6 resultados para elkarlana


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak: Ariketa-bilduma honen helburu nagusia bikoitza da, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' (2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zena) eta 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' (1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zena) irakasgaietako ikasleentzat (hortaz, ikasketarako) zein irakasleentzat (hots, irakaskuntzarako) lagungarri izatea. Horregatik, teorian ikasitako kontzeptuen aplikazio praktikoa islatzen duten ariketak dira bilduma honetakoak. Aipatutako irakasgaien konplexutasuna dela eta, liburu hau, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: Teoria' testu-liburuaren lagungarri gisa argitaratu dugu. Norentzat izan daiteke baliagarria: 2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' eta 1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' irakasgaietako ikasleentzat zein irakasleentzat.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Seneko euskaraz idatzitako testuak lantzeko eskaintzen den aplikazio didaktikoa da. Oro har, sistemak erabiltzaileengandik jasotako fitxategien gainean automatikoki galderak sortzen ditu eta ariketa gisa eskaini. Honetaz gain, ikaskuntza/irakaskuntza metodologiari dagokionez sarean aurki daitezkeen aplikazioen alternatiba gisa garatu da sistema. Izan ere, fitxategiak eta ariketak partekatzeko metodoak oinarritzat hartuz kooperazioa eta elkarlana ahalbidetzen duen metodologiari heltzea izan da helburua.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

SAP ERP sistema eta METAPOSTA interneteko posta zerbitzua erabiltzen duten enpresen arteko elkarlana errazteko helburuarekin, Oreka IT enpresak bi sistema hauen arteko komunikazioak ahalbidetzen dituen sistema bat sortu nahi izan du. Helburu honekin, proiektu honen funtsa den SAP - METAPOSTA konektorea sortu da, nahi duten enpresek baliatu eta SAPen sortzen dituzten bere dokumentuak interneteko zerbitzu honen bidez zabaldu ditzaten. Honela, Konektorea erabiltzen duen edozein enpresak, bere dokumentuak modu automatikoan sortu eta METAPOSTAra bidaliko ditu bere SAP sistematik at beste ezer erabili gabe. Hori egiteko, SAP sistemako ABAP teknologia eta SAP PI moduluak erabili dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gai honekiko interesa, aurreko urtean “Jarduera fisiko inklusiboa” irakasgaia hasi genuenean piztu zitzaidan eta lan hau egitea erabakitzearen arrazoia, dantza campus batean monitore moduan bizitako esperientzia izan zen. Bertan, gaixotasun ezberdinak zituzten umeak elkartu ziren gure klubeko umeekin batera lan egiteko eta dantza egiten gozatzen zutena ikusita gozatzen nuen nik ere. Baina bereziki, Down Sindromea (DS) duten umeekin lan egiteko gogoa sortu zitzaidan. Horren geroztik, gaixotasun hau duten pertsonekin lan egiten duten dantza taldeak badaudela aurkitu nuen, baina nire asmoa ez da soilik DS duten umeei dantza egiten irakastea, baizik eta ume hauen eta gaixotasunik ez dutenen arteko elkarlana bultzatzea ere, inklusibitatea hain zuzen, baita dantzak haiengan sortzen dituen onurak aztertzea ere, bai fisiko zein psikologikoki.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Azken urteetan, Zaztaparrak asti taldea Arratia eta Zeberio lurraldeetako aisialdian liderra bilakatu da, izan ere, arlo honi dagozkion lan-esparru gehienetan (udalekuak, ludotekak, gazte espazio ezberdinak…) indar gehien duen elkartea da. Egoera honek, helburu berriak amestea ahalbidetu dio elkarteari eta, horrela, asmo handiko proiektuak aurrera eramateko aukera sortu da. Horretarako, txosten honen bitartez, Zaztaparrak asti taldearen plan estrategikoa aurkezten da, hurrengo urteetan izan beharreko jokabidea eta programazioa aurkezten duena alegia. Plan honen bitartez, jarduera fisikoaren promozioa helburu izanik, elkarteak, aisialdi aktiboago bat bultzatzen du. Helburu honek, turismo aktiboaren esparruko enpresekin komunikazio kanalak osatzea bilatzen du eta horrela, eskaintza aktibo horren parte bilakatzera eramango du. Horretaz guztiaz gainera, bere ekintza eremua Euskal Herri osora zabaltzea bilatzen du, izan ere, elkartea sortzerakoan Arratiako bailaran zeuden beharrak gure herrialdeko beste hainbat txokotan ere aurkitzen dira eta, horrela, Zaztaparrak asti taldeak aisialdi elkarte ezberdinen elkarlana koordinatzea du helburu. Hala, jarraian, elkarteak eman nahi duen salto kualitatibo hau bideratuko duen plan estrategikoa aurkezten da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Krisi garaian gaude eta ordezkatze-sistemei higadura zantzu nabariak azaleratu zaizkie. Beraz, erakundeen rola birdefinitzeko erronkaren aurrean gaude eta horretan gobernu irekiaren estrategia baliagarria izan daiteke. Testuinguru horren baitan, ikerketa honek gobernu irekiaren nondik norakoak ezagutu eta Euskadiren kasu konkretuko egoera analizatu nahi du, batez ere, parte-hartzearen dimentsioa jorratuz.