60 resultados para komunikaziorako ordezko sistemak


Relevância:

100.00% 100.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS]Lan hau nik asmaturiko ipuin baten egokitzapenean oinarritzen da, eta horretarako erabili ditudan materialen ezberdinen deskribapena egiten dut. Lan hau egin dut autismoa daukaten haurrek besteak bezalakoak direlako eta eskubide berdinak dituztelako. Beraz, irakasleak jakitea zein izan behar den autismoa daukaten haurrei eman behar dien erantzun egokia garrantzitsua da, batez ere, haurren ulermena eta komunikazioa hobetzeko. Ondorioz, gainontzeko haurrekin erlazionatzeko eta autonomoagoak izateko aukera izango dute. Oso garrantzitsua da gogoratzea haur bakoitza ezberdina dela, eta edozein egokitzapena egiterako orduan, bakoitzaren ezaugarriak, beharrak eta gaitasunak hartu behar dira kontutan.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Jarraian, hainbat hilabetetan zehar garatutako proiektuaren deskribapena biltzen duen memoria dugu eskuragarri. Proiektu hau, sistema konkurrenteen simulazioan zentratzen da eta horretarako, mota honetako sistemen arloan hain erabiliak diren Petri Sareak lantzeaz gain, simulatzaile bat programatzeko informazio nahikoa ere barneratzen ditu. Gertaera diskretuko simulatzaile estatistiko batean oinarrituko da proiektuaren garapena, helburua izanik Petri Sareen bidez formalizatzen diren sistemak simulatzeko softwarea osatzea. Proiektuaren helburua da objektuetara zuzendutako hizkuntzaren bidez, Java hizkuntzaren bidez alegia, simulatzailearen programazioa erraztea eta ingurune honen baliabideak erabiltzea, bereziki XML teknologiari lotutakoak. Proiektu hau, bi zati nagusitan banatzen dela esan daiteke. Lehenengo zatiari dagokionez, konputazio munduan simulazioa aurkeztu eta honi buruzko behar adina informazio emango da. Hau, oso erabilgarria izango da programatuko den simulatzailearen nondik norakoak ulertu eta klase desberdinen inplementazioa egin ahal izateko. Horrez gain, zorizko aldagaiak eta hauen simulazioa ere islatzen dira, simulazio prozesu hori ahalik eta era errealean gauzatzeko helburuarekin. Ondoren, Petri Sareak aurkeztuko dira, hauen ezaugarri eta sailkapen desberdinak goraipatuz. Gainera, Petri Sareak definitzeko XML lengoaia erabiliko denez, mota honetako dokumentu eta eskemak aztertuko dira, hauek, garatuko den aplikazioaren oinarri izango direlarik. Bestalde, aplikazioaren muin izango diren klaseen diseinu eta inplementazioak bildu dira azken aurreko kapituluan. Alde batetik, erabili den DOM egituraren inguruko informazioa islatzen da eta bestetik, XML-tik habiatuz lortuko diren PetriNet instantziak maneiatzeko ezinbestekoak diren Java klaseen kodeak erakusten dira. Amaitzeko, egileak ateratako ondorioez gain, proiektuaren garapen prozesuan erabili den bibliografiaren berri ere ematen da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): Más de 50 horas Destinatario: Estudiante y Docente

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Oso ohikoa da landa eremuko emakumeen bizitzaren imaginarioa negatiboa izatea, eta are gehiago, aurreko mendean jaiotakoena emakumeena, egungo belaunaldi zaharrenarena alegia. Esklabizatutako emakumetzat ditu gaur egungo gizarteak, baina ikerketa honen bitartez frogatu nahi da euren bizimodua gaur egungo bizimoduaren ezberdina besterik ez dela, ez hobeagoa ezta okerragoa ere, soilik, beste modu batekoa. Honetarako, emakume hauen denboraren inguruko bizipenei eta ulermenari erreparatuko diogu.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gure gaur egungo gizarte globalizatuak, internazionalki komunikatzeko beharra areagotu du, eta horregatik atzerriko hizkuntzak ikastea ezinbestekoa bihurtu da. Eskola errealitatearen isla denez, behar horri aurre egiteko, gero eta gehiago dira irakaskuntza eleaniztuna garatzeko ikuspegi metodologikoak. Ikuspegi metodologiko hauen artean, CLIL/HEBI eta HTB dira garrantzitsuenetarikoak. HEBIk hizkuntzak eta edukiak batera ikasteari egiten dio erreferentzia, eta HTBk curriculumeko hizkuntzen programazio adostuari. Lan honetan metodologia hauen nondik norakoak aztertzen dira, baita hauek ikastetxe batean nolako ibilbidea izan duten eta nola lantzen diren ere. Azken honetan ikastetxearen eta ikasleen aldetik HEBIrekiko dagoen jarrera aztertzen da, galdetegi batzuen bitartez.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburua enpresaren estrategia konpetitiboak Errendimendu Altuko Lan-Sistemen (EALS) ezarpenean zeresanik izan dezakeen aztertzea da, hau da, sistema hauen ezarpenean faktore baldintzatzaile bezala jokatu dezakeen edo ez analizatzea. Giza Baliabideen Zuzendaritza Estrategikoaren esparruan ikerketa asko egin dira “praktika onenen” potentzialtasunean estrategia konpetitiboaren jokaera aztertu dutenak, zehazki, Giza Baliabideen Zuzendaritza-Errendimendua binomioan duen eragina ikertu dutenak. Baina hauetan batez ere bere izaera moderatzailea aztertu da ikuspegi kontingentean oinarrituz. Izaera baldintzatzaile hau aztertzeko helburuarekin, lehenik eta behin literaturaren azterketa egiten dugu. Giza Baliabideen Zuzendaritza eta estrategia konpetitiboen arteko harremana lant zen duten ereduak berrikusten ditugu eta estrategia hauek EALS-kin erlazionat zen dituzten lanak ere kontutan hartzen dira. Ondoren, eta bereziki Porter-ek (1985) proposatutako estrategia konpetitiboei buruzko tipologian oinarritzen den eredua aztertuz, bertatik eratortzen diren konklusioak proposatzen dira. Horrez gain, aurrera begira EALS-n ikerketa ildo honetan sakondu beharko liratekeen urratsak proposatzen dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Seneko euskaraz idatzitako testuak lantzeko eskaintzen den aplikazio didaktikoa da. Oro har, sistemak erabiltzaileengandik jasotako fitxategien gainean automatikoki galderak sortzen ditu eta ariketa gisa eskaini. Honetaz gain, ikaskuntza/irakaskuntza metodologiari dagokionez sarean aurki daitezkeen aplikazioen alternatiba gisa garatu da sistema. Izan ere, fitxategiak eta ariketak partekatzeko metodoak oinarritzat hartuz kooperazioa eta elkarlana ahalbidetzen duen metodologiari heltzea izan da helburua.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektu honen helburua hizkuntzaren prozesamendurako tresnek irakaskuntza arloan izan dezaketen erabilgarritasuna aztertzea da. Konkretuki, irakaskuntza materialen sorkuntzan laguntza handia eskaini dezake gaur egun hizkuntzaren prozesamenduak. Ariketak automatikoki prestatzeko sistemak, testu idatzien kalitatea hobetzen laguntzeko sistemak, laburpengintza sistemak... denetarik sortu da azken aldian. Baina, beste hizkuntzetarako buruturiko lana handia den arren euskararako buruturiko lana oso murritza da. Honek bultzatuta, proiektu honetan euskararako ariketak automatikoki sortzeko sistemetan azterketa bat burutuko da, galdera ariketak automatikoki sortzeko zehazki. Galdera hauen helburua ikasleek testuen ulermena lantzea izango da, horretarako testuko alderdi esanguratsuenei buruz galdetzen saiatuko direlarik. Ataza hau burutzeko bi ikerketa lerrotan sakonduko da: Alde batetik, testuko zati esanguratsuenak bilatzen lagunduko duen modulu bat inplementatuko da. Modulu honen helburua testuan agertzen diren termino garrantzitsuenak markatzea eta pisatzea izango da. Termino esanguratsuak bilatuz testuan garrantzitsu diren kontzeptuak zein izan daitezkeen jakin dezakegu. Hau abiapuntu egokia izan daiteke testu baten ulermena lantzen hasteko. Termino hauek markatzeko metodoa probabilitatean oinarriturikoa izango da, hizkuntzaren prozesamenduko alderdi estatistikoa jorratuz. Beste alde batetik, testuan bilaturiko termino garrantzitsuenen inguruan galderak automatikoki eraikiko dituen modulu bat inplementatuko da. Honen helburua esaldi bat eman eta ahalik eta galdera zentzuzko eta zuzenenak sortzea izango da. Honetarako erregeletan oinarrituriko modulu bat inplementatuko da, hizkuntzaren prozesamenduko alderdi linguistikoa jorratuz. Bi modulu hauekin probak burutu ahal izateko euskararako existitzen diren hainbat corpusen azterketa burutuko da. Proiekturako interesgarriak izan daitezkeen corpusak eskuratu eta beharrezko bada corpus berriak biltzeko helburua izango du azterketa honek. Amaitzeko, modulu bakoitzean modu independentean burutuko diren ebaluazioez gain ebaluazio orokor bat ere burutuko da. Bertan bi moduluak elkarrekin lotu eta eszenatoki erreal batean sorturiko aplikazioak izan dezakeen erabilgarritasuna aztertuko da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak: Material honek zirkuituen laborategiko euskarria izatea du helburu. Zirkuituak materia Ingeniari Elektrikoen formazioan oinarrizkoa da. Laborategian ikasleek lehenengoz jarriko dira harremanetan, beren formakuntzan zehar berebiziko garrantzia edukiko duten hainbat, tresna, prozedura eta programa informatikoekin. Baita lan egiteko modu berri batekin ere: aurre ikasketa autonomoa, saikuntza, hausnarketa. Horregatik material honek praktika bakoitzerako hiru ataletan banatuta dago: aurre ikasketa autonomorako garatu diren oinarrizko kontzeptuak eta simulazioa; laborategian bertan egingo diren saiakuntza, muntaketak eta datuen bilketa; eta, azkenik, hausnarketarako testuan txertatuko galderak. Lan egiteko modu honek laborategiko jarduera mekanikoa gainditzeko aukera ematen du, hausnarketa eta ikasgaiko eduki teorikoen ulermena bultzatuz. Norentzat izan daiteke baliagarria: Ingeniaritza elektrikorako dago bideratuta batik bat. Baina aurre ikasketa autonomoaren atala edozein ingeniaritzako ikaslek erabil dezake, sistema elektrikoen hainbat kontzeptu eta tresnen erabilera ulertzeko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektu honetan EBMT tekniken bidez itzulpen partzialak sortzen dituen aurreprozesu batean oinarritutako itzulpen automatikorako hibridazio-mekanismo bat garatu da, entitateen eta esaldia baino txikiagoak diren unitate sintaktikoen bidezko orokortzea darabilena. Sistema oso arina eta eskalagarria izan dadin diseinatua izan da, eta inplementazio modular, hedagarri eta eraginkor bat eskaini zaio, baliabide eta tresna ugarirekin integratuz. Egindako esperimentuetan oso emaitza positiboak eskuratu dira, proposatutako sistemak abiapuntukoarekiko hobekuntza nabarmenak ekar ditzakeela erakusten dutenak.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Sistema banatuak zenbait konputagailu edo gailu autonomoaz osaturiko sareak dira, non algoritmo banatuen bidez partaide guztien lana koordinatzen da entitate bakarra izatearen irudia emanez. Eredu honi esker sistemaren sendotasuna handitzen da, posible baita sistemak aurrera jarraitzea zenbait partaidek huts egin arren. Sistema banatuak diseinatzeak badu zenbait zailtasun, prozesu guztien arteko koordinazioa lortu behar baita. Erronka nagusietako bat adostasuna edo consensus lortzea da; hau da, prozesu guztiak ados jartzea zerbait erabaki behar dutenean. Ingurune desberdinetan planteatu badaiteke ere, lan honetan Byzantine ingurunean egingo da. Ingurune honetan partaideen hutsegiteak ausaz gerta daitezke eta edozein momentutan. Horrez gain, hutsegite horiek edozein motakoak izan daitezke, hala nola, prozesu bat bertan behera geratzea edota prozesu baten eskaera okerra edo lekuz kanpokoa egitea. Aurkeztutako consensus arazoa garrantzi handikoa da sistema banatuen arloan, honen bitartez beste hainbat helburu lortu baitaitezke. Horien artean Secure Multy-party Computation (SMC) dugu, non sare banatu bateko partaide guztiek adostasuna lotu behar dute partaide bakoitzaren informazioa gainontzekoei ezkutatuz. Horren adibide bezala “aberatsaren arazoa” azaldu ohi da, non partaide guztiek aurkitu behar dute zein den beraien artean aberatsena, partaide bakoitzak gainontzekoen “aberastasuna” ezagutu ahal izan gabe. SMC erabili daiteke soluzioa emateko planteamendu bera jarraitzen duten aplikazio erreal askori, hala nola, enkante pribatuak edo bozketak. SMC inplementatu ahal izateko TrustedPals izeneko plataforma dugu, non diseinu modularra jarraituz smartcard bat eta algoritmo banatuak konbinatzen dira lehenengo consensus eta ondoren SMC lortzeko. Karrera amaierako proiektu honen helburua TrustedPals proposamenaren alde praktikoa jorratzea izango da. Horretarako proposamenaren algoritmo banatuak inplementatu eta simulatuko dira zenbait probetako kasuetan. Simulazioak bideratzeko gertaera diskretuko NS-3 simulagailuan erabiliko da. Simulazio eszenario desberdinak inplementatuko dira eta ondoren emaitzak aztertuko dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

XX. mendean eman zen hezkuntza sistemaren aldaketa dela eta agertutako “Eskola Berria”ren mugimenduaren barnean dagoen Amara Berri Sistema mugimendu garrantzitsua eta oso berritzailea da. Hezkuntza kalitatea hobetzeko nahiarekin, hogei hezkuntza zentro baino gehiagok lan-sare bat osatzen dute, non sistema honen finkatzeari eta garapenari erreferentzia egiten dioten helburuak ezartzen diren. Ikerketa lan honetan ikasleen kalifikazio akademikoak eta irakasleek Amara Berri Sistemaren gainean duten pertzepzioa ageri dira. Horrela, Amara Berri Sistemak eskolari eta bertako kideei dakarkien onurak anitzak direla eta egiaztaturik daudela baieztatzen dugu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Aniztasun funtzionala duten pertsonen hezkuntzaren inguruko GALa da hau. Hezkuntzak arlo honetan izan duen ibilbidea ezagutu ostean, EAE eta Irlandako hezkuntza sistemak aztertzen dituena. Ikerketa lana da hau eta gaiaren inguruko azterketa bibliografiko sakona izateaz gain bi herrialdeetan datu bilketa egin izan da, bi herrialdeetako irakasleak betetako galdetegien bitartez. Tresna hauen helburua batzuen zein besteen jarrerak ezagutzea eta konparatzea zen, hauen garrantziaz jabetuz. Ikerketa lanaren ostean bi herrialdeek heziketa berezia ulertzeko bi modu desberdin dituztela azaleratzen da: EAEn integraziotik inklusiora bidean gauden bitartean, Irlandan kontraesan ugari daude; izan ere, inklusioa bultzatu nahi da, baina eskola bereziak mantenduz. Irlandan badute zer aldatu, baina bertan ere badugu. Inklusioa da jarraitu beharreko bidea; ez da erraza izango, baina aniztasun funtzionala duten haurrekin elkar bizitzea aukera bat da eta guztiok izan gaitezke irabazle.