997 resultados para stars: individual (eta Carinae)
Resumo:
Duchenne gihar distrofia duten pertsonentzako programa bat sortzeko jarraitu behar diren argibideak eta programa baten adibidea aurkezten dira.
Resumo:
Lan honetan emakumearen entrenamenduaren inguruko analisi bat egiten da. Horretarako, Pubmed-en emakumea eta entrenamenduaren inguruko bilaketa bat egiten da, txirrindularitzako artikuluetan analisi sakonago bat egiten delarik. Txirrindularitzako artikulen hautaketaren helburua emakumeak kirol horretako entrenamenduan jarraitu beharreko pautak eskuratzea da eta gizonen entrenamenduarekin duen ezberdintasuna konparatzea.
Resumo:
Hurrengo ikerketan errugbiko line out baten jaurtiketaren abiaduraren analisia eta jaukitzaileen baloia abiadura altuan jaurtitzeko ahalmena, zehaztasunarekin ikertuko da. Hamazortzi eta hogeita bi urte tarteko errugbi jokalariak egin zituzten frogak, partaideak froga bakarra egin zuten denboraldiaren hasieran, aurre-denboraldiaren amaieran. Jokalarien arteko konparaketa egin zen. Ikertuko diren aldagarriak, eta jaurtitzaileen ahalmena neurtzen dutenak hurrengoak dira: abiadura eta zehaztasuna. bi abiadura ezberdin kalkulatu egin dira, bata helburu zehatz batekin eta bestea helburu zehatzik gabe, horrela potentzia guztia ikusi ahal izateko. Bi abiadurak konparatuz beste aldagarri bat atera da, %galera izenekoa, aldagarri onek bi abiaduraren arteko ezberdintasuna adierazten du.
Resumo:
Egungo gizartean, nahiz eta azken urteetan aurrerapauso handiak egin diren berdintasunerantz, jarduera fisiko eta kirolaren munduan ezberdintasunak daude oraindik ere generoen artean, nesken kalterako. Nelson Mandelak zioenez, hezkuntza mundua aldatzeko erabili daitekeen armarik indartsuena da. Beraz, zerbait aldatu nahian, kasu honetan, gizartean ematen diren genero ezberdintasun hauek ekiditeko, hezkuntzaz baliatzea aukera paregabea da, arrazoi honengatik, hezkuntzan, heziketa fisikoan bereziki, berdintasuna bilatuko da. Eskola, gizartearen ispilua da, eta ondorioz, bertan ere genero arteko ezberdintasun horiek Heziketa Fisikoarekiko nabarmenak dira. Hezkidetza arazo hau Portugaleteko Asti Leku ikastolan agerikoa da: zentro honetako Heziketa Fisikoko klaseetan genero arteko ezberdintasuna nabaria da arlo honekiko ikasleen jarreran, orokorrean nesken jarrera negatiboagoak eraginda. Zer egin daiteke Asti Leku ikastolan ezberdintasun horiek saihesteko? Galdera honi erantzuna bilatu nahian, genero ezberdintasunean garrantzitsuak izan daitezkeen faktore batzuk aztertuko dira, hala nola, ebaluazioa, eskola, ezberdintasun fisikoak, espazioa, irakasleak, ezkutuko curriculuma eta kirol eskaintza. Ondoren, horiek Asti Leku ikastolan zer nolako eragina duten aztertuko da, horrela zentroko DBH eta Batxilergoan Heziketa Fisikoan ematen den hezkidetza arazoari aurre egiteko zein aldaketa egin daitezkeen ondorioztatzeko, hala nola, kirol-eskaintzan, espazioan eta programazioan.
Resumo:
Proiektu hau, atletismoko abiadura frogatako eta bereziki atletismoko 100 metroko frogako korrikalarietan zentratzen da. Honela, korrikalari hauen artean bi poblazio ezberdinduko dira, hauen azterketa biomekanikoa eginez eta euren arteko ezberdintasunak ikusiz. Hasiera batean, lanak marko teoriko txiki bat aurkezten du, biomekanika zer den azalduz eta biomekanikak kirol munduan duen garrantzia aipatuz. Ondoren, biomekanika kirolarekin eta abiadura lasterketarekin harremanetan jartzen ditu, gai nagusia izanen den atalerako sarrera txiki bat izanik. Jarraian, abiadura lasterketan garrantzitsuak izanen diren parametro batzuk aurkezten dizkigu, hauek justifikatuz eta definituz. Hauekin, bi poblazio ezberdinen zenbait datu aurkeztuko dizkigu parámetro horietako bakoitzean. Azkenik, parametro hauek elkarrekin alderatzen ditu T de student izeneko testaren bidez. Honela, elkarren artean ezberdintasunak dauden esaten du lan honek eta lan hau lortu nahi den arloan erabiltzeko baliagarria den argitzen du.
Resumo:
Eskubaloiko atezainek patroi batzuk jarraitzen dituzte jaurtiketak geratzeko, hauetako bat jaurtiketa behartuarena da. Hau kuantifikatzea eta egiaztatzea da helburua.
Resumo:
Ondorengo orri hauetan, Oiartzungo lurraldean natur jardueren sustapena gauzatzeko proiektu baten azalpena ageri da. Urte hauetako natur jardueren masifikazioa baliatuz eta Oiartzunen aurki ditzakegun paraje naturalak erabiliz, inguruko biztanleriari beraien ondare natural zein kulturala erakusteko asmoz, Oiasso Natur enpresaren eskutik, mendi irteeren eskaintza bat aurkezten da. Bertan, emandako urratsak eta hauen nondik norakoak ikusteko aukera dago. Lurraldearen analisi sakon bat egiteko eta ondorioak ateratzeko egindako bilaketa irakur daiteke ere. Txangoei dagokionez, adin guztientzako txangoak dira eta edonor liluratuta uzteko kapaza diren txangoak ikustarazteko eginak dira.
Resumo:
Lan honen helburu nagusia, futbolari jubenilen (17-19 urte) gaitasun fisiko kondizionalak aztertzea eta baloratzea da, gainera postu espezifikoen arteko ezberdintasunak detektatuz (atezainak, defentsak, erdilariak eta aurrelariak). Horretarako, 26 jokalari ( adina 17,50 ± 0,95 urte, pisua 70,58 ± 7,48 Kg , altuera 1,77 ± 0,07 metro, 22,55 ± 1,70 IMC-arekin eta 7,85 ± 0,97 esperientziarekin futbolean). Gaitasun hauek neurtzeko erabili izan ziren testak, pisu eta altuera neurketa(Seca 704s, Alemania), Yo-Yo test (egindako distantzia eta V02max), abiadura testa (S20m eta S30m), agilitate testa (Zig-Zagrun test), salto horizontala (HCMJAS) eta enborraren malgutasunaren testa (Test Sit and Reach).Gauzatutako testen emaitzen arabera, ez ditugu alde signifikatiborik aurkitu postu espezifikoen artean, baina beste aldetik, aldagaien arteko erlazioa aztertzerakoan, abiadura eta zig-zag testen artean korrelazio esanguratsua dagoela aurkitu da. Hau da, agilitate eta abiadura testen artean korrelazioa dago, baina korrelazioa handiagoa lortu da S20m-rekin S30m-ekin baino.
Resumo:
244 p.
Resumo:
[EU]Enpresak sortzeko UPV/EHUko lehen programek eta programa horietatik sortutako lehen spin-offek hamabost urte baino gehiagoko ibilbidea egin dute jada. Denbora tarte horretan, hain zuzen, UPV/EHUtik hainbat spin-off sortu dira. Logikak agintzen duen moduan, enpresa bakoitzak garapen zehatza izan du, eta gaur egun bizi duen egoera bakarra da. Hala nola, enpresa bakoitzak unibertsitatearekin egun duen harremana ere desberdina da. Bada, ikerlan honen helburu nagusia da, alde batetik, UPV/EHUko egungo testuinguru ekintzailea aztertzea; eta bestetik, unibertsitateak spin-offen sorrera eta garapenean izan duen eragina ikertzea. Horretarako, enpresak sortzeko UPV/EHUko programaren baten babespean sortutako 40 spin-off aztertu dira, web formulario bidez bidalitako inkesta baten bitartez.
Resumo:
[EU] Lan honen jorrapenarekin enpresen erantzukizun sozialaren definizioa finkatzeaz gain, honi lotutako funtseko hainbat puntu argitzea izan da nire nahia. Gizarte erantzukizun honen aplikazioak enpresengan ez du beti garrantzi berdina izan, horregatik izandako eboluzioaren jarraipena burutu da, historian zehar jasandako etapa desberdinak antzemanez. Eboluzio iraunkor horren errudunaren bila ere aritu naiz, maila internazionalean hedapen maila handiena izan duten ekimenen garapena ikertuz; horien artean: Munduko Ituna, ISO eta “Global Reporting Initiative” (GRI). Ikerketan gizarte erantzukizun mundu honetan komunikazioak izan duen garrantzia ikusi da eta hau dela medio, GRI erakundeak argitaratutako giden azterketa egitea ere ezinbestekoa izan da. Ekimen honen lanketan Espainia gainerako herrialdeengandik bereizten dela nabarituz, eragin esanguratsu hori sorrarazi duten arrazoien bila ere aritu naiz lanean zehar. Horretarako lehenbizi Espainiako enpresen erantzukizunaren garapena aztertu da; alde praktikoari dagokionez, ordea, herrialde horretan zerbitzuen sektorean diharduten bi enpresek argitaratutako jasangarritasun txostena eredu moduan hartuz bien arteko konparaketa bat eraman da aurrera. Lanari amaiera emateko aurrez aipatutako ikerkuntza guztietatik ateratako ondorio orokorren aipamena egiten da, kalitatezko gizarte erantzukizunaren garapenerako beharrezkoa dena azpimarratuz.
Resumo:
Lan honen helburua, Espainiako enpresen sorkuntzetan eta desegitetan 2005-2014 bitartean izandako bilakaera aztertzea da. Horretarako Espainiako datuak beste herrialde batzueko datuekin konparatuz erantzuna emango da. Espainiako kasuan sakontzeko sektoreen eta komunitateen azterketa ere egingo da. Konparatzeko, datu kuantitatiboak zein grafikoak analisi kualitatiboekin batera erabiliko dira. Beraz analisi deskriptiboa nagusi izango da.