Genero ezberdintasunaren ebaluazioa Asti Leku ikastolako DBH eta Batxilergoko Gorputz Hezkuntzan


Autoria(s): Puente Matanzas, Eskolunbe
Contribuinte(s)

Usabiaga Arruabarrena, Oidui

F. ACTIVIDAD FISICA Y DEPORTE

JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN F.

Grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua

Data(s)

08/01/2016

08/01/2016

08/01/2016

19/06/2015

Resumo

Egungo gizartean, nahiz eta azken urteetan aurrerapauso handiak egin diren berdintasunerantz, jarduera fisiko eta kirolaren munduan ezberdintasunak daude oraindik ere generoen artean, nesken kalterako. Nelson Mandelak zioenez, hezkuntza mundua aldatzeko erabili daitekeen armarik indartsuena da. Beraz, zerbait aldatu nahian, kasu honetan, gizartean ematen diren genero ezberdintasun hauek ekiditeko, hezkuntzaz baliatzea aukera paregabea da, arrazoi honengatik, hezkuntzan, heziketa fisikoan bereziki, berdintasuna bilatuko da. Eskola, gizartearen ispilua da, eta ondorioz, bertan ere genero arteko ezberdintasun horiek Heziketa Fisikoarekiko nabarmenak dira. Hezkidetza arazo hau Portugaleteko Asti Leku ikastolan agerikoa da: zentro honetako Heziketa Fisikoko klaseetan genero arteko ezberdintasuna nabaria da arlo honekiko ikasleen jarreran, orokorrean nesken jarrera negatiboagoak eraginda. Zer egin daiteke Asti Leku ikastolan ezberdintasun horiek saihesteko? Galdera honi erantzuna bilatu nahian, genero ezberdintasunean garrantzitsuak izan daitezkeen faktore batzuk aztertuko dira, hala nola, ebaluazioa, eskola, ezberdintasun fisikoak, espazioa, irakasleak, ezkutuko curriculuma eta kirol eskaintza. Ondoren, horiek Asti Leku ikastolan zer nolako eragina duten aztertuko da, horrela zentroko DBH eta Batxilergoan Heziketa Fisikoan ematen den hezkidetza arazoari aurre egiteko zein aldaketa egin daitezkeen ondorioztatzeko, hala nola, kirol-eskaintzan, espazioan eta programazioan.

Identificador

http://hdl.handle.net/10810/16643

28321-655662

Idioma(s)

eus

es

Direitos

© 2015, la autora

info:eu-repo/semantics/restrictedAccess

Tipo

info:eu-repo/semantics/bachelorThesis