Grafiko elkarreragile eta dinamikoak estatistika ofizialetan
Contribuinte(s) |
Yurramendi Mendizabal, Yosu Ciencia de la Computación e Inteligencia Artificial/Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala |
---|---|
Data(s) |
17/11/2015
17/11/2015
17/11/2015
|
Resumo |
Ordenagailuek zein informatikak azken urteetan jasandako aurrerapenek eragin zuzena izan dute datuen bistaratzearen esparruan. Datuen bistaratzea delako analisi prozedurak funtsean ahalbidetzen du jasotako datuak era adierazgarrian sintetizatu edo laburtzea; datuen analisi klasikoaren osagarria da, zenbakizko kalkuluko prozeduretan oinarritua. Aipaturiko berrikuntzek, ahalbidetu dute bistaratze estatiko edo klasikoez gainera, interaktibo edo elkarreragile deritzen beste bistaratze so stikatuago batzuk sortzen hastea. Estatistika o zialen erakundeak, eta bereziki Eustat Euskal Estatistika Erakundea, hasiak dira informazioaren teknologia berri hauek aplikatzen, hauek eskaintzen dizkieten aukera eta berrikuntzez baliatuz egoera berrira moldatu ahal izateko. Memoria honetan, alde batetik, 2013-2014 urteetan zehar Eustatentzat sorturiko bi gra ko elkarreragile eta dinamikoak (Time Line gra koak eta Populazio-piramide interaktibo eta dinamikoak) aipatu eta aztertuko dira eta bestalde etorkizunean mapa geogra koei elkarturiko bistaratzeak sortzeko alternatiben analisi sakona eta diseinu ezberdinen proposamenak egiten dira. Memoriaren lehenengo zatian aztertzen diren Time Line gra koak eta Populazio-piramide interaktiboak Eustat Euskal Estatistika erakundeak 2 urtean zehar datuen bistaratzearen gaiaren inguruan egindako ikerketa lanetik ateratako emaitza eta ondorioetatik abiatuz garatu dira. Gra ko elkarreragile eta dinamikoak hartzen ari diren garrantziaz jabetuta eta honetako gra koak sortu eta publikatzeko beharra ikusita Eustatek bere web orrian gra ko interaktibo gehiago gehitzeko erabakia hartu du, hurrengo pausoa mapa geogra koei loturiko bistaratzeak sortzea izango delarik. Hain zuzen, Time Line gra ko elkarreragilea lerro-, azalera- edo barradiagrama batez eta kontrol-mugikor deritzon egitura batez osaturik dago eta erabiltzaileari x-ardatzean erakutsi nahi duen balio-tartea hautatzeko aukera ematen dio, y-ardatza ere automatikoki bir-eskalatzen delarik. Populazio-piramide interaktibo eta dinamikoa funtsean populazio-piramide klasiko batean oinarrituriko bistaratze dinamiko eta elkarreragilea da, erabiltzaileari gra koarekin jokatuz piramide tradizionaletan atera ezin dezakeen informazioa ondorioztatzeko aukera ematen diona. Memoriaren azken zatian aztertzen diren mapa geogra koei elkarturiko bistaratzeak funtsean herrialde-, eskualde- zein udalerri-estatistikak erakusten dituen mapa tematiko batean oinarritzen dira, elkarrekin erlazionaturiko zenbait ikuspuntu ezberdin erakutsiz. |
Identificador | |
Idioma(s) |
eus |
Relação |
2014;4 |
Direitos |
info:eu-repo/semantics/openAccess |
Palavras-Chave | #estatistika ofizialak #grafiko elkarreragileak #grafiko dinamikoak |
Tipo |
info:eu-repo/semantics/masterThesis |