Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: ariketa ebaitziak
Data(s) |
06/02/2013
06/02/2013
2011
|
---|---|
Resumo |
Helburuak: Ariketa-bilduma honen helburu nagusia bikoitza da, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' (2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zena) eta 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' (1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zena) irakasgaietako ikasleentzat (hortaz, ikasketarako) zein irakasleentzat (hots, irakaskuntzarako) lagungarri izatea. Horregatik, teorian ikasitako kontzeptuen aplikazio praktikoa islatzen duten ariketak dira bilduma honetakoak. Aipatutako irakasgaien konplexutasuna dela eta, liburu hau, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: Teoria' testu-liburuaren lagungarri gisa argitaratu dugu. Norentzat izan daiteke baliagarria: 2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' eta 1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' irakasgaietako ikasleentzat zein irakasleentzat. Liburuak 12 ariketaren enuntziatuak zein ebazpenak biltzen ditu, gehienak lehen adierazitako irakasgaien azterketetan agertutakoak. Liburuaren helburu didaktikoa dela eta, ebazpenak azterketetan erantzun behar litzatekeen baino harago doaz, azalpen landuekin; gainera, telekomunikazio-sare errealetan geratzen den bezala, askotan ez dira planteatutako arazoaren konponbide bakarra. Ariketak konplexutasunaren arabera sailkatuak daude, irakasgaietan teoria azaltzeko erabilitako ordenari jarraituz, zerrenda honetan erakusten den moduan: 1. eta 2. ariketak: konexioa darabilten eta ez darabilten telekomunikazio-sareen oinarriak lantzen dituzte, hurrenez hurren. 3. eta 4. ariketak: konexioa darabilten telekomunikazio-sareen funtzionamendua, X.25 protokoloaren zatikatzea, sare-akatsekiko portaera, bideratze-taula hobetuetarako aukerak eta abar lantzen dituzte. 5. ariketa: LAN sareen helbideratzea eta TCP zein IP zatikatzeak aurkezten ditu. 6. ariketak: LAN eta WAN sareak konbinatzen dituen lehen ariketa da, konexioa darabilten eta ez darabilten telekomunikazio-sareen interkonexioaren paradigma modura. Hor, zehazki IP eta X.25 protokoloetako zatikatzeak gertatzen dira. 7. eta 8. ariketak: horietan ere, LAN eta WAN sareen elkarlana azaltzen da, TCP eta X.25 zatikatzeetan sakonduz. Kontuan izan behar da ariketa hauek, TCP zatikatzeekin egin beharrean, IP zatikatzeekin ere egin daitezkeela. 9. ariketa: zatikatzeak alde batera utzi, eta mailen arteko komunikazioaren deskribapenean murgiltzen da, IP, ARP, 802.2, 802.3 eta PPP protokoloak landuz. 10. ariketa: 7. eta 8. ariketen antzekoa da, baina interkonexiorako gailuen funtzionamenduari buruzko galdera bat ere badu. 11. ariketa: IP eta X.25 zatikatzeekin jarraituz, UDP eta PPP protokoloen funtzionamendua aztertzen du. 12. ariketa: azken ariketa honetan, zenbait interkonexio-arazo konpontzeko behar diren gailuei ematen zaie garrantzia, ikasleari horiek hautatzeko eskatuz. Ariketaren atal garrantzitsuak dira sare-eskemak eta makinen protokolo-pilak marraztea, eta protokoloen funtzionamenduaren deskribapena egitea. |
Identificador |
Huarte, M.; Saiz, P. & Goirizelaia, I. (2011).Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: ariketa ebaitziak. EHUko Ikasmaterialen Sare Argitalpenak. http://testubiltegia.ehu.es/Telekomunikazio-sare_eta_zerbitzuak-ariketa_ebatziak 9788469463260 |
Idioma(s) |
eus |
Publicador |
Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetza |
Relação |
http://testubiltegia.ehu.es/Telekomunikazio-sare_eta_zerbitzuak-ariketa_ebatziak |
Direitos |
info:eu-repo/semantics/openAccess |
Tipo |
info:eu-repo/semantics/other |