950 resultados para Euskal Autonomia Erkidegoa
Resumo:
[EUS] Landa-garapeneko politikek, eremu horietako ohiko jardueren sustapena eta berregituratze sozioekonomikoa bultzatzeaz gain, lurralde-antolaketa zein ingurumen-esparru gero eta garrantzitsuagoak barneratu dituzte beren proposamenetan. Artikulu honek horixe aztertzen du, zein izan den landa-garapen politikaren ingurumentze prozesua Euskal Autonomia Erkidegoan, alegia. Basogintza eta nekazaritza-ingurumen neurriez gain, prozesu honetan arreta berezia merezi du Natura Eremu Babestuen politikak, zeina neurri handian landa-garapenekoarekin uztartu egiten den funtzionalki zein kronologikoki.
Resumo:
[eus] Ikerketa honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen diren Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ingeleseko testuliburuak hizkuntzen ikaskuntzaren teoriei, Europako Erreferentzia Marko Bateratuari eta Curriculum dokumentuei egokitzen zaizkien baieztatu nahi izan da. Horretarako, aipatutako teorietan eta dokumentuetan oinarrituta, sei aldagai diseinatu eta, horiek erabiliz, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen diren sei testuliburu aztertu dira. Ikerketatik ondorioztatzen da aztertutako testuliburuak ez datozela bat legediaren ikuspegi komunikatiboarekin ezta atazetan oinarritutako ikaskuntzarekin ere. Hala ere, hizkuntzaren inputa testuinguruan ematen dute eta, Curriculumean eskatzen den bezala, aspektu kulturalak lantzen dituzte.
Resumo:
[ES] El objeto de este trabajo es desarrollar la situación de la mujer auditora en el contexto de la CAV y a nivel español. Para ello utilizaremos datos del Registro Oficial de Auditores de Cuentas gestionado por el lCAC. Por un lado detectamos que hay una diferencia significativa en el número de mujeres auditoras ejercientes respecto de hombres. Nuestros datos revelan que sólo el 10% de auditores en ejercicio con plena responsabilidad son mujeres. Por otro lado, pretendemos analizar las causas que han propiciado esta situación. Entre otros, consideramos que la formación y la cultura, tanto geográfica como de los negocios, han sido aspectos clave. Aún así, las empresas son conscientes de la incorporación de la mujer al mercado laboral, y por tanto hay que buscar el aprovechamiento del talento, implicando y motivando a las personas y buscando nuevas estrategias.
Resumo:
Gaur eguneko politika ekonomikoak aztertu ezkero berehala ohartuko ginateke azpiegitura - proiektuei ematen ari zaien garrantzi gero eta handiagoaz. Aurrekontuetan, beste zenbait kontusailetan murrizketak edo gutxienez mugaketak planteatzen ari diren bitartean azpiegituren ezarrerarako baliabide gehiago destinatzen dituzte. Eta ildo hau nagusitzen ari da esparru guztietan, europarretik hasita udal esparruraino. Artikulu honen helburua ez da izango gai honen sakoneko azterketa xehetu eta osatua eskeintzea, horrek luzez gaindituko bailuke aldizkari batetako idazlan batek bete dezaken funtzioa. Gure helburua, hortaz, askoz ere apalagoa izango da; zera da lortu nahi duguna: gure lurraldearentzat hain erabakior diren azpiegitura - proiektuei buruzko jakinmina sortaraztea irakurleongan, aurrerantzean interes eta arreta handiagoaz jarrai ditzaten gaiaren nondik norakoak, komunikabideek horren maiz zuzentzen diguten informazioaren bidez.
Resumo:
Lan honetan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa eta bere kontrola era orokor batean azalduko da, zuzenbide pribatuko ente publikoen kasua azpimarratuz. Lanaren egituraketa irakurlea testuinguruan sartzeko prestatuta dago: hasiera baten sektore publiko orokorra ikusten da eta ondoren interesatzen zaigun gaian sakontzen da, hau da, “goitik beheranzko” ibilbidea jarraituz, ikuspegi orokor batetik ikuspuntu zehatzetara pasatuz. Lana bi ataletan eta hainbat azpiataletan banatuta dago: lehenengo atala sektore publikoaren egiturari dagokio eta bigarren atalak kontrolaren esparrua sakontzen du. Lehenengo atalean EAEko sektore publikoaren egitura orokorra ikusten da, zehaztapen juridikoa eta antolaketa esparruak aztertuz (esparru autonomikoa, forala eta udal mailakoa). Administrazio Instituzionalaren eta Administrazio Orokorraren bereizketa egiten da, eta bere barnean dauden entitate publiko mota desberdinak aipatzen dira. Ondoren, zuzenbide pribatuko ente publikoetan barneratzen gara, euren ezagupenak eta izaera juridikoa identifikatuz. Bigarren atalean euskal sektore publikoaren kontrola aztertzen da. Hasiera batean, fiskalizazio eta ikuskaritza kontzeptuen bereizketa egiten da, sektore pribatuan eta sektore publikoan aurkitzen diren ezberdintasunak aipatuz. Ondoren, kontrol jarduera zertarako egiten den azalduko da, eta sektore publikoak jarduera hori burutzeko dituen tresnak identifikatuko dira. Gero, kontrolaren egituraketa azalduko da, kanpo eta barne kontrol ereduak aztertuz. Azkenik, zuzenbide pribatuko ente publikoetara itzuliz, horien izaeran sakonduko da eta aplikatzen zaien kontrol sistema aztertuko da.
Resumo:
[EU ] [Lan honetan 2005 eta 2008 urteetarako Euskal Autonomia Erkidegoko 251 udalerrietan Kuznetsen hipotesia betetzen den ala ez aztertu da, Barne Produktu Gordinaren eta etxe-hondakinen arteko erlazioan zentratuz. Udalmap datu basea eta gretl programa ekonometrikoa erabili dira.]
Resumo:
489 p.
Resumo:
Resumen tomado de la publicación
Resumo:
Existe una versi??n en espa??ol, con el t??tulo "Modelo de atenci??n temprana para la Comunidad Aut??noma del Pa??s Vasco"
Resumo:
359 p.
Resumo:
283 p. : graf., map.
Resumo:
395 p.
Resumo:
Euskaraz: Gaur egun, munduan ingeles hizkuntzaren garrantzia dela eta, hainbat herrialdeen lehen hezkuntzan, bigarren edo atzerriko hizkuntza bezala, ikasten den ikasgaia da. Hala ere, herrialde guztietako biztanlerian ez da gaitasun berdina lortzen. Hizkuntza ikas estrategien erabilerak, xede-hizkuntzaren gaitasunak lortzeko erabakigarriak izan daitezkeela kontuan izanda, lan honen helburua, ingelesa ikasterakoan, testuinguru ezberdinak duten bi lurraldeen (Norvegia-Bodø eta Euskal Autonomia Erkidegoa) ikas-estrategien erabilera aztertzea izan da, lehen hezkuntzako bi taldeetan, metodo deskriptibo konparatiboa erabiliz. Emaitzek erakutsi zuten, norvegiar taldeko ikasleek euskal taldekoek baino maizago ikas-estrategiak erabiltzen zituztela. Honekin, testuingurua eta ikas estrategiak erabiltzearen arteko korrelazio posible bat iradoki daiteke.
Resumo:
Español-> En esta investigación bibliográfica hemos analizado el trabajo de las tres Comunidades Autónomas en el tema de las bibliotecas escolares y hemos conocido el programa principal para su fomento utilizado en cada una de ellas. Para ello, hemos partido de lo que la IFLA/UNESCO y el Estado Español en su legislación y diferentes normativas establecen acerca de las bibliotecas escolares. Además, se ha realizado una comparación entre los tres programas de bibliotecas escolares de las Comunidades Autónomas seleccionadas: Andalucía, Catalunya y País Vasco. Finalmente, hemos conocido mediante los trabajos de diversos autores, los objetivos que para el futuro deben cumplir las bibliotecas escolares.
Resumo:
Lan honek, azken 25 urtetan zehar Euskal Herriko erakunde nagusienek aurrera eramandako Garapenerako Lankidetza politikak ditu aztergai. Helburu honekin, lana bi multzo nagusitan banatu da. Lehen analisia, aipaturiko politiken diseinuan oinarritzen da; eta bigarren analisiak aldiz, politika horiek aurrera eramandako modua du ikergai. Honetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko zazpi erakunde nagusienetako 300 dokumentutik gora eta hauek finantzaturiko ia 7.000 jarduera aztertu dira.