32 resultados para erlatibitate orokorra
Resumo:
Lan honek 2007 eta 2013 urteen bitartean autoen prezioak nola aldatzen diren erakusten digu. Horretarako, autoen hainbat ezaugarri hartu dira kontuan, hala nola, modeloa, mota, zilindrada, zilindroen posizioa, potentzia, luzera, zabalera, altuera, kontsumoa, abiadura maximoa, azelerazioa eta maleteroaren kapazitatea. Gaur egungo egoera dela eta, hasiera batean pentsa genezake kotxeen prezioak jaitsi egin direla, baina dituzten aurrerapenak kontuan izanda, logikoena izango zen zenbat eta aldagai garatuagoak izan orduan eta garestiagoak izatea. Beraz, lanaren helburu izango da, emaitza horiek bete diren edo ez frogatzea, eredu ekonometriko bat zehaztuz. Ereduaren estimazioa egiteko erabilitako metodologia Karratu Txikien Arruntak izan dira, baina heterozedastizitatearen arazoa agertu denez, eredu honek ez du bariantza txikiena izango eta beraz estimatzaile berria erabili beharko da, kasu honetan, Karratu Txikienen Zabalduen metodoa erabili da. Urte bakoitzerako egokiagoa den eredua hautatu ondoren eredu orokorra egin dut, horretarako 2007 eta 2013ko datuak begiraturik, bakoitzari dagokion aldagai azaltzaile bat eratu diot, hau da, ezaugarri bakoitza bere urtearekin elkartu dut. Murriztutako eredura heltzerakoan, lortutako emaitzak ikusirik ondorio batera heldu naiz, ondorio hori hasieran planteatutako hipotesiarekin bat datorrela ikusi da, hau da, autoen prezioak proportzionalki jaitsi egin dira, eta ondorioz, autoen ezaugarriak gutxiago baloratzen dira.
Resumo:
1-motako Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB-1) HIESaren erretrobirus eragilea da, sistema Immunearen infekzio kronikoa sortarazten baitu. Birus hau estalki lipidiko batez inguraturik dago, non bertan, zelula ostalaria ezagutzeaz eta berarekin fusionatzeaz arduratzen diren fusio proteinak (env) txertaturik dauden. Baina, env transmintz proteina hauen ingurune lipidikoa ezezaguna da, eta bere ikerketa interes berezikoa da, aipaturiko proteina horien aktibitatea erregulatzen duen osagaietako bat izan baitaiteke. Hori dela eta, proiektu honen helburu orokorra env transmintz proteinaren ingurune lipidikoa aztertzea izango da.
Resumo:
Gradu amaierako lan hau kiribilen kosmologia kuantikorako sarrera bat da. Lan honek 4 kapi- tulu ditu. Lehenengoan, sarrera bezala grabitazio kuantikoak izan duen bilakaera historikoa jaso da, halako teoria bat garatzeko motibazioak eta zailtasunak, eta honen garapenean kosmologia kuantikoak duen papera azalduz. Lanean, oro har, grabitazio kuantikoaren teoria bat eraikitzeko formalismo “kanonikoa” jarraitu da, alegia, erlatibitate orokorraren formulazio hamiltondarra era- biliz teoria kuantikoa garatzea. Bigarren kapituluan grabitazioaren teoria klasikoaren formulazio hamiltondarra garatu da, lehenik Arnowitt-Deser-Misner formalismoaren (Einstein-en geometro- dinamika bezala ere ezaguna denaren) bidez eta ondoren Ashtekar-en aldagaiak erabiliz. Bietan hamiltondar guztiz lotua lortzen da, hots, loturen konbinazio lineala den hamiltondarra. Lotu- ren bidezko formulazio hauen kuantizazioaren eta kribilen adierazpenaren oinarrizko aspektuak jaso dira bigarren kapituluan. Hirugarren kapituluan kosmologiaren teoria klasikoa Friedmann- Lemaˆ ıtre-Robertson-Walker metrika laua erabiliz azaltzen da era laburrean lehenik, eta ondoren Wheeler-DeWitt teoria kuantikoa eta kiribilen kosmologia kuantikoa eta hauek erabiliz lorturiko zenbait emaitza aipatzen dira. Azkenik, ondorioen atalarekin amaitzen da lana. Lana euskaraz idatzita dago.
Resumo:
[EU]- 1/2002 Legea, otsailaren 21ekoa, Estatuak eta autonomia erkidegoek lehiaren babesaren arloan dituzten eskumenen koordinazioari buruzkoa. - 3/1991 Legea, urtarrilaren 10ekoa, Lehia Desleialari buruzkoa. - 15/2007 Legea, uztailaren 3koa, Lehiaren Babesari buruzkoa. - 34/1988 Lege Orokorra, azaroaren 11koa, Publizitateari buruzkoa . - 261/2008 Errege Dekretua, otsailaren 22koa, Lehiaren Babesari buruzko Erregelamendua onesten duena. - Lexikoa.
Resumo:
[EU]Errekalde egun, aukera handiko eraldaketa unean aurkitzen da. Trenbidearen lurperatze lanak abian dira eta autobidearen eraispenak oraindik bide luzea badu ere, agintarien esku orrian dagoela ematen du. Banaketa funtzioa izan duten azpiegituren desagerpenak Errekalderen berantolaketa planteamendu baten ateak irekitzen ditu. Abagune honetan Errekalderen papera berpentsatu beharra dago, auzo mailako eraldaketaz gain Bilbo mailako eragina izan dezakeen estrategiak martxan jarri baitaitezke. Auzoa errotik alda dezakeen espazioa berreskuratuko delako alde batetik eta Bilboko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) berrikuste prozesuan delako.
Resumo:
[EUS]Helburuak: Berrikuspen bibliografiko honen helburu orokorra edoskitzea opioideekiko abstinentzia sindrome neonatalaren sintomak arintzeko eraginkorra den aztertzea izango da, eta baita honek tratamendu farmakologikoaren beharra gutxitzen duen. Bestalde, metadona hartzen duten emakume hauen esneko metadona kontzentrazioa nolakoa den eta esne honen bitartez jaioberriari heltzen zaion kantitatea nolakoa den identifikatu nahi da. Metodologia: Artikuluen bilaketa egiteko, datu base desberdinak erabili dira, baina erabilitako azken 8 artikuluak Pubmed eta Ovid-sp-ekoak dira. Artikulu guztiak bat izan ezik, ingelesezkoak dira, gaztelaniaz aurkitutako artikulu kantitate eskasa dela eta. “Edoskitzea” , “abstinentzia sindrome neonatala” eta “metadona terapia" terminoak erabili dira bilaketa prozesuan. Ondorioak: Edoskitzea opioideekiko abstinentzia sindrome neonatala jasaten duten jaioberrientzat gomendagarria dela esan daiteke, ikerketa hauen arabera, abstinentziaren sintomak eta tratamendu farmakologikoaren beharra gutxitzen baititu. Gainera, esneko metadona kontzentrazioa eta jaioberriari honen bitartez heltzen zaion kantitatea oso txikiak dira. Hala ere, lanak limitazioa garrantzitsu bat du, ikerketetako laginak txikiak izatea.
Resumo:
Jaioberri goiztiarra, haurdunaldiko 37. astea baino lehen jaiotzen den haur heldugabea da. Jaioberri hauen biziraupen tasa azken hamarkadetako aurrerapen medikoei esker (inkubagailuak, farmakoak…) igo da baina bere heldugabetasunaren eraginez jaioberri hauen %23-60ak ezintasunak eta jarrera zein hezkuntza asaldurak pairatzen dituzte. 1970. urtean Heidelise Alsek NIDCAPa, (“Newborn Individualized Developmental Care and Assessment Program”) asmatu zuen, jaioberri bakoitzaren garapenean laguntzeko helburuarekin, beharrezko arreta berezia eta bakoitzarentzako zainketa planean oinarrituz. Helburua: NIDCAP metodoarekin kontaktuan egon ziren jaioberri goiztiarren eragina, epe luzera, nerbio sistemaren garapeneko atal motorea, atal kognitiboa eta neurosentsoriala aztertzean datza. Metodologia: Azterketa bibliografiko hau egiteko, beharrezko informazio bilaketa orokorra egin da helburua finkatzeko. Ondoren, Pubmed datu basean beharrezko irizpideak zehaztuta ikerlanak kritikoki irakurri, ebidentzian oinarrituz 11 hautatu eta landu ostean (guztira 946 jaioberri goiztiar aztertuz) garatu da. Emaitzak eta azterketa: Ikerlanen arabera NIDCAP metodoaren eraginetan egon diren 4, 9 eta 12 hilabeteko haurrek atal motorea garatuagoa duten datuak daude baina 18 eta 24 hilabeteko umeetan aldiz, ez dira ebidentziazko daturik aurkitu NIDCAParen efektu onuragarriei buruz, bere eraginaren efektua luzarora desagertuz. NIDCAP ereduaren erabilerak kognizio atalaren garapenean onurak ekartzen dituen datuak daude 9 hilabeteko haurretan (helburuak zuzentzeko gaitasunean eta arreta mantentzeko gaitasunean) eta 8 urteko haurretan ere (bat-bateko prozesamenduan) baina 12 eta 24 hilabeteko adinarekin, aldiz, ez dira eraginik hauteman. Garapeneko atal neurosentsorialean, ebidentziazko artikulu bakar baten arabera NIDCAParen erabilerak 8 urteko umeen ikusmen eta ahalmen espazialean laguntzen du. Ondorioa: NIDCAP metodoak jaioberri goiztiarretan daukan eragin gomendagarria dauka atal kognitiboan eta ikusmenean, baina oso eragin urria dauka metodo eraginkorra izateko.
Resumo:
Justizia administrazioaren aurkako delituen inguruko hausnarketa orokorra egin ondoren, prebarikazio judizialaren delituaren elementuak azteztu egiten dira, horiek dituzten arazorik esanguratsuenak identifikatuz eta irtenbiderik aproposenak proposatuz. Kontutan hartuta zigor zuzenbidearen printzipio nagusiak eta ordenamendu juridiko espainiarrak ahalbidetzen duena.
Resumo:
[EU]Gradu Bukaerako Lan honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, gure praktika profesionala ikertzea eta hobetzea. Bestetik, administratzaileen erantzukizunaren eremuan liskar egoerak sortzen dituzten egoerei eta zalantzei erantzuna ematea, nolabait, eremu honetan, ideiak argitu eta sendotzeko helburuarekin. Lanketa hori egiteko Graduan zehar barneratutako hainbat ezagutza eta zenbait adituren ezagutza teorikoen ekarpenak egiten dira lanean. Nagusiki, lau aspektu izango dira lan honen aztertze objektu. Horrela, lehen atal batean, erantzukizunaren ikuspegi orokorra landuko dugu. Behin, eremu hau azterturik, Legeak aurreikusten dituen akzioen aspektu garrantzitsuenetara joko dugu. Ondoren, modu labur batean bada ere, aipamen txiki bat egingo diogu konkurtso egoeran sortzen diren egoerei. Azkenik, urteetan zalantza egoera sortu duen gaiari erreparatuko diogu, hau da, preskripzioaren gaia. Proiektuak ondorioztatzen du, erantzukizunaren eremuan Legegileak jasotzen dituen aldaketek helburu dutela, arauketa osatuago bat eskaintzea.
Resumo:
[EU]Lan honen helburu nagusia eraikuntzan gehituko diren argi-babeski sistema mota desberdinak aurkeztea da, bertan ematen den energia kontsumoa murrizteko asmoz. Izan ere, argi naturalaren erabilpen egoki batek eraikinaren efizientzia hobetzera eramango gaitu. Horretarako, ezinbestekoa izango da baliabide hau behar bezala ezagutzea, argitasuna eta beharrezko babesa eskaintzeko, eta ondorioz, energia aurreztea lortzeko. Babes sistema egokiena aukeratu baino lehen, aldez aurretik sortu izan diren argi-babeski mota desberdinak aztertu izan dira. Horrez gain, eguzki erradiazioa neurtzeko metodo grafiko eta analitikoak ere aztertu dira. Ondoren, Ecotect programak eskaintzen dituen simulazioei esker, eguzki erradiazioaren datu zehatzagoak lortzeko asmoz, ikasketa horretan erabiliko den eraikinaren kokapena, orientazioa eta ezaugarriak erabaki dira. Behin prototipoa definituta, programa bidez lau babes sistema mota desberdinak aztertu dira, horrela babesik gabeko eraikinean lortutako datuak alderatzeko. Azterketa Bilbo eta Sevillan egitea erabaki izan da. Izan ere, bi hiriburu hauek klimatologian duten desberdintasuna argi-babeskien aukeraketan duen eragina aztertzeko aukeratu dira, gainera, orientazioak eta argi babeskien dimentsioek ere izan dute zer esana aukeraketa garaian. Horrez gain, argi-babeskiek sortutako itzala ere aztertu izan da. Horrela, sistema hauen jarrera orokorra ikusi daiteke, eta beraz, uda garaian babesteko eta negu garaian eguzki izpiak sartzen uzteko duten ahalmena ikusi da. Bukatzeko, aurretik lortutako datu guztiei esker, eta bai kokapena zein orientazioa kontutan hartuz, babes sistema egokiena aukeratu da, jakinik ezinbestekoa dela argitasuna, babesa eta aurrezte energetikoaren arteko oreka egoki bat lortzea.
Resumo:
[EU]Lan honen helburua, gizartean torturari aurre egiteko dauden mekanismoak eta delitu honen errealitatea ikuspegi kriminologikotik aztertzea da. Hiru zatitan banatu da: alde batetik, torturaren oinarrizko ingurumariak. Bertan torturaren historia, kontzeptua eta lege-teistuingurua aztertzen dira delitu honi buruzko ideia orokorra sortzeko. Beste alde batetik, kriminologiaren teorien bidez torturaren delitua azaltzen da, honen zergatia eta prebentzio metodoak ezartzeko helburuarekin. Azkenik, torturaren errealitatearen azterketa burutu da, “Tortura Ikerketa Proiektua (1960-2013)” lana azalduz. Proiektu horretan oinarrituta, kriminologoak giza eskubide bortxaketen ikerketetan ere burutzen duten funtzioa aztertu da.
Resumo:
Azken hiru hamarkadetan, Euskal Autonomia-Erkidegoan aldaketa garrantzitsua eman da HPB (heziketa premia bereziak) duten ikasleei ematen zaien heziketa-erantzunean, laguntzaren behar orokor eta iraunkorrak aurkezten dituenari dagokionez bereziki. Gaur egun, ikasle hauek, LH eta DBH zentro arruntetan kokatutako gela egonkorretara joan daitezke. Gela hauetako curriculuma zabala eta malgua da eta ez dago era arauemailean Hezkuntza Sailagatik araututa. Gela horietan matrikulatutako ezgaitasuna duten ikasleek, eskola-ordutegi barruan, gorputz-hezkuntzako jarduerak egiteko eskubidea dute, bere etapako beste kideek bezala. Ikasle hauekin bultzatzen diren jarduera fisikoek bere bizi-kalitatea eta komunitatean bere inklusioa hobetzera orientatuta egon behar dute. Beraz, egokia izango litzateke zentro honen H.F. ikasleak jarduera horiek talde horrekin egiteko denbora espezifikoa bere ordutegian kontuan izan zezan . Ikasle horiek zentroaren bizitzan parte hartzeaz gain, institutuko irakasleek parte hartu behar dute mutil horien jardueretan. Inklusioak bere gain hartu behar ditu heziketa komunitatearen kide guztiak. GrAL honetan proposatzen eta justifikatzen da GH irakasleak irakasten duen kirola igeriketa izan dadila, ikasle hauen ezaugarriak kontutan hartuta eta fisiko, psikiko eta sozial mailan eragiten dituen onurengatik. Erabilitako metodoa analisi orokorrekotik kasu zehatz baten praktikara joatea izan da. Eusko Autonomia Erkidegoko HPBk duten ikasleei ematen zaien erantzun orokorra aztertzen hasi da gela egonkorretara heldu arte, bereziki Sopela BHI-ko G.H. kurrikuluma zehaztuz.
Resumo:
Lan honen bidez, Espainiako Pentsioak aztertu dira. Horretarako, lehenik eta behin, pentsioen diseinu oro-korra aztertu eta Espainiako Gizarte Segurantzaren eredua definitu da. Bigarrenik, Pentsio Sistemako erregimenak kontuan hartuz, Erregimen Orokorra hartu da oinarri -hau baita espainiar erregimen erabiliena- eta bere ezaugarriak azaldu dira. Azkenik, Lan Bizitzen Lagin Jarraitutik (LBLJ) lorturiko datuen bidez, ustez pentsioengan eragina duten aldagai ezberdinen (gizabanakoaren sexua, jarduera ekonomikoa, bizilekua eta hezkuntza-maila) aukeraketa egin da eta hauen bilakaera aztertu da 2005-2012 urte bitarteetan. Egindako analisien emaitza nagusiak oinarri hartuz, esan daiteke hainbat direla pentsioen zenbatekoan - Oinarri Arautzaile eta Erretiratze Adinean - eragina duten aldagaiak eta ondorioz, gizabanakoen ordainsarian desberdintasunak sortzen dituztenak.(EUSKERA)
Resumo:
[EU]Lan honetan hiru atal nagusitan murgilduko gara: EAEko sektore publikoaren analisian eta, kontabilitatearen eta kontrol sistemaren sektore pribatuarekiko konparaketan.
Resumo:
Nivel educativo: Grado. Duración (en horas): Más de 50 horas