3 resultados para trebetasuna
Resumo:
Helburuak: Ikasmaterial hau Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (IGET) Makina Hidraulikoak irakasgaian 2004-2005 ikasturtetik 2010-2011 ikasturtera bitartean proposatu diren azterketetako enuntziatuen bilduma bat da. Ariketa horietan, makina hidrauliko guztien artean, bereziki turbomakinak landu dira helburu hauekin: Industria mailan fluidoekin lan egiten duten instalazioen eta makinen kalkuluetan trebetasuna hartzea. Ponpaketa-instalazioetan ponpen aukeraketa egitea, funtzionamendu-puntuak zehaztea, lan-baldintza egokiak zeintzuk diren ulertzea eta ager daitezkeen arazoak aurreikustea. Elektrizitatea lortzeko erabiltzen diren turbina hidraulikoen kalkuluak lantzea: aukeraketa, dimentsionaketa, funtzionamendua, antzekotasuna eta abar. Norentzat: Ikasmaterial hau Ingeniaritza Industrialeko 5. mailako Fluidoen Instalazioak eta Makinak izeneko irakasgaian erabiltzeko aproposa da. Horrez gain, Ingeniaritza Industrialeko Hidraulikari dagokion espezialitatean bereziki eta baita beste alor batzuetan ere erabilgarria izan daiteke: Fluidoen Mekanika, Instalazio Hidraulikoak... Orokorrean, Makina Hidraulikoekin zerikusia duten gaiak lantzen dituen edozein ikaslerentzat prestatutako lana da.
Resumo:
Futbolean egoten ari den garapenarekin bat, indibidualizaziorako joera ezartzen ari da futbolean, postu espezifiko bakoitzaren beharren arabera entrenatzaile zein prestatzaile fisikoek entrenamendu prozesuak egokituz. Ikerlan honen helburu nagusia zelaiko postu espezifikoen arteko ezberdintasunak aztertzea izango da azelerazio gaitasunean, trebetasunean, behe gorputz adarreko indar elastiko esplosiboan eta ahalmen aerobikoan denboraldiko bi une ezberdinetan. Horrez gain, jokalariek bi une ezberdinen artean izandako bilakaera aztertuko da. 16-20 urte bitarteko 37 jokalarik parte hartu dute ikerketan, hurrengo postuetan sailkatuz: erdiko atzelariak (EA), hegaleko atzelariak (HA), erdilariak (ERD), hegaleko erdilariak (HEG) eta aurrelariak (AUR). 15m linealeko lasterketa, Barrow test egokitua, kontra mugimenduzko jauzi bertikala beso askeekin eta Yoyo intermittent recovery test Level 1 proba fisikoak burutu ziren aurredenboraldiko lehen astean (T1) eta gabonetako lehiaketa etenaren osteko astean (T2). Jokalariak orokorrean aztertuta trebezian eta ahalmen aerobikoan izan zituzten ezberdintasun adierazgarriak bi proba fisiko aldien artean. Postuen arteko ezberdintasunei dagokionez, azelerazio gaitasunean, trebetasunean eta ahalmen aerobikoan aztertu ziren ezberdintasun adierazgarriak lehenengo proba fisiko aldian. Bigarren proba fisiko aldian berriz soilik trebetasunean aztertu ziren ezberdintasun adierazgarriak postuen artean. Denboraldian zehar izandako bilakaerak ere aztertu dira, postuen artean ezberdintasunik egon gabe proba batean ere ez. Esan beharra dago formazioko adinetan jokalariak postu ezberdinetan jokatu ahal izatea bilatzen dela, hori dela eta, ez dute postu batekiko espezializazioa izango. Interesgarria izan daiteke, formazioko aldi honetatik aurrera prestatzaile fisiko eta entrenatzaileentzat, postu espezifiko bakoitzeko jokalariei entrenamendu espezifikoak ezartzea, postu bakoitzaren behar fisiko zein tekniko-taktiko espezifikoetan hobekuntza nabariagoak izateko helburuarekin.
Resumo:
Existe una versi??n en espa??ol, con el t??tulo "Informe de la Evaluaci??n de la Lengua Inglesa. 2?? ESO. 2001"