13 resultados para ikasleriaren interesak


Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Bizkaiko ikastetxe batean proiektuak egin izan dira, ikasleriaren interesak kontuan hartu gabe. Interes horiek kontuan izateko, ikaskuntza komunitate birtuala sortzea erabaki zen. Birtuala izanik, teknologia berrien erabilera sustatzea espero zen. Ikaskuntza komunitate birtuala web orrialde batean sortu zen, non partaide ororen artean proiektu bat diseinatzeaz gain, ekintzetan erabiltzeko baliabideak eratzeko aukera ematen zen bertan. Webguneak hasierako zirriborrotik aldaketak izan zituen, aztertzen ziren gabeziak edota beharrak asetzeko. Ikaskuntza komunitate birtuala prest egonda ere, ez zen aurrera eraman denbora faltagatik. Horrela, web orrialdean proiektua diseinatzeko eta partaideek diseinatutako proiektua burutu ahal izateko, ikasturte hasieratik diseinatu beharko litzateke.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Ejemplar dedicado a: El trabajo en Euskal Herria, VI Jornadas de Estudios histórico-locales.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Artikulu honetan, (UPV/EHU) Geografia Lizenziaturako ikasleek burututako Landa Garapen Aurreproiektu batzuetatik ondorioztatzen diren emaitza nagusiak plazaratzen dira. Nahiz eta lan horien hasierako helburua erabat akademikoa izan, kanpo lanaren bidez lortutako datuen interesak sintesi txiki hau bultzatzen du.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

El autoconcepto es una pieza esencial para el desarrollo adecuado del individuo, por lo que en este trabajo se elabora y aplica una intervención en relación al logro de un autoconcepto ajustado. Para ello, se llevan a cabo una serie de dinámicas en un grupo-clase y periodo de tiempo específicos. Asimismo, se utilizan una serie de instrumentos de medida previa y posteriormente a la intervención, con el objetivo de evaluar las posibles variaciones en lo que al autoconcepto de los alumnos respecta. Finalmente, se concluyen ciertas variaciones que más que reflejar grandes cambios en el autoconcepto del alumnado, indican la importancia y posible eficacia de programas que dirigen su atención a dicho constructo

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren elementu nabarmen bat erabiltzen diren material eta baliabideak dira, eta horien artean unitate didaktikoak eta proiektuak. Era askotakoak daude, baina gehienak zaharkiturik daude eta ez dute ikasleen interesa eta motibazioa pizten. Umeen errealitatea, gustuak eta nahiak, eduki, kolore eta jolasekin erlazionaturik dagoen proiektu original eta berritzailea sortzea izan da lan honen helburua. Ikasleak era aktiboan barneratuko dituzte edukiak eta praktikara eraman ahal izango dituzte, ikasketa esanguratsua eta parte hartzailea bultzatuz. Horrek guztiak haurren egunerokotasuna eta interesak barne hartzen dituen proiektu honetan eragina du, emaitza positiboak jasotzerako orduan, eta beraz, ikasleen aldetik, harrera ezin hobea eskaintzen du.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

IKD GAZtE curriculuma garatzeko UPV/EHUko IKD (Ikaskuntza Kooperatiboa eta Dinamikoa) eredu formatiboaren barne garatzen den proiektu bat da, Talde Sustatzailea deitzen den unibertsitateko diziplina ezberdineko ikasleek autogestionatzen eta dinamizatzen dutena eta ikasleriari bideratzen zaiona. IKD GAZtEk 2011/2012 ikasturtean du jatorria eta bere helburua Gipuzkoako Kanpuseko ikasleriaren ahalduntzea, aktibazioa eta ekimen sena sustatzea da, azken batean ikasleria bere irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatzea. Urte horretan ikasleriaren egoeraren berri izateko asmoz, diagnostiko tailer eta sentsibilizazio kanpaina batzuk burutu ziren eta bertan parte-hartzaileengandik jasotako solasaldietatik ateratako ondorioak aztertu ostean, Ekimen Sena bultzatzen duen Ikaskuntza Modulua diseinatu, aplikatu eta ebaluatu zen 2012/2013 ikasturtean. Talde Mistoan egoeraren balorazioa egin ondoren, proiektuak daroan hirugarren urtean modulua birdiseinatu da eta aplikatu da. Hiru urteetako esperientzia ebaluatu ostean, IKD GAZtEk eraldaketa hezitzailearen alorretik eraldaketa soziala bultzatzearen bidean aurkitzen dela ondorioztatzen da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Kooperatibek gaur egungo merkatu lehiakorrean jarduten dute, beste hainbat entitaterekin batera. Gaur egungo merkatua globala da, eta merkaturen eskakizunetara egokitzea ezinbestekoa da. Merkatu honetan lehiatzerako orduan kooperatiben izaera eta portaera beste enpresekin alderatuz zerk bereizten duen aztertu da lan honetan. Printzipio eta ezaugarri bereizgarri hauek kooperatibek jarraitzen dituzten estrategiatan duten eragina ikusten da, kasu batzuetan oztopo direlarik, eta lehia abantaila beste batzuetan. Kasu praktiko gisa MONDRAGON Korporazioa ikertu da. Korporazioak 2013-2016 aldirako zehaztu dituen estrategiak garatzen dira: dimentsioa eta nazioartekotzea, berrikuntza, elkarren arteko lankidetza eta izaera eta identitate kooperatiboa, hain zuzen ere. Korporazioko kooperatibentzat orokorrak diren estrategiak dira, ondoren taldeko kide bakoitzak egokitu egingo dituenak. Ikerketa burututa, ikusi da MONDRAGON Korporazioak finkatutako estrategiatan kooperatiben printzipioek presentzia nabaria dutela. Elkarren arteko lankidetza da eragin handiena duena, bere baitan estrategia bat izanik. Komunitatearenganako interesak, bazkideen parte hartze demokratikoak eta hezkuntzak ere garrantzia nabarmena dute. Erronka bikoitza da kooperatibentzat: utilitate soziala alde batetik, eta lehiakortasuna bestetik. Hori dela eta, merkatuaren eskakizunei erantzuteko finkatutako estrategiek kooperatiben identitatearekin bat egin behar dute.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS]Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitate eta Harreman Publikoko lizentziaturak ezarri zirenetik, Dokumentazioa irakasgai modura dago bertako curriculumean. Horri esker, milaka ikasle trebatu dira informazio iturrien sarreran eta dokumentu eta baliabide profesional eta zientifikoen erabileran. Eremu hori bultzatzeko asmoz, eta Unibertsitatea eztabaidarako eta ezagutzak trukatzeko gunea dela sinetsita, 2009ko apirilaren 29an eta 30ean Dokumentazio eta Eduki Digitalen Kudeaketari buruzko II. Jardunaldiak antolatu ziren Kazetaritza Sailean. Dokumentazioko ikertzaileak eta profesionalak foro bakarrean biltzea zen helburua, arlo horrek azkenaldian zer bilakaera izan duen eta Euskal Herrian zer-nola erabili den jakiteko asmoz. Txostengileen kalitateak eta jardunaldiek entzuleengan piztu zuten interesak —konferentzia-gela ikaslez, ikertzailez, irakaslez eta profesionalez gainezka egon zen— bertan aurkeztutako txosten eta material guztiak biltzera eta liburu batean eskaintzera bultzatu gaituzte, eta, hala, dokumentua den heinean, Leioan azaldutako diskurtsoaren jarraipen informatiboa izango da

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

65 p. : il.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Egurra, sua; zura, mahaia; larrua, abarka; artila, galtzerdia; burnia, ardatza; altzairua, iltzea; buztina, teila; porlana, pareta; galipota, kaminoa… Materialak, tresnak. Zenbat aldiz aipatuak Euskal Herriko eguneroko berbeta, hizketa eta solasaldi arruntetan! Harria, herria, zioen Aresti poetak ere. Teknologiaren alorrari dagokionean, materialen gaia gehienbat metalurgiarekin lotu izan zen mundu osoan eta batik bat gure herrian. XX. mendearen hasieran garapen industrialak egundoko bultzada izan zuen, bereziki automobilgintzaren eta hegazkingintzaren hedapenarekin. Halaber, elektrizitatea arras zabaldu zelarik, etxetresnen kontzeptua bera ere aldatu egin zen. Horrela, tresna eta baliabide berriek gizartearen ohituren eta izaera beraren aldaketa sakonak erakarri zituzten. Baina, hori guztia material berriak sortu eta garatzeari zor zitzaion: polimeroak, metal eta zeramika berriak, estaldura sintetikoak, etab. ezinbestekoak bilakatu ziren. Orduan ikusi zen materialek arlo berezi bat merezi zutela zientziaren eremuan. Eta horrela, premiak eraginda, Fisika eta Kimika oinarrizko zientzietatik abiatua eta ingeniaritzaren gorpuzkera sendoaz hornituta, Materialen Zientzia sortu zen. Materialen Zientzia eta Teknologia euskaraz, beranduago etorriko zen. Askoz lehenagokoak dira “Pisia” eta “Kimia”, 1935 inguran Jauregi apaiz karmeldar aitzindariak idatzitako liburuak. Eta gero, iluntasunean bidexka ia ezinezkoak jorratuz, Elhuyar Taldea 1972an, Udako Euskal Unibertsitatea 1973an eta UZEI 1977an sortu ziren; euskara irakaskuntzara, unibertsitatera eta zientziara jalgi zedin. Hurrengo urtetan emaitzak gauzatzen hasiak ziren, bai eta Materialen Zientzia eta Teknologiaren arlo berrian ere. Izan ere, mugarria da, besteen artean, Nafarroako Unibertsitateko Donostiako Goi Mailako Injineru Eskolan 1979an Jon Nazabalek aurkeztu zuen “Zenbait mekanizapen errazeko altzairuren berotako erresistentzia mekanikoa eta duktibilitatea” doktoretzatesia. 1991ko uztailean, Udako Euskal Unibertsitateak “Materialen ezagutza teknika ezberdinen bitartez” topaketa antolatu zuen Iruñean, bertan 30en bat zientzialari euskaldun bildu ginelarik. Gaur egun, Euskal Herrian baditugu hainbat ingeniari, fisikari, kimikari eta biologo euskaldun, Materialen Zientzia eta Teknologia garatzen ari direnak, bai unibertsitate, bai zentro teknologiko eta enpresetan. Pertsona horien interesak, ikuspegiak eta lorpenak euskaraz azaltzeko antolatu zen 2012an Arrasaten Materialen Zientzia eta Teknologia I kongresua, ehunen bat pertsona bilduz. Orain dela bi urte hartutako konpromisoari helduz, eta harian haritik jarraituz, aurten Materialen Zientzia eta Teknologia II kongresua UPV/EHUko Polymat institutuak antolatu du. Aldez aurretik, mila esker dagoeneko parte hartzeko izena eman duten guztiei eta gure esker onenak erakunde laguntzaileei: Euskal Herriko Unibertsitatea, Kutxa, CicNanogune eta Elhuyar. Zientziak eta euskarak elkartzen gaituzte. Eta bietan badago elkartze gune bat: kinka larrian daudela beti. Ez baitago zientziarik zientzialariaren zalantzarik gabe, ez eta euskara euskaldun bakoitzaren nahi pertsonalik barik. Antxon Santamaria, Batzorde Antolatzailearen izenean

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Azken hamarkadetan egon diren aldaketak direla eta, gaur egungo gizarteak, pertsona sortzaileak eskatzen ditu, beraz, oraingo erronkei erantzuten dien hezkuntza baten beharrean gaude. Honetarako, pertsonen interes eta trebetasunetatik abiatzen den hezkuntza behar dugu, sormenari eta adimen emozionalari lekua uzten dion hezkuntza, hain zuzen ere. Hau lortzeko, lehenik eta behin gure inguruko zentroen egoera aztertu eta beste motatako esparruetara jo da, hauen ezaugarriak, zailtasunak eta aukerak ezagutzeko asmoz. Aipatutako bi gaitasun hauek pertsonengan duten garrantzia ikusita eta zenbait lekutan nola lantzen dituzten aztertu ostean, emaitzak jasoko dira gure inguruko zentroetan, sormena eta adimen emozionala bultzatzen duen metodologia baten ezaugarriak eskeintzeko. Aipatuko diren, jarduera motak eta irakasleen papera Hezkuntza Sortzailea oinarritzat izango dute, pertsona guztien berezitasunak, interesak eta trebetasunak kontuan hartzen dituen hezkuntza izanik.