72 resultados para gatazkak konpontzeko bide osagarriak
Resumo:
Lanaren lehen atalean zigor-arloko bitartekaritzak Zigor Zuzenbidearen zein Zigor-arloko Prozesuaren helburuekin duen lotura azalduko da, aldarrikatu ahal izateko justizia leheneratzailea hauek jarraitzen dituzten funtzio edo jomugekin guztiz bateragarria dela. Bestalde, bigarren atal batean, zigor-arloko bitartekaritzak Espainian duen presentziari erreparatuko zaio
Resumo:
RESUMEN: Este trabajo muestra qué es el conflicto, las estrategias más utilizadas en educación para gestionarlo y en concreto la de la mediación. Además, contiene un análisis cualitativo para conocer la necesidad e importancia de tener un programa de mediación en las escuelas, realizado a través de varias entrevistas en tres centros educativos del País Vasco. El análisis de estas entrevistas lleva a pensar que la mediación es una herramienta adecuada para resolver los conflictos que se crean en las escuelas, pero que no debe ser la única, sino una más dentro de los programas y planes de un centro.
Resumo:
Proiektu pilotu honekin medikuntzarako tresna lagungarri bat sortu da Jaiotzetiko Sortzen Diren Errore Metabolikoak (JASODEM) diagnostikatzeko. Horretarako, Gurutzeta Ospitaleko Metabolismo Laborategiko adituarekin eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko ERABAKI taldearen arteko elkar-lana funtsezkoa izan da. Amaierako produktua Web zerbitzari batean egongo da exekutagarri. Web aplikazioaren bitartez, medikuak gaixo ezberdinei diagnostikoak egiteko aukera izango du. Horretarako aski da Praktika Klinikorako Gidaren exekuzio bat abiaraztea eta bertan pazienteari inguruan eskatzen diren datuak sartzea. Exekuzio prozesuan zehar badago sistematik irten eta ondoren lanarekin berriz jarraitzea, modu honetan froga klinikoak beharren arabera egiten direlarik, diagnostiko prozesuko kostua murriztuz. Bestalde, Praktika Klinikorako Gidan agertzen diren kontzeptuen inguruko informazioa jasotzeko funtzionalitatea eskaintzen zaio erabiltzaileari. Proiektua garatzeko aukeratu den metodologiaren jarraipen zehatza egitea eta kalitatezko dokumentazioa sortzea ezinbestekoa da. Proiektu honen garapenerako, Rational Unified Process (RUP) metodologia eta honi euskarria ematen dioten tresneria erabili da. Proiektuaren analisirako eta Jakintza Ingeniaritzarako CommonKADS metodologia erabili da.
Resumo:
Enpresen hazkunde bide ezberdinak aztertzeko helburuarekin, 1821. urtean sortu zen Bureau Veritas konpainia aukeratu dut, gaur egun mundu mailan liderra den enpresa multinazionala. Lehenik eta behin, 180 urtetan zehar Bureau Veritas-ek izan duen ibilbidea aztertuko dugu enpresa hobeto ezagutzeko eta sortu zenetik lider izatera eraman dituen ekintzak edo aldagaiak zeintzuk izan diren ikusteko. Ondoren, Bureau Veritas-en azkenengo plan estrategikoak ikusiko ditugu. Alde batetik 2007-2011 urte bitartekoa eta bestetik, 2012-2015 urtetarako enpresak planteatutakoa. Azken hau, aurrekoan lortutako emaitzetan oinarritzen da eta geroago ikusiko dugun bezala, nahiz eta ingurune makroekonomikoak laguntzen ez duen, 2015 urterako plan estrategikoa proiektu garrantzitsua da konpainiarentzat eta irabazlearen estrategia bezala aurkezten dute. Hau guztia aztertu eta gero, dauden hazkunde bide ezberdinak eta kasu bakoitzean zein izango litzateke egokiena aztertuko dugu. Bureau Veritas-en kasuan, hauen artean, absortzio bidezko fusioa da nagusi eta horregatik, Bureau Veritas-ek 2007. urtean burutu zuen ECA (Entidad Colaboradora de la Administración) enpresa katalanaren eskuraketa aztertuko dugu, hau da, eskuraketa honekin Bureau Veritas-ek zituen helburuak, eskuraketa prozesua nolakoa izan zen, ECA-ren integrazioa prozesua, ondorioak…
Resumo:
Euskal enpresen hazkunde estrategiaren azterketa da aztergai orokorra, hau da, globalizazio eta mundu teknologikoari aurre egiteko enpresek lortutako irtenbide desberdinak aztertzea. Lanaren helburua, jatorria 50. hamarkadan duen eta gaur arte euskal ekonomian eragin garrantzitsua izan duen euskal-enpresa baten hazkunde estrategiaren azterketa da, Kaiku Corporación Alimentariaren kasua hain zuzen. Kasuaren metodologian oinarrituz, hazkunde eredutzat nazioartekotze eta berrikuntza estrategiaren aldeko apustua egin duen enpresaren analisia egin da, jatorri amankomuna izan duten Iparlat eta Kaikuren desberdintasun estrategikoaren azterketak, honakoa ondorioztatzea ahalbidetuz: egoera berdinaren aurrean, bi estrategia desberdinen arrakasta.
Resumo:
Egungo krisi ekonomikoak eragin handia izan du ekonomiaren esparru guztietan, industria sektorean ere horrela jaso da eta gehien bat eraikuntza sektorean. Hala ere, industrian zenbait zifra positibo jasotzen dira jadanik, enpleguko datuek hau pairatzen ez duten arren. Ingurune honetan esportazioekin kontaktuan dauden enpresek abantaila handia izan dute egoera honi aurre egiteko. Izan ere, Europar batasuneko eta gainerako zenbait herrialdeetan duten egoera hobeagoa da eta ondorioz, enpresa hauek neurri txikiago batean jasango dute krisiaren efektua. Hauetako bat da Embalan3 enpresa, krisi ekonomiko batean dagoen ingurune batean egon arren, hazten jarraitu du. Hau lortzeko oinarrizkoa izan da aipatutako esportazioekin kontaktua izatearen abantaila, Embalan3 enpresaren jarduera bezeroak fabrikatzen edo saltzen dituen piezak egurrezko enbalajeetan sartzea eta azken bezeroari bidaltzea bai da. Honez gain, lorpen hau ahalbideratu diena lehiakideekiko ezberdintzea izan da, zerbitzu integral osoa eskainiz. Honen bidez, bezeroari biltegiratzetik piezen garraiorako deseinu eta garraio beraren antolaketara eskaintzen die. Gaur egun arte hau izan da hazkundearen euskarririk handiena eta etorkizunean hazten jarraitzeko ezinbesteko oinarria izango da. Hazkunde bide honetan, betiere beraien independentzia mantentzen saiatuz eta oraindik enpesa txikia izateak dituen mugak kontutan izanik.
Resumo:
Hurrengo lanean, Mondragon Korporazio Kooperatiboaren parte diren BATZ, S.Coop. eta DANOBAT S.Coop. enpresak aztertuko dira, batez ere hazkunde prozesuan zentratuz. Azterketa hau burutu ahal izateko, lehendabizi sarrera labur bat egingo da gaian kokatzeko eta lan honen bidez lortu nahi diren helburuak finkatuko dira bertan. Era berean, enpresen azterketa hasi baino lehen hauek kokatuta dauden ingurunearen azterketa burutuko da, jardueran eragina izango duten faktore ekonomikoak, politikoak eta abar identifikatzeko. Lanean zehar analizatuko diren bi enpresek azterketa puntu berdinak izango dituzte. Lehendabizi enpresaren ezaugarriak eta historia laburra aztertuko dira. Aurkezpen orokor honen ondoren, ingurune bereziaren azterketa gauzatuko da, enpresak sektore konkretu batean kokatuz eta sektore honen ezaugarriak identifikatuz. Kanpo analisiarekin bukatuz, enpresaren barne analisian aurkitzen diren arlo funtzionala eta baliabide eta gaitasunen azterketa burutuko da eta AMIA analisia gauzatuko da enpresaren ezaugarri espezifikoak ezagutzeko. Enpresaren ezaugarrien analisiarekin bukatu ondoren, hazkunde estrategia izango da aztergai, bertan korporazio estrategia, kanpo hazkundea, barne hazkundea eta lankidetza akordioak ikertuko dira. Azkenik, enpresa bakoitzaren azterketa burutu ondoren ondorio nagusiak aurkituko dira, bertan hasiera batean finkatutako helburuak bete diren ikusi ahal izango da, eta analisiaren ondorioz enpresen hazkundeari buruzko ideia nagusiak aurkituko dira. Erabilitako informazio guztiaren iturriak bibliografia apartatuan ikusi ahal izango dira.
Resumo:
Nuestro propósito con este trabajo es analizar la realidad organizacional de una empresa real: Bide Onera. Para ello hemos analizado la motivación, comunicación, liderazgo y trabajo en equipo, realizando finalmente unas propuestas de mejora que podrían solucionar los problemas de esta organización.
Resumo:
Lan honetan sareen eredu ezberdinak aztertuko dira eta hauei soluzio bat emateko problema ezberdinak erabiliko dira. Alde batetik, fluxu maximoko problema eta kostu minimoko problema zehaztuko dira, geroago bide laburreneko zuhaitza lortzeko asmoz. Beste alde batetik, Dijkstraren algoritmoaren efizientzia aztertuko da. Guzti hau praktikoki aztertzeko Iberiar Penintsulako zenbait aireporturen arteko distantziak ematen dituen sare eredu baten bitartez egingo da.
Resumo:
[EUS] Ikerketa lan honen helburua urte biko gela batean ematen diren egoera gatazkatsuak eta horietan burutzen diren esku-hartze mota desberdinak aztertzea izan da. Horretarako, bi alditan banandu da ikerketa honen zeregina: fase esploratzailean eta fase zientifikoan, hain zuzen. Lehenengoan, gaiari buruzko hausnarketa teoriko sakon bat gauzatzearekin batera, ikerketaren behaketa esparruak zehaztu dira, hala nola, zer, noiz, non eta nola behatuko den. Orduan, goizeko une gatazkatsuenak behatzea erabaki da; saio kolektiboa, txokoak eta batzeko unea, hain zuzen. Ondoren, fase zientifikoan, hiru esparru horietan behatutako datu guztiak bildu eta hainbat taula eta grafiko eratu dira. Lortutako emaitzen arabera, argi gelditu delarik eskolan biolentzia erabiltzea nahiko ohikoa dela; autoritarismoa, diziplina inposaketa eta boterearen erabilera bortitza. Hori dela eta, batetik garatutako lan enpirikoan eta bestetik Pikler-Lóczy eskolatze goiztiarraren hezkuntza-eredu arrakastatsuan oinarritutako hausnarketa egin da, gatazka egoeretan erabili daitezkeen baliabide nahiz esku-hartze mota kalitatezko eta egokiagoak eskaintzeko asmotan.
Resumo:
Dialecto : texto en euskera central -- guipuzcoano
Resumo:
Dialecto : texto en euskera labortano
Resumo:
383 p. ; P.315-383: "Erauso Kateriñe" antzezlanaren edizioa dago.
Resumo:
283 p. : graf., map.