91 resultados para lurrun bidezko potentzia-zikloak
Resumo:
[EU]Gradu amaierako lan honetan, baskulatzaile baten orejeten diseinua eta optimizazio erresistentea burutuko dira. Orejeta horien betebeharra, esekidura-triangeluaren eta baskulatzailearen arteko lotura izatea izango da. Diseinua eta optimizazio erresistentea garatzeko egin behar diren elementu finituen analisiak, PTC Creo Parametric softwarearen bidez gauzatuko dira. Proiektu honen abiapuntua, motostudent lehiaketako motozikleta baten baskulatzailea da. Honi aipatutako orejetak gehitu beharko zaizkio, eta horien optimizazio erresistentea lortu. Optimizazioa bilatzeko orejeten lehen bertsio bat diseinatuko da. Behin orejetak baskulatzaileari erantsita, elementu finituen analisiak burutuko dira orejeten bariazio geometriko desberdinekin. Analisi horien helburua, orejetek geometria optimoena izatea da, agertzen diren tentsioak neke-tentsio onargarria baino txikiagoak izanik.
Resumo:
[ES]Este trabajo tiene como objetivo satisfacer la demanda de energía del municipio de Abadín, situado en la provincia de Lugo, aprovechando los recursos eólicos de la zona. Para ello será necesario un análisis de la demanda total de la población y de las condiciones del viento en la zona. Después se elegirá el emplazamiento donde las condiciones de viento sean adecuadas para instalar el sistema eólico. Conocidos estos datos, se elegirá un aerogenerador y se calculará la potencia que proporciona en función de sus características. Por último, se concluirá si el sistema eólico diseñado cubre las necesidades energéticas del municipio o no.
Resumo:
[ES]El objetivo de este proyecto es intentar conseguir, mediante la energía que ofrece el mar, un sistema de energía eléctrica autónoma para un pueblo de la Costa Vasca. Para ello, es necesario un estudio que permita obtener el flujo de potencia y la dirección óptima donde situar la central undimotriz, así como el mejor sistema para su aprovechamiento.
Resumo:
[EN]The purpose of this project is to design a system which improves the e ciency of power inverters. The project is focused in the analysis of the di erent power semiconductors (based on silicon, silicon carbide and gallium nitride) and driver applications. This system can be implemented in di erent future versions of power inverters and in many kind of applications like electrical vehicles. Other than that, it can be also implemented on any machinery requiring an inverter obtaining more energy and reduce manufacturing costs.
Resumo:
Azken hamarkadan eredu liberalaren hedapenak eraginda nazioarteko akordioak, gehienbat eskualde mailakoak, ugaritu egin dira. Horrek, ekonomia arloan, merkataritza eta inbertsioak gai nagusi bihurtu ditu. Nazioarteko mailan harreman ekonomikoak zehaztasunez aztertzera bultzatzen gaitu. Nazioarteko harreman hauetan aipatzekoak dira potentzia ekonomiko maila ezberdinen arteko elkartrukeak. Hala nola periferia-zentro edota ipar-hegoaldeen arteko merkataritza erlazioa, AEB eta Mexikoren NAFTA merkataritza librerako ituna adibide dena.
Resumo:
194 p.
Resumo:
103 p.; 102 p.
Resumo:
[EUS] Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromearen (HIES) eragilea da. Patogeno honen kontrako txerto eraginkorrik ez dagoenez, erretrobirusen kontrako terapia GIB-arekin infektatutako pertsonak tratatzeko aukera bakarra da, baina birus honen genomaren eta proteinen aldakortasun altuagatik droga berrien garapen konstanteak beharrezkoa izaten jarraitzen du. Giza Immunoeskasiaren Birusaren mintz ereduen azterketa egin da lanean, irudi teknika ezberdinak erabiliz.
Resumo:
Lan honetan deskribatu den bezala PDEAm/PAA konplexuak bai disoluzioan, bai gainazaletan pareko ezaugarri fisiko-kimikoak dituzte. Analisi elementala, termograbimetria, infragorriaren bidezko espektroskopia eta kalorimetriaren bidez konplexuak ikertu dira.
Resumo:
Oliba oliotik kannabinoideak erauzteko ultrasoinu fokatuen bidezko erauzketa (FUSE) metodo bat garatu eta berretsi da. Erauzketa metodoaren optimizazioa diseinu esperimentala jarraituz aurrera eraman da eta aldagai instrumentalen optimizazioan oinarrituta aztertu da.
Resumo:
[EUS] Proiektu honen helburua esterasaren lorpena aztertzeaz gain, lorpenerako erabilitako Pseudomona putida mikroorganismoaren hartzidura aztertzea da, ondoren mikroorganismo horri dagokion parametro zinetikoak lortzeko eta erreaktore baten diseinua egin ahal izateko. Horrekin batera, hartziduran eragin dezaketen faktoreak aztertuko dira (tenperatura, aparra, aireztapena, pH …) kontrol eta monitoriazioan kontutan izateko. Horrez guztiaz gain eta prozesua erreaktorean aztertzeaz gain, matrazeetan ere aztertu da, ondoren bi sistemetako hazkuntzak konparatzeko eta aztertzeko helburuarekin. Hartzidura prozesuaren ostean, esterasa proteina lorpena mintzen bidezko prozesuetan oinarrituko da. Proiektu honetan mintzak duten eraginkortasuna kalkulatuko da, baita lortutako emaitzen inguruko hausnarketa bat egin ere.
Resumo:
317 p.
Resumo:
Konputagarritasunaren Teoriaren oinarriak lehenengo ordenadoreak azaldu aurretik (40. hamarkadaren bukaera aldera) ezarri ziren, eta ziztu biziko eta etenik gabeko eraldaketek aldatzea lortu ez duten oinarriak dira. Alan Mathison Turing-ek jadanik garai hartan frogatu zuen, ahalik eta potentzia handienekoa imajinatuta ere, inolako ordenadorek ebatzi ezingo zituen zenbait gai edo arazo bazeudela. Balizko algoritmorik ez duten problema horiek, konputaezinak deitzen ditugunak, ez dira salbuespenak eta adibide ugari aurki dezakegu. Programen portaeraren inguruan planteatzen diren problemen artean, asko konputaezinak dira. Familia horretako kide ezagunena, zalantzarik gabe, geratze problema da: sarrerako datu zehatz batzuk hartzerakoan, programa bat begizta infinituan geratuko ote den era orokorrean erabakitzeko algoritmorik ez dago. Problema baten konputaezintasuna frogatzeko, hau ebatziko duen algoritmo zehatz bat existitzen ez dela ziurtatuko duen argumentu logikoa behar dugu, edo beste era batera esanda, existitzen diren algoritmoak problema hori ebazteko gai izango ez direla egiaztatuko duen argumentua. Izaera unibertsaleko argumentu hori ezartzea ez da batere erraza izaten, eta normalean, absurduraino eramandako frogapen batekin erlazionatuta egon ohi da. Helburu hori lortzeko zenbait teknika daude. Diagonalizazioaren teknika horien artean oinarrizkoena da, eta nahiko ezaguna, ez baita Informatika Teorikoaren tresna espezifikoa. Dokumentu honen helburua ez da teknika bera azaldu edo deskribatzea, ezaguntzat hartzen baita, zailtasun maila desberdineko hainbat adibideren bitartez argitzea baizik.
Resumo:
[EU]XX. mendearen azken bi hamarkadetatik hona jendartean gertatu diren aldaketek, Lanbide Heziketaren (lan merkatura bideratzeko langileen prestakuntza oinarri duen heziketaren epe gisara ulertuta) planteamendua birpentsatu beharra ekarri dute. Dinamikoa eta aldakorra den jendarte honetan, Lanbide Heziketari bere hezkuntza jardueraren gaineko gogoeta egin beharra suertatu zaio, eta baita zer eta nola irakatsi lanbidea garatzea helburu duten ikasleei bezalako galderei erantzuna eman ere. Ingurumari honetan konpetentzia kontzeptua eta haren inguruko esperientziak eta metodoak garatu dira hala nazioartean nola Euskal Herrian. Master Bukaerako lan honetan Lanbide Heziketan aurrera eraman den irakasleen etengabeko prestakuntza programa baten azterketa egin dugu. Horretarako, berrikuntza eta kalitatea sustatzeko zeregina duen Tknika zentroak zuzendu eta gidatutako Ikaskuntza Agertoki Berriak prestakuntza programan parte hartu duen Tolosaldeko Lanbide Institutua aukeratu dugu, kasu azterketaren ikuspegia erabiliz. Azken xedea, laburki, irakasleei konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza aukera didaktikoak eskaini eta haiei buruzko gogoeta egitea da, gero praktikara eraman ditzaten. Gure ikerlanaren helburua, berriz, programa horren asmoak praktikan nola ebazten eta gauzatzen diren ikustea da, prozesuan engaiatuta dauden pertsonen bizipenetatik abiatuta. Hurbilketa kualitatibo eta interpretatibo honetatik lau irakasle elkarrizketatu ditugu eta haien igurikapen, kezka eta bestelakoak jasotzen saiatu gara. Ondorio nagusienak, honakoak: (i) konpetentzien bidezko irakaskuntza-ikaskuntzaren potentziala oso nabarmena dela ikusten dutela elkarrizketatuek, (ii) gogo eta motibazio handia dutela, (iii), ikastetxean, euren egunerokoan, zailtasun eta oztopo andana topatzen dutela, (iv) zailtasunak kasu batzuetan metodologia berari dagozkion arren beste askotan ikasleak eurek ez dutela aldaketarako borondate handirik atzematen da.
Resumo:
Nabigazio autonomorako kontrol txertatua. PIC24f familiako kontrolagailuaren bitartez garatutako denbora errealeko sistema. PID bidezko abiadura kontrola,I2C serie komunikazioa eta garatutako nabigazio algoritmoa.