Unitate fraseologikoen itzulpena: alemana-euskara


Autoria(s): Sanz Villar, Zuriñe
Contribuinte(s)

Uribarri Zenekorta, Ibon

Filología Inglesa y Alemana;;Ingeles eta Aleman Filologia

Data(s)

21/05/2015

21/05/2015

05/03/2015

21/05/2015

Resumo

419 p.

Tesi honen helburu nagusia unitate fraseologikoen (UF) itzulpena aztertzea izan da, alemanetik euskarara egin diren literatur itzulpenetan dauden itzulpen-portaerak (translation behaviours) deskribatu ahal izateko, bai zuzenean (edo aldez zuzenean) egin diren itzulpenetan bai zeharka egin direnetan ere. Izan ere, alemana-euskara hizkuntza-konbinazioan zeharkako itzulpenak ohikoak dira, batez ere haur- eta gazte-literaturari dagokionez. Itzulpen-azterketa, gainera, corpusean oinarritutakoa izan da. Gure kasuan horrek esan nahi du corpus digitalizatu, lerrokatu eta eleanitza (alemana-gaztelania-euskara) sortu dugula, Aleuska katalogoa oinarri hartuta, eta corpus horretatik erauzi ditugula aztergai izan diren UFak. Ondorioetan azpimarratu dugun legez, jatorrizko testuetako aberastasun fraseologikoa mantentzeko ahalegina dago euskal itzulpenetan. Are, jatorrizko testuetan UFrik ez egonagatik (edo ezer ez egonagatik) xede-testuetan UFak erabiltzea nahiko ohikoa da. Xede-sistemaren ahultasuna konpentsatzeko ahalegin gisa uler daiteke hori. Bestalde, euskararen egoera diglosikoa dela eta, zubi-hizkuntzaren interferentzia kasuak ere aurkitu ditugu; ez bakarrik itzultzaileek zubi-bertsioa eskura izan duten kasuetan (testu interferentzia), baita ustez zuzenean itzulitako testuen kasuan ere (interferentzia kognitiboa).

Identificador

http://hdl.handle.net/10810/15128

470878

13380

Idioma(s)

eus

Direitos

info:eu-repo/semantics/openAccess

Palavras-Chave #unitate fraseologikoak #itzulpen ikasketa deskribatzaileak #alemana #euskara #corpusak
Tipo

info:eu-repo/semantics/doctoralThesis