4 resultados para mekanizazioa
Resumo:
[EU]Lan honetan auto baten disko-balaztaren fabrikazio prozesua deskribatzen da, mekanizazio prozesuaren CAM bidezko programazioan sakonduz. Disko-balaztaren fabrikazioarekin hasi aurretik, informazio osagarri bezala, honek historian zehar izan duen garapena eta piezaren deskribapen zein funtzionamenduaren azalpena ematen dira. Jarraian, disko-balaztaren fabrikazioaren alderdi ezberdinak azaltzen dira, prozesu honek aurkezten dituen aukera desberdinak adieraziz. Azkenik, CAM bidezko programazioaren funtzionamendua erakusten da disko-balaztaren mekanizazio prozesurako aplikatuta.
Resumo:
[EU]Lan honek bizikletako aurreko gurpileko abatz baten CAM edo CNC programazioa egitean datza, honen bidez erremintaren ibilbidea deskribatuz piezaren CAD eredutik abiatuz. Hasteko, zenbakizko kontrolak izan duen eboluzioa eta garrantzia azaltzen da. Ondoren, abatzaren funtzionamenduaren deskribapena egin da, bere osagaiak eta izan behar dituen ezaugarriak aztertuz. Gainera, fabrikazio prozesu ezberdinen analisia egin da, bakoitzaren abantaila eta desabantailak azpimarratuz. Azkenik, zenbakizko kontrolaren inguruan bereganatutako ezagutzak aplikatu dira CAM programa batean abatz baten mekanizazioa programatuz. Honez gain, erabilitako CAM programaren erabilera azaltzen da.
Resumo:
[ES]El objetivo de este proyecto es programar el control numérico para la mecanización del escudo del Real Madrid. Para conseguir esto, primero es necesario aprender cómo funcionan los programas que se van a usar. Después de esto se va a crear el archivo CAD, usando el programa Solid Edge. Luego, usando el programa SurfCam Velocity 4.0 se programará el control numérico necesario para la fabricación del escudo.
Resumo:
[EU] Gradu Amaierako Lan honetan SAKANA kooperatiba da aztertzeko erabili dudan enpresa. 1975. Urtean sortu zen fundizio enpresa industrial bat da. Enpresa hau Lakuntzan dago kokatuta (Nafarroa) eta gaur egun 290 langile ditu. SAKANAK krisi ekonomikoarekin batera etorri zen eskariaren jaitsiera sufritu zuen. Hala ere, gaur egungo egoera ona da, lehiakide batzuen porrota ikusita, krisiari aurre egitea lortu duen enpresa bat izan da. Egungo egoera honen erantzulerik nagusiena 2007. urtean egin zuten aldaketa estrategikoa da. Aldaketa hau integrazio bertikalean oinarritu zen. SAKANAK pieza eolikoak funditzeaz gain, mekanizazioa eta margotzea gehitu zituen bere balio katera. Aldaketa honek kooperatiba honen etorkizunerako norabide bat markatu zuen. Estrategia aldaketa horren kudeaketari dagozkion atal nagusiei egingo zaie aipamena lan honetan, hau da, estrategia horren ezarpena aztertuz eta balorazioa eginez.