Bide metabolikoen ebaluaketarako protokolo kliniko exekutagarria
Contribuinte(s) |
Pikatza Atxa, Juan Manuel Ciencia de la Computación e Inteligencia Artificial/Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala Ingeniería en Informática/Informatikan Ingeniaritza |
---|---|
Data(s) |
09/11/2012
09/11/2012
09/11/2012
|
Resumo |
Proiektu pilotu honekin medikuntzarako tresna lagungarri bat sortu da Jaiotzetiko Sortzen Diren Errore Metabolikoak (JASODEM) diagnostikatzeko. Horretarako, Gurutzeta Ospitaleko Metabolismo Laborategiko adituarekin eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko ERABAKI taldearen arteko elkar-lana funtsezkoa izan da. Amaierako produktua Web zerbitzari batean egongo da exekutagarri. Web aplikazioaren bitartez, medikuak gaixo ezberdinei diagnostikoak egiteko aukera izango du. Horretarako aski da Praktika Klinikorako Gidaren exekuzio bat abiaraztea eta bertan pazienteari inguruan eskatzen diren datuak sartzea. Exekuzio prozesuan zehar badago sistematik irten eta ondoren lanarekin berriz jarraitzea, modu honetan froga klinikoak beharren arabera egiten direlarik, diagnostiko prozesuko kostua murriztuz. Bestalde, Praktika Klinikorako Gidan agertzen diren kontzeptuen inguruko informazioa jasotzeko funtzionalitatea eskaintzen zaio erabiltzaileari. Proiektua garatzeko aukeratu den metodologiaren jarraipen zehatza egitea eta kalitatezko dokumentazioa sortzea ezinbestekoa da. Proiektu honen garapenerako, Rational Unified Process (RUP) metodologia eta honi euskarria ematen dioten tresneria erabili da. Proiektuaren analisirako eta Jakintza Ingeniaritzarako CommonKADS metodologia erabili da. |
Identificador | |
Idioma(s) |
eus |
Direitos |
© 2012 Hodei González info:eu-repo/semantics/openAccess |
Palavras-Chave | #RUP #CommonKADS #Jaiotzetiko Sortzen Diren Errore Metabolikoak (JASODEM) #Gidetan Oinarritutako Erabakiak Hartzeko Sistema Aditua (GOEHSA) #Praktika Klinikorako Gida (PKG) #JDPL #jBPM |
Tipo |
info:eu-repo/semantics/bachelorThesis |