Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan


Autoria(s): Ensunza Aldamizetxebarria, Ariane
Contribuinte(s)

Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon

Lingüistica y Estudios Vascos;;Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak

Data(s)

14/01/2016

14/01/2016

06/11/2015

06/11/2015

Resumo

244 p.

Ikerketa honen helburua, Busturialdeko hizkuntza-aldakortasuna aztertzea da. Horretarako, Busturialdea osatzen duten 20 herrietako euskara aztertu eta elkarren artean konparatu dira eremu geografiko honetan dagoen bariazioa nola gertatzen den hobeto ezagutzeko. Zehazkiago, gaur egun aldatzen ari diren hizkuntza-aldagaiak zein gizarte-faktoreren arabera ari diren aldatzen ikertu da. Izan ere, lan honek helburu bikoitza izan du; alde batetik, Bizkaiko erdialdean dagoen Busturialdea eskualdean gaur egun herrien artean dagoen bariazioa aztertzea; eta bestetik, adin desberdineko hiztunen artean dagoen hizkuntz aldakortasuna ere aztertu da; bestela esanda, Busturiadean bai geografikoki bai soziolinguistikoki dagoen aldakortasuna da aztertu dena. Nolanahi ere den, ez da lan honen helburua mendebaldeko euskalkien (edo, oro har, euskalkien) sailkapena egitea, hain eztabaidatua izan den eskualde honetako euskara deskribatzea, eta bertan dagoen eta egon den aldakortasuna azaltzea baizik. Busturialdeko hizkerei dagokienez, gure datuetan oinarritutako cluster analisiek erakusten dute bai helduen hizkeran, bai gazteenean, hiru multzo nagusitan banatzen direla: Busturialdea erdialdeko hizkerak; kostaldekoak; eta ekialdekoak. Oro har, kostaldeko hizkerak Bizkaiko kostaldeko gainontzeko hizkerekin lotura estua dutela ondorioztatu ahal izan dugu eta, era berean, hauek hurrago daudela Zuazok sortaldeko azpieuskalki gisa sailkatutako hizkeretatik, sartaldekoetatik baino. Bestalde, Busturialdea ekialdean kokatutako hizkerak ere sortaldeko azpieuskalkietatik hurrago daudela ikusi dugu. Azkenik, Busturialdea barnealde-erdialdeko hizkerak, sartaldeko azpieuskalkietatik hurrago daudela ikusi dugu. Ikusi dugunez, kostaldeko hizkerak eta Busturialdea ekialdean kokatzen direnak hurrago daude aldagai askotan sortaldean erabiltzen diren aldaeretatik. Izan ere, eskualde baten barruan egon arren, harremanak errazagoak dira Lea-Artibaiko herriekin edo kostakoekin. Hori dela eta, uste dugu hizkerak ikertzerako orduan egokiagoa litzatekeela muga administratiboak albo batera utzi eta herri bakoitzeko hizkerak independenteki aztertzea, aurreiritzirik gabe eta ezinbestean eskualde bati atxikitzeko beharrizanik gabe.

Identificador

http://hdl.handle.net/10810/16701

519862

16198

Idioma(s)

eus

Direitos

(cc)2015 ARIANE ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA (cc by-nc-sa 4.0)

info:eu-repo/semantics/openAccess

Palavras-Chave #phonology #sociolinguistics #fonología #sociolingüística
Tipo

info:eu-repo/semantics/doctoralThesis