192 resultados para egoera soziolinguistikoa


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Epigenetika DNA sekuentzian aldaketarik gertatu gabe, geneen adierazpenean sortzen diren aldaketa heredagarrien multzoa da. Lan honetan ingurune faktore ezberdinak aztertzen dira, gugan duten eragin epigenetikoak ezagutzeko helburuarekin. Nahiz eta guztiz ulertzen ez diren, hiru mekanismo nagusi bereizten dira; DNA metilazioa, histonen eraldaketa eta RNA ez-kodetzailea. Inguruneak gure DNA eta kromosomen egoera baldintzatzen du eta, gainera, ondorengo belaunaldietan hereda daitezken sortutako aldaketak, gametogenesian epigenomaren berrantolaketa globala gertatu arren. Lan hau burutzeko “National Center for Biotechnology Information” web-guneko PudMed datu-basetik hainbat artikulu jaso ditut. Ondoren, artikuluetan oinarrituta lau multzotan sailkatutako eragileek (dieta, eguneko aktibitatea, tabako eta alkohola, metalak eta beste konposatu kimikoak) gene eta sekuentzia errepikakor desberdinetan duten eragina aztertu dut. Bildutako informazioa, hiru tauletan jaso ditut. Ikerlari desberdinek gene eta sekuentzia errepikakorren metilazio-maila neurtzeko erabiltzen dituzten metodo desberdinak ere bildu ditut. Amaitzeko, gene eta sekuentzia errepikakorrak erkatzen dira, eta etorkizunean, ikerketetan biomarkatzeile modura erabilita eskaini ditzeketen zenbait aukera aipatzen dira. Horrela, ingurune faktoreek sortutako gaixotasun eta ondorioak hobeto kontrolatu ahal izango dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur egun, Botere Judizialaren Lege Organikoaren Erreformatik abiatuta -abenduaren 23ko 19/2003 LOren bidez gauzatua-, hainbat erregelamendu eta araudi sortu dira hizkuntza-normalizaziorako prozesu garrantzitsu bat abiarazteko Justizia Administrazioan. Beraz, aipatzekoa da orain arte eginiko ahalegina ez dela nolanahikoa izan, emaitzak desberdinak izan badira ere hainbat gorabehera medio, eta bereziki nabarmentzekoa da Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten pertsonen konpromisoa euskalduntze-prozesuan eta hizkuntzaren erabilera bultzatzeko ekimenetan. Botere Judizialaren Lege Organikoak irismen juridiko handia du zuzenbide publikoaren esparruen multzoan. Hori horrela, eragina du Konstituzio Zuzenbidean -Estatuaren funtsezko Botere bati eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia bezalako organo konstituzional bati eragiten dien aldetik-, Zuzenbide Prozesalean -Epaitegien eta Auzitegien antolakuntza eta funtzionamendua erregulatzen duen aldetik- eta baita Administrazio Zuzenbidean ere -erlazio juridiko administratiboak eta administrazio-izaerako prozedurak barne hartzen dituen neurrian, adibidez, Epaileen eta Magistratuen estatutu-araubideari dagozkionak-. Beste ikuspegi batetik, Botere Judizialaren Lege Organikoa erreferentzia da epaileriaren estatutu juridikoan, «Zuzenbide Judiziala» izenez ere ezaguna, hiru eratako funtsezko alderdiak barne hartzen dituena: alderdi subjektiboak -Botere Judizialaren organoak eta Epaileen eta Magistratuen estatutu-araubidea, baita Idazkari Judizialen eta Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten gainerako funtzionario Kidegoen estatutu-araubidea ere-; alderdi objektiboak -Botere Judizialaren gobernua, Jurisdikzioaren hedadura eta mugak, eta Epaileen eta Magistratuen independentzia-; eta azkenik, alderdi formalak -Organo jurisdikzionalen araubide prozesala, ekinbide judizialen iraupena eta forma, eta hainbat gairi dagozkien prozedurak: hautaketa, lanpostuak betetzea, egoera administratiboak, ikuskaritza eta Karrera Judizialeko kideen diziplinaaraubidea eta ikuskapena-. Botere Judizialaren Lege Organikoaren —dokumentu berez luzea -eta haren ondoz ondoko erreformen itzulpenarekin, UPV/EHUko zuzenbideko irakasle-talde baten lan serio eta zorrotza bururatzen da. Lan horretan, itzulpenean espezializatutako hizkuntzalarien laguntza izan dute, itzulpen fidel eta teknikoena egiteko, termino egokienak hautatu eta erabilita.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

419 p.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Enpresaren Ekonomiarako Sarrera irakasgaiak honako gaitasun orokor hauek garatu nahi ditu ikaslearengan: 1. Enpresa sistema zabal baten modura ulertzeko gaitasuna. Enpresaren atal guztiak erlazionaturik daude beren artean, baita enpresa bere ingurunearekin ere. Burutzen diren ekintzek enpresaren hainbat arlotan izan dezakete eragina. Are gehiago, enpresaz kanpo gertatzen denak ere enpresaren jardueran izan dezake eragina. 2. Enpresaren egoera analizatzeko gaitasuna. Zer egiten du enpresa batek? Nola garatzen du bere jarduera? Betetzen al ditu bere helburuak? Irakasgaiak enpresa kudeatzeko eredua eskaintzen du, eta ikasleak, horretaz baliaturik, benetako enpresa baten kudeaketa eta egoera analizatzeko gaitasuna garatu behar du, enpresaren ekonomiaren zientziaren proposamenak eta aurkeztutako jardunbide egokiak kontuan hartuz. 3. Enpresaren barnean erabakiak hartzeko gaitasuna. Ikasleak erabaki egokiak hartzeko gaitasuna garatzen du, enpresaren funtzionamendua eta zenbait kudeaketa-teknika ezaguturik. Enpresaren zuzendaritzan erabaki egokiak hartzeko gaitasuna garatzen laguntzea da irakasgaiaren helburu nagusia, enpresaren ekonomiaren oinarriei esker. Gaitasun hori enpresaren azpisistemetan garatu nahi da: zuzendaritza-, giza baliabide-, ekoizpen-, finantzaketa- eta merkataritza- azpisistemetan, hain zuzen ere. 4. Taldeka lan egiteko gaitasuna. Taldeka klasean egindako lanen bidez eta kanpoan egindako enpresa- lanen bidez, ikasleei beren lan-etorkizunean ezinbesteko izango zaien taldeka lan egiteko gaitasuna garatuko da irakasgaian zehar.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Chelon labrosus lazuna oso erabilia da kutsaduraren eragina aztertzeko organismo zentinela bezala, oso kutsatuta dauden itsaso zabaleko zein itsasadarretako uretan bizirauteko gai baita. Kutsatzaileek zelulen, ehunen eta organismoen transkripzio-profilen aldaketa eragin dezaketela ondo deskribatuta dago. Aldaketa hauek neurtzeko, gene-espresioaren normalizazioa burutu behar da. Eskuarki, normalizazio prozesua burutzeko, metabolismo orokorreko geneak erabiltzen dira, hau da, erreferentzia geneak. Gene hauek, zelularen oinarrizko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren geneak dira eta zelula guztietan konstitutiboki adierazi ohi dira. Aurretik egin diren zenbait ikerketetan ordea, gene hauen transkripzio maila egoera esperimentalen, ehun motaren, garapen fasearen edota zelularen zikloaren arabera aldatu egiten dela behatu da. Hortaz, erreferentzia geneen transkripzio mailen aldaketak, aztergai den itu genearen interpretazio okerra eman dezake. Hori dela eta, azken urte hauetan, beste metodo batzuk garatzen ari dira geneen transkripzio maila normalizatzeko, esaterako, QuanT-it OliGreen metodoa. Testuinguru honetan, Chelon labrosus lazunean toxikologia-analisiak egiteko gehien erabiltzen diren erreferentzia geneen transkripzio-profilak aztertu dira indibiduo ar zein emeetan ugalketa zikloaren zeharreko fase gametogeniko desberdinetan (bost guztira). Horretarako, erreferentzia gene bat, itu gene kontsideratuz, normalizazioa beste erreferentzia geneekiko zein QuanT-it OliGreen metodotik lortutako emaitzekiko burutu da. Azterturiko geneak β-aktina (BA), 18S RNA erribosomikoa (18S rRNA), 1-α elongazio faktorea (EF-1-α) eta glizeraldehido-3-fosfato deshidrogenasa (GAPDH) izan dira. Aztergai zeuden erreferentzia geneen transkripzio maila qRT-PCR bidez kuantifikatu ondoren, aurretik aipatutako bi metodoekiko normalizatu ziren. Normalizazioa erreferentzia geneekiko egin zenean, itu gene berak transkripzio-profil desberdinak aurkeztu zituen normalizaziorako erabili zen erreferentzia genearen arabera. QuanT-it OliGreen metodoaren bidezko normalizazioa egin zenean berriz, aztertutako erreferentzia gene guztien transkripzio-profila, fase gametogenikoen arabera aldatzen zela ondorioztatu zen. Beraz, itu gene baten transkripzio-profilaren azterketa egin nahi denean QuanT-it OliGreen metodoa erreferentzia geneak erabiltzea baino fidagarriagoa da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): De 21 a 30 horas Destinatario: Estudiante

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gizarteen eta gizakien egoera eta bilakaera ezagutzeak informazio era sistematikoan biltzea eta zehaztasunez aztertzea eskatzen du. Horretarako, nahitaez ezagutu behar dira, alde batetik, ikerketa prozesuaren pausoak, eta, bestetik, neurketarako erabili daitezkeen tekniken berezitasunak eta erabiltzeko baldintzak. Liburu honetan, Gizarte Zientzietan gehien erabiltzen diren ikerketa teknikak aurkezten dira. Hobe esanda, teknika hauek behar bezala erabiltzeko aholkuak eta ikerketa prozesua antolatzeko irizpideak ematen dira. Teoria eta adibideak uztatzen dituen liburua da. Hau da, tekniken berezitasunak aurkezteaz gain, aurretik beste ikerketa batzuetan teknikak nola erabili diren, kasu bakoitzean zer-nolako erabakiak hartu diren eta nolako ikerketa diseinuak egin diren azaltzen dira. Zentzu honetan, liburu teoriko-praktikoa da; aproposa Gizarte Zientzietako ikasleentzako zein, oro har, Gizarte Zientzien baitan ikerketak egiten dituztenentzako.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Komunikabide elektronikoak, multimedia eta elkarreragileak, errealitate bihurtu dira duela zenbait urte. 1993-1994tik orain arte milaka komunikabide,aldizkari, irrati edo telebisten bertsio birtual asko eta, era berean,zibergunerako berariaz pentsatutako informazio-bide berriak Internet sarean atzitu ahal dira. Bizitza laburra badu ere, kazetaritza elektronikoak komunikabide berriez hitz egitea ahalbidetzen duten joera batzuk agertu ditu dagoeneko. Modulu honen bitartez komunikabide elektronikok garatzen ari diren ezaugarrien eta kazetaritza elektronikoari aplikatu ahal zaizkion eta aplikatzen zaizkion ikerketa-eremu akademikoen berri jakinarazi nahi da soil-soilik; horrez gainera, erreferentzia bibliografiko batzuk (bai fisikoak, liburu eta artikulu inprimatuak, bai birtualak, helbide elektronikoak, informazioa aurkitzeko) emango dira, gaia interesatzen zaienei laguntzeko asmoarekin. Azken batean, ziberguneko kazetaritzaren barrura sartzeko balio digun “aferaren egoera” hutsaz ari gara.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur egunean Internet jende gehientsuenen eskura dagoen tresna bat denez, edozein une eta testuingururako denbora-pasa perfektua bihurtu da. Honen arrazoia bai smartphone eta antzeko dispositibo elektroniko desberdinen erabilpena gero eta handiagoa denez, sarera konektatzeko erraztasun ikaragarriak ekarrita, gizartearen zati handi bat sare sozial desberdinetara uneoro konektatuta egotea ekarri du. Hau kontutan eta oinarritzat hartuta, AudioP izeneko proiektu honetan sare sozialekin zenbat antzekotasun partekatzen dituen web aplikazio bat sortzea erabaki da. Gainontzeko sare sozialekin alderatuz, argazki pertsonalak igotzeko aukera zein norberaren edo gainerakoen bizitza pertsonaleko informazioa ikusteko aukera eskaintzen dutenetatik alderatuz, web aplikazio honek gure inguruan entzun daitezkeen soinu mota desberdinak biltzeko eta era antolatu batetan bilatu eta erreproduzitzeko aukera eskainiko duen web aplikazio bat izango da. AudioP proiektuaren helburua edozein erabiltzailek, bai profesional arlokoak bai erabiltzaile arruntek, bilatzen ari diren soinu hori behar edo nahi duen momentuan aurkitzeko aukera eskainiko dion web aplikazioa izatea da. Arlo profesionalean hainbat motatako erabiltzaileak izan ditzake aplikazio berritzaile honek, ikus-entzun arloko erabiltzaileak adibidez. Askotan, hainbat bideo produzitzerako orduan, musika eta antzeko osagarriez aparte, interesgarria izaten da irudiarekin erlazionatuta dagoen soinu edo audio klip bat jartzea sortutako lanari osotasun eta profesionaltasuna emateko. Gainera, gaur egunean asko dira ordenagailu bidez sortutako musika edo musika elektronikoa lantzen duten musikariak. Erabiltzaile hauentzat ere egokia izan daiteke web aplikazio hau, erabiltzaile hauek osatzen ari diren abesti edo soinua efektu desberdinen eta oinarri zein base desberdinen bidez goitik behera janzteko aukera izango dutelarik. Erabiltzaile arruntek edo kaleko erabiltzaileek ere AudioP web aplikazio honi probetxua ateratzeko aukera izango dute. Lehen aipatu bezala sare sozialen indarra gaur egungo gizartean ikaragarri handia denez, erabiltzaile asko eta asko dira momentu oro sare sozial desberdinetan unean egiten ari diren ekintzak beste erabiltzaile batzuekin partekatzen dituztenak. Web aplikazioa honek imajinatu ditzakegun soinu guztiak biltzeko aukera izango duenez, erabiltzaileak beste sare sozialetan idatzitako uneko pentsaera edo egoera pertsonalaren publikazioa soinu batekin lagunduta partekatzeko aukera izango du. Horrela, publikatutako mezua ulertzerako orduan hobeto interpretatzeko aukera egongo da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

El presente documento hace parte del Proyecto Técnico “Centro de Acogida Inmediata –CAI- para víctimas de violencia de género”, elaborado para la Asociación BETA, Asociación para el Desarrollo de Proyectos de Intervención Social, presentado a la convocatoria del Departamento de Asuntos Sociales y de las Personas Mayores (Nº Expediente 2014//CONASP0148; CÓDIGO CPV: 85311000 Servicios de Asistencia Social con alojamiento).

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Afasia, garuneko lesio baten ondorioz sortzen den lengoai edo mintzamenaren asaldura da, espresio eta ulermen arazo larriak sortzen dituena. Mintzamena gizaki interakzioaren, esku-hartze sozialaren eta komunitatearen instrumentu garrantzitsuenetako bat da. Hortaz afasiak eragin negatiboak sor ditzake pertsonaren zein gertukoen egoera psikosozialean. Honen aurrean planteatu den helburua, afasia eta honen ondorio psikosozialak ezagutu eta afasiadun paziente helduen ongizate psikosoziala hobetzeko erizainak egin beharreko rola zehaztea izan da. Bilaketa bibliografiko bat eraman da aurrera, ondoren errebisio narratiboa garatzeko. Informazioa datu-base ezberdinetako 24 artikulutan, 5 liburutan eta 5 web orrialdetan aurkitu da. Emaitzek adierazten dute afasiaren intzidentzia altua dela mundu mailan, kausa nagusia garuneko istripu baskularrak (GIBAS) izanik. Mintzamenean ematen diren asaldurek depresioa zein isolamendu soziala moduko ondorio psikosozialak sor ditzakete. Hauek prebenitzeko, erlazio terapeutikoaren bidez, erizainak identitate berria bilatzen, segurtasuna eskaini, talde terapia sustatu eta inguru soziala zein fisikora moldatzen lagundu beharko dio pazienteari. Honen errekuperazioan, zaintzailea elementu garrantzitsua dela kontuan izan beharko du erizainak. Eztabaidan honakoak izan dira puntu garrantzitsuenak: erizain interbentzioen inguruko ebidentzia falta, afasian zentratutako interbentzio zein balorazio eskalen garapenaren beharra, gaur egun erizainek afasiari buruzko duten ezagutza falta, afasiadun pazienteen abordai psikosozialari begira erizainak duen jarrera desegokia eta osasun profesionalen komunikazio estrategien inguruko heziketa falta. Ondorio gisa ikusi da, pertsona afasikoek bizi dituzten ondorio psikosozialak gutxitzeko erizainak gainontzeko osasun profesionalekin batera errehabilitazio sozialean eta psikologikoan parte hartuz aurrerapenak ikusi daitezkeela. Horretarako, lehenengo pausua osasun profesionalek afasia tratatzeko ikuspuntua aldatzea izango da, ikuspuntu biomedikotik biopsikosozialera aldatuz. Ondoren komunikazio estrategien inguruan trebatu beharko dira, komunikazio eraginkor bat funtsezkoa baita afasikoekin lan egiteko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Sarrera: Gaixotasuna, aldaketa biopsikosozialak dakartzan egoera zaila da pairatzen duen edozein pertsonarentzat, konplexuagoa oraindik, patologia jasaten duena haur bat izanez gero. Haurrak hemofilia ulertu eta bizitzen duen errealitatea barneratu dezan, irakurketa, tresna ezin hobea izan daiteke erizainek zuzendutako osasun heziketan. Helburuak: Haur hemofilikoen osasun – gaixotasun prozesua ulertzeko baliagarria suerta daitekeen osasun heziketa proiektu baten proposamena garatzea eta honen bereizgarri izango den ipuin bat idaztea. Metodologia: Haur hemofilikoei zuzendutako osasun heziketa proiektu bat sortu da. Horretarako, oinarrizkoak izan diren zenbait bilaketa bibliografiko egin dira. Bestalde, osasun heziketaren bereizgarri den eta ekoizpen propioa duen ipuineko testu zein ilustrazioak programa informatiko baten bidez moldatu dira. Garapena: Haurtzaroko lehen etapatik euren gaixotasuna ulertu, hemofilia oztopo gisa ikusi ez eta autozainketa landu dezaten osasun heziketa proiektu bat garatu da lau eta zazpi urte bitarteko haur hemofilikoentzat. Bost jardueren bidez lau gaitegi zabal lantzea proposatu da, bi hilabeteko epean aurrera eraman daitezen. Jarraipena eta ebaluazioa: Proiektu honen ebaluazioa hiru zatitan banatu da: hasierako ebaluazioa, ebaluazio jarraitua eta amaierako ebaluazioa. Heziketaren eraginkortasuna aztertzeko, ebaluazio ekonomikoa, asistentzia maila eta asebetetze maila neurtuko dira. Gogoetak eta norberaren ekarpenak: Proiektu hau martxan ipini ez bada ere, etorkizunean ate desberdinak irekitzearen arduraduna izan daitekeela ikusi da. Hemofilia duten pediatriako gaixoek zein biztanleria orokorreko haurrek gaixotasuna ulertu baitezakete beraren bitartez. Bestalde, ipuina bere aldetik ere erabilgarria izan daiteke hemofilia duten haurrek nahiz bere ingurukoek patologiaren ezaugarri nabarmenenak ezagutzeko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Kolisiotik gertuko egoera bat dugunean, N-gorputzen ekuazio diferentzialen singularitateek zenbakizko integrazioaren kalkuluen doitasun galera eta konputazio denbora handitzea eragiten dituzte. Ekuazio transformazioaren bidez singularitateak ezabatzeko teknikari erregularizazioa deritzen zaio. Lehen zatian, erregularizazio teknika deskribatu eta Taylor integrazio metodoan ikertuko dugu. Bigarren zatian, Urabe metodoan oinarritutako soluzio periodikoen jarraipen algoritmo berri bat inplementatuko dugu. Erregularizazioa soluzio periodikoen jarraipenean ikertu eta gure inplementazioa AUTO softwarearekin konparatuko dugu.