11 resultados para jaioberri goiztiarra
Resumo:
Jaioberri goiztiarra, haurdunaldiko 37. astea baino lehen jaiotzen den haur heldugabea da. Jaioberri hauen biziraupen tasa azken hamarkadetako aurrerapen medikoei esker (inkubagailuak, farmakoak…) igo da baina bere heldugabetasunaren eraginez jaioberri hauen %23-60ak ezintasunak eta jarrera zein hezkuntza asaldurak pairatzen dituzte. 1970. urtean Heidelise Alsek NIDCAPa, (“Newborn Individualized Developmental Care and Assessment Program”) asmatu zuen, jaioberri bakoitzaren garapenean laguntzeko helburuarekin, beharrezko arreta berezia eta bakoitzarentzako zainketa planean oinarrituz. Helburua: NIDCAP metodoarekin kontaktuan egon ziren jaioberri goiztiarren eragina, epe luzera, nerbio sistemaren garapeneko atal motorea, atal kognitiboa eta neurosentsoriala aztertzean datza. Metodologia: Azterketa bibliografiko hau egiteko, beharrezko informazio bilaketa orokorra egin da helburua finkatzeko. Ondoren, Pubmed datu basean beharrezko irizpideak zehaztuta ikerlanak kritikoki irakurri, ebidentzian oinarrituz 11 hautatu eta landu ostean (guztira 946 jaioberri goiztiar aztertuz) garatu da. Emaitzak eta azterketa: Ikerlanen arabera NIDCAP metodoaren eraginetan egon diren 4, 9 eta 12 hilabeteko haurrek atal motorea garatuagoa duten datuak daude baina 18 eta 24 hilabeteko umeetan aldiz, ez dira ebidentziazko daturik aurkitu NIDCAParen efektu onuragarriei buruz, bere eraginaren efektua luzarora desagertuz. NIDCAP ereduaren erabilerak kognizio atalaren garapenean onurak ekartzen dituen datuak daude 9 hilabeteko haurretan (helburuak zuzentzeko gaitasunean eta arreta mantentzeko gaitasunean) eta 8 urteko haurretan ere (bat-bateko prozesamenduan) baina 12 eta 24 hilabeteko adinarekin, aldiz, ez dira eraginik hauteman. Garapeneko atal neurosentsorialean, ebidentziazko artikulu bakar baten arabera NIDCAParen erabilerak 8 urteko umeen ikusmen eta ahalmen espazialean laguntzen du. Ondorioa: NIDCAP metodoak jaioberri goiztiarretan daukan eragin gomendagarria dauka atal kognitiboan eta ikusmenean, baina oso eragin urria dauka metodo eraginkorra izateko.
Resumo:
Resumen tomado de la publicación
Etapa sentikorraren lehenengo fasearen (8-12 urte) garrantzia keinu teknikoak barneratzerako surfean
Resumo:
8-12 urte bitarteko umeen surf entrenamendu prozesua nola planifikatu behar da, murgilduta dauden etapa sentikorra kontuan hartuz.
Resumo:
Laburpena: Ingelesaren Sarrera Goiztiarrari dagokion Ikastolen Elkarteak sortutako Eleanitz Proiektua aztertu nahi izan da. Proiektuak testuinguru zehatz batean, Iñigo Aritza Ikastolan, teoriatik praktikara izan ditzakeen aldeak zehaztu nahi izan dira. Irakaslea jarri da ikerketaren erdigunean, egunerokotasunean Haur Hezkuntzako mailetan proiektuari loturiko materialak garatzerakoan egon daitezkeen hutsune edo zailtasunak zehaztu asmoz. Horretarako, ikerketa kualitatiboa gauzatu da, tresna ezberdinak erabili direlarik. Horien artean, hutsuneak zehazteko elkarrizketa erdi egituratua esanguratsuena izan da. Ikerketa gauzatu ondoren, ikusi da; alde batetik irakasleek materialen balorazio positiboa egiten dutela; bestetik, proiektuari loturiko zailtasunak baino, proiektua ezarri den testuinguruari loturiko baldintzatzaileak direla irakasleen kezka nagusia.
Resumo:
LABURPENA: Ingelesaren sarrera goiztiarra ohikoa bihurtu da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. Jendeak, oro har, bere eraginkortasuna defendatzen du, baina bere hedapen neurrigarriak kontrako jarrerak ere sustatu ditu. Zurrunbiloaren erdian dago haurra, ingurutik helarazten zaizkion mezuen bitartez hizkuntzekiko bere ikuspegia osatuz doalarik. Bere jarreretan eragiten duten aldagai anitzen artean irakasleek zeresan berezia dute. Hori dela eta, zenbait irakaslek ingelesaren sarrera goiztiarrarekiko duten ikuspuntua aztertzea du helburu ikerketak. Emaitzei erreparatuz, nola tutoreek hala ingeleseko irakasleek jarrera baikorra agertu duten arren, ingelesari eskaini beharko litzaiokeen denborak bereizketa argia azalerazi du. Halaber, irakasleen uste eta iritziak, zenbaitetan, ikasleen adinaren garrantzian oinarritutako sineskerietatik haratago doazela plazaratu da.
Resumo:
E2F1 eta E2F2 transkripzio-faktoreek funtzio garrantzitsua dute ziklo zelularraren errgulazioan. Sagu knockout-etan eginiko saioetan deskribatu da E2F1 eta E2F2 geneen absentzian DNAren bikoizketa-tasa emendatuta dagoela makrofagoetan, eta ondorioz seneszentzia goiztiarra aktibatuta dagoela zelula hauetan. Seneszentzia horren mekanismoak ez dira ezagutzen, baina uste da DNAren estres erreplikatiboaren eraginez gertatzen dela. Oraintsu argitaratutako lan batzuren arabera, onkogeneek eragindako desegonkortasun genomikoa nukleosido mailaren urritasunagatik sortzen dela proposatu da. Emaitza hauek kontutan harturik, E2F1-/-/E2F2-/- (DKO) makrofagoen kultiboei nukleosidoak gehitu dizkiet exogenoki, eta zelula hauen proliferazioaren jarraipena egin dut. Nukleosidoekin trataturiko kultiboetan DNAren kalteen jaitsiera eta seneszenziaren saihespena detektatu ditut. Emaitza hauek zera iradokitzen dute, DKO zeluletako seneszentzia goiztiarraren arrazoia DNAren hiper-erreplikazioak sortutako nukleosidoen urritasuna izan daitekeela.
Resumo:
194 p.
Resumo:
[EUS] Gizarteak jasandako aldaketak direla eta, eskolatze goiztiarrak nabarmen egin du gora azken urteotan. Haurrak bere biziko lehen hilabeteetan gurasoengandik aldendu eta haur eskolara joan beharra dauka. Hala ere, lehen haurtzaroko edo 0-3 urte bitarteko haurren premiak ez dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko haurren beharrizanen berdinak eta, ondorioz, gure hezkuntza sistema egoera berri horretara egokitzen jarraitu beharra daukagu. Lan honetan haurra behatu eta tratatzeko eredu ezberdin bat aurkeztuko da, Emmi Pikler pediatrak sortutakoa eta Lóczy-n aurrera eramaten dena. Horretarako, Pikler-Lóczy pedagogia horretako atal batean, hots, eguneroko zaintzetan murgildu eta horiek sakon aztertzeari ekingo diogu. Eredu hori gure eremuko haur eskolakoetatik aldendu arren, gure jardunbidea birplanteatzeko aukera paregabea eskaintzen digu.
Resumo:
[EUS] Azken urteetan eskolatze goiztiarrak nabarmen egin du gora gure gizartean. Gero eta gehiago dira hilabete gutxirekin haur eskolara joaten hasten diren haurrak, beraientzat segurtasun iturri den ingurunetik aldenduz. Banaketa hau bereziki zaila suerta dakieke ume gehienei aparteko ezinegonak, larritasun uneak edota gaixotasunak sortuz, eskolarekiko harremana betirako baldintzatzeaz gain. Hori dela eta, haur txikiaren eskolatzearen inguruan hausnartzeko beharra dago ezinbestean. Gaur egun haurra haur eskolako erritmo eta eskakizunetara ahalik eta azkarren moldatzeko asmoz, egokitzapen aldi bezala ezagutzen den denboraldia eskaintzen zaio haur txikiari, bere garaian Haur Hezkuntzaren bigarren ziklokoei eskaintzen hasi zitzaien bezala. Zoritxarrez honek egoerari zailtasun gehiago erantsi dizkio, ez baitira haurtxo eta haur txikiaren erritmoak errespetatzen. Hori dela eta, hezitzaileen muina eskola atsegina bihurtzeko asmotan, komunikazioan eta errespetuan oinarritutako etxekotze prozesua aurkezten da, zeinen helburua haurraren hezkuntzan parte hartzen duten guztien, familia eta eskola, elkarlanari esker bere ongizatea bermatu eta haur eskolarako igarobidea erraztuko duen giro lasaia, atsegina eta ez bakarrik adinari, baizik eta norberaren beharrizanen arabera egokia sortzea den.
Resumo:
437 p.
Resumo:
El Protocolo de Seguimiento del Desarrollo Infanti tiene por objetivo detectar tempranamente posibles alteraciones del desarrollo que puedan generar necesidades espec??ficas de apoyo educativo. Una intervenci??n temprana en los trastornos del neurodesarrollo o en las situaciones de riesgo exige un proceso de detecci??n. En la pr??ctica, y entre otras medidas posibles aunque de menor envergadura, este proceso pasa por la puesta en marcha de procedimientos sistem??ticos de observaci??n del desarrollo para valorar la presencia de sospechas, alertas o indicadores de esos trastornos, adem??s de tener en cuenta situaciones objetivas de riesgo de padecerlos.