880 resultados para kooperatiben enpresa ekonomia


Relevância:

100.00% 100.00%

Publicador:

Resumo:

Kooperatibek gaur egungo merkatu lehiakorrean jarduten dute, beste hainbat entitaterekin batera. Gaur egungo merkatua globala da, eta merkaturen eskakizunetara egokitzea ezinbestekoa da. Merkatu honetan lehiatzerako orduan kooperatiben izaera eta portaera beste enpresekin alderatuz zerk bereizten duen aztertu da lan honetan. Printzipio eta ezaugarri bereizgarri hauek kooperatibek jarraitzen dituzten estrategiatan duten eragina ikusten da, kasu batzuetan oztopo direlarik, eta lehia abantaila beste batzuetan. Kasu praktiko gisa MONDRAGON Korporazioa ikertu da. Korporazioak 2013-2016 aldirako zehaztu dituen estrategiak garatzen dira: dimentsioa eta nazioartekotzea, berrikuntza, elkarren arteko lankidetza eta izaera eta identitate kooperatiboa, hain zuzen ere. Korporazioko kooperatibentzat orokorrak diren estrategiak dira, ondoren taldeko kide bakoitzak egokitu egingo dituenak. Ikerketa burututa, ikusi da MONDRAGON Korporazioak finkatutako estrategiatan kooperatiben printzipioek presentzia nabaria dutela. Elkarren arteko lankidetza da eragin handiena duena, bere baitan estrategia bat izanik. Komunitatearenganako interesak, bazkideen parte hartze demokratikoak eta hezkuntzak ere garrantzia nabarmena dute. Erronka bikoitza da kooperatibentzat: utilitate soziala alde batetik, eta lehiakortasuna bestetik. Hori dela eta, merkatuaren eskakizunei erantzuteko finkatutako estrategiek kooperatiben identitatearekin bat egin behar dute.

Relevância:

40.00% 40.00%

Publicador:

Resumo:

-EUSKERA- Gradu Amaierako Lan honen helburua, pertsonen kudeaketa enpresa kooperatiba baten ikuspuntutik aztertzea da. Horretarako, Mondragon Kooperatibak eta bereziki Maier Taldeak kudeaketa hori aurrera eramateko erabilitako bideak eta emaitzak ikertzean oinarrituko da. Aspektu teorikoan oinarritutako ikerlanak, agerian usten du enpresa egoki baten funtzionamendurako bertatik sortutako irabaziek baino garrantzi handiagoa duela antolakuntzak. Hauen baitan, langileak nagusitzen direlarik. Hori dela eta, erakundearen ardatza direnen asetasuna eta motibazioa sorraraztea ezinbestekoa da, bai bazkide diren bai bazkide ez direnen langileetan. Maierrek urteetan zehar komunikazioa, heziketa edota parte-hartzea sustatzen duten bezalako tresna eta ekintzetan egindako aurrerapausoek langileriaren asetasun eta motibazioan hobekuntzak ekartzeaz gain, abantaila lehiakorrak eskuratzeko aukera eman dizkio. Ikerketa hau Maierreko arduradunetako bati eginiko sakoneko elkarrizketa batean oinarriturik dago. Halaber, aurretiaz egindako beste ikerketa batzuetan funtsaturik dago. Pertsonen kudeaketa, geroz eta garrantzi handiagoa hartzen dabilen garaietan, enpresa kooperatiba nahiz enpresa ez kooperatiben artean, eraldaketa ziklo jarraitua bezala definitu daiteke. Langileen asetasuna etengabe bilatzeko egokitzapenak edota aldaketak burutzea ezinbestekoa dutelarik.

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honetan egitasmo zabal baten aurkezpena egin nahi izan da, "Euskara eta Ekonomia" gaiaren inguruan. Hori mamitzeko, hizkuntzaren eta ekonomiaren arteko erlazioen artean, bereziki hizkuntza minorizatuen esparruan kokatu behar da lana. Nahitaezkoa da arlo honetan Euskal Herriaren antzeko egoera linguistikoetan dauden lekuetan eduki ditzaketen esperientziak alderatzea eta lortutako emaitzak kontutan hartzea. Ondoren, eta euskararen kasura mugatuz, euskal ekonomiarekin dituen harreman zehatzak aztertu nahi dira, aurreko puntuetan adierazi diren ikerketa-ildoak jarraituz, horietako bakoitzaren metodologia finkatu eta lan sistematiko bat prestatu ondoren.

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honetan azaltzen da nola enpresen ingurune ekonomikoa azkar aldatzen ari den. Panorama berri horri globalizazioa deitzen diote eta, horren aurrean, enpresak egokitzen eta estrategiak definitzen ari dira berrikuntza, garapen teknologikoa eta nazioarteratzea bultzatzeko eta, horrela, mundu mailako merkatuan lehiatzeko eta integratzeko duten gaitasuna areagotzeko. Eta kooperatiba enpresak ere ez daude enpresen testuinguru berri horretatik at.

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

Euskal enpresen hazkunde estrategiaren azterketa da aztergai orokorra, hau da, globalizazio eta mundu teknologikoari aurre egiteko enpresek lortutako irtenbide desberdinak aztertzea. Lanaren helburua, jatorria 50. hamarkadan duen eta gaur arte euskal ekonomian eragin garrantzitsua izan duen euskal-enpresa baten hazkunde estrategiaren azterketa da, Kaiku Corporación Alimentariaren kasua hain zuzen. Kasuaren metodologian oinarrituz, hazkunde eredutzat nazioartekotze eta berrikuntza estrategiaren aldeko apustua egin duen enpresaren analisia egin da, jatorri amankomuna izan duten Iparlat eta Kaikuren desberdintasun estrategikoaren azterketak, honakoa ondorioztatzea ahalbidetuz: egoera berdinaren aurrean, bi estrategia desberdinen arrakasta.

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

Egungo krisi ekonomikoak eragin handia izan du ekonomiaren esparru guztietan, industria sektorean ere horrela jaso da eta gehien bat eraikuntza sektorean. Hala ere, industrian zenbait zifra positibo jasotzen dira jadanik, enpleguko datuek hau pairatzen ez duten arren. Ingurune honetan esportazioekin kontaktuan dauden enpresek abantaila handia izan dute egoera honi aurre egiteko. Izan ere, Europar batasuneko eta gainerako zenbait herrialdeetan duten egoera hobeagoa da eta ondorioz, enpresa hauek neurri txikiago batean jasango dute krisiaren efektua. Hauetako bat da Embalan3 enpresa, krisi ekonomiko batean dagoen ingurune batean egon arren, hazten jarraitu du. Hau lortzeko oinarrizkoa izan da aipatutako esportazioekin kontaktua izatearen abantaila, Embalan3 enpresaren jarduera bezeroak fabrikatzen edo saltzen dituen piezak egurrezko enbalajeetan sartzea eta azken bezeroari bidaltzea bai da. Honez gain, lorpen hau ahalbideratu diena lehiakideekiko ezberdintzea izan da, zerbitzu integral osoa eskainiz. Honen bidez, bezeroari biltegiratzetik piezen garraiorako deseinu eta garraio beraren antolaketara eskaintzen die. Gaur egun arte hau izan da hazkundearen euskarririk handiena eta etorkizunean hazten jarraitzeko ezinbesteko oinarria izango da. Hazkunde bide honetan, betiere beraien independentzia mantentzen saiatuz eta oraindik enpesa txikia izateak dituen mugak kontutan izanik.

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu Amaierako lan honetan Euskal Herrian dauden kooperatiben egitura orokorra azalduko da, Batz enpresaren kasuan zentratuz. Lanaren egituraketak “goitik beheranzko” ibilbidea jarraitu du, hau da, irakurlea testuinguruan sartzeko asmoarekin, lehenengo eta behin Kooperatiba zer den azaltzen da, ondoren Euskal Kooperatiben analisi orokorra egiten da eta azkenik Batz enpresaren kasua aztertzen da sakonki. Lan hau lau ataletan eta hainbat azpiataletan banatuta dago: Lehenengo atala Kooperatiben kontzeptu orokorrei dagokio, bigarren atalean Batz-en bilakaera aztertzen da, hirugarrenean, enpresak gaur egun duen egoera analizatzen da eta azkeneko atalean Batz-en etorkizun posiblea aztertzen da. Lanari amaiera emateko ateratako ondorioak azalduko dira eta erabilitako informazio iturrien kontsulta egin ahal da.

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur egungo mundu ekonomiko globalizatu honetan, hizkuntzen erabilerak geroz eta garrantzi handiagoa du jarduera ekonomikoetan, hau da, hizkuntza eta teoria ekonomikoaren artean interes hazkunde bat dago. Arlo honetan literatura hedapen azkarrak egon dira azken urteetan, hala ere oso zatikatuta aurkitzen da. Hau dela eta, zaila da esatea ikasketa arlo hau zertan zentratzen den, zer ikerkuntza egiten diren eta zer geratzen den ikasteko. Hortaz nire ikerketan hizkuntza ekonomia zergatik den garrantzitsuaren azterketa sakon bat ageri da, jarraian azken urteetan hizkuntza analisiaren inguruan dauden lanen inguruan eta azken aldian indar asko hartzen ari den gai baten inguruko lanen inguruan, hain zuzen ere elebitasunaren azterketaren inguruan aritu naizelarik.

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honen helburua, ikuspuntu teoriko eta praktiko batetik ner group erakundea eta enpresa familiarra aztertzea da, erakunde honen enpresa familiarretan eta enpresa familiarrak ner groupen daukan eragina zein den ezagutzeko. Honetarako, harreman estilo berria aztertu ondoren, ner groupeko arduradunari elkarrizketa bat egin eta erakundeko bi enpresa familiar aukeratu ondoren, hauei ere elkarrizketak egin dizkiet biak hurbilagotik ezagutzeko, alderatzeko eta aztertzeko. Honela, enpresa familiarretan harreman estilo berria aplikagarria dela frogatu da baina enpresa familiar bakoitzak dituen baldintzak funtsezkoak izango dira estiloaren ezartzean. Era berean, enpresa familiarrentzat ner group erakundean barneratzea abantaila suposatzen diela aztertu da.

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

Kooperatibak Euskal Herrian XX. mendean, estatuko eta Europako testuingurua kontutan hartuz kooperatibek izan duten bilakaerari buruz hitz egiten du.Ikuspuntu orokor batetik, herrialdean kooperatiben jarduera aztertzen da eta kooperatibek Euskal Herriaren izandako influentzian gehiago sakontzen du. Gure herriko kooperatibismoaren historia eta bere ereduaren egokitasuna ikertzea litzateke lan honen helburu nagusiak.

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

Azken hamarkadan eredu liberalaren hedapenak eraginda nazioarteko akordioak, gehienbat eskualde mailakoak, ugaritu egin dira. Horrek, ekonomia arloan, merkataritza eta inbertsioak gai nagusi bihurtu ditu. Nazioarteko mailan harreman ekonomikoak zehaztasunez aztertzera bultzatzen gaitu. Nazioarteko harreman hauetan aipatzekoak dira potentzia ekonomiko maila ezberdinen arteko elkartrukeak. Hala nola periferia-zentro edota ipar-hegoaldeen arteko merkataritza erlazioa, AEB eta Mexikoren NAFTA merkataritza librerako ituna adibide dena.

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

EZKUTUKO eKONOMIA ETA PARADISU FISKALAK Zer da Ezkutuko Ekonomia? Zer dira Paradisu Fiskalak? Eta zein da hauen artean dagoen erlazioa? Lan honen laburpena hiru galdera horien erantzunean aurkitzen da. Ezkutuko Ekonomia herrialde jakin bateko Kontabilitate Nazionalak arakatu gabeko jarduera oro izango da, eta Paradisu Fiskalak, herrialde jakin bateko zerga-sistema baino tributazio onuragarriagoak izango dituzten herrialdeak dira. Hala, Ezkutuko Ekonomiaren existentzia arrazoitzeko hainbat kausa egon daitezke, eta noski, kausa horiek ondorio batzuetara eramango gaituzte, guztiak edo ia guztiak ondorio negatiboak izango direlarik. Modu honetan, Ezkutuko Ekonomiaren baitan hainbat jarduera nabarmentzen dira eta jarduera horiek egoera ekonomiko txarretan, gaur egungo krisia kasu, indartu egiten dira. Honekin loturik, Ezkutuko Ekonomiaren esanahia zehatz mehatz ulertu ahal izateko, urteen poderioz fenomeno ekonomiko honek izan duen eboluzioa aztertzea ere azpi-gai garrantzitsua da, denboraren poderioz gertatzen denak esango baitigu fenomeno honek zenbaterainoko garrantzia duen gure gizartean. Azkenik, Ezkutuko Ekonomiarekin amaitzearren, Etika moralak guzti honengan duen iritzia jakitea ere komeni da, eta noski, Ezkutuko Ekonomiaren aurka borrokatzen dutenek zein motatako neurri aplikatzen dituzten ere jakin beharko dugu. Lan honen bigarren gai nagusiari eutsiz, Paradisu Fiskalak zehazki zer diren, zein ezaugarri betetzen dituzten eta herrialde bitxi hauetara jotzen duten erabiltzaileak zer nolakoak izaten diren arakatu beharko dugu. Bestalde, Paradisu Fiskal deritzen herrialdeak aukeratzerako orduan egin daitekeen aukeraketa ere aztergai izango dugu, ezaugarrien araberako Paradisu Fiskal ezberdinak sailkatzen direlarik. Modu honetan, herrialde guztiek ez dituzte banku mota berdinak izaten, banku guztiek ez dituzte zerbitzu berak eskaintzen eta ez da gauza bera izango sozietate mota bat edo beste eratzea. Hala, lehengo atalean egin moduan, Paradisu Fiskalen aurkako neurriei buruz ere jardungo gara eta baita Espainia inguruan, Europa eta mundu mailan abantaila fiskal onuragarriak dituzten herrialdeez ere. Bukatzeko, bi atal nagusiak arakatu ondoren, bi gai hauen arteko erlazioa sakonduko dugu, guzti honen inguruko ondorioak ateraz.

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

Beraz, lanaren helburu nagusia da Irizar enpresaren analisi estrategikoa egitea. Horretarako, kooperatibismoa eta nazioartekotzea izango ditut hizpide.Azpi helburuei dagokienez, batetik, aztertuko dut Irizarren izan duen orain arteko ibilbidea eta bestetik,nazioartekotzearen arrazoien analisia.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): De 11 a 20 horas. Nivel educativo: Grado

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): De 31 a 40 horas. Destinatario: Estudiante y Docente