Nola elikatuko gara 20 urte barru?


Autoria(s): Pérez Álvarez, Leyre; Saracibar Ruiz de Ocenda, Amaia
Data(s)

01/04/2016

01/04/2016

21/12/2015

Resumo

Nivel educativo: Grado. Duración (en horas): Más de 50 horas

Elikagaien industrian produktu kimikoak erabiltzen hasi zirenetik, merkatuetan punta-puntako produktuak garatu nahi dira, bizi kalitatea hobetzeko eta gaixotasunak prebenitzeko. Gaur egun, elikagaien ekoizpen eta ikerkuntzaren erronka sekulakoa da eta batek daki etorkizunak zer ekarriko duen!. Ideia honen harira ondorengo “Nola elikatuko gara 20 urte barru?” EZT-Graduaren Kimika Orokorreko ikasleentzako materiala prestatu da. Kaiera honetan Kimika Orokorra irakasgaia metodologia aktiboen bitartez (Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza, POI) garatu nahi izan da, ikasleek ibilbide profesionalean aurkituko duten errealitateari hurbiltzeko. Hemen, Kimika Orokorra ikaslearen erronka bat bezala adierazi nahi da, eta irakasgaiaren edukiak problemen ebazpenaren bidez landu nahi dira, kimikaren oinarriak duen garrantzia elikagaietan hausnartzeko. Kuadernoa hiru azpiproblemetan antolatuta dago. Azpiproblema hauen bidez galdera eragile berdinari erantzuten saiatzen zaio: Nola elikatuko gara 20 urte barru?. Era berean galdera hau hiru irakurgai ezberdinekin lotzen da ikasleen ulermena lantzeko asmotan: Txokolatea jango dugu kolesterola murrizteko?, 3D inprimagailu batean hautsak nahastuz sukaldatuko dugu? eta nekazal hondakinak jango ditugu?. Azpiproblema bakoitzaren atzean aurkitzen diren edukiak horrela laburtu ahal dira; lehenengoan materia, konposatuen formulazioa/izendatzea, unitateak eta ezaugarriak, bigarrenean mol kontzeptua, erreakzio kimikoak eta kalkulu estekiometrikoak eta amaitzeko hirugarrenean konposatuen egitura mikroskopikoa eta propietate makroskopikoen lotura.

Identificador

Perez L. & Saracibar A. (2015). Nola elikatuko gara 20 urte barru?. IKD baliabideak 10. http://cvb.ehu.es/ikd-baliabideak/perez-10-2015.htm

2254-9153

http://hdl.handle.net/10810/17755

Idioma(s)

eus

Publicador

Vicerrectorado de Calidad e Innovación Docente

Relação

IKD baliabideak;

http://www.ehu.eus/es/web/ikdbaliabideak/detalle?p_p_id=IKDEdicion_WAR_ikdportlet&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-2&p_p_col_count=1&p_r_p_1549014941_par_ikdResourceId=4858022

Direitos

info:eu-repo/semantics/openAccess

Palavras-Chave #elikagaien zientzia eta teknologia #problemetan oinarritutako ikaskuntza
Tipo

info:eu-repo/semantics/other