Zein da NIDCAP programaren eragina jaioberri goiztiarren neurogarapenean epe luzera? Atalez atal aztertua


Autoria(s): Sierra Picón, Saioa
Contribuinte(s)

Kortaxarena Rubio, Maider

E.U. ENFERMERIA -LEIOA

LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E.

Grado en Enfermería

Erizaintzako Gradua

Data(s)

05/11/2015

05/11/2015

05/11/2015

21/04/2015

Resumo

Jaioberri goiztiarra, haurdunaldiko 37. astea baino lehen jaiotzen den haur heldugabea da. Jaioberri hauen biziraupen tasa azken hamarkadetako aurrerapen medikoei esker (inkubagailuak, farmakoak…) igo da baina bere heldugabetasunaren eraginez jaioberri hauen %23-60ak ezintasunak eta jarrera zein hezkuntza asaldurak pairatzen dituzte. 1970. urtean Heidelise Alsek NIDCAPa, (“Newborn Individualized Developmental Care and Assessment Program”) asmatu zuen, jaioberri bakoitzaren garapenean laguntzeko helburuarekin, beharrezko arreta berezia eta bakoitzarentzako zainketa planean oinarrituz. Helburua: NIDCAP metodoarekin kontaktuan egon ziren jaioberri goiztiarren eragina, epe luzera, nerbio sistemaren garapeneko atal motorea, atal kognitiboa eta neurosentsoriala aztertzean datza. Metodologia: Azterketa bibliografiko hau egiteko, beharrezko informazio bilaketa orokorra egin da helburua finkatzeko. Ondoren, Pubmed datu basean beharrezko irizpideak zehaztuta ikerlanak kritikoki irakurri, ebidentzian oinarrituz 11 hautatu eta landu ostean (guztira 946 jaioberri goiztiar aztertuz) garatu da. Emaitzak eta azterketa: Ikerlanen arabera NIDCAP metodoaren eraginetan egon diren 4, 9 eta 12 hilabeteko haurrek atal motorea garatuagoa duten datuak daude baina 18 eta 24 hilabeteko umeetan aldiz, ez dira ebidentziazko daturik aurkitu NIDCAParen efektu onuragarriei buruz, bere eraginaren efektua luzarora desagertuz. NIDCAP ereduaren erabilerak kognizio atalaren garapenean onurak ekartzen dituen datuak daude 9 hilabeteko haurretan (helburuak zuzentzeko gaitasunean eta arreta mantentzeko gaitasunean) eta 8 urteko haurretan ere (bat-bateko prozesamenduan) baina 12 eta 24 hilabeteko adinarekin, aldiz, ez dira eraginik hauteman. Garapeneko atal neurosentsorialean, ebidentziazko artikulu bakar baten arabera NIDCAParen erabilerak 8 urteko umeen ikusmen eta ahalmen espazialean laguntzen du. Ondorioa: NIDCAP metodoak jaioberri goiztiarretan daukan eragin gomendagarria dauka atal kognitiboan eta ikusmenean, baina oso eragin urria dauka metodo eraginkorra izateko.

Identificador

http://hdl.handle.net/10810/16056

22745-654909

Idioma(s)

eus

es

Direitos

© 2015 Sierra Picón Saioa

info:eu-repo/semantics/openAccess

Palavras-Chave #NIDCAP #neurogarapena #jaioberri goiztiarra
Tipo

info:eu-repo/semantics/bachelorThesis