7 resultados para konputagailu bidezko simulazioa
Resumo:
Resumen tomado de la publicación
Resumo:
Existe una versi??n en espa??ol, con el t??tulo "Resoluci??n de problemas y resultados en competencia matem??tica y lectora por ordenador. PISA 2012"
Resumo:
220 p.
Resumo:
Konputagarritasun Teoriaren asmoa sistema konputazionalen muga teorikoak aztertzea da. Bere helburu nagusia problemak konputagarri eta konputaezinen artean bereiztea da, problema konputagarria ebazpide informatikoa onartzen duenari deitzen diogula kontuan hartuta. Emaitza horiek garatzeko konputagailu eredu abstraktu erabiliena, historikoki, Turing-en Makina izan da. Ingeniaritza Informatikoko ikasleek eredu abstraktuaren eta konputagailu errealen artean distantzia dagoela nabari dezakete, horregatik programaziotik hurbilago dagoen eredu bat erabiltzea egokiagoa da, while programak hain zuzen ere. While programekin Turingen makinekin ebazten diren problema berak ebazten dira. Aldiz, while programak erabiltzen askoz errazagoak dira, batez ere aurretik informatika errealean esperientzia duten pertsonentzat, lengoaia agintzaile klasikoen programen itxura hartzen baitute. Testu honek while programak erabiltzen ditu, behar denean hauek birformulatuz eta beraien abantailak aprobetxatuz, konputazioa sinbolo arbitrarioen manipulazioaren baitan definituta gera dadin. Horrela, errealitate informatikotik askoz hurbilagoa egongo da. While programak zer diren eta nola erabiltzen diren zehaztasunez azaltzen da, eta gainera, beste agindu edo datu-mota batzuk gehitzea zergatik ez den beharrezkoa justifikatzen da.
Resumo:
[EU]XX. mendearen azken bi hamarkadetatik hona jendartean gertatu diren aldaketek, Lanbide Heziketaren (lan merkatura bideratzeko langileen prestakuntza oinarri duen heziketaren epe gisara ulertuta) planteamendua birpentsatu beharra ekarri dute. Dinamikoa eta aldakorra den jendarte honetan, Lanbide Heziketari bere hezkuntza jardueraren gaineko gogoeta egin beharra suertatu zaio, eta baita zer eta nola irakatsi lanbidea garatzea helburu duten ikasleei bezalako galderei erantzuna eman ere. Ingurumari honetan konpetentzia kontzeptua eta haren inguruko esperientziak eta metodoak garatu dira hala nazioartean nola Euskal Herrian. Master Bukaerako lan honetan Lanbide Heziketan aurrera eraman den irakasleen etengabeko prestakuntza programa baten azterketa egin dugu. Horretarako, berrikuntza eta kalitatea sustatzeko zeregina duen Tknika zentroak zuzendu eta gidatutako Ikaskuntza Agertoki Berriak prestakuntza programan parte hartu duen Tolosaldeko Lanbide Institutua aukeratu dugu, kasu azterketaren ikuspegia erabiliz. Azken xedea, laburki, irakasleei konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza aukera didaktikoak eskaini eta haiei buruzko gogoeta egitea da, gero praktikara eraman ditzaten. Gure ikerlanaren helburua, berriz, programa horren asmoak praktikan nola ebazten eta gauzatzen diren ikustea da, prozesuan engaiatuta dauden pertsonen bizipenetatik abiatuta. Hurbilketa kualitatibo eta interpretatibo honetatik lau irakasle elkarrizketatu ditugu eta haien igurikapen, kezka eta bestelakoak jasotzen saiatu gara. Ondorio nagusienak, honakoak: (i) konpetentzien bidezko irakaskuntza-ikaskuntzaren potentziala oso nabarmena dela ikusten dutela elkarrizketatuek, (ii) gogo eta motibazio handia dutela, (iii), ikastetxean, euren egunerokoan, zailtasun eta oztopo andana topatzen dutela, (iv) zailtasunak kasu batzuetan metodologia berari dagozkion arren beste askotan ikasleak eurek ez dutela aldaketarako borondate handirik atzematen da.
Resumo:
Nabigazio autonomorako kontrol txertatua. PIC24f familiako kontrolagailuaren bitartez garatutako denbora errealeko sistema. PID bidezko abiadura kontrola,I2C serie komunikazioa eta garatutako nabigazio algoritmoa.
Resumo:
[eus] Nanozientziak bizitzaren zirrikitu guztiak astintzeko ahalmena izango dituelakoan, zientzilariek nanopartikulen ikerkuntza helburu nagusitzat jarri dute eta horren ondorioz, eskala nanometrikoko partikulek aplikazio ugari izatea espero da hurrengo hamarkadetan. Interes handiko nanopartikulen artean urrezko nanozilindroak (GNR) aurkitzen dira, hori izanda lan honen helburua, nanozilindroen sintesia optimizatzea hazien metodoa erabiliz. Hain zuzen, 49±9 nm-ko luzera eta 22±4 nm-ko zabalera duten urrezko nanopartikula dispertsatuak lortu dira. Polimerizazio erreakzio baten bitartez urrezko nanozilindroak silizez (GNR@SiO2) estali dira eta lur arraroen proportzio desberdinekin dopatu egin dira, propietate fluoreszenteak izateko. Sintetizatutako laginen karakterizazioa burutu da transmisio bidezko mikroskopia elektronikoa, UM-Ikus-NIR espektroskopia eta espektroskopia fluoreszenteaz. Modu honetan urrezko nanozilindroen forma, propietate optikoak eta propietate fluoreszenteak aztertu dira.