967 resultados para Hego eta Erdialdeko Amerika


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan, gure artean gutxi ezagutzen diren “Jardueran Oinarritutako Komunitateek” (JOK) enpresa txiki eta ertainetan izan dezaketen eragina aztertzen da. Zehazki, ikergaia hauxe da: organizazio barruan komunikazioa eta ezagutzaren jarioa areagotzea helburu duen tresna hori Gipuzkoako bederatzi enpresa eta erakundetan nola txertatu den eta txertaketa horren ondorioak zeintzuk izan diren erakustea. Bereziki, puntu hauei begiratu zaie: JOKetan aritu diren pertsonen espektatiben asebetetze-mailari, lan taldeen emaitzei, lan taldeen jarduera ahalbideratzen duten faktoreei eta egon diren oztopoei. Jasotako ebidentzia enpirikoa (galdetegia, elkarrizketak) aztertu eta gero, esan daiteke orokorrean emaitzak nahiko positiboak izan direla, efekturik nabarmenenak arlo hauetan lortu direlarik: JOK-ak osatzen dituzten pertsonen parte hartzea areagotzea; Komunikazioa hobetzea (parte-hartzaileen artean eta horien eta zuzendaritzen artean); Pertsona arteko harremanak sendotzea; Ezagutza elkarri zabaltzea; Enpresarekiko asebetetasun handiagotzea. Aitzitik, aurkitu diren oztopo handienak hauexek izan dira: JOK-a behar bezala garatzeko denbora falta eta hasierako inplikazio falta (top-down ezarritako JOK-etan).

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Artikulu honek, argitaratutako bibliografiaren bidez, Zeelanda Berriko ibai-terrazen garapenari eragiten dieten agente morfogenetikoak aztertzen ditu. Erreferentzia gisa Ipar Irlako 4 kasu eta Hego Irlako 3 kasu erabili dira. Oro har, ibai-terrazak sortzeko orduan, klima, sedimentuen erabilgarritasunan eta prezipitazioan duen eraginaren bitartez, eragile nagusiena da. Altxaketa tektonikoak forma hauen kontserbazioa eragiten du. Hainbat kasutan, gertaera asaldatzaileen ondorioz sortutako sedimentu kopuru handiek, fase morfogenetiko desberdinak eragin dituzte lokal/erregional mailan, nazional/kontinental mailan beharrean. Gertaera asaldatzaileen artean, besteak beste, ekarpen bolkaniko naturalak eta gizakiok bultzatutako lur erabilera aldaketen ondorioz sortutako sedimentu ekarpenak barneratzen dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Matematika III irakasgaia gainditu behar duten ikasleentzat, eta baita ere, gai batzuetan, gradu berriko Matematika I eta Matematika II irakasgaiko ikasleentzat.Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Matematika III irakasgaiko azken hamar urteetan jarri diren azterketak eta haien erantzunak aurkituko dituzue. Lehenengo zatian, egin gabeko azterketak daude, ordena kronologikoan, zaharrenetik berrienera, eta bigarren zatian, erantzunak daude, ordena kronologikoan ere baina gaika ere. Horrela, programaren gai bakoitzaren ariketa guztiak elkarrekin aurkituko dituzue, gaiz gai ikasi nahi izanez gero.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Ikerkuntza Operatiboa irakasgaia gainditu behar duten ikasleentzat, eta baita ere, gai batzuetan, gradu berrietan Ikerkuntza Operatiboa ikasiko dutenentzat. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Ikerketa Operatiboa irakasgaiko azken hamar urteetan jarri diren azterketak eta haien erantzunak aurkituko dituzue. Lehenengo zatian, egin gabeko azterketak daude, ordena kronologikoan, zaharrenetik berrienera, eta bigarren zatian, erantzunak daude, ordena kronologikoan ere. Horrela, programaren gai guztietako ariketak elkarrekin aurkituko dituzue.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

456 p.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

V.I: VII, 514 p. y V.II: II, 332 p.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak: Liburu honetan zehar, osagai, zirkuitu eta sistema elektronikoak gauzatzeko erabiltzen diren teknologiez aritzen gara. Teknologia elektronikoa izugarri garatu da azkeneko berrogei urteotan, batez ere azkeneko bi hamarkadetan, eta ezinezkoa litzateke teknologia elektronikoaren ikuspegi oso eta zabala testuliburu bakarrean ematea. Aldiz, ingeniari elektronikoak osagai elektroniko erabilienen teknologia ulertzeko eta osagaien aukeraketa eta erabilera egokia egiteko beharrezkoak izango dituen ezagutzak testu bakarrean bildu nahi izan ditugu. Norentzat izan daiteke baliagarria: Ingeniaritza elektronikoaren edozein adarretan ikasten ari diren ikasleei zuzenduta dago testu hau batez ere, baina ingeniaritza elektrikoko ikasleentzat ere interesgarria izango delakoan gaude. Bestalde, lanbide heziketan, Elektrizitate eta Elektronika arloan aritzen diren ikasle eta irakasleentzat ere baliogarria izan daiteke kontsultarako testu gisa.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[ES] El medio rural se enfrenta a un grado de envejecimiento muy elevado, mayor aún que el de las ciudades. Las necesidades en materia de atención social se incrementan en estos espacios, situación agravada por la falta de servicios sociales en sus municipios y por su lejanía. Incluso las comunidades rurales próximas a núcleos urbanos de entidad se enfrentan a este problema. En el caso en estudio recogemos la realidad social del medio rural próximo a San Sebastián, caracterizado por un habitante envejecido, un alto grado de dependencia agravado por residir en un hábitat disperso y un problema cuya asunción se atribuye a la mujer de la familia