522 resultados para ama-hizkuntza


Relevância:

70.00% 70.00%

Publicador:

Resumo:

LABURPENA: Lan enpiriko honen helburua Lea-Artibaiko hiru ikastetxetako ikasleen jarrerak aztertzea izan da, jatorria eta ama-hizkuntza bezalako faktoreek ezberdintasunik eragiten duten ikusteko. Horretarako, Likert eskalako galdetegien bidez informazioa bildu, ikasleen motibazioak -integratzailea eta instrumentala-, bigarren hizkuntza ikasteari eskaintzen dioten garrantzia eta haien gurasoen laguntza neurtu eta ondoren talde ezberdinen arteko konparaketa gauzatu da. Parte-hartzaile guztiek emaitza onak erakutsi badituzte ere, ama-hizkuntza euskara dutenek eta jatorriz euskal herritarrak direnek eskuratu dituzte emaitzarik baxuenak jarrerak deskribatzeko erabili diren aspektu horietan. Hala, ondorioztatu da testuinguru honetan etxeko hizkuntzak eta jatorriak badakartela desberdintasunik bigarren hizkuntzaren ikaskuntzarekiko jarreran.

Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

LABURPENA: EAEko hezkuntza sistemak gero eta ikasle etorkin kopuru handiagoa du. Horrek ikasgeletan hizkuntz aniztasuna sortzen du, ezinezkoa bihurtuz irakasleek ume guztien ama hizkuntza jakitea. Egoera berri horren aurrean, lan honen helburua da jatorri etorkina duten ikasleen ama hizkuntzei eskolan ematen zaien trataera ezagutzea. Asmo horrekin, adituek eskolako hizkuntzaren ikaskuntza prozesuan umeen ama hizkuntzek duten garrantziaz diotena aztertu dugu eta, ondoren, etorkin kopuru handia duen eskola publiko batean murgildu gara errealitate hori ikertzeko. Azterketa-lanean lorturiko emaitzak ikusita, ez du ematen ikastetxe horretan jarraitzen ari diren hezkuntza elebiduna modu egokiena denik egoera berriari erantzuteko eta badirudi interesgarria izan daitekeela antolakuntza, metodologia eta estrategia berritzaileetan pentsatzea.

Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Jakina da eskolan arrakasta izateko hizkuntzaren erabilera aldagai garrantzitsua dela. Hori horrela, lan honetan 4-7 urte bitarteko hamabi neska mutilen jariotasuna eta lexikoaren ezagutza aztertzen dira. Betiere, kontuan izanda haur horien ama hizkuntza ezberdina dela, hots, euskara edota erdara (atzerriko edozein hizkuntza). Helburua herriko hizkera lagunartean (eskolan) bertan gauzatzen dela frogatzea da. Horretarako, haur hauek galdetegi baten bidez elkarrizketatu dira. Jarraian transkribatu eta honen azterketa linguistikoa egin da, jariotasuna eta lexiko aztertuz. Azkenik, konparaketa taulez baliatuz galdetegietako emaitzak aztertu dira eta zenbait haurrek hitz egiterako orduan erakusten duten jariotasuna handitu ahal izateko eskolan lantzeko zenbait proposamen egin dira.

Relevância:

30.00% 30.00%

Publicador:

Resumo:

Irakaslearen komunikazio-gaitasunaz sarritan hitz egin da; pragmatika eta soziolinguistika barnean hartzen dituen eta ezagutza linguistikotik haratago doan kontzeptu bezala definitua izan da. Horrek kulturarteko komunikaziora garamatza, eta bi kontzeptuon baturak kulturarteko komunikazio-gaitasunera. Azken honek ezaugarri kognitiboak nahiz konatiboak eta jarrerarekin lotura duten ezaugarriak bere barnean hartzen ditu. Gure lana aniztasun horretan kokatzen dugu, alegia, etorkinen hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza orokorra lortzeko tresna lagungarria izan daiteke irakaslearentzat; hizkuntzaren beraren ezaugarriei (izena, hizkuntza familia, hiztun kopurua, estatusa eta kokapen geografikoa) ez ezik, ahoskerari eta idazkerari ere garrantzia ematen diegulako, besteak beste, honako helburuok lortzeko asmotan: -Ikasle etorkinen motibazioa piztea, irakasleak bere hizkuntzan interesa duela ikusten du eta. -Ikasle etorkinak bere buruarengan konfiantza izatea, irakasleak lagundu egiten baitio ama-hizkuntzaren ezaugarriak ateratzen eta ikasten ari den hizkuntzarekin parekatzen. -Ikaslearen egokitzapenean laguntzea, ikaslearen jatorrizko herrialdeko ohitura soziolinguistikoak aintzat hartzen dira, eta bertakoekin parekatzeko bidea ematen da. Helburu hauek lortzeko, argi dago irakasleak ikasteko prest egon behar duela eta interesa izan behar duela etorkinen hizkuntzetan eta kulturetan; izan ere, ezagutza da beldurrak eta mesfidantza guztiak uxatzeko tresnarik aproposena.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[Es]El presente trabajo se basa en las consultas que los profesores y profesoras de distintas asignaturas nos hacen al profesorado de lengua. Muchas veces los profesores debemos corregir no sólo el contenido de los trabajos de nuestros alumnos, sino también la lengua. La discusión no es nueva: ¿somos todos los profesores también profesores de lengua? Es un desafío del que difícilmente podemos escapar, ya que la lengua además de ser una materia de estudio también es el vehículo en el que se imparten los contenidos de todas las asignaturas. Con el presente trabajo pretendemos ayudar a los profesores que no imparten lengua como asignatura a corregir los trabajos de sus alumnos. Esta propuesta consta de tres ejes de actuación marcados por un orden de prioridad: prevenir, autocorregir y ayudar.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honetan egitasmo zabal baten aurkezpena egin nahi izan da, "Euskara eta Ekonomia" gaiaren inguruan. Hori mamitzeko, hizkuntzaren eta ekonomiaren arteko erlazioen artean, bereziki hizkuntza minorizatuen esparruan kokatu behar da lana. Nahitaezkoa da arlo honetan Euskal Herriaren antzeko egoera linguistikoetan dauden lekuetan eduki ditzaketen esperientziak alderatzea eta lortutako emaitzak kontutan hartzea. Ondoren, eta euskararen kasura mugatuz, euskal ekonomiarekin dituen harreman zehatzak aztertu nahi dira, aurreko puntuetan adierazi diren ikerketa-ildoak jarraituz, horietako bakoitzaren metodologia finkatu eta lan sistematiko bat prestatu ondoren.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honek Curriculuma Norbanakoari Egokitzeko (CNE) programen eremuan egindako prestakuntza-jardueraren harira bildutako hausnarketak jasotzen ditu. Hezkuntza premia bereziak (HPB) dituzten ikasleekin jarduten duten irakasleen kezka handi bat ikasleen mintzaira garapena da. Ikuspuntu terapeutikoaren mugak gainditzeko asmoz, sekuentzia didaktikoen metodologia proposatzen da hizkuntzaren lanabes. Egindako saioetan ikasleen komunikazio ahalmena garatzeko bidean aurkitu ditugun egitekoak, berezitasun eta arazoak aditzera eman nahi dira

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Mikroekonomiaren bitartez, hizkuntza gutxitu bateko hiztunek egin beharreko aukera, hizkuntzaren erabilerari dagokionean, kontsumitzailearen teorian oinarritutako eredu batez aurkezten da, bertan,euskararen egoera eta bilakaera aztertzeko oso baliagarria izan daitekeen tresna eskaintzen zaigu.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan hamar neska-mutil gazte ondarrutarren azentu ereduaren ezaugarri nagusiak aztertzen dira. Alde batetik, beraien ama hizkuntzaren eredua, hemen etxeko eredutzat aurkezten da, eta bestetik, euskara estandarra edo eskolakoa. Helburua, eredu bi hauek zeharo ezberdinak izateaz gain, bi hizkuntza ezberdin bezala funtzionatzen dutela frogatzea da. Horretarako, izen eta adjektiboen zerrenda bat egin eta azentuari zer gertatzen zaion aztertu da. Ondoren, smartphone batez baliatuz informanteak grabatu eta hauen transkripzioak egin dira. Azkenik, emaitzak analizatu ondoren, hasierako helburua betetzen dela ikusten da, hots, eredu biak ezberdinak direla. Ondorioz, eskolarako proposamenak sortzea ezinbestekoa da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Haur batzuek hasierako alfabetatzean, hizkuntza idatziarekin zenbait arazo izaten dituzte. Arazo horiek, normalean, ikaskuntza prozesuaren baitan dauden akatsak izaten dira, baina batzuetan hizkuntza trastorno baten adierazleak bihurtu daitezke. Hori dela eta, irakasleak, ahal duen neurrian, arazo horiek aurreikusten saiatu behar du. Ikerketa honetan, haurrek izaten dituzten akatsez gain, eskolek eta irakasleek irakaskuntza honetan dituzten gabeziak eta arazoak aztertu dira. Datuak baloratu ostean, haurrek euren artean mota bereko akatsak egiten dituztela eta irakasleek hizkuntza idatziaren oinarrizko kontzeptuekin zailtasunak dituztela ikusi da. Horrez gain, erabiltzen dituzten metodoak haurren ikaskuntza prozesua errazten ez dutela ikusi dugu. Hori guztia dela eta, arazoak eta gabeziak aurreikusteko proposamen bat aurkeztu dugu.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan hau, Ikastolen Elkarteak sortutako Urtxintxa metodoaren 5 urteko irakaslearen gidaliburuen idazten eta irakurtzen irakasteko atalaren analisian oinarritzen da. Proiektu hau ikuspegi konstruktibista batetik eratu da, beraz, honetan idazten eta irakurtzen irakasteko erabiltzen den materialek teoria konstruktibistari jarraitzen diote. Material hau aztertu da Haur Hezkuntzako 5 urteko gelan idazketa eta irakurketa lantzeko zein neurritan erabilgarria den ezagutzeko helburuarekin. Ikerketaren ondorioek agerian utzi dute Urtxintxa modu eraikitzailean eta globalizatuan hizkuntza idatzia lantzeko gida erabilgarria dela. Idazketa-irakurketaren inguruan proposatzen diren jarduerek hizkuntza idatziaren erabilera funtzionala sustatzen dute eta horrela, haurren ikasketa esanguratsua ziurtatzen dute.