801 resultados para Jarduera fisikoa bularreko minbizia izan ostean
Resumo:
Duración (en horas): De 21 a 30 horas. Destinatario: Profesor
Resumo:
[EUS] Jasandako kolonizazioaren poderioz herri indigenak domestikatu eta ikusezinak bihurtu egin dituzte urte askotan. Gauzak erabat aldatu egin dira azken bolada honetan indigenek martxan kanpo ekintzari esker gai izan baitira euren irudia eta nazioarteko agenda propioa bultzatzeko. Era honetan lortu egin dute aktore berri bezala nazioarteko erkidegoan onartuak izatea, eta ondorioz sustatu egin dituzte euren aldeko gertatu diren hainbat aldaketa garrantzitsuak. Hauen artean aipamen berezia merezi du Herri Indigenen Eskubideen Aldeko Aldarrikapen Unibertsalak, 2007an onartu zena. Doktorego tesi honetan herri indigenek nazioartean propio aritzeko sorturiko Laugarren Mundua delako mugimenduaren azterketa egiten da. Errotik mugimendu antikolonialista izanik kolonialismo uhin ezberdinek sorturiko egoera aztertzen da. Geroxeago honen aurka aritu izan den mundo mailako mugimendu indigenaren sorrera, agenda eta ekimen eremu nagusiak aztertu direlarik. Ekintza eremuen artean aipamen berezia merezi dute giza eskubideen eremuan zein ekologian egindakoak.
Resumo:
Irakaslearen komunikazio-gaitasunaz sarritan hitz egin da; pragmatika eta soziolinguistika barnean hartzen dituen eta ezagutza linguistikotik haratago doan kontzeptu bezala definitua izan da. Horrek kulturarteko komunikaziora garamatza, eta bi kontzeptuon baturak kulturarteko komunikazio-gaitasunera. Azken honek ezaugarri kognitiboak nahiz konatiboak eta jarrerarekin lotura duten ezaugarriak bere barnean hartzen ditu. Gure lana aniztasun horretan kokatzen dugu, alegia, etorkinen hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza orokorra lortzeko tresna lagungarria izan daiteke irakaslearentzat; hizkuntzaren beraren ezaugarriei (izena, hizkuntza familia, hiztun kopurua, estatusa eta kokapen geografikoa) ez ezik, ahoskerari eta idazkerari ere garrantzia ematen diegulako, besteak beste, honako helburuok lortzeko asmotan: -Ikasle etorkinen motibazioa piztea, irakasleak bere hizkuntzan interesa duela ikusten du eta. -Ikasle etorkinak bere buruarengan konfiantza izatea, irakasleak lagundu egiten baitio ama-hizkuntzaren ezaugarriak ateratzen eta ikasten ari den hizkuntzarekin parekatzen. -Ikaslearen egokitzapenean laguntzea, ikaslearen jatorrizko herrialdeko ohitura soziolinguistikoak aintzat hartzen dira, eta bertakoekin parekatzeko bidea ematen da. Helburu hauek lortzeko, argi dago irakasleak ikasteko prest egon behar duela eta interesa izan behar duela etorkinen hizkuntzetan eta kulturetan; izan ere, ezagutza da beldurrak eta mesfidantza guztiak uxatzeko tresnarik aproposena.
Resumo:
[EU]Master bukaerako proiektu honetan, SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko aplikazioaren lehenengo urratsak azaltzen ditugu. Horretarako, SNOMED CTren sakoneko analisia egin dugu, eta bio-zientzien domeinuko euskarazko baliabideak aztertu ditugu. Aplikazioaren diseinu osoa egin dugu, euskarazko ordainak lortzeko algoritmo bat definituz. Algoritmo horren lehenengo urratsa izan da inplementatu duguna, hiztegi espezializatuen parekatzeari dagokiona, alegia. Aplikazioaren hastapen hauetan emaitza itxaropentsuak lortu ditugu.
Resumo:
Jada sei urte igaro dira azkeneko hamarkadetan pairatu dugun krisialdi ekonomiko gogorrena iritsi zela eta, kimuak kimu, oraindik ere egundoko sarraskiak sorrarazten dihardu. Urakan bat bailitzan agertu zen gure artean eta guztiongan aparteko eragina izan du: gure kontzientzia ekonomikoa astintzeaz gain orain arte normaltzat ematen genituen hainbat portaera kolokan jarri ditu. Kaltetuen zerrenda luze horretan herritarrengandik gertuen dauden erakunde publikoak agertzen dira: udalak. Artikulu honetan krisiak Gipuzkoako udalen finantza-egoeretan izan duen eragina aztertuko da, eragin negatiboa pairatu zuten lehendabiziko urtetik abiatu (2008) eta aurrekontu likidatuak dauzkagun azkeneko urtera (2012) iritsi arte. Udalen egoera ekonomiko-finantzarioa zein den jakiteko baliagarriak diren, transferentzia arruntekiko menpekotasuna, funtzionamendu gastuak, aurrezki gordina, aurrezki garbia, legezko zorpetze maila, zor bizia eta gastu orokorretarako diruzaintza-gerakina adierazleen egoera eta bilakaerak aurkeztuko dira.
Resumo:
Lan honetan Gipuzkoako udaletxeetan krisialdi ekonomikoak izan duen eragina aztertuko da. Horretarako adierazle ekonomiko-finantzario nagusiak aztertuko dira. Analisia sakonagoa izan dadin, azalduko diren zenbait irizpideren baitan aukeratutako 12 udaletxeetan zentratuko da. Honela arazo ezberdinei aurre egiteko irtenbide ezberdinak aukeratu direla ikusi ahal izango dugu, bakoitzak zuen ahalmenaren arabera. Era berean Gipuzkoako sektore publikoaren egitura eta funtzionamendu azalduko da. Bertan, konpetentzien banaketa eta bakoitzaren autonomiaren mugak aztertuko dira. Halaber, azken urteotan erregulazioan eman diren zenbait aldaketa ere komentatuko dira. Aldaketa horiek udaletxeen aurrekontuetan izan duten eragina ere ikusiko dugu.
Resumo:
[EUS] Artikulu honetan irakurketa ohituren feminizazioaz dihardugunean, edota generoa arakatzeaz, ez gatzaizkio lotzen irakurleria femeninoa ikertzeari soilik, baizik eta literatur sistema (Even-Zohar, 1990) osoa behatzeari. Lehenik, kontuan izan ditugu emakume idazle, ilustratzaile, literatur pertsonaia femenino nahiz emakumeari atxikitzen zaizkion gaiek zenbaterainoko oihartzuna izan duten ikerturiko populazioak eginiko testu irakurketan. Hartara, populazioak eginiko irakurketen bidez emakumetasunak (autorian nahiz iruditegian) zenbaterainoko presentzia izan duen aztertu nahi izan da. Bigarrenik, emakumearen presentzia literatur sistemaren testuinguruan antzeman nahi izan da, eskolaren eta etxearen esparruan, betiere ikerturiko populazioaren irakurketa ohiturei lotuta.
Resumo:
243 p. : il.
Resumo:
[EUS] Gorbeako Mendi Taldeko haran atlantiarretako baserria eta paisaia. Aldakuntza Gorbeako Mendi Taldeko haran atlantiarretan izandako paisai aldaketa berria aurkeztu nahi da, horretan XX. mendearen erdian nagusitzen zen baserri intentsibotik gaur egun askoz estentsiboagoa den beste batera pasatzeak zerikusi handia duelarik. Erabili diren informazio iturri printzipalak argazki aereoa eta inkesta izan dira.
Resumo:
[EUS] Artikulu honetan, (UPV/EHU) Geografia Lizenziaturako ikasleek burututako Landa Garapen Aurreproiektu batzuetatik ondorioztatzen diren emaitza nagusiak plazaratzen dira. Nahiz eta lan horien hasierako helburua erabat akademikoa izan, kanpo lanaren bidez lortutako datuen interesak sintesi txiki hau bultzatzen du.
Resumo:
[EUS] Artikulo honetan euskal isurialde atlantiarreko bi munitzipioetan martxan jarritako garapen lokaleko proiektuak aztertzen dira. Esperientzia horiek beherapen industrialean dagoen eskualde batean landa garapenak izan dezakeen egokitasunari buruz pentsatzera bultzatzen dute.
Resumo:
Baliabide hau oso erabilgarria izan daiteke Erdi Mailako Makroekonomia irakasgaia ikasten dutenentzat. Irakasgai hau Euskal Herriko Unibertsitatean indarrean dagoen Ekonomian Graduko bigarren kurtsoan ematen da. Baliabide honen edukia aukera anitzeko galderen zortzi kapituluz osatutako bilduma batean datza. Erabiltzaileak erantzun zuzena proposatu behar du, eta tresnak galdetegia zuzenduta itzultzen dio, bere aukerak zuzenak diren konprobatu ahal izanez. Baliabide honen ezaugarri nabarmenetariko bat hurrengoa da: tresna irakasgaia UPV/EHU-n ematen den hiru hizkuntzetan (gaztelania, euskara eta ingelesa) dago eskuragarri.
Resumo:
[EN] Enforcement of rural policy measures within National Parks may have a particular importance as they may contribute to reach socioeconomic objectives devised for such areas. So this paper approaches as case study the application of a relevant rural development measure in the Northumberland National Park (NNP) –England, North East— over the period 2000-2008 in order to explore whether NNP makes any difference in terms of enforcing rural policy measures. The main research findings indicate that NNP may have some sort of positive impact on rural development, but support relying on tourism monoculture may be a background reason for undesired negative consequences.
Resumo:
V.I: VII, 514 p. y V.II: II, 332 p.
Resumo:
240 p. : il., graf.