ezberdinetan. Horrez gain, jokalariek bi une ezberdinen artean izandako bilakaera aztertuko da. 16-20 urte bitarteko 37 jokalarik parte hartu dute ikerketan, hurrengo postuetan sailkatuz: erdiko atzelariak (EA), hegaleko atzelariak (HA), erdilariak (ERD), hegaleko erdilariak (HEG) eta aurrelariak (AUR). 15m linealeko lasterketa, Barrow test egokitua, kontra mugimenduzko jauzi bertikala beso askeekin eta Yoyo intermittent recovery test Level 1 proba fisikoak burutu ziren aurredenboraldiko lehen astean (T1) eta gabonetako lehiaketa etenaren osteko astean (T2). Jokalariak orokorrean aztertuta trebezian eta ahalmen aerobikoan izan zituzten ezberdintasun adierazgarriak bi proba fisiko aldien artean. Postuen arteko ezberdintasunei dagokionez, azelerazio gaitasunean, trebetasunean eta ahalmen aerobikoan aztertu ziren ezberdintasun adierazgarriak lehenengo proba fisiko aldian. Bigarren proba fisiko aldian berriz soilik trebetasunean aztertu ziren ezberdintasun adierazgarriak postuen artean. Denboraldian zehar izandako bilakaerak ere aztertu dira, postuen artean ezberdintasunik egon gabe proba batean ere ez. Esan beharra dago formazioko adinetan jokalariak postu ezberdinetan jokatu ahal izatea bilatzen dela, hori dela eta, ez dute postu batekiko espezializazioa izango. Interesgarria izan daiteke, formazioko aldi honetatik aurrera prestatzaile fisiko eta entrenatzaileentzat, postu espezifiko bakoitzeko jokalariei entrenamendu espezifikoak ezartzea, postu bakoitzaren behar fisiko zein tekniko-taktiko espezifikoetan hobekuntza nabariagoak izateko helburuarekin.
Resumo:
244 p.
Resumo:
Europa 2008tik jasaten ari den krisi ekonomikoaren ondorioz, zor publikoaren krisi larria sortu da zenbait estatutan. Kinka larri honetatik irteteko, Europar Batasunak troikaren adostasunarekin hartu duen irtenbidea, austeritatearena izan da, baina ez dirudi konponbide hau egokia denik, oztopo handia delako estatu askoren hazkunde ekonomikorako. Lan honetan zehar, austeritate politikaren alternatibak aztertuko ditugu, zenbait ekonomialari ospetsuren irtenbideetan oinarrituta.
Resumo:
[EU]Ongizate Estatua demokraziarekin sortu zen, eta hiritarrek bizitza duina lortzeko eratu egin zen. Urteetan zehar Ongizate Estatuak krisiak izan ditu, zeinetan honen biziraupena kolokan jarri den. Oraingoan, 2008ko krisi ekonomikoarekin, hauetako krisi bat bizitzen ari da. Hori dela eta, lan honetan Ongizate Estatuak krisiarekin izandako bilakaera aztertuko da; batez ere, Espainiaren ongizatean izandako kalteak eta murrizketak krisi ekonomikoaren etorreragatik. Horretarako, 2007 eta 2015 urteak konparatu eta aztertuko dira, Estatuaren ongizatean begia jarriz. Horretaz gain, FBBVA-IVIE txosnenaren bitartez, Autonomia Erkidegoek duten gastu sozialen eskumenetan kalteak ere izan diren aztertuko da. Laburbilduz, Espainiako Ongizate Estatuan krisi ekonomikoak zer nolako eraginak izan dituen aztertu egingo da, eragin gehienak murrizketak izanik gastu sozialetan, biztanleriaren bizi-kalitatea zuzenki kaltetuz.
Resumo:
[EU]2008.urtetik pairatzen ari garen krisialdia mundu osoko ekonomietan izan du eragina. Depresio Handitik krisi larriena izaten ari dena Estatu batuetan hasi eta bereziki herrialde garatuetan barreiatu ditu bere efektu negatiboak. Testuinguru honetan, lanaren helburu nagusia izango da krisiaren ondorioz gehien kaltetuak izan diren Europako herrialdeen arteko ezaugarri antzeko eta ezberdinak ezagutzea. Horretarako erabilitako metodologia, analitiko-sintetikoa izanik. Aukeratutako herrialdeen ezaugarri nabarmenak aztertu eta gero, bakoitzean krisiaren eraginak azaltzen dituzten faktore esanguratsuenak identifikatu ditugu. Bukatzeko, faktore horiek herriz herri errepikatzen diren edo, aldiz, desberdinak diren ondorioztatzea dugu helburu.
Resumo:
Este trabajo, analiza las diferentes fuentes de financiación que utilizan las empresas vascas para financiar sus proyectos. Con el objetivo, de conocer el grado de importancia que conceden tanto a la financiación propia como a la ajena, en sus balances. También estudia, la dependencia que tienen las principales empresas vascas con las entidades financieras. Por último, se observa como las empresas están llevando a cabo un proceso de desendeudamiento y de búsqueda de alternativas a la financiación bancaria.
Resumo:
[EUS] Laurogeita hamarreko hamarkadan, Eusko Jaurlaritzako Berriztapen Pedagogikoaren Zuzendaritzak eta Bartzelonako Unibertsitateko CREA (Gizarte eta Heziketarako Ikerkuntza Zentroa) ikerkuntza-taldeak Ikas Komunitateen proiektua jarri zuten martxan, elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko lau zentrotan. Zentro horiek hezkuntza-proiektu berri bat abiatzeko bidea ematen dute; izan ere, porrot akademiko handia izatearren hautatu dira, ikasle-taldeen aniztasunaren egoerari heltzeko arazo ugari dituztelako edota dauden lekuetan gizarte-bazterkeriarekin loturiko arazo anitz daudelako. Aldi berean, proiektuak eraldaketa proposatzen du, bai eskolarena, baita inguruarena ere, eta, horretarako, eskolako partaide guztiak hartzen ditu kontuan. Emaitza onak ikusi ostean, eta, hezkuntza-berriztapenaren alorrean lehentasuna izanik, ekimena zabaltzen hasi zen hastapeneko zentroez bestelako ezaugarri sozioedukatiboak dituzten eskoletara ere. Esperientzia berritzaile horiek aurrera eramateko gogo handiz agertu ziren, baita ere, «praktika on»en paradigma ez zirenak, eta, emaitzei begiratzen badiegu, dirudienez, etekin onak lortzen ari dira zentroetan. Ikas Komunitateen proiektuak berekin daraman gaitasun eraldatzaileak egokitzeko berezko ahala erakusten du. Egokitzapen horretan, eskolaren —inguruarekin batera— eta proiektuaren arteko sinbiosia lortzen da, hezkuntzako arrakasta- ekintzak sustatuz.
Resumo:
Testuinguru lehiakorrean emandako aldaketek bezeroen leialtasuna lortzea gero eta zailago egiten duten honetan, harremanen marketinaren ikuspuntua gero eta indar handiagoa hartzen ari da. Lan honetan, harreman marketinaren estrategiak eta komunikazio aldetik iraultza handia suposatu duten internet eta teknologia berriek bezeroekiko harreman egonkorren sorkuntzan nola lagun dezaketen aztertuko da, aspektu hauek zerbitzuen sektorera aplikatuz. Hizkuntza: euskara.
Resumo:
[eus] Haurra kapitalismoaren subjektu antagoniko gisa definituz, kapitalismoa eta eskolaren arteko lotura du abiapuntu gisa lan honek. Kapitalismoaren birprodukzio eta metaketarako beharrezkoa den eskola bi ikuspegitik aztertzen da. Alde batetik, kapitalismoaren osaketa arkitektonikotik. Bestetik, kapitalismoaren balore, ohitura eta erlazionatzeko forma hegemonikoen transmisiotik. Bi ildo teoriko horietan oinarrituta, ikerketa lan honen objektu nagusia zera da, jendarte post-kapitalista eraikitzen ari den Bizi Toki proiektua. Horretarako metodologia kualitatiboa erabili dugu; elkarrizketa erdi egituratua, behaketa eta dokumentuen analisia hain zuzen ere.
Resumo:
[es] El desarrollo sostenible constituye a día de hoy un tema de interés en la sociedad, pues del ser humano depende el futuro del planeta, ya que su actividad es la que está deteriorando gravemente el medio ambiente y agotando los recursos naturales para saciar sus necesidades. Debido a eso, es necesario promover la educación para el desarrollo sostenible en la escuela como medio para transmitir valores de respeto y cuidado hacia el medio ambiente, los recursos naturales, la biodiversidad y las personas. Este trabajo se propone ese objetivo a través de la creación y aplicación de un juego para niñas y niños.
Resumo:
[eus] Azken urteetan euskararen ezagutza handiagotzen ari bada ere, erabilera gero eta murritzagoa da bai gizartean, bai eskolan. Lan honetan, D ereduko eskola bateko Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako hizkuntza-erabilera ikertu da eta erabilera horretan eragin ditzaketen aldagaiak aztertu dira. Horretarako, ikasleei, irakasleari eta haurren familiei ARRUE proiektuan oinarrituriko zenbait galdetegi pasatu zaizkie. Horrez gain, haurren hizkuntza-erabilera neurtzeko behaketak ere egin dira egoera ezberdinetan (gela barruan eta gelatik kanpo irakasleekin, gela barruan ikaskideekin lanak burutzen, gela barruan ikaskideekin jolas librean eta jolastorduan ikaskideekin), informazio horiez baliatuz euskararen erabilera handitzeko neurriak hartu daitezen.
Resumo:
Nivel educativo: Grado. Duración (en horas): Más de 50 horas
Resumo:
[EUS] Gaizkaten kultiboa gero eta garrantzitsuagoa da akuikulturan. Jarduera honen ondorioz lortzen den ekoizkin primarioa, hau da, kabiarra, gero eta gehiago ari da ekoizten eta kontsumitzen. Honek, hazkunde-prozesuan dagoen jarduera ekonomikoa bihurtzen du azipentserikultura. Gaizkata eme bakoitzak ekoizten duen arrautza-kopurua, hau da, kabiar kopurua, animaliaren tamaina eta egoerarekin dago erlazionatuta zuzenean, beraz, etekin ekonomikoa ere, erlazionatuta egongo da honekin. Hau honela, guztiz garrantzizkoa izango da ekoizpena murriztuko duten faktoreen identifikazioa.
Resumo:
[EUS] Hiriko ekosistemak garrantzi handiko gune berdeak bilakatzen ari diren honetan, geroz eta gehiago dira eremu naturalen kudeaketarako estrategiak garatzeko biodibertsitatearen eta ekosistemen zerbitzuen balioa kontuan hartu behar dela uste dutenak. Ekosistemen zerbitzuen (gizakiak ekosistematik eskuratzen dituen onurak) kudeaketa jasangarria garatzeko, zerbitzuon eskaintza eta eskaria kontuan hartzen dituzten aspektu biofisiko, sozio-kultural eta ekonomikoak ezagutzea beharrezkoa da. Ikerketa honetan, hiritarrek Bilboko Eraztun Berdeko ekosistemek eskaintzen dituzten zerbitzuen inguruan duten pertzepzioa ezagutu nahi da, jendeak eskaintzen diren zerbitzu guztiak hautematen dituen jakiteko. Horretarako, ikertutako arean ekosistemen hiru zerbitzu kartografiatu dira (aspektu biofisikoa) eta 111 pertsona inkestatu dira euren iritzia ezagutzeko (aspektu sozio-kultural eta ekonomikoa). Hala, ikusi da hiritarrek naturak ongizaterako duen garrantzia ezagutzen dutela, nahiz eta ekosistemen zerbitzuen kontzeptua ez ezagutu. Dena dela, ekosistemak egoera onean mantentzeko prest daude, bereziki garrantzitsuak iruditzen baitzaizkie erregulaziozko zerbitzuak (airearen kalitatea) eta zerbitzu kulturalak (lasaitasuna, aisia, eta naturarekin kontaktua). Beraz, emaitza hauek kontuan hartu beharko lituzkete Bilboko Eraztun Berdeko ekosistemen kudeaketaz arduratzen diren agintariek, etorkizun hurbilean zerbitzuen eskaintza eta eskariaren arteko kudeaketa orekatua garatzeko.