988 resultados para lan-ohiturak
Resumo:
Lan honen helburua 2011 urteko Espainiako etorkinen okupazio-tasa aztertzea izango da, INE-ren orrialdetik lortutako 2011ko biztanleriaren erroldak ematen duen informazioan oinarrituta. Historikoki Espainia emigrazio herrialdea izan den arren, 2000 urtetik aurrera etorkinen gorakada nabarmen bat eman da, arrazoi geografiko, ekonomiko eta linguistikoen ondorioz. Beraz, lanean zehar etorkinen arteko ezberdintasunak azalduko dira, beraien sexuaren, hezkuntza mailaren, jatorri herrialdearen edo Espainiako bizilekuaren arabera, beti ere gogoratuz okupazio-tasa dela lanaren ardatz nagusia. EUSKERA.
Resumo:
Europa 2008tik jasaten ari den krisi ekonomikoaren ondorioz, zor publikoaren krisi larria sortu da zenbait estatutan. Kinka larri honetatik irteteko, Europar Batasunak troikaren adostasunarekin hartu duen irtenbidea, austeritatearena izan da, baina ez dirudi konponbide hau egokia denik, oztopo handia delako estatu askoren hazkunde ekonomikorako. Lan honetan zehar, austeritate politikaren alternatibak aztertuko ditugu, zenbait ekonomialari ospetsuren irtenbideetan oinarrituta.
Resumo:
Dokumentu honetan Euskadiko Ekonomiaren Egituraz hitz egingo dugu, baina kontzeptu berezi batean fokatuta: berrikuntza. Lehenik XVII, XVIII eta XIX. mendeetan zehar Euskadiko Ekonomiaren Egiturak jasan dituen aldaketak errepasatuko ditugu, Euskadiko ekonomian eman ziren aldaketarik garrantzitsuenak aipatuz eta Euskadiko Ekonomiaren Egitura urte horietan aztertuz. Geroago, XX. mendea sakonki aztertuko dugu, mende oso garrantzitsua izan baitzen euskal ekonomiarentzat eta denboran hurbilen daukaguna delako. Jarraian XXI. mendeko lehen urteetan euskal ekonomian eman diren gora beherak aztertuko ditugu. Eta azkenik, lehen aipatu dugun moduan, berrikuntzaren kontzeptuan murgilduko gara. Euskal ekonomiak kontzeptu honetara zelan moldatu den aztertuko dugu, honek ekonomian izan dituen ondorioak eta etorkizuna zelakoa izango den hausnartzen saiatuko gara. Azken zati honekin batera enpresa zehatz baten kasua aztertuko dugu (Graphenea enpresa), Euskadiko Ekonomiaren Egiturak azken urteetan izan dituen aldaketek enpresa baten izan ditzaketen ondorioak aztertu ahal izateko. Honekin batera, lan honetan zehar aipatuko ditugun ezaugarri ezberdinak merkatuan dagoen enpresa batekin aztertzea lortu nahi dugu, kasu praktiko honetaz baliatuz.
Resumo:
Lan hau, finantza-krisiak Espainiako kreditu-erakundeetan eduki duen eragina nolakoa izan den aztertzeko balio du. Gaur egungo finantza-krisiak Espainiako kreditu-erakunde nagusietan sortarazi dituen aldaketak aztertzea da eta baita horrek sortutako ondorengo egoera.
Resumo:
Lan honetan inbertsio proiektu baten balorazioa planteatzen da, lortutako datuei balorazio metodo desberdinak aplikatuz.
Resumo:
Lan honen helburua Euskal Herrian freskotarako alturako flotak izandako bilakaera aztertzea da. Horretarako, lehenik, azpisektore honek Ondarroan duen garrantzia azalduko da, ondoren flotaren adierazle nagusien eboluzioa aztertuko delarik. Testuinguru honetan, arrainen salmenta nola egiten den azalduko da eta baita elkarteen funtzionamendua ere. Kontzeptu garrantzitsuak azalduta, flotaren makromagnitudeak eta produktibitatearen ratioak aztertuko dira eta bi itsasontzien harrapaketak azalduko dira, arrantza balioa eta prezioa ikertuz. Azkenik, Europar Batasunak ezarritako legeriaren bilakaera azalduko da eta lege hauek azpisektoreak izandako eboluzioan eragina izan dutela ikusiko da.
Resumo:
Denboraren poderioz garapen inguruko zenbait ikuspuntu aldatu egin dira. Lan honetan, kontzeptu honen eta honekin erlazio zuzena duten bilakaera ikertu egin da. Lehenengo atalean, alde batetik, garapen kontzeptuaren inguruan emandako aldaketak azaltzen dira, hau da, 1940. hamarkadan garapen teoria ekonomika modernoaren arabera, garapenaren azken helburua hazkundea zen, gainera produkzio gehiago eta pobrezia gutxiago kontzeptuen artean lotura estua zegoela uste zen. Urteak pasa ahala, honen inguruan ideiak aldatzen hasi ziren, MahbubulHaq-ek egindako lanari esker, 1989.urtean Giza Garapen kontzeptua indarra hartu zuen (gaur egun indarrean jarraitzen duena), honekin azalarazi nahi zen zer nolako garrantzia zeukan gizakiaren papera eta honen beharrak (osasuna, bizi kalitate duina…) garapena lortzeko eta pobrezian ez bizitzeko eta nola garapen hau kuantifikatzeko adierazle batzuk (Giza Garapen Indizea (GGI) eta Pobrezi Multidimentsional Indizea (PMI)) sortu ziren. Lanaren bigarren atalean, lurralde konkretu baten (Erdialdeko Amerikako Guatemala) sakondu egin da: lehenik eta behin, lurraldearen testuingurua azaldu da historian zehar emandako egoera garrantzitsuekin, bestetik bertako Giza Garapen eta Giza Pobreziaren egoera ikertzeko (GGI) eta (PMI)-ra jo da, arlo hauetan emandako bilakaera ikusteko. Guatemalako egoera kaskarra dela ondorioztatu daiteke, eta egoera hori hobetzeko Milurteko Garapen Helburuak (MGH) eta bestelako ekintza planteatu dira gaur egunerako eta etorkizunera begira.
Resumo:
[EU]Lana hasi baino lehen argi neukan interneti buruzkoa egin nahi nuela, gainera blog desberdinetan idatzi izan dut 2008. urtetik eta ikasle autodidakta naiz betidanik, horrela nire esperientzia hori marketinera bideratzea nahi nuen hasiera batetik. Beraz, gaur egun internet duen garrantzia goraipatu dut lan osoan zehar, bai ikuspegi akademiko batetatik zein profesional batetatik. Hasiera batean, gaur egun erabiltzen diren ikasteko modu desberdinei buruz hitz egiten hasi nahiz, batez ere Bolonia Planaren ostean garatutakoak hala nola, ikasketa parte hartzailea, learning by doing, etab. Gero autodidakta izateari buruz idazten hasi nintzen, zer den, bere abantailak, desabantailak eta unibertsitateak autodidakta izateko dituen mugei buruz. Ondoren, marketinari buruz ikertzen hasi naiz, batez ere honek 2.0 munduarekin duen garrantzia erakusteko eta munduaren eboluzioarekin batera, marketina ikusteko beste modu bat garatu zelako. Eta marketinean gero eta garrantzi gehiago duten erremintak blogak direnez, hauei buruz idaztea pentsatu nuen, zer diren eta ikuspegi akademiko batetatik izango luketen garrantzia ikusiz. Amaitzeko, lanari ukitu pertsonal bat eman nahi izan nion. Horretarako, Sarrikoko ikasleen erantzuna jakitea oso garrantzitsua zela pentsatu nuen, eta horretarako 3 motatako inkestak garatu nituen, 1etik 10era puntuatzekoa, 1etik 7ra ordenatzekoa eta galdetegi ireki bat ikasleek zer uste zuten graduko konpetentziak era autonomo batean lantzeko marketineko blog baten eraketari buruz.
Resumo:
[EU]Lan honen helburua, ikuspuntu teoriko eta praktiko batetik ner group erakundea eta enpresa familiarra aztertzea da, erakunde honen enpresa familiarretan eta enpresa familiarrak ner groupen daukan eragina zein den ezagutzeko. Honetarako, harreman estilo berria aztertu ondoren, ner groupeko arduradunari elkarrizketa bat egin eta erakundeko bi enpresa familiar aukeratu ondoren, hauei ere elkarrizketak egin dizkiet biak hurbilagotik ezagutzeko, alderatzeko eta aztertzeko. Honela, enpresa familiarretan harreman estilo berria aplikagarria dela frogatu da baina enpresa familiar bakoitzak dituen baldintzak funtsezkoak izango dira estiloaren ezartzean. Era berean, enpresa familiarrentzat ner group erakundean barneratzea abantaila suposatzen diela aztertu da.
Resumo:
[EU] Lan honetan epe luzean gobernuak hornitutako zerbitzu publiko produktiboek hazkunde ekonomikoan izan dezaketen eragina aztertzen da. Horretarako metatu daitezkeen faktoreetan eskala etekin konstanteak erakusten dituen produkzio funtzio bat erabili da, hazkundea endogenoa izatea eragingo duena. Zerbitzu publikoak produktiboak izanik, kanpo eragin positiboak sortaraziko dituzte ekoizpenean, eta beraz, hazkunde ekonomikoan. Zerbitzu hauek finantzatzeko, distortsio eraginak sortarazten dituzten produkzioaren gaineko zerga proportzionalak eta zerga tinkoak erabiltzearen eraginak aztertuko dira.
Resumo:
[EU] Lan hau iruzurrezko publizitateari buruzko ikerketa lan bat da. Bertan, iruzurraren definizio zehatza aztertzen da, iruzurrarekin erlazionatutako kontzeptuak azaltzen dira eta iruzurrezko publizitate motak esposatzen dira, honen barruan iruzurrezko publizitate berdeari aipu berezia eginez. Azkenik, honek biztanlerian duen eragina aztertzen da segmentu ezberdinak bereziki ikertuz.
Resumo:
Gaur egun baliabide eta lehengai askotan dugun eskasia dela medio, garapen sostengarria izatea eta ingurumena babestea nazioartean garrantzia handia duen gai bat da. Egoera hau, urte askoren bitartean eztabaidatua izan den gai bat izan da. Horretarako politika eta estrategia desberdinak aurrera eraman dira, etorkizunera begiratuz. Estrategia hauen eraginez, enpresek geroz eta erantzukizun handiagoak dituzte. Haien politiketan, gizartea eta ingurumenarekiko ardura islatzea eskatzen da. Honek eragiten du, enpresek egoera aktibo eta arduratsu bat hartu behar izatea haien operazioek sortzen dituzten inpaktuen gainean. Erantzukizun honen helburuetariko bat, erakundeak aurrera eramandako praktiken eragin positiboak enpresarekin erlazioa duten eremu desberdinetan ikustea da, eragin negatiboak saihestuz. Era berean enpresaren lehiakortasunari eta iraunkortasunari lagunduz. Lan hau, garapen sostengarria eta ingurumenaren babesaren alorrean zentratzen da, enpresen egoeran sakonduz. Bereziki, Eroskiren kasua aztertuko da, izan ere bere jatorritik enpresa erreferentea izan da ingurumenarekiko babesean eta gizartearekiko erantzukizunean, eta horretarako erakunde honen politikak eta aurrera eramandako proiektu garrantzitsuenak komentatuko dira. Beraz, alde batetik, analisi teoriko bat egingo da, bilaketa bibliografiko landu baten bitartez, non Europa, Espainia eta Euskal Herri mailan garapen sostengarriaren alorreko legediak azalduko diren, enpresen ingurumen aldetiko erantzukizuna zein den aztertuko den eta kontsumo sostengarriaren alorreko azalpenak emango diren. Beste alde batetik, Eroskiren kasua aztertuko da, erakundearen politikak eta aurrera eramandako proiektuak komentatuz. Hau, enpresak duen web orrialdearen eta argitaratutako txosten desberdinetatik ateratako informazioaren bitartez lortu da. Horretaz aparte, elkarrizketa bat egin dugu Alejandro Martinezekin, Eroskiko Produktu Informatzaileko Zuzendariarekin. Bertan Eroskik garapen iraunkorraren alorrean duen papera azaltzen du eta ingurumena babesteko emandako pausuak. Baita pausu hauek aurrera eramateko modua eta erabakietan kontuan hartutako elementuak azaltzen dira. Azkenik, Gradu Amaierako lan honen garapenaren emaitza bezala lortu diren ondorio nabarmenenak agertzen dira, sintesi esfortzu bat egin delarik. EUSKERAZ EGINA.
Resumo:
[EUS]Lan honen bitartez emakumeek gaur egun lan merkatuan bizi duten egoera ezagutu nahi da. Batez ere kontziliazioan zentratuta dago, gaur egun genero berdintasunerako eta emakumeen egoera hobetzeko tresna garrantzitsu bat dela ulertzen delako.
Resumo:
Kooperatibak Euskal Herrian XX. mendean, estatuko eta Europako testuingurua kontutan hartuz kooperatibek izan duten bilakaerari buruz hitz egiten du.Ikuspuntu orokor batetik, herrialdean kooperatiben jarduera aztertzen da eta kooperatibek Euskal Herriaren izandako influentzian gehiago sakontzen du. Gure herriko kooperatibismoaren historia eta bere ereduaren egokitasuna ikertzea litzateke lan honen helburu nagusiak.
Resumo:
Lan honen helburua, krisiaren eragina nolakoa izan den Espainiako soldatengan aztertzea eta ulertzea da. Analisia egiteko krisi aurretiko azken urtea eta behin atzeraldian sartutako urtea alderatuko ditugu. Horretarako, Soldataren Egituraren Inkesta erabili dugu, bai 2006.urtekoa bai 2010.urtekoa. Modu honetan, lan honekin ezagutu nahi dugu nola eragiten duten zenbait aldagai soldatetan bi urte horietan eta hortaz ea aldaketarik eman den krisiaren ondorioz. Eta ondoren, sektore ekonomikoaren araberako eredu ekonometrikoak sortuko ditugu, krisiaren eragina sakonago ikusteko. Horrela, lan honetan lortutako emaitzek adierazten digute, soldatak murriztu beharrean, handitu direla krisiaren ondorioz bai jardunaldi betean bai jardunaldi partzialean, baina kontuan izan behar dugu garai honetan erreformen ondorioz eta atzerapen garaiaren ondorioz, lanpostu suntsipen itzela egon dela ere bai. Gainera, oraindik ere Espainiako gizartean generoaren araberako soldata diskriminazioa izaten jarraitzen dugu, nahiz eta murriztu den aztertutako lau urte hauetan.