407 resultados para stars : individual : eta Carinae
Resumo:
Helburuak. Distrofia miotonikoan ematen diren sintomarik esanguratsuenak bildu, gaixoen eta senideen bizi-kalitatea aztertu eta osasunaren aldetik eman daitezkeen esku hartzeak aztertzea. Metodologia. Pubmed, Cochrane, ScienceDirect, Canadian Journal of Neuroscience Nursing (CJNN) eta hainbat erakunderen web orrialdeetan burututako bilaketa bibliografiko baten bidez, eta erreferentziazko pertsonekin kontaktuan jarriz, 14 artikulu, tesi bat, bost liburu eta hainbat web orrialderen bilaketa egin da. Konklusioak. Beharrezkoa da gaixotasun honen inpaktuaren azterketa sakonago bat burutzea. Alde fisiopatologikoa nahiko garatua dagoen arren, gaixotasuna pazienteen ikuspegitik aztertzeak atentziorako datu garrantzitsuak eman ditzake. Gaixotasun honen jarraipenerako gidak garatzen ari diren arren, oraindik asko dago gai honen inguruan egiteko.
Resumo:
Ordenagailuek zein informatikak azken urteetan jasandako aurrerapenek eragin zuzena izan dute datuen bistaratzearen esparruan. Datuen bistaratzea delako analisi prozedurak funtsean ahalbidetzen du jasotako datuak era adierazgarrian sintetizatu edo laburtzea; datuen analisi klasikoaren osagarria da, zenbakizko kalkuluko prozeduretan oinarritua. Aipaturiko berrikuntzek, ahalbidetu dute bistaratze estatiko edo klasikoez gainera, interaktibo edo elkarreragile deritzen beste bistaratze so stikatuago batzuk sortzen hastea. Estatistika o zialen erakundeak, eta bereziki Eustat Euskal Estatistika Erakundea, hasiak dira informazioaren teknologia berri hauek aplikatzen, hauek eskaintzen dizkieten aukera eta berrikuntzez baliatuz egoera berrira moldatu ahal izateko. Memoria honetan, alde batetik, 2013-2014 urteetan zehar Eustatentzat sorturiko bi gra ko elkarreragile eta dinamikoak (Time Line gra koak eta Populazio-piramide interaktibo eta dinamikoak) aipatu eta aztertuko dira eta bestalde etorkizunean mapa geogra koei elkarturiko bistaratzeak sortzeko alternatiben analisi sakona eta diseinu ezberdinen proposamenak egiten dira. Memoriaren lehenengo zatian aztertzen diren Time Line gra koak eta Populazio-piramide interaktiboak Eustat Euskal Estatistika erakundeak 2 urtean zehar datuen bistaratzearen gaiaren inguruan egindako ikerketa lanetik ateratako emaitza eta ondorioetatik abiatuz garatu dira. Gra ko elkarreragile eta dinamikoak hartzen ari diren garrantziaz jabetuta eta honetako gra koak sortu eta publikatzeko beharra ikusita Eustatek bere web orrian gra ko interaktibo gehiago gehitzeko erabakia hartu du, hurrengo pausoa mapa geogra koei loturiko bistaratzeak sortzea izango delarik. Hain zuzen, Time Line gra ko elkarreragilea lerro-, azalera- edo barradiagrama batez eta kontrol-mugikor deritzon egitura batez osaturik dago eta erabiltzaileari x-ardatzean erakutsi nahi duen balio-tartea hautatzeko aukera ematen dio, y-ardatza ere automatikoki bir-eskalatzen delarik. Populazio-piramide interaktibo eta dinamikoa funtsean populazio-piramide klasiko batean oinarrituriko bistaratze dinamiko eta elkarreragilea da, erabiltzaileari gra koarekin jokatuz piramide tradizionaletan atera ezin dezakeen informazioa ondorioztatzeko aukera ematen diona. Memoriaren azken zatian aztertzen diren mapa geogra koei elkarturiko bistaratzeak funtsean herrialde-, eskualde- zein udalerri-estatistikak erakusten dituen mapa tematiko batean oinarritzen dira, elkarrekin erlazionaturiko zenbait ikuspuntu ezberdin erakutsiz.
Resumo:
Justizia administrazioaren aurkako delituen inguruko hausnarketa orokorra egin ondoren, prebarikazio judizialaren delituaren elementuak azteztu egiten dira, horiek dituzten arazorik esanguratsuenak identifikatuz eta irtenbiderik aproposenak proposatuz. Kontutan hartuta zigor zuzenbidearen printzipio nagusiak eta ordenamendu juridiko espainiarrak ahalbidetzen duena.
Resumo:
[EU]Gradu Bukaerako Lan honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, gure praktika profesionala ikertzea eta hobetzea. Bestetik, administratzaileen erantzukizunaren eremuan liskar egoerak sortzen dituzten egoerei eta zalantzei erantzuna ematea, nolabait, eremu honetan, ideiak argitu eta sendotzeko helburuarekin. Lanketa hori egiteko Graduan zehar barneratutako hainbat ezagutza eta zenbait adituren ezagutza teorikoen ekarpenak egiten dira lanean. Nagusiki, lau aspektu izango dira lan honen aztertze objektu. Horrela, lehen atal batean, erantzukizunaren ikuspegi orokorra landuko dugu. Behin, eremu hau azterturik, Legeak aurreikusten dituen akzioen aspektu garrantzitsuenetara joko dugu. Ondoren, modu labur batean bada ere, aipamen txiki bat egingo diogu konkurtso egoeran sortzen diren egoerei. Azkenik, urteetan zalantza egoera sortu duen gaiari erreparatuko diogu, hau da, preskripzioaren gaia. Proiektuak ondorioztatzen du, erantzukizunaren eremuan Legegileak jasotzen dituen aldaketek helburu dutela, arauketa osatuago bat eskaintzea.
Resumo:
[EU]Honako dokumentua ekoizpen prozesu baten plangintza eta ekoizpen errealaren arteko desbideratzeek, baita biltegiratze sistemek, dakarten kostu inplizituen identifikazioan datza. Behin identifikaturik daudela, hauen azterketa sakonagoa egiteko. Ezarritako xedea lortzeko, plangintza dokumentuetatik abiatu eta ekoizpen bolumenekin parekatuko dira. Era honetan, desbideratzeak nabarmendu, adierazle bidez kausa ezberdinetan sailkatu eta ekoizpen zein biltegiratze kostu eratorriak ondorioztatuko dira. Aurretik aipatu den kostua enpresarentzat ez onartutako gastu tazitoa denez, berau konpontzeko hobetze proposamenak ere proposatuko dira; azterketa osatu ondoren.
Resumo:
Ikasmaterial honen helburu nagusiak honako hauek dira: Aktibitate ekonomikoen eta bereziki industriaren artean eta lurraldearen artean dagoen harremana ulertzea eta azaltzea. Lurraldearen izaera aktiboa erakustea: enpresak, azpiegiturak eta giza baliabideak erakartzeko.
Resumo:
Lan hau, e-Betez izeneko egitasmo zabalago baten parte da, eta konkretuki e-Betez eolikoa. Egitasmo horrek, dispositibo elektroniko txikiak kargatzeko sistema eoliko baten atal guztiak diseinatzea eta eraikitzea du helburu nagusia: haize turbina, sorgailu elektrikoa, artezketa-erregulazio sistema, eta energiaren fluxua bistaratzeko sistema. Lan honen helburu nagusia, aurreko egitasmoaren barruan kokatuta, haizearen energia erabiliz dispositibo elektroniko txikiak kargatzeko potentzia baxuko sorgailu elektriko baten diseinu, kalkulu eta eraikitzea da. Hasierako beharretatik abiatuta, eta proiektua kokatuta egongo den tokiko haizearen abiadura eta turbinaren dimentsio zehatzak kontuan hartuz, sorgailu elektrikoa eraikitzeko posibilitate ezberdinak ikertu eta aukerarik egokiena hautatzea. Sistemaren diseinua haize abiadura txikian elektrizitatea sortzeko ahalmena duen sorgailura bideratuko da, era horretan transmisio mekanikoa ekidinez. Aurrekoaren ondoren, diseinuan egindako kalkuluetatik abiatuta, prototipo funtzionala eraikiko da: eraikitzeko irtenbide desberdinak aztertu, material egokienak aukeratuz eta prozesu konstruktibo egokiena jorratuz. Bukatzeko, laborategian saiakuntza probak egingo ditugu teorian lortutako datuak eta errealitateko datuen arteko kontrastea egin ahal izateko. Lanaren jarduera, ikerkuntza-eraikuntza binomioan kokatuta egongo da. Prozesu teknologikoaren fase desberdinei jarraituz, hasierako arazoaren planteamendutik abiatzen da, ondoren informazio iturri ezberdinak erabiliz ikerkuntza lana burutu. Jarraian, balizko irtenbide guztiak aztertu ondoren, bat hautatu eta honen diseinua egin. Bukatzeko prototipoa eraiki eta honen ebaluazioa eginez ondorioak atera.
Resumo:
GAL honen helburu nagusia Android sistema eragilea daukan telefono mugikor batekin komunikatzen den eskumuturreko erloju baten diseinua eta prototipo baten garapena burutzea da. Prototipoa arduino plataforma irekia erabiliz gauzatuko da. Prototipoak, garatuko den Android aplikazioaren informazioa jaso eta hau bistaratzeko ahalmena izan beharko du.
Resumo:
[EU]Proiektu honen helburua, Makina eta Motor Termiko sailean dagoen aire girotu, aireztatze eta berogailu sistema elikatzen duen makinaren analisi bat egitea da. Makina behar duen bezala lan egiten duen eta bulegoetan airearen kalitatea bermatzen baden ikusiko dugu. Hortaz, testu honek aurreko egoerak betetzen diren edo ez argituko du eta ezezko kasua izatekotan funtzionamendu normalera bueltatzeko aukerak proposatuko dira. Horretarako neurketak bai bulegoetan egingo dira eta baita makinan ere. Datu hauek (tenperatuak, emariak, hezetasuna, eta abar…) Excel horri batean gordeko dira gero taulak lortzeko eta errazago identifikatzeko non dauden arazoak. Lana hurrengo eran egituratu da: Sistemaren sarrera eta deskribapena. Neurketak egiteko metodologia eta sistemaren analisia. Konklusioak, informazio iturriak eta eranskinak.
Resumo:
[EU]Lan honetan hutsetik hasita skate motorizatu baten diseinu bat egin da, Industria Teknologian Ingeniaritzako Graduan eskuratutako jakintzak erabiliz. Skatea gazteengan oso erabilia den garraiobide bat da aisia dela-eta, eta sinpletasuna eta ekonomia kontuan hartuta, aisia eta ingurugiroarekiko konpromisoa nahasten dira diseinu honekin. Lanak bide argi bat dauka: hasieran merkatuaren egoera aztertzen da, gero diseinu posible batzuk proposatu ahal izateko, eta hortik aukera bat jorratu ahal izateko. Hortaz, prozesua hasieratik hasita, egitura hau izango du lanak: Hasteko, skate motorizatuen merkatuko egoera zein den aztertzen da, ondoren eta helburuak zeintzuk diren kontutan izanda, diseinu posible batzuk proposatu ahal izateko, alternatiben analisien atalean ageri direnak. Proposamen horiek aztertu egiten dira, alde on eta txarrak desberdinduz eta horietako soluzio bat aukeratuz. Aukeratutako diseinuaren CAD modelo bat eraikitzen da, ondoren egoera fisikoa matematikoki modelizatzeko eta beharrezko kalkuluak egin ahal izateko, metodologia atalean eta eranskinetan ageri direnak, hala nola, azelerazio jakin bat lortzeko behar den potentzia, transmisioan beharrezkoak diren kalkuluak kokatu beharreko elementuak zeintzuk diren erabaki ahal izateko, etab. Bide honetan, jorraturiko diseinuaz gain beste diseinu optimizatu eta konplexuago bat proposatzen da, ikerketa bidea zabalik duena, enpresa mundura gehiago zuzendua. Azkenik, lana burutzeko bete behar izan diren ataza bakoitzaren deskribapena eta iraupena, aurrekontua eta gastu aitorpena, arriskuen analisia eta proiektu honetatik atera ditugun ondorioak ematen dira.
Resumo:
Lan honetan egun lurzoru klausulen inguruan sortu den gatazka juridikoan gakoak non dauden aztertuko dugu. Horretarako, kontratugintza modernoak, eta zehazki masan burutzen den kontratazioak sortzen dituen arriskuei aurre egiteko ordenamendu juridikoak eraiki duen sistema izango da oinarri. Bereziki, Auzitegi Gorenak 2013ko maiatzaren 9ko epaian jasoriko doktrinari egingo diogu aipamen, klausula hauen baliozkotasunaren inguruan zein erabaki hartu den jakiteko. Doktrina honen bidez, gardentasun kontrolak zer suposatzen duen argitu ahal izango da eta abusuzkotasun kontrola igarotzen ote den. Erabaki hauek, gaur egungo egoeararen balorazio kritikoa burutzea ahalbideratuko digute, lurzoru klausulen gatazka juridikoaz gain, kontratugintza modernoak dakartzan erronkak zeintzuk diren azpimarratuz.
Resumo:
[EU]Garatutako txosten honekin, etxebizitza baten kalifikazio energetikoa burutuko da. Izan ere, gai honek orain dela bi urte sartu zen dekretuaren ondorioz berebiziko garrantzia hartu du etxe bat saldu edo alokatzeko orduan. Aipatutako kalifikazio energetikoa lortu ahal izateko CE3X programa erabiliko da. Horretarako, beharrezko izango da aztertutako etxearen datu aipagarrienak izatea (neurriak, materialak, leihoak...). Lehenik eta behin, proiektuaren helburu den etxebizitzaren kalifikazio energetikoa lortuko da, F letra eskuratuz, oso kalifikazio baxua dena. Ondoren, hobekuntza batzuk aplikatuko zaizkio etxeari energia eraginkortasuna hobetzeko asmoarekin. Hori eginez gero, E letra bat lortzea posible izango da amortizazio epe eta inbertsio nahiko onargarriekin.
Resumo:
Azken hamarkadan irakaskuntza eta jarduera fisikoaren arteko erlazioetan egindako ekarpenak azaleratzen ari dira. Heziketa Fisikoaren Espainiako panorama haratago joan nahi du metodologia ezberdinak baliatuz. Orregatik, Aukerako Heziketa Fisikoaren metodoen arteko bilaketa sistematiko bat behartzat jotzen da. Horretarako, aurrekariak bilatu dira eta egungo egoera aztertu eta definitu. Bukaeran emaitzen aldaera eta arrazonamenduekin amaitzeko. Aukerako Heziketa Fisikoak barneratzen dituen metodologiei buruzko hurbilketa eta ideia edo pentsamendu ezberdinen hausnarketa bat da.
Resumo:
[EUS] Proiektu honen bitartez, Down sindromea pairatzen duten, >14 urteko 8 parte hartzaileen agilidadea, koordinazioa eta oreka ebaluatu izan da, taekwondo-ko ordu bateko lau saio eginez. Aipaturiko faktoreak neurtzeko, ECOMI eskala egokitua erabili da. Hau, lehenengo eta azkenengo saioetan erabili izan da, datuak hartzeko eta konparaketak egin ahal izateko, eboluzioa ikusiz. Neurketak behin eginda, ikusi egin da bai koordinazioan eta orekan hobekuntzak izan dituztela orokorrean, aldiz, agilitatean ez da hobekuntza aipagarririk egon, eta aldi berean, parte hartzaileen arteko aldea nahiko nabarmena izan da. Hobekuntza ezak edo txikiak izateak, denbora eskasagatik izan dela esan daiteke. Beste autore batzuen esanetan, 20 saiotan hobekuntza nabarmenak lortu daitezke.
Resumo:
Lan honetan ebaluazioaren ikuspegi ezberdinak aztertzen dira, hezkuntza fisikoaren ebaluazioan aurkitzen diren kontraesanak aztertuz eta batez ere, kolaborazio-oposizioko talde kirolen ebaluazioan interesaturik, ebaluazio formatzaile eta partekatu baten aldeko apustua azalduz. Apustu honekin batera, ebaluazio formatzaile eta partekatu baten proposamena aurkezten da, Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean aurrera eramandako esperientzia praktikoan gauzatu zelarik.