46 resultados para bideratze arazoak
Resumo:
[EU]Proiektu honen helburua sare ezberdinetan algoritmo metaheuristikoen erabileraren bitartez bideratze arazoak ebaztea eta aztertzea da. Helburu honetarako erabiliko diren algoritmoak Coral Reefs Optimization eta Firefly Algorithm dira. Bi algoritmoak Python erabiliz inplementatuko dira, baita sareak simulatzen dituen programa ere. Modu honetan, algoritmo bakoitzaren gaitasuna aztertuko da sareko bi punturen arteko bide bideragarri bat, zeinek ezarritako murrizketak betetzen dituen, aurkitzeko; prozesu hau ausaz sortutako simulatutako sare batean oinarrituz garatuko da. Honen bitartez, arazo honen ebazpenerako algoritmo bakoitza egokia den eta bietariko zein den egokiena ondorioztatu ahalko da.
Resumo:
Haur batzuek hasierako alfabetatzean, hizkuntza idatziarekin zenbait arazo izaten dituzte. Arazo horiek, normalean, ikaskuntza prozesuaren baitan dauden akatsak izaten dira, baina batzuetan hizkuntza trastorno baten adierazleak bihurtu daitezke. Hori dela eta, irakasleak, ahal duen neurrian, arazo horiek aurreikusten saiatu behar du. Ikerketa honetan, haurrek izaten dituzten akatsez gain, eskolek eta irakasleek irakaskuntza honetan dituzten gabeziak eta arazoak aztertu dira. Datuak baloratu ostean, haurrek euren artean mota bereko akatsak egiten dituztela eta irakasleek hizkuntza idatziaren oinarrizko kontzeptuekin zailtasunak dituztela ikusi da. Horrez gain, erabiltzen dituzten metodoak haurren ikaskuntza prozesua errazten ez dutela ikusi dugu. Hori guztia dela eta, arazoak eta gabeziak aurreikusteko proposamen bat aurkeztu dugu.
Resumo:
Resumen tomado de la publicación. Resumen en euskera y castellano
Resumo:
Resumen tomado de la publicación
Resumo:
Resumen tomado de la publicación
Resumo:
Resumen tomado de la publicación
Resumo:
Existe una versi??n en espa??ol, con el t??tulo "3 Educaustime. M??dulo: Los problemas de comportamiento"
Resumo:
Duración (en horas): De 31 a 40 horas. Nivel educativo: Grado
Resumo:
Oro har finantza-erakunde baten kudeaketa ikuspegi praktiko batetik ezagutu nahi duen edozeinentzat erabilgarria da lan hau. Hain zuzen ere, graduko eta postgraduko finantza-arloko irakasleei, sektore honetako profesionalei eta, baita banku-eragiketak hobetu ulertu nahi dituzten inbertsiogile partikularrei ere zuzentzen da.
Resumo:
Duración (en horas): De 31 a 40 horas. Destinatario: Estudiante y Docente
Resumo:
Helburuak: Ariketa-bilduma honen helburu nagusia bikoitza da, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' (2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zena) eta 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' (1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zena) irakasgaietako ikasleentzat (hortaz, ikasketarako) zein irakasleentzat (hots, irakaskuntzarako) lagungarri izatea. Horregatik, teorian ikasitako kontzeptuen aplikazio praktikoa islatzen duten ariketak dira bilduma honetakoak. Aipatutako irakasgaien konplexutasuna dela eta, liburu hau, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: Teoria' testu-liburuaren lagungarri gisa argitaratu dugu. Norentzat izan daiteke baliagarria: 2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' eta 1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' irakasgaietako ikasleentzat zein irakasleentzat.
Resumo:
158 p. : graf.
Resumo:
[EU]Lan honek Curriculuma Norbanakoari Egokitzeko (CNE) programen eremuan egindako prestakuntza-jardueraren harira bildutako hausnarketak jasotzen ditu. Hezkuntza premia bereziak (HPB) dituzten ikasleekin jarduten duten irakasleen kezka handi bat ikasleen mintzaira garapena da. Ikuspuntu terapeutikoaren mugak gainditzeko asmoz, sekuentzia didaktikoen metodologia proposatzen da hizkuntzaren lanabes. Egindako saioetan ikasleen komunikazio ahalmena garatzeko bidean aurkitu ditugun egitekoak, berezitasun eta arazoak aditzera eman nahi dira
Resumo:
Bezeroaren arazoak lantzeko Web Dynpro ABAP ingurunean sortutako intzidentzien kudeatzailea.